- PRUEBAS. EBAZPENA, EAKO TEKNIKARI ETA GOI-TEKNIKARI TITULUAK LORTZEKO PROBA LIBREETAKO DEIALDIA EGITEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuPRUEBAS. EBAZPENA, EAKO TEKNIKARI ETA GOI-TEKNIKARI TITULUAK LORTZEKO PROBA LIBREETAKO DEIALDIA EGITEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 5612
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/18
- Argitaratze-data: 2008/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko probak arautzen dituen 2008ko ekainaren 19ko Aginduak, bere 4. artikuluan xedatzen du proben deialdiak Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen bidez gauzatuko direla, ebazpenotan izen emateko aldia eta proben datak zehaztuko direlarik. Era berean, 2. artikuluak ezartzen du probak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo direla, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan.
Horregatik, hauxe
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduaren bitartez araututako teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deialdia egiten da.
Prestakuntza-ziklo osoetan edo modulu profesional batzuetan eman ahalko da izena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan.
Izen ematea 2008ko azaroaren bigarren hamabostaldian egingo da, 17tik 28ra bitartean, biak barne.
Probak, ikastetxe bakoitzak ezarritako egutegiaren arabera, 2009ko ekainaren 1etik 12ra bitartean burutuko dira, biak barne.
Lehenengoa. Prozedurari dagokionez, Ebazpen honek arautu gabekoetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, ezarritakoa aplikatuko da.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 18a.
Lanbide Heziketako zuzendaria,
JOSU ABOITIZ BILBAO.


