Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 5400
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/11
  • Argitaratze-data: 2008/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak agindua eman zuen 2008ko martxoaren 12an, zeinaren bitartez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako Nazioarteko Erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen diren. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2008ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programetan parte har dezaten. Garapen Lankidetzako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenez 15.450,00 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutu Hegoa elkarteari, Cristina Marijuan Berjón bekadunaren gastuak ordaintzeko, zeinak Bolivian bete behar baitzuen bere zeregina.

Bekadunak, hala ere, 2008ko irailaren 10ean, bekari uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. UNIFEM funtsaren Boliviako proiektuak eta programak (NBE-2008BA/0058), batez ere genero eta garapen arloetan eragitekoak direnak, babesteko proiektuari uko egiteko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutu Hegoa elkarteak aurkeztutako eskaria onartzea. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2008ko laguntza-deialdian aurkeztu zen proiektua. Beraz, 15.450,00 eurori egiten zaio uko.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 11.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik