Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO ABUZTUAREN 21EKOA, ELIKAGAI INDUSTRIEN ZUZENDARIARENA. ZERRENDA BATEAN BILDURIK, ABENDUAREN 26KO 298/2000 DEKRETUKO 2007KO DIRULAGUNTZAK NORK JASO BEHAR DITUEN DAKAR. NEKAZARITZAKO PRODUKTUETARAKO ETA ELIKAGAIETARAKO LAGUNTZA-PROGRAMA BAT PLAZARATU ZUEN DEKRETU HORREK (EGOKI PROGRAMA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO ABUZTUAREN 21EKOA, ELIKAGAI INDUSTRIEN ZUZENDARIARENA. ZERRENDA BATEAN BILDURIK, ABENDUAREN 26KO 298/2000 DEKRETUKO 2007KO DIRULAGUNTZAK NORK JASO BEHAR DITUEN DAKAR. NEKAZARITZAKO PRODUKTUETARAKO ETA ELIKAGAIETARAKO LAGUNTZA-PROGRAMA BAT PLAZARATU ZUEN DEKRETU HORREK (EGOKI PROGRAMA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 5463
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/08/21
  • Argitaratze-data: 2008/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren bidez (dekretu hori gerora azaroaren 18ko 283/2003 Dekretu bidez aldaturik geratu zen), nekazaritzako produktuetarako eta elikagaietarako laguntza-programa bat plazaratu zen (Egoki programa). Bada, dekretu horren 8. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan dioena bete beharrez, eta Elikagai Industrien zuzendariaren ebazpen bidez, laguntza horiek esleitzea egin dugu (funts propioak emanda daude eta NBBEF-Bermearen funtsak, berriz, proposaturik daude). Erabakia hartzeko orduan erabilitako mugak eta irizpideak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko urriaren 10eko Aginduan datoz jasota, agindu horren bidez zabaldu baitzen 2007ko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea.

Abenduaren 26ko 298/2000 Dekretu horren 8.6 artikuluan xedaturik dagoena bete beharrez, dekretu horren itzalpean nork zein diru-laguntza jaso duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu: diru-laguntza guztiak eta erakunde edo pertsona onuradunak. Horrek ez du esan nahi dena delako ebazpena banan-banan jakinaraziko ez denik.

Horrenbestez, ondokoa

Lehenengoa. Abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren babespean 2007an eman beharreko diru-laguntzak nork jaso behar dituen argitaratzea. Dekretu horren bidez, nekazaritzako produktuetarako eta elikagaietarako laguntza-programa bat plazaratu zen (Egoki programa). Laguntza horiek ebazpen honetako eranskinean datoz.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikagai Politika eta Industriarako sailburuordeari. Hilabeteko epea egongo da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abuztuaren 21a.

Elikagaien Industriako zuzendaria,

IKER GUZMÁN MUÑOZ.

Abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren babespean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradun-zerrenda

Relación de beneficiarios de las ayudas económicas del ejercicio 2007 en el marco del Decreto 298/2000, de 26 de diciembre.

Nekazaritzako elikagaigintzako eta elikaigintzako bestelako produktuak aldatu eta merkaturatzeko EAEren laguntza bereziak (IV. Kapitulua) / Ayudas específicas de la CAPV a la transformación y comercialización de otros productos agroalimentarios y de la alimentación (Capítulo IV).

Onuradunak

Beneficiarios Diru-laguntza,guztira

Subvención total

Agua de Insalus, S.A. 4.010,50

Barrenzelai, S.L. 8.659,05

Buruntza, S.L. 350,00

Embalajes Urbizu, S.L. 24.230,55

Etorki Kooperatiba Elkartea 74.561,81

Iñaki Bereciartua, S.L. 82.221,33

Jaki Ona, S.L. 29.778,09

Maderas Basáñez, S.L. 39.305,29

Natrazahor, S.A. 158.065,00

Proteccion y Tecnologia de la Madera, S.L. 55.396,71

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik