- E - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuE
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 5634
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/12
- Argitaratze-data: 2008/10/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko uztailaren 16ko Ebazpen bidez, baimena eman zitzaion Iberdrola, Distribución Eléctrica SAUri honako linea elektriko honetako instalazioak eraikitzeko: T-9002 eta T-9007 euskarrien artean, Hernani-Usurbil TA linea aldatzeko 30 kV-ko (d/c) aireko eta lurpeko linea elektrikoa, Hernaniko udalerrian. Herri-onurakotzat ere deklaratu zen ebazpen horretan.
Baimen horrek eta instalazioa herri-onurakotzat deklaratzeak, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar izatea eta okupazioa, gainera, presaz egin behar izatea. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruak eraginpeko ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea erabaki du. Aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak Hernaniko udaletxean egingo dira, eta bidezko bada behin betiko okupazioarena ere bai. Beharrezkoa izanez gero, linea jarriko den lekura bertara ere joango da.
Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Okupazioa egin aurreko aktak 2008ko urriaren 27 eta 28an egingo dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.
Desjabetzeko espedientean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk onuradun izaera hartuko du.
Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek zein eskubide erreal zein interes ekonomikoen titular izan eta argitaratutako zerrenda horretan sartu gabe geratu ahal izan direnek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzeko, eta horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, 20006 Donostia), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da.
Donostia-San Sebastián, 2008ko irailaren 12a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
Erref./Ref.: 24040/AT-H-2008-28
Hernani-Usurbil TA linea aldatzea aireko eta lurpeko 30 kV-ko (d/c) linea elektrikoan, T-9002. eta T-9007. euskarrien artean, Hernaniko udalerrian.
Línea Eléctrica Aérea y Subterránea a 30 kV D/C, modificación de la Línea St Hernani-Usurbil, entre apoyos T-9002 y T-9007, en el término municipal de Hernani.
Lursaila
Finca Udalerria
Término municipal Jabea
Propietario Helbidea
Domicilio Hila
Mes Eguna
Día Ordua
Hora
1 Hernani José M.ª Garin Echeverria Osiñaga Bailara, 43-1.
20120 - Hernani Urria
Octubre 27 09:30
2 Hernani Angel Alberdi Aiete Pasealekua, 53-2. B
20009 - DonostiaSan Sebastián Urria
Octubre 27 10:00
4 Hernani Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga, S.A. Zikuñaga Bailara, 54
20120 - Hernani Urria
Octubre 27 10:30
6 Hernani Martin Zabaleta Larburu Antziola auzoa, 2-3. B
20120 - Hernani Urria
Octubre 27 11:00
7 Hernani Aitor Iguaran Goikoetxea Lategi auzoa, 19-B-1.
20130 - Urnieta Urria
Octubre 27 11:30
9 Hernani Miguel M.ª Roteta Portu auzoa 18 behea/bajo
20120 - Hernani Urria
Octubre 27 12:00
11 Hernani José Antonio Quintans Fuentes Gudarien Enparantza 11-2.
20120 - Hernani Urria
Octubre 27 12:30
12 Hernani Juan Miguel Astiz Elizatxo, 19-2. ezk./izda.
20120 - Hernani Urria
Octubre 28 10:00
14 Hernani Julen Lizaso Elizatxo, 70-1. I
20120 - Hernani Urria
Octubre 28 10:30
17 Hernani Luis María Aristorena Karobieta 28 behea/bajo
20120 - Hernani Urria
Octubre 28 11:00
19 Hernani Aniceto Soriazu Arriaran Elizatxo, 69
20120 - Hernani Urria
Octubre 28 11:30
20 Hernani J. Bautista Garmendia Izaguirre Karobieta, 38
20120 - Hernani Urria
Octubre
28 12:00
20 Hernani Arantza Izaguirre Izaguirre Elizatxo, 67
20120 - Hernani Urria
Octubre 28 12:30


