- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 5459
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/11
- Argitaratze-data: 2008/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak agindua eman zuen 2008ko martxoaren 12an, zeinaren bitartez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen diren. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2008ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programatan parte har dezaten. Garapen Lankidetzako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenaren bidez, 15.355,80 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Fundación Unicef-Comité Español erakundeari, María Angélica Páez Sánchez bekadunaren gastuak ordaintzeko, zeinak El Salvador herrialdean bete behar baitzuen bere zeregina.
Bekadunak, hala ere, 2008ko irailaren 11n, bekari uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Fundación Unicef-Comité Español erakundeak Unicef-El Salvadorreko haurrentzako politika publikoen eremurako NBE-2008BA/0028 proiektuari dagokionez aurkeztutako ukoa onartzea eta, ondorioz, bekadunak 15.355,80 euroko diru-zenbatekoari uko egingo dio. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2008ko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektu hori.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 11.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


