- EBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 18KOA, DANTZA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN DUEN KULTURA SAILBURUAREN 2008KO MAIATZAREN 15EKO AGINDUAN FINKATZEN DEN GEHIENEZKO ZENBATEKO OROKORRA ALDATZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 18KOA, DANTZA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN DUEN KULTURA SAILBURUAREN 2008KO MAIATZAREN 15EKO AGINDUAN FINKATZEN DEN GEHIENEZKO ZENBATEKO OROKORRA ALDATZEN DUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 199
- Hurrenkera-zk.: 5759
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/18
- Argitaratze-data: 2008/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Aginduak dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin zuen eta bere 2. artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra berrehun eta hogeita hamalau mila (234.000,00) eurotan finkatu zuen.
Halaber, agindu horren xedapen gehigarrian honako hau aurreikusi zen:
Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bidez, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena egin aurretik egin beharko da, eta dirulaguntza aldatzeko ebazpena EHAAn argitaratu beharko da.
2008ko ekainaren 28an deitutako dirulaguntzetarako eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan ikusi da dantza-lanak ekoizteko modalitatean jasotako eskabideak eta eskatutako dirulaguntza kopurua dela eta, komenigarria izango litzatekeela modalitate horretako diru kopurua emendatzea.
Une honetan aurrekontua badago,
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Dantza sustatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duen 2008ko maiatzaren 15eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa hogei mila (20.000,00) euroz emendatzea.
Beraz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru kopurua berrehun eta berrogeita hamalau mila (254.000,00) eurotan finkatzen da.
Bigarrena. Aurreko artikuluan finkatu den zenbateko gehigarriak Dantza-lanak ekoizteko modalitatean eragina izango du.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 18a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


