- BECAS. EBAZPENA, 07-08 IKASTURTERAKO BEKA EMAN ZAIEN IKASLEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ARGITARA EMATEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuBECAS. EBAZPENA, 07-08 IKASTURTERAKO BEKA EMAN ZAIEN IKASLEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ARGITARA EMATEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 5566
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/16
- Argitaratze-data: 2008/10/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2007-2008 ikasturterako ikasketa-laguntzetarako deialdia egin zen.
Goian adierazitako deialdi-aginduaren 33 artikuluak xedatu duenarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. 2007-2008 ikasturterako ikasketa-laguntzak emateko behin-behineko ebazpenak behin betiko bihurtzea.
Bigarrena. Ebazpen hau eta ikasketa-laguntzak eman zaizkien eskatzaileen zerrendak dagozkion Hezkuntza Ordezkaritzetan argitara daitezen agintzea. Zerrenda horiek aipatu ordezkaritzetako iragarki-oholetan erakutsiko dira, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen egun beretik aurrera. Zerrenda horietan agertzen ez diren eskabideak ezetsitzat joko dira.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, zerrendak dagozkion ordezkaritzetan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 16a.
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,
VIRGINIA GALARRAGA VARELA.


