Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko irailaren 16koa, Kultura Ondarearen zuzendariarena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko irailaren 16koa, Kultura Ondarearen zuzendariarena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 5613
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/16
  • Argitaratze-data: 2008/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 14ko Agindua, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duena.

Agindu horren 9. artikuluak eskariak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko dela adierazten du.

Horregatik, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria:

Iñaki Gómez Sarasola, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Juan Miguel Gutierrez Marquez jauna.

Manu Galarraga Izaguirre jauna.

Idazkaria:

Luis Ángel Agirre Muxika, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 16a.

(Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ordez, otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera)

Kultura Ondarearen zuzendaria,

ARANTZA ARZAMENDI SESÉ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik