- EBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 9KOA, FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARIARENA, GASTEIZKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIAN JARDUNDAKO 353/08 ZENBAKIDUN PROZEDURA LABURTUAN ALDERDI BEZALA AGER DAITEZEN, INTERESDUN IZAN DAITEZKEENEI EPEA JARTZEN DIENA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 9KOA, FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARIARENA, GASTEIZKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIAN JARDUNDAKO 353/08 ZENBAKIDUN PROZEDURA LABURTUAN ALDERDI BEZALA AGER DAITEZEN, INTERESDUN IZAN DAITEZKEENEI EPEA JARTZEN DIENA
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 5512
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/09
- Argitaratze-data: 2008/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2008ko irailaren 9ko Ebazpena eman duela, non xedatu den Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:
Prozedura Laburtua 353/08 zenbakiduna: UGT sindikatuak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko maiatzaren 12ko Aginduaren aurka doa, hain zuzen ere, A titulazioko taldeari, B titulazioko taldeari eta A eta B titulazioetako taldeei atxikita dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdia eta berariazko oinarriak onartzeko dena.
Aipatutako prozedura horrek eragina izan dezake A titulazioko taldeari, B titulazioko taldeari eta A eta B titulazioetako taldeei atxikita dauden lanpostuak betetzeko lehiaketaren ebazpenean.
Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiaren aurrean, lehenago esandako prozedurako alderdi bezala, aurkezteko aukera izan dezaten.
Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 9a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.


