- EBAZPENA 2008KO IRAILAREN 12KOA, HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO AZTERKETEN BEHIN-BEHINEKO EMAITZEN KONTRA AURKEZTUTAKO ERREKLAMAZIOAK. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA 2008KO IRAILAREN 12KOA, HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO AZTERKETEN BEHIN-BEHINEKO EMAITZEN KONTRA AURKEZTUTAKO ERREKLAMAZIOAK.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 5548
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/12
- Argitaratze-data: 2008/10/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2008ko apirilaren 11ko Ebazpenez (2008-04-17ko EHAA, 73. zk.) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko uztailaren 10eko Ebazpenez (2008-07-22ko EHAA, 139. zk.) argitaratu zen.
Zerrenda honen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela,
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarraian aipatzen diren azterketarien erreklamazioak onartzea, eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko emaitzetan aldaketa egitea, honakoak:
NAN Abizenak eta izena HE Emaitza
14266087 Ruiz Sánchez, Guillermo 1 Gai
30668713 Zarraga Barandita, Mikel 1 Gai
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 12a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


