- EBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 10EKOA, LEHENDAKARITZAREN IDAZKARI NAGUSIARENA, KANPOKO EUSKAL ETXEAK DAUDEN TOKIETARA BIRA KULTURALAK EGITEKO EMANDAKO DIRULAGUNTZA BATI UKO EGIN ZAIOLA JAKINARAZTEN DUENA ETA HAUTAGAI BERRI BAT IZENDATZEN DUENA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 10EKOA, LEHENDAKARITZAREN IDAZKARI NAGUSIARENA, KANPOKO EUSKAL ETXEAK DAUDEN TOKIETARA BIRA KULTURALAK EGITEKO EMANDAKO DIRULAGUNTZA BATI UKO EGIN ZAIOLA JAKINARAZTEN DUENA ETA HAUTAGAI BERRI BAT IZENDATZEN DUENA
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 5455
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/10
- Argitaratze-data: 2008/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2008ko apirilaren 21eko Ebazpen bidez kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko emandako dirulaguntza bati uko egin zaionez eta dirulaguntza horiek arautzeko abenduaren 23an emandako 186/2003 Dekretuaren 11. eta 9. artikuluetan uko egiten den kasuetarako ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe
Lehenengoa. Antton Valverde jaunak dirulaguntzari egindako ukoa onartzea.
Bigarrena. Uko egitearen ondorioz gelditu diren 810 euroak Asociación Musikal Araba-ri ematea, 2008ko apirilaren 21eko Ebazpen bidez emandako dirulaguntza gehituz, bera baita ordezkoa.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 10a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


