- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 5496
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/11
- Argitaratze-data: 2008/10/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak agindua eman zuen 2008ko martxoaren 12an, zeinaren bitartez, Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen diren. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira, 2008ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programatan parte har dezaten. Garapen Lankidetzako zuzendariaren 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenaren bidez, 15.450 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion EAEko Unesco Etxea elkarteari, Patricia Sarro García bekadunaren gastuak ordaintzeko, zeinak Kazajstan herrialdean bete behar baitzuen bere zeregina.
Bekadunak, hala ere, 2008ko irailaren 10ean, bekari uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko 2008ko Fondoaren kargurako proiektuen deialdien barruan, Kazakhstan, Kyrgyzstan, Tajikistan eta Uzbekistan herrialdeei dagokienez, UNESCOren bulego herrialde askotarako Informazio-eta Komunikazio-proiektuarekiko EAEko UNESCO Etxea elkarteak aurkeztutako uko-eskabidea onartzea.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 11.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


