- EBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 17KOA, EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARIARENA, 2008. URTEAN ENPRESEI ETA ENTITATE PRIBATUEI DIRU-LAGUNTZAK EMAN ETA UKATU ZAIEN DENA. DIRU-LAGUNTZA HORIEK AHOLKULARITZA-ENPRESA HOMOLOGATUAK KONTRATATZEKO EMANGO DI - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 17KOA, EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARIARENA, 2008. URTEAN ENPRESEI ETA ENTITATE PRIBATUEI DIRU-LAGUNTZAK EMAN ETA UKATU ZAIEN DENA. DIRU-LAGUNTZA HORIEK AHOLKULARITZA-ENPRESA HOMOLOGATUAK KONTRATATZEKO EMANGO DIRA, EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNARI BURUZKO DIAGNOSIA ETA BERDINTASUN-PLANA EGIN DITZATEN
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 5749
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/17
- Argitaratze-data: 2008/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2008ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, 2008. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen (2008ko ekainaren 13ko EHAA, 112. zk.). Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen duenez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten da diru-laguntza zein enpresa eta entitateri eman zaion eta zeini ukatu, zenbat diru izendatu zaien eta, onuradunen batek uko eginez gero, izango diren ordezko entitateak.
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, hirurogeita hamalau mila ehun eta hirurogei (74.160) euro eman dira.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuak ordezko izendatzea. Gehienez jaso lezaketen zenbatekoa ere zehazten da.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Bosgarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 17a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN MOYUA PINILLOS.


