- E - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuE
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 5611
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/12
- Argitaratze-data: 2008/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko apirilaren 14ko Ebazpen bidez, baimena eman zitzaion Iberdrola, Distribución Eléctrica SAUri honako linea elektrikoa honetako instalazioak eraikitzeko: Arrasate-Eskoriatza AT airetiko linea Arrasate-Oñati AT airetiko linearekin lotzeko 30 kV-ko airetiko eta lurpeko linea elektrikoa, Arrasateko eta Oñatiko udalerrietan. Herri-onurakotzat ere deklaratu zen ebazpen horretan.
Baimentzen den instalazioa herri-onurakotzat deklaratzea eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei dei egitea erabaki du Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruak, eta batzar lekutzat Arrasateko eta Oñatiko udaletxeak jartzea erabaki du, hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezko bada behin betiko okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, linea jarriko den lekura bertara joan daiteke.
Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Okupazioa egin aurreko aktak 2008ko urriaren 20, 21 eta 22an egingo dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.
Desjabetzeko espedientean, Naturgas Energía Distribución, SAUk onuradun kondizioa hartuko du.
Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, 20006 Donostia-San Sebastián), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Donostia-San Sebastián, 2008ko irailaren 12a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
Ref.ª.: 24055/AT-H-2007-127
30 Kv-Ko z/b-ko aireko eta lurpeko linea elektrikoa, Arrasate-Eskoriatza Azpiestazio Transformatzailearen aireko linearen eta Arrasate-Oñati Azpiestazio Transformatzailearen aireko linearen arteko lotura, Arrasateko eta Oñatiko udalerrietan.
Línea Eléctrica Aérea y Subterránea a 30 kV d/c, enlace de la línea aérea ST Mondragon-Eskoriatza con la línea aérea ST Mondragón-Oñati, en los términos municipales de Arrasate y Oñati.
Lursaila Udalerria Jabea Helbidea Hila Eguna Ordua
Finca Término municipal Propietario Domicilio Mes Dia Hora
6 Oñati Jose Luis Gordoa Altolaguirre Kale Berria 1-3.º dcha.
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 09:30
7 Oñati Ignacio Martínez de Irujo Artacoz Foruen Enparantza, 2
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 10:00
8-23-24-
26 Oñati Juan Gordoa Algolaguirre Caserío Zelaieta
Santxolopetegi Auzoa, 16
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 10:30
18-19 Oñati Doroteo Igarzabal Igartua Caserío Arotzena
Zubillaga Auzoa 29
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 11:00
10 Oñati Javier Guridi Elorza Caserío Nabaixena
Zubillaga Auzoa 32-1
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 11:30
11 Oñati Miguel Cortaberria Ayastuy Caserío Matrmai
Zubillaga Auzoa 82
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 12:00
12 Oñati M.ª Cruz Madina Aranburu Calle Zubieta 9-3
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 12:30
13 Oñati Fermín Guridi Elorza Caserío Narbaixena
Zubillaga Auzoa 31-1
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 13:00
15 Oñati Dolores Aguirreurreta Murguiondo Calle Zubieta 28
20570 - Bergara Urria/Octubre 20 13:30
16 Oñati Ricardo Echaniz Altuna Caserío Errota
Zubillaga Auzoa 61-1
20560 - Oñati Urria/Octubre 20 14:00
20 Oñati Ignacio Legorburu Gorrotxategi Caserío Pateretxe
Uribarri Auzoa 11
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 09:30
21 Oñati M.ª Asunción Villar Lizarazu Caserío Arretxe Haundi
Zubillaga Auzoa 49-1.º
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 10:00
22 Oñati Josefina Madinabeitia Altube C/ San Juan 3-2 B
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 10:30
29-35-39 Oñati M.ª Teresa Irasuegi Larrañaga Nardeaga 13
01169 - Aramaio Urria/Octubre 21 11:00
31 Oñati Miren Irune Aranburu Umerez Caserío Goitikua
Santxolopetegi Auzoa 20 B
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 11:30
32 Oñati Santiago Aranburu Umerez San Lorenzo Auzoa 42-4.º dcha.
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 12:00
33 Oñati Jose Luis Echeverria Arregui Caserío Urteaga Azpiko Txiki
Santxolopetegi 10
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 12:30
36-37 Oñati Ana M.ª Irazoqui Belasti, Angel M.ª Villar Irazoqui, Antonio Villar Erauzquin, M.ª Belén Ormazabal Lardizabal Caserío Santekue
Santxolopetegi A 8
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 13:00
38 Oñati Ana M.ª Irazoqui Belasti, Antonio Villar Erauzquin Caserío Santekue
Santxolopetegi A 8
20560 - Oñati Urria/Octubre 21 13:30
2 Arrasate/Mondragon Vicente Pagoaga Gallastegi Caserío Aranguren
Musakola Auzoa 27-1
20500 - Arrasate-Mondragon Urria/Octubre 22 11:00
3 Arrasate/Mondragon Isabel Gorosabel Plazaola Axerikua Etxea
Musakola Auzoa 3-1.º dcha
20500 - Arrasate-Mondragon Urria/Octubre 22 11:30
4 Arrasate/Mondragon M.ª Carmen Mendia Ruiz de Arkaute, Carolina Mendia Olave, M.ª Piedad Mendia Olave Avda. de la Libertad 20
20004 - Donostia-San Sebastián Urria/Octubre 22 12:00


