Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 5399
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/11
  • Argitaratze-data: 2008/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak agindua eman zuen 2008ko martxoaren 12an, zeinaren bitartez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako Nazioarteko Erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen diren. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2008ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen programatan parte har dezaten. Garapen Lankidetzako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenez 15.442,39 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion «Máster en Cooperación Internacional Descentralizada» delakoari, zertarako eta, Víctor Hugo Gutierrez Albertos bekadunaren gastuak ordaintzeko, zeinak El Salvador herrialdean bete behar baitzuen bere zeregina.

Bekadunak, hala ere 2008ko irailaren 11n diru-laguntza osoari uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza honi.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. «Master en Cooperación Internacional Descentralizada» entitateak «Gobernabilidad y Seguridad Ciudadana en el PNUD (El Salvador (NBE-2008BA/0007)» proiektuaren barruan eskatutako ukoa onartzea. Proiektua Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren 2008. urteko deialdiaren barruan aurkeztu zen eta ukoak 15.442,39 euro ez jasotzea dakar.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 11.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik