Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6897
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/08
  • Argitaratze-data: 2008/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Bilboko udalerriko Egaña kaleko 25ean dagoen higiezinaren jabe-erkidegoaren izenean Javier Garcia Fontelak 2007ko ekainaren 26an aurkeztutako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek. Higiezin hori birgaitzeko egin zuen eskabidea eta horrekin batera bertan egin beharreko lanei eta diru-laguntzen eskatzaileei buruzko agiriak aurkeztu zituen.

  2. Espedientea izapidetu eta gero, dokumentazio osagarria eskatu ondoren, 2008ko otsailaren 26an Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen. Ebazpen horren arabera, jarduerak birgaitze bakaneko jarduera babestutzat hartzen dira, bertan zehazten diren aurrekontu eta diru-laguntzak kontuan hartuz. Agustin Aranguren Ilardiari birgaitze babestuaren deklarazioa ukatu zitzaion bere jabetzako etxebizitzak eskatzen den gutxieneko azalera baino azalera txikiagoa duelako. Ebazpenaren jakinarazpena jaso izanaren txartela espedientean dago, eta 2008ko martxoaren 7ko data dauka.

  3. Ebazpenarekin ados ez zegoenez, Agustín Aranguren Ilardia jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2008ko apirilaren 9an. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatu zuen.

    Aurrekari horiek oinarritzat hartuz, honako oinarri juridiko hauek azaltzen dira:

  1. Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da gora jotzeko errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan.

  2. Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako.

  3. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak honela dio 115. artikuluan: gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa da eta epe hori amaitu eta errekurtsorik aurkeztu ez bada, ebazpena irmoa izango da ondorio guztietarako.

  4. Eskuartean dugun kasuan, errekurritutako ebazpena 2008ko martxoaren 7an jakinarazi zen eta, hortaz, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2008ko apirilaren 8an amaitu zen.

    Errekurtsogileak 2008ko apirilaren 9an aurkeztu zuen errekurtsoa posta-bulegoan, epez kanpo beraz.

    Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainerako xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

Ez onartzea Agustín Aranguren Ilardia jaunak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde-ordezkariak 2008ko otsailaren 26an EB2-1155/07-BB-001 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa, epez kanpo jarri zelako. Ebazpena, beraz, bere hartan gelditzen da zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Donostia-San Sebastiángo Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik