- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 5977
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/17
- Argitaratze-data: 2008/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei elkartutako pertsona juridikoei 2007. urtean laguntzak emateko deia egin zen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduan ezarritakoarekin bat, EAEko Unesco Etxea Elkarteari 9.163,07 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Elena Rodrigo Salaverri borondatezko lankidearen gastuak ordaintzeko. Aipatutako borondatezko lankideak Namibian gauzatu behar zuen jarduera.
Bekadunak, hala ere, 2008ko irailaren 9an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Orain arte 15.450 euro ordaindu dira. Bekaz orotara 223 egunez baliatu denez, 9.163,07 euroko laguntza dagokio; beraz, 5.836,93 euro itzuli behar dira.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoren 2007. urteko laguntza-deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektuan dagoen Elena Rodrigo Salaverri borondatezko lankidearentzat Unesco Etxea Kultura Elkarteak aurkeztutako uko partziala onartzea. Honek 5.836,93 euro itzuli beharra dakar.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 17a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


