Euskadi.eus
  • RESOLUCIÓN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

RESOLUCIÓN

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5944
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/18
  • Argitaratze-data: 2008/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Enpresarien zuzendaritzak eta bere enpresa batzordeak langileen ordezkapenean- 2008ko irailaren 16an aurkeztu zuten, ordezkaritza honetan, aipatutako hitzarmen kolektiboari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legeko 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 29ko BOEn argitaratua) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitekoen eta organoen egitura ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko (2005-10-27ko EHAA) 17.f) artikuluak xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak (1981-04-02ko EHAA) eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekre­tuak (1981-06-06ko EBO) -hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85, 88, 89 eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu

Honen ondorioz,

Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 18a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

HITZARMEN KOLEKTIBOA

2008-2009-2010

Hitzarmen Kolektibo hau Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos SA (aurrerantzean ET / FV) Sozietate Publikoaren Zuzendaritzaren ordezkaritza eta, langileen aldetik, ELA, CCOO Zentral Sindikalek itundu dute.

AURRE IZENBURUA

Hitzarmen kolektibo hau Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enpresaren jarduera garatzen duten ET / FVko lan zentro eta egoitza guztietan jarriko da indarrean, jadanik eratuta dituenetan eta aurrerantzean era ditzakeenetan.

Hitzarmen Kolektibo hau I. eranskinean biltzen den plantillako langile guztiei dagokie.

Hitzarmen honen iraupena 2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartekoa izango da, sinatzen den eguna edozein izanda ere, bere atal edo kontzepturen batean beste irizpide berezirik ezartzen ez bada.

Hitzarmena adostasunez, bi urtez luzatuko da, 2012ko abenduaren 31ra arte, beti ere, 2010eko urriaren 31 baino lehenago salatzen ez bada.

Luzapenaren ondoreetarako edota 2008-2010 hitzarmenaren beren-beregiko salaketaren ondoreetarako baloratuko dira 2010eko urriaren lehen hamabostaldian egingo den bileran.

Hitzarmen Kolektibo hau luzatutzat hartuko da bera ordezkatuko duen beste bat indarrean sartu arte.

Hitzarmen Kolektibo honen arau eta erabakiek, Hitzarmen honen 2. artikuluan aipatzen diren langileen lan harremanak arautuko dituzte, indarrean dagoen bitartean.

Hitzarmen honen baldintzek multzo osoa eta zatiezina osatzen dute. Beraz, arau bat ere ez da indarrean sartuko guztiak batera ez badira onartzen.

Hitzarmen honetan ezartzen diren hobekuntza ekonomikoak beste lege-arau edo arau konbentzional baten bidez onar zitezkeen ordain altxapenak xurgatu eta konpentsatuko ditu. Xurgapena konpentsatzeko Hitzarmena indarrean jartzearen ondorioz sortutako egoera eta beste edozein arauren aplikazioak sortutako egoera alderatuko dira oro har eta urteko zenbaketa kontuan hartuz.

Administrazio Publikoak Hitzarmen hau onartuko ez balu edo klausularen bat aldatuko balu, edo dagokion Jurisdikzioak hauetako bat edo hauetako batzuk baliogabe aldarrikatuko balitu, indarrik gabe geratuko da bere osotasunean eta Batzorde Negoziatzaileak bere edukia berraztertu egin beharko du.

Hitzarmen hau indarrean jartzeak orokorrean eta aurrekoekin alderatuz dakartzan hobekuntzen truke, langileek ondorengo konpromisoak hartzen dituzte:

  1. Lanaren antolamenduaren araberako produktibitatearen igoera orokorra.

  2. Absentismoaren jaitsiera.

  3. Bi alderdiek onartzen dute eta adosten dute EuskoTrenek, bezeroaren beharretara egokitutako kalitate zerbitzua eskaintzeko, une bakoitzean sortzen den zerbitzu eskaerari erantzun azkar bat emateko gaitasuna emango dion ahalmen antolatzaile malgua behar duela, Hitzarmen honetan ezartzen diren prozedura eta arauak kaltetu gabe.

  4. Era berean, instalakuntzen eta giza baliabideen optimizazio hobea lortzearren, lana baldintza desberdinetan egiteko aukera emango duten formulak egokitzearen beharra onartzen da, gaur egungoak osatuz eta denen artean itunduz.

Hitzarmen honen arauak lehentasun eta hobespen izaeraz jarriko dira indarrean beste edozein arau edo lege-xedapenaren aurrean.

Aipatzen ez diren kasuetan Arautegi Nazionala, Langileen Estatutua eta goragoko lerruneko edozein arau aplikatuko da.

Hitzarmenaren interpretazio, iraupen eta aplikazioaren ondorioz sor daitezkeen arazo guztiak aztertu eta konpontzeko helburuarekin sortzen da Batzorde Parekidea. Hitzarmen hau sinatzen duten Zentral Sindikal bakoitzeko kide batek, horretarako espresuki izendatuak, eta mahai negoziatzailea osatzen dutenen artean aukeratutako Enpresako Zuzendaritzaren ordezkari kopuru berak osatuko dute.

Batzorde Parekideak aztertuko ditu aurreko atalean aipatutako arazoen inguruan sor daitezkeen ezadostasun guztiak edozein neurri hartu aurretik.

Batzorde Parekidearen erabakiek, akordioa egonez gero, izaera beterazlea izango dute.

Batzorde Parekidearen barruan akordiorik lortzen ez bada, ezadostasun hori «Gatazka Kolektiboak Erabakitzeko Borondatezko Prozeduren Akordio Interkonfederal»era (PRECO II) zuzenduko da, presio neurri, gatazka, prozedura administratibo edo jurisdikzio prozeduraren bat hartu baino bost egun lehenago.

Legeak langileei ematen dizkien eskubide eta bermeekiko errespetua abiapuntutzat hartuz, Batzordea horretarako espresuki gutxienez hiru hilabetean behin bilduko da, eta Batzordea osatzen duten alde bakoitzeko aholkulariak joan ahal izango dira bileretara, ahots eskubidearekin baina boto eskubiderik gabe.

LEHENENGO IZENBURUA

LANAREN ANTOLAKUNTZA

Indarrean dagoen legeria kontuan izanik, lanaren antolakuntzaren eskumen osoa ET/FV-ren Zuzendaritzarena da, langileei, martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretuz onetsitako Langileen Estatutuaren Testu Baterakoaren 40, 41 eta 64-1 artikuluetan aitortzen zaizkien entzutegirako, aurre kontsultarako eta informazio eskubideen eta eskumenen kalterik gabe.

Gaur egun etengabe gertatzen ari diren teknologia eta antolakuntza aldaketei erantzuna eman egokitu ahal izateko Enpresak dituen behar berrietara egokitzeko asmoz, bi aldeek gaur egungo antolakuntza markoa osatzea erabakitzen dute, esperientzia pilotua indarrean jarriz. Esperientzia pilotu hori, hasieran, hurrengo lanpostu edo sailkapenen baterakuntzan oinarrituko da:

Aginte Postuko Operadorea

Treneko agentea

Operazioetako agentea

Makinista-Motorista

Treneko Burua

Informazio / Geltokiko Operadorea

Geltokiko burua

Geltokietako laguntzailea

Geraleku Arduraduna

Ikuskatzailea

Esparru honetan, Batzorde Parekidea izango da esperientzia berri hori garatu eta pausoz pauso indarrean jarriko duen organoa. Berori indarrean jartzeko eta garatzeko ezinbestekoa izango da Batzorde Parekideak akordioa lortzea. Azpimarratu egin behar da pertsona bakoitzarentzat borondatezkoa izango dela esperientzia berrian sartzea.

Ondoren, Batzordeak planteatu diren esperientziak baloratu egingo ditu, eta, horrela, aurretik adostasuna lortuz, antolakuntza sistema berria Enpresako beste maila batzuetara eraman ahal izateko.

Lanpostuek bere horretan jarraitzen dute, sistemaren euskarri gisa, eta izaera dinamikoa izango dute, Enpresaren eboluzioak ekarriko dituen behar berrietara egokitu ahal izateko.

Esparru berri horri esker errazagoa izango da langileen eboluzioa gaur egun bizi duten egoeratik egonkortasun funtzional eta geografikoan lagunduko duten lanpostu berrietara, behin betiko egoeretara. Sistema berria ez da erabiliko funtzio polibalentziak ezartzeko.

Lehiaketa-oposizio baterako deialdia egin aurretik, Batzordeak, aipaturiko maila bereko kategorien barruan egon daitezkeen eskaerak hartuko ditu kontuan. Langileak jada lanpostu berrian aritzeko gaitasuna erakutsia izango dute, prestakuntza ikastaroa gainditu ondoren edota jarduera berriaren garapenaren eboluzioari buruzko txostenaren bitartez, eta, aldi berean, dagokion proba garaia gainditurik izan beharko dute.

ET/FVko plantillari dagokionez, ondorengoa ezartzen da:

ET/FVko plantilla, plantilla teorikoaren eta errealaren artean desfaserik izan ez dadin, dinamikoa izango da, une bakoitzean teknologia berriei, antolakuntza sistemei, ustiapen bitarteko berriei, zerbitzuen eskaintzaren ondoriozko aldaketei eta abarrei egokituta egongo delarik.

Zentzu honetan, erreferentzia plantilla azkenik negoziatu dena izango da, gertatutako aldaketak eta bere garapena behar bezala baloratu egin beharko delarik, modu horretan une bakoitzean dagoen plantilla erabaki ahal izateko.

Aurrekoaz gain, plantillaren bolumenak urtean behin berrikusiko dira, adostutako lanaldira eta bere kalkuluan eragina duten gainontzeko faktoreetara egokituz. Bere garapen naturaletik sortutako plantilla bolumen minimo bat mantenduko da.

Koadroen menpeko plantilla, une bakoitzean eta zerbitzuaren beharren arabera, eragin guztiekin, baita sor daitezkeen lan-baldintzen aldaketetarako ere, Batzorde Iraunkorraren ordezkaria den Koadroen Batzordeak erabaki eta onartzen duena izango da.

Gaixotasunek eta lan istripuek eragindako absentismoa bakarrik hartuko da kontuan plantilla dimentsionatzerako orduan.

Koadroen menpe ez dagoen plantillari dagokionez, une bakoitzeko beharren arabera zehaztuko da eta Batzorde Iraunkorrak onartuko du.

Inbertsioak onartzeko orduan eta teknologia berriak edo ustiaketa bitartekoak sartzeko egin beharreko ikerketak egin ondoren Lan Instrumentazio Batzordeak plantillan izan dezakeen eragina aztertuko du eta horren ondorioz jasoko dituzten langile guztientzako prestakuntza plangintzak ezarriko ditu.

Hitzarmenaren sinaduran, bi alderdiek bitarteko propioekin azpikontrataturiko lanak burutzearen bideragarritasuna aztertzeko konpromisoa hartuko dute. Adostasuna lortuz gero, epeak, beharrezko bitartekoak eta lan horiek aurrera eramateko baldintzak ezarriko dituzte.

Langileak soberan egongo balira eta plantillan sartzeko modurik ez, lanpostua betetzeko orduan lehentasuna izango dute ET/FVn egin daitezkeen langileen kontratazioetan edo zerbitzuen azpi-kontratazioetan.

Hitzarmenak indarrean irauten duen bitartean, eta abagune homogeneoetan, 674 pertsonez osaturiko gutxieneko plantilla bermatuko da.

  1. Soberan dauden langileen zehaztapena.

    Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, bere lanpostua desagertu egin delako edo bere kategoriari dagozkion funtzioak ezabatu egin direlako bere lan-egoitzan lanpostuaren plantillan tokirik ez duten langileak soberan daudela erabakiko du Enpresak.

    Langileen legezko ordezkariek erabaki hori onartuko ez balute, hamabost (15) egunetako negoziaketa epea irekiko litzateke.

  2. Soberan dauden langileen betebeharrak eta eskubideak.

    Soberan dagoen langileria antzeko edozein lanpostutan sor daitezkeen hutsune guztien eskatzaile tazitua izango da.

    Antzeko lanposturen batean hutsunerik egongo ez balitz, bere soldata maila bereko edo baxuagoko hutsuneak eskainiko zaizkio.

    Egoitza desberdinetan hutsuneak daudenean, soberan dagoen langileak norako berria aukeratzeko eskubidea izango du, eta ohiko egoitzatik gertuen dagoen hutsuneari dagokion lekualdatze kalte-ordaina jasoko du.

    Era berean, soldata maila desberdinetako hutsuneak daudenean, maila berria aukeratzeko eskubidea izango du. Eskubide hau betetzerakoan jatorrizko lanpostuaren antzeko maila bat aukeratuz gero, jatorrizko mailaren ordainketa kontzeptu finkoak mantenduko dira. Aukeratutako lanpostuaren maila jatorrizkoaren antzekoa ez baldin bada, jasoko duen soldata eskala berriaren araberakoa izango da, eskalen arteko diferentzia bezalako diru kopurua gehituta. Kontzeptu finko guztiak barne egongo dira eta diferentzia hori betirako mantenduko da, maila igoera bat gertatzen ez bada, behintzat. Orduan, diferentzia hori jaitsi egingo da dagokion diru kopuruan.

    Langileak hutsunerik ez betetzea erabakiko balu, Enpresak hutsik dagoen lanpostu batera destina dezake, azken paragrafoan jasotako tratamendu ekonomikoa aplikatuz.

    Elkartze horiek lehentasuna izango dute beti borondatezko leku aldatze eta maila igoeren aurretik, eta kasu bakoitzari dagokion lanbide birmoldatzearen bitartez burutuko dira.

    Horretarako bere gaitasuna erakutsi beharko du prestakuntza epe baten ondoren. Gaitasunik erakutsiko ez balu, bere trebetasunekin bat datorren lanpostu bat emango litzaioke.

    Langilea bere lanpostua aldatuz beste leku batean sartua izan baldin bada, aurreko egoerara itzultzeko eskubide osoa izango du jatorrizko egoitzan hutsuneak sortzen direnean.

    Itzulera bost (5) urte igaro ondoren egiten bada, gaitasun azterketa bat gainditu beharko du hutsunea betetzeko gai dela erakusteko.

  3. Lehentasuna.

    Soberan dauden langileak zeintzuk diren erabakitzeko eta leku aldaketetarako ondoren agertzen den kategoria, espezialitate eta egoitza lehentasun ordena hartuko da kontuan:

    Kategorian antzinatasuna.

    Enpresan antzinatasuna.

    Kategoria eskuratzeko probetan lorturiko Puntuazio ordena.

    Esan daiteke langilea soberan dagoela bere lanpostuan soberakina egonik langileak bere borondatez soberan jartzea erabakitzen baldin badu, kontuan izan gabe bere egoera lehentasunezkoa den ala ez, eta erabaki horrekin lanpostu horretan dauden gainerako langileek kalterik jasotzen ez baldin badute.

    LPB arrazoiengatik lanbide kategoria batean sartutako langileentzat kategorian antzinatasuna zuzentzeko sistema bat adostuko da.

  4. Kalte-ordainak.

    Langile bat leku aldaketa bat egitera derrigortzen bada, horrek sortutako gastu eta galerak konpentsatzeko kalte ordaina jasotzeko eskubidea izango du.

    Leku aldaketarengatik ematen den kalte ordainaren eskubidea eta diru kopurua lehengo lan egoitzaren eta bere ohiko bizilekuaren artean dagoen distantziarekin lotuta egongo da, azken horren eta bere lan egoitza berriaren arteko distantziarekin alderatu eta gero.

    Kalte ordaina 1.500 eurotakoa izango da ezarritako distantzien alderaketak gutxienez 4 kilometro urruntzea eragiten duenean, eta km edo frakzio bakoitzeko 300 euro gehiago, gehienez 9.000 euro ordainduko direlarik.

    Salbuespen gisa, horrela zenbatutako urrunketa 4 km-z azpikoa baldin bada, kalte ordaina jasotzeko eskubidea izan dezake, leku aldaketarekin langileari galera objektibo bat sortzen bazaio. Orduan kalte-ordainaren kantitatea lehen aurreikusitako kalte-ordainekiko egokitasun eta proportzionaltasun irizpideak erabiliz jarriko da indarrean. Dena den, gehienezko muga 4 kilometroetarako ezarritako kopurua izango da.

    Desadostasuna egonez gero, 1990eko ekainaren 22ko gatazka kolektiboen erabakitzerako borondatezko prozeduren Akordio Interkonfederalaren arbitraia-prozedurara (PRECO II) joko da horren gainean erabakitzeko.

    PRECOra gatazka kolektiboak erabakitzeko bakarrik joko da, ez baita ulertzen banakako gatazkak erabakitzeko prozedura bezala.

    Lekualdaketak bizitoki aldaketa eskatzen badu, Enpresak lehen aipaturiko kalte-ordainez gain, bizitzeko egokitasun eta tokitasun baldintzak betetzen dituen doako etxebizitza bat erraztuko du.

    Etxebizitzarik ezean, Enpresak 15.000 eurotako kalte-ordaina emango du lekualdaketa 40 kilometrotik gorako toki batera egiten baldin bada eta 9.000 eurotakoa distantzia 20 eta 40 kilometro artekoa baldin bada.

    Etxebizitza aldaketa eskatzen duten leku aldaketetarako ezarritako zenbatekoei % 20 gehiago gehitu behar zaie langilearen kargu dagoen senitarteko bakoitzeko, gehienezkoa % 100 izanik.

    Halaber, haltzari, arropa eta bestelako tresnen garraiorako eskubidea izango dute Enpresak bitarteko eta kostuen inguruan aurretik baimena ematen badu eta gastu horien beharrezko frogagiriak erakutsiz. Lehen aipaturiko gehitzeak sendia benetan etxez aldatu dela era sinesgarrian probatzen bada bakarrik ordainduko dira.

    Lekualdaketa kolektibotzat joko dira egoitza berbereko 25 langile baino gehiagok egiten badute, bere lanpostuen multzoa beste egoitza batera eraman delako, norako berria hautatzeko aukerarik izan gabe.

    Lekualdaketa honen tratamenduak, beraz, izaera berezia izango du eta negoziaketa bat burutu beharko da aurretik Batzorde Iraunkorrarekin, honek artikulu honetan jasotzen diren baldintza ekonomikoak izango dituelarik erreferentzia moduan.

    Soberan dagoen langileak artikulu honetan aurreikusitako elkartze baldintzak onartuko ez balitu, indarrean dagoen legediaren arabera jokatuko da.

Tramu edo linea desberdinen ustiapenean ezarriak izan daitezkeen berrikuntza teknologikoek, instalakuntza eta parke mugikorrari eskatu behar zaien segurtasun eta kalitateak eta Giza Baliabideen beharrezko lanbide prestakuntzak posible egiten dute tren zerbitzua Treneko agentearen lanbide kategoriako Agente Bakarrak betetzea.

Zerbitzua baldintza hauetan egiteko dagokion Euskal Herriko Elkarte Autonomoko Administrazioaren erakundeak eman beharko du baimena eta gai honen inguruan ordezkaritza sindikalarekin negoziaketa berezia egin beharko da.

Gaur egun Makinista edo Treneko buru kategoriak dituzten langileek mantendu egingo dute maila pertsonalean titulu honetarako duten eskubidea.

Treneko agente batek edota Operazioetako agenteak Agente Bakar gisa tren-gidaritza zerbitzuak betetzean 4,42 eurotako prima jasoko du 2008. urtean lan egindako lanaldi bakoitzeko.

Gidari-kobratzaileek, tranbiako gidariek eta Funikularreko langileek ere, Agente Bakarreko Prima kobratuko dute, bai eta Operazio agenteek ere, gidaritza lanak egiten dituztenean.

Enpresaren Prestakuntza Planak Enpresaren Alor bakoitzean hautematen diren beharrak ikusi ondoren burutuko dira, eta erakundeko alor bakoitzeko arduradunek eta langileek parte hartuko dute.

Edozein Prestakuntza Plan ezarri aurretik, Batzorde Iraunkorrari jakinarazi beharko zaio.

Langile eta urteko 10 ordu emango dira, Plangintzan azaldutako prestakuntza jardueretan parte hartuko duten langileen kolektiboen artean banatuak.

Lanaldi teorikotik kanpo egiten diren prestakuntza orduak, promozioekin, maila igoerarako prozesuekin erlazionaturikoak edo langilearen borondatez egindakoak izan ezik, Urteko Zenbaketari dagokionean lan egindako ordu gisa zenbatuko dira.

Prestakuntza emateko baldintzak Batzorde Parekidearen barruan landuko dira.

BIGARREN IZENBURUA

HUTSUNEEN ESTALDURA

Arau orokor gisa, bete gabe dauden lanpostuak barne promozio prozedurak erabiliko dira, Enpresan lanpostu finkoa duten langileen artean. Horrela, lanpostu bat bete behar denean lehentasuna izango du barne promozioak langile berria hartzearen aurrean.

  1. mailako lan kategorietan dauden lanpostuak Enpresa Zuzendaritzaren izendapen librez beteko dira. 9. mailan dauden lan kategorietako hutsuneen % 50 izendapen librez beteko dira eta beste erdiak lehiaketa-oposizio bitartez, espezialitatea bat edo beste izanik ere.

    Barne sustapeneko probatara sartzeko, langilea zerbitzu aktibo egoeran edo ezinbesteko eszedentzia egoeran egon beharko da edo jatorrizko lan mailan lan poltsa ofizialetako kide izan beharko da, eta lortu nahi den lan maila eskuratzeko ezarritako eskakizunak bete beharko ditu.

    Barne sustapen txandara aurkezten diren hautagaiek ez dituzte zertan egin beharko jatorrizko lan mailan sartzeko jada eskatzen ziren ezagutzak egiaztatzera bideraturiko probak. Halaber, ez dute zertan lanpostu jakin baterako titulazioa izan beharko aurretik bete beharreko lanpostua nahikoa esperientzia eta lan hori behar bezala burutu izana egiaztatzen badute.

    Kanpo deialdietatik etorritako Lan Poltsa Ofizialetako kideek barne deialdietara aurkezteko aukera izango dute, honako baldintza hauek betez:

    Azterketak langile finkoen eta kanpo deialdietako kide diren aldi baterako langileen arteko konkurrentzian burutuko dira.

    Aldi baterako langileak langile finkoen ondoren egongo dira ordenari dagokionez.

    Barne deialdiek, Hitzarmenean ezarritakoaren araberako iraupena izango dute.

    Iraupen bera izango dute langile finkoentzat eta behin behinekoentzat.

    Kanpo deialdietako kide diren aldi baterako langileek ezin izango dute parte hartu beraien jatorrizko deialdian aurreikusitako lanpostuetarako deialdietan, jada ezarritako ordena dutelako.

    Aipatutako baldintzen barruan aurkeztu ahal daitezkeen poltsetako kide guztiek konkurrentzia eran egingo dute.

    Lanpostuak eskuratzeko orduan jarraitu beharreko ordena hurrengo hau izango da:

    1. Erabateko Ezintasun Egonkor egoera galtzeagatik itzulerak.

    2. Soberakinen itzulerak.

    3. Egokitzapenak urritasuna dela eta.

    4. Soberakinen itzulerak.

    5. Borondatezko leku aldaketak.

    6. Azterketak gainditu arren lanpostu finkorik ez dutenak, Itxarote Zerrendan daudenak.

    7. Azterketak gainditu arren lanposturik ez dutenak, lan poltsan, Itxarote Zerrendan daudenak.

    8. Lanpostuen Sailkapen sistema berriaren aplikazioa.

    9. Lehiaketa-Oposizioaren emaitza.

    10. Trukeak.

      Borondatezko leku aldatzeak egiteko, hutsik dauden lanpostuak aukeratzerako orduan, kategorien lerro-zerrendan ezarritakoaren arabera egingo da. Lerrun zerrendaren puntuazio hurrenkera honen araberakoa izaten da:

      Kategoria horretan langileak duen antzinatasuna.

      Enpresan langileak duen antzinatasuna.

      Kategorian sartzeko azterketetan lortutako puntuazio hurrenkera.

      LBP arrazoiengatik lanbide kategoria batean sartutako langileentzat kategorian antzinatasuna zuzentzeko sistema bat adostuko da.

      Lanpostuz igotzeko prozesuetan, enpresak prestakuntza eta oinarrizko gaitasuna lortzeko ikastaroak antolatuko ditu.

      Borondatezko leku aldaketa kategoria bereko lanpostuen artean bakarrik egingo da.

      Tituludun teknikariek sei hilabeteko frogaldia izango dute, eta gainontzeko langileek lau hilabetekoa izango dute, bai kontratu finkoa duten langileek eta bai aldi baterako kontratua dutenek.

      HUTSIK DAUDEN EGITURAZKO LANPOSTUAK BETETZEKO PROZEDURA.

      Prozeduraren ezaugarriak.

      Prozedura honetan barneko itxaron zerrendak (lanpostu gabeko gaindituak) eta kanpoko langile-zerrendak eduki behar dira. Beraz, lanpostu huts amortiza ezina dagoenean, zerrenda horiei esker, lanpostu horretan ahalik eta azkarren langile bat jarriko da, eta, aldi berean, lanpostu huts hori beteko duen langileak husten duen lanpostua ere beteko da.

      Halaber, kanpoko langile-zerrendak ere egingo dira, eta horrek aldi baterako kontratuak zuzenean egitea ahalbidetuko du, unean uneko beharren arabera.

      Jarraitu beharreko irizpideak:

      1. Datozen bi urteetan, ziur aski bete behar izango diren lanpostuak lortzeko deialdiak argitaratuko dira, lanpostu hutsik egotea ez da beharrezkoa izango.

        Lanpostuak hutsik badaude, oro har, lanpostuak betetzeko deialdiak argitaratuko dira ez da derrigorrez oposaketa-lehiaketaren bidez egingo, salbu langileen egoera dela-eta, hurrengo lanpostuen garapenean deialdia ez argitaratzea erabakitzen denean.

      2. Deialdi bakoitzaren hautaprobak burutu direlarik, emaitzak argitaratuko dira, eta behin-behinekoz, Lanpostu Gabeko Gaindituak izango dira. Egoera horrek bi urteko iraupena izango du, emaitzak argitaratu diren egunetik zenbatzen hasita. Bi urteko epea igaro denean, deialdi berrietan parte hartzea beharrezkoa izango da.

      3. Lanpostuak beteko dira, lehendabizi, indarrean dagoen araudiak zehazten dituen lehentasuneko irizpideen arabera, eta, gero, lanpostu gabeko gaindituekin zerrendako hurrenkera jarraituz. Zerrenda ordenatuko da azterketa guztietan lortutako puntuen arabera.

        Lanpostu gabeko gaindituren bati bizi den probintziako lanpostu bat eskaini eta lanpostua nahi ez badu, uko egin diola ezarriko da. Lehendabizi, lanpostu gabeko gainditu guztiei lanpostu hori hartzeko aukera emango zaie, baina aukeran lehentasun gutxiago izan dutenez, lanpostua nahi ez badute, ez dute uko egingo, baizik eta zerrendako azken postura jaitsiko dira.

        Behin behinekoz, funtzio garrantzitsuagoak egin behar diren lanpostuak bete behar direnean, lanpostu gabeko gaindituei emango zaie horiek betetzeko lehentasuna.

      4. Lanpostu gabeko gaindituen zerrenda indarrean dagoen bitartean, Laneko Osasun Sailak itxaron zerrendan dauden lanpostu gabeko gaindituei osasun-azterketak egiteko eska dezake.

        Baldintzapeko gainditua lortu bada, 3 hilabeteren buruan beste 3 hilabete gehiago ere luza daiteke baldintzapekoa ez den gainditua lortu behar da.

        Epe horren bitartean, ezin izango dira hutsik dauden lanpostuak hartu. Baldintzapeko egoera desagertzen bada, kudeatzaileak itxaron zerrendako hurrenkera mantenduko du. Baldintzapeko egoera hori ez bada desagertzen, langile horri itxaron zerrendatik kanporatuko zaio.

      5. Bi urte baino arinago, lanpostu gabeko gaindituen zerrenda agortzen bada, hutsik dauden lanpostuak itxaron zerrendako langile hasi berriekin beteko dira.

      6. Gaur egun kategoria berean dauden lanpostuek, behin LBP aplikatuta, soldata ezberdinak baldin badituzte, kategoria ezberdinetakoak balira hartuko dira. Hau da, soldata bateko edo lerro-zerrendako lanpostu batetik gorago dagoen beste batera lekualdatzeko, oposizio-lehiaketa egin beharko da.

        Soldata bateko edo lerro-zerrendako lanpostu batetik beherago dagoen beste batera lekualdatzeko, borondatezko aukera denean, hartuko den lanpostu-mailari dagokion soldata jasoko da.

Lanpostu hutsak aldi baterako hartzeko, oro har, ondoren zehaztutako lehentasuna errespetatu beharko da:

  1. Etxetik hurbilago dagoen lanpostu batera aldi baterako lekualdatzen diren langile finkoak, betiere hurrengo egoera hauek ematen direnean: kategoria bereko eta iraupen luzeko lanpostu hutsak daudenean (sindikatuetatik liberatuak, eszedentziak,), langileak aurretik eskaera egin eta Hautaketako Sailak onartu egin duenean. Langileak lekualdatzeko eskaera asko egin dituenean, borondatezko lekualdaketetan jarraitzen diren irizpideak jarraituko dira.

  2. Lanpostu huts horretan parte har dezaketen Poltsa Ofizialetako Langileak.

    Aurreko idatz-zatietan zehazten diren langileekin ezin badira lanpostu hutsak bete, salbuespen modura bakarrik, langileak honela lor daitezke:

  3. Enplegu Zerbitzu Publikoak (Langai, INEM edo Udal Enplegu Zerbitzua) emandako langileak, edo dagokion lanbide-eskolak emandakoak.

    Aldi baterako lanpostuak betetzeko langile nahikoak ez badaude, aurrez aldetik eta denbora nahikoarekin, kanpoko deialdiak egin beharko dira.

Kargu bera eta kategoria bera duten langileen artean bakarrik eska daiteke lanpostu-trukatzea. Eskaerak justifikatutako arrazoia izan beharko du eta eskaera onartuko da, beste bati kalterik egiten ez badio edota zerbitzua ondo jarraituko duelako bermea baldin badago.

Kontrakoa esaten ez bada, udal beraren barruan dauden lanpostuak truka daitezke, lanpostua etxebizitzatik hurbilago egoteko, gaitasun profesional gehiago lortzeko edo antzeko arrazoiengatik.

Enpresan lan egiten duten eta kategoria bereko lanpostua duten langileek lanpostuak aldi baterako truka ditzakete, baina aurreko lanpostura itzuli beharko dira egoera hauetan: eraginpeko kategorietan lanpostu hutsak daudenean, lanpostuen edo lanpostuak trukatu dituzten langileen edozein baldintza aldatzen bada edo alderdi bietako batek eskaera deuseztatzeko eskatzen duenean. Kasu bietan, bai behin-betiko lanpostuen trukatzean eta bai aldi baterako lanpostuen trukatzean, lerrun-zerrenda jarraituko dela bermatzen da, eta ez zaio eskubide gehiago duen beste bati kalterik egingo, eta alderdi biek lanpostua trukatzeko ados egon behar dira, ez zaio inori hori egitera behartuko.

Azterketako epaimahaia kide anitzeko organoa da eta hori Zuzendaritzak eta Gizarteko Ordezkariek osatzen dute.

Azterketako epaimahaiko Batzorde Iraunkorrak izendatuko ditu Gizarteko Ordezkariak, horretarako, Enpresa-Batzordeko kide diren bi ordezkari izendatuko ditu. Batzorde Iraunkorreko kide bakoitzak hautagai bakar bati emango dio botoa, eta boto gehien jaso duten bi hautagaiak izango dira Gizarteko Ordezkariak, eta bi hautagai horiek ezin dira Sindikatu berekoak izan. Horrela, Enpresa-Batzordeak ahalik eta ordezkapen zabalagoa edukitzeko.

Enpresako Ordezkariek presidentzia eta idazkaritza izango dute, bietan hitza eta botoa izango dute.

HELBURUA.

Lanpostuz lekualdatzeko, barne-igoerarako, eta kanpo-aukeraketako prozesuetan objektibotasuna eta gardentasuna bermatzea, konpetentzia- eta inpartzialtasun-irizpideei jarraituz.

FUNTZIONAMENDU-ARAUAK.

Lanpostu-igoerak edo aukeraketa-prozesuak hasi aurretik, Enpresak Azterketako epaimahaia osatuko du eta honako hau jakinaraziko die:

Deialdiaren oinarriak, bertan zehazten dira: bete beharreko lanpostuak, lanpostuak lortzeko baldintzak, azterketetarako ikasi beharreko edukien gaiak, azterketen eta lanpostu-igoerarako ikastaroen data eta lekua. Baita aukeraketa-irizpideak zeintzuk izango diren ere, hori guztia aktan idatziko da.

Halaber, hautagaiak azterketara aurkeztu aurretik, azterketa bakoitzeko eredu bat gutun itxi batean gordeko da.

Kanpoko deialdia bada, deialdia argitaratu aurretik, Azterketako epaimahaiko kideek deialdiaren edukia jakingo dute. Kanpoko deialdiaren baldintzak barneko deialdiaren baldintza berak izango dira, gutxienez.

Barneko eta kanpoko deialdi guztiak, baita lanpostuak trukatzea ere, era elebidunean argitaratuko dira (gaztelania eta euskara), eta barne komunikazioan eta Intraneten bidez emango dira jakitera, Intranet prestatuta dagoenean.

Azterketako epaimahaiko kideek azterketara joateko eskubidea dute eta hautaprobak objektiboak direla ikuskatuko dute.

Hautaprobak prestatzea, zuzentzea, puntuazioa ematea eta zaintzea Enpresaren eginkizuna da edo, bestela, ordezkaria den aholkularitzaren eginkizuna izango da.

Enpresak hautaproben emaitzak Azterketako epaimahaiari emango dizkio eta, horrekin batera, onartuak izan diren hautagaien zerrenda eta egon daitezkeen erreklamazioak ere.

Hautagaiak edozein erreklamazio aurkezten badu, Gizarteko Ordezkariek erreklamazioan lagunduko diote Azterketako epaimahaiari erreklamazioa aurkezteko.

Azterketako epaimahaiak egon daitezkeen erreklamazioak erantzun eta deialdian gerta daitezkeen egoerak konponduko ditu, hori guztia aktan idatzi beharko da, erabakigarria izango da.

Deialdiaren txostena egingo da eta bertan gaineratuko dira: deialdia eta eranskinak, Azterketako epaimahaiko aktak, azterketen ereduak, hautaproben emaitzak, erreklamazioak, gorabeherak, etab. Txosten hori deialdiaren espedientea izango da eta Azterketako epaimahaiak behar duenerako erabili ahal izango du.

AZTERKETAK EGITEKO METODOA.

Barne deialdietan, hautagai bakoitzak orri bat bete beharko du, eta bertan, bere izena zenbaki bati lotuko zaio. Orri guztiak batuko dira, orri bakoitza gutun batean gorde eta gutuna itxi egingo da azterketak zuzendu eta puntuatu behar diren arte. Geroago, Azterketako epaimahairen aurrean gutuna ireki egingo da eta hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa jakitera emango da.

Azterketako epaimahaiko kideren batek edozein arrazoirengatik ezingo balu bere funtzioa aurrera eraman, Enpresa Batzordeko kideren batek ordezkatuko dio. Hori egin ahal izateko, titularrak ordezkatuko dion pertsonari bere funtzioak bete ditzan baimena eman diola idatziz aurkeztu beharko dio Batzorde Iraunkorreko idazkariari. Azterketako epaimahaiko kideren batek deialdian parte hartu nahiko balu, ezingo luke Epaimahaiko kide izan hautaprobako prozesua bukatu arte, baina beste deialdi batean Azterketako epaimahaiko kide izatearen kalterik gabe.

HIRUGARREN IZENBURUA

URTEKO LANALDIA ETA OPORRAK

Lanean eman beharreko lanaldia, urte osoko zenbaketan 1.592 ordukoa izango da hitzarmen honek dirauen artean bai «zerbitzu koadroetan» sartuta dauden langileen eta baita «lan egutegien» arabera aritzen diren langileen kasuetan.

Zuzendaritzara atxikitako langileek (idazkariak eta txoferra) behar den ordutegi eta lanaldia beteko dute, indarrean dagoen legediaren arabera. Beraz, kasu berezietan baino ez zaie 71. artikulua aplikatuko (Erantzukizun plusa).

Koadroetan sartuta ez dauden langileak (zerbitzu orokorrak, mantentze lanak...) astelehenetik ostiralera beteko du bere lanaldia, eta urteko lan-egutegiaren bitartez ezarriko zaio bete beharreko ordutegi zehatza. Mantentze txandaren kasuan, aurretik erabaki zen bezala, astea igande eta astelehen arteko gauean hasiko da.

Horrela egingo da koadroen menpe dauden langileentzako urteko lanaldiaren garapena:

43 astetan.

Beste 6 astek opor izaera izango dute. Beste 3 aste urtean barrena egindako zenbaketa soberakinei eta egunez aldatutako jaiegunei dagozkie.

Langile bakoitzak lanean emandako lanorduen zenbaketa eramango da.

Zerbitzu koadroek, haien menpe dauden Enpresako langileen lan erregimena ezartzen dute. Zerbitzuaren Urteko Plangintza ezartzeari ekingo zaio, EHU-ko teknikariek burututako azterlanean oinarrituz.

Egutegi berri horiek aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da zerbitzu koadroei buruzko egindako antolakuntza irizpideak urteko plangintza aplikatzetik sortzen diren berrietara egokitzea. Horrela, epe batez gerta daiteke egoitza batzuk egun indarrean dagoen Zerbitzuen Laukiaren sistemarekin aritzea, beraien araupetzearekin, eta beste egoitza batzuetan urteroko plangintza aplikatzea, sistema horrek dituen ezaugarri bereziekin, kasu horretan urteroko jardunaldia ez baitute zerbitzu laukiek zehaztuko, urtero bakoitzari ezarriko zaizkion zerbitzu txanden bitartez egingo da.

Urteroko ordu kopurua beteko dela bermatzeaz gain, errotazio printzipioari eutsiz, beti ere urteroko plangintza sistema aplikatzean emaitzak maila berekoak izan beharko dira, hau da, langile guztiek egun, goizeko, arratsaldeko eta gaueko jardunaldi, asteburu, etab. kopuru berbera bete beharko baitute. Horrez gain, urteroko egutegiak egiteko orduan absentismoaren estaldurari dagokion errotazioa ere kontuan izango da, baina horrek ez du inolako igoerarik ekarriko plantillari edo kontzeptu horren barruan ordaintzen den diru kopuruari dagokionez.

Bitariko Batzordearen esku egongo da EHU-ko teknikariek burututako azterlanean oinarrituz zerbitzuaren urteroko plangintzaren martxan jartzea eta pausoz pauso garatzea gainbegiratzea, bai eta bi araudiek batera bakez funtzionatzen dutela, dualtasun egoera horrek plantea ditzakeen gaiak ebatziz.

Zerbitzu koadroek etengabe arautuko dute langileriaren lana. Ondorengo irizpideen arabera egingo dira:

1. URTEKO ZENBAKETA.

Lanaldiaren zenbaketa urte osoan hartuko da kontuan, eta ezarritako lanaldia bete beharko da. Koadroetan dauden langileek urteko lanaldia modu efektiboan beteko dute. Urteko zenbaketa 52 astetan itxiko da, eta ekitaldiaren hasierako eta amaierako data taldeen arabera ezarriko da, Opor Koadroen egunen arabera (Trena, Errepidea, Tranbia, Funikularra, etab.). Garai hori ez da zertan bat etorri behar urte naturalarekin. 52 aste direnez (364 egun), urte naturala (365 egun) izan beharrean, Koadroen menpe dagoen langileak urtean egin behar duen ordu kopurua («Urteko zenbaketari» dagokionez) urte horretarako markaturikoa izango da, batez besteko lanegunaren orduak kenduta. Urte bisustuetan, batez besteko lanegunaren orduak birritan kenduko dira.

Aldi baterako kontratua duten eta denbora osoan lanean ez dauden langileen urteko lanaldia, altan emandako denboraren proportziozkoa izango da.

Zerbitzu koadroek erabakiko dute urteko lanaldiaren garapena, negoziaketa bakoitzean ekoizpenaren beharretara egokituz. Lanean emandako asteetan burututako lana langile bakoitzaren Urteko Zenbaketara eramango da, eta bertan bilduko dira lan egindako orduak, zerbitzuaren beharrak direla eta luzapenaren edo aldaketaren ondorio direnak barne.

Zerbitzu koadroen menpe dagoen langileen kasuan astean behin, bi astean behin, hiru astean behin, lau astean behin edo hilean behin egiten den zenbaketari eusten zaio, asteko +/- 1 orduko marjinarekin astean (adibidez, hiru asteko epean +/- 3 orduko marjina). Desbideraketa horiek, gutxi gorabehera, 12 astez behin erregularizatuko dira. Horren arabera, Hitzarmenetik kanpo geratzen dira 6 ordutik beherako Eguneko Lanaldiak.

Hilero koadroen menpe dagoen langileak txosten bat jasoko du, eta bertan honako hau zehaztuko da:

  1. Laneko txanda.

  2. Sarrerako eta irteerako ordutegia.

  3. Sortutako aldagaiak.

    Aldi Baterako Ezintasun kasuan:

  1. Zerbitzu bat grafiaturik baldin badago, grafiaturikoa konputatuko da. Hala ere, urteko zenbaketan aldi baterako ezintasun egoera dagoenean, urteko lanaldi teoriko indibidualizatua, urteko lanaldi teorikoarekiko altan egoten den aldiaren proportzionala izango da. Urteko zikloaren amaieran lan egindako orduak gehiegizkoak izango dira benetan lan egin diren orduak lanaldi teoriko indibidualizatua baino gehiago baldin badira.

  2. Absentismoko aste osoa baldin bada, batez besteko asteko lanaldia hartuko da kontuan. Aldi Baterako Ezintasunetik aste erdian itzuliz gero, larunbat eta igandean atseden eguna izango da, eta Aldi Baterako Ezintasuna izandako egunak 7 ordu eta 24 minututan konputatuko dira. Absentismo lanaldi solteen kasuan, maila teorikoa Koadroetan 7 ordu eta 24 minutukoak izango da, eta haren iraupena benetan egindako txandaren iraupenarekin erregulatuko da, Urteko Zenbaketaren arabera erregistratu ahal izateko.

    Behin urteko zenbaketa itxi ondoren eta hilabeteko epean, langileak urteko txostena jasoko du, eta bertan honako hau zehaztuko da:

  1. Benetan lan egindako jardunaldien orduak, hilero-hilero.

  2. Aldi baterako Ezintasun egoeran igarotako egunak (egonez gero).

  3. Urteko lanaldi teorikoa.

  4. Urteko lanaldi teoriko indibidualizatua (Aldi baterako Ezintasun egoeren proportziozko zatirik gabe).

  5. Benetan lan egindako Urteko lanaldia.

  6. Gehiegiz lan egindako orduak (egonez gero).

    Zerbitzu amaierako Urteko Zenbaketa honela arautuko da:

    Zenbaketa Erreala Urteko Lanaldia baino urriagoa baldin bada, harekin erregularizatuko da, eta hurrengo Urteko Zenbaketaren hasierako saldoa = 0 izango da.

    Zenbaketa Erreala Urteko Lanaldia baina handiagoa baldin bada, 52 asteko epearen amaieran izandako ordu gehikuntza hurrengo urteko zenbaketatik kenduko da, eta lanegun horiek Aginte Postuarekin adostuz hartuko dira, eta akordiorik gertatzen ez baldin bada, Ikuskapenak ezartzen dituen egunetan, ekaina eta iraila artean (ez da diru kopururik jasoko egun horietan hartutako egunen truke).

    Zenbaketatik gora egindako lanorduen ordez atseden lanorduak hartzeko prozesua orduz ordu egingo da, lan egiten ez den grafiatuaren arabera, eta Absentismo asteak direnean, aste batekin batezbesteko aste bakoitzeko.

    Goitik egindako lan ordu kopurua hiru ordu baino gehiagokoa baldin bada, egun bateko atsedenaldia hartu ahal izango da, eta falta dena egun horretara arte erregularizatu ahal izango da, indarrean dagoen urtearen zenbaketan. Goitik egindako lan ordu kopurua hiru orduz azpikoa balitz, indarrean dagoen urtearen zenbaketan bilduko dira.

  1. Eguneroko lanaldi arrunta bederatzi ordukoa izango da gehienez. Gainontzeko zerbitzu koadroen negoziazioan gehienezko hori gainditzeko egon daitekeen komenientzia edo interesa eztabaidatu ahal izango da lanaren antolakuntza, produktibitatea, atsedena eta abar kontuan hartuz. Geltokietan 30 minututan luzatu ahal izango da gehienez lanaldia.

  2. Zerbitzua hartu eta gainontzeko betebeharren aurretik operazioak egiteko behar den denbora eta lana uzteko behar den denbora lanaldi bezala hartuko da Araudi Nazionalak definitzen duen moduan.

    Denbora horren finkapena bi alderdien adostasunez egingo da.

    Akordiorik ez bada lortzen, Batzorde Parekidera eramango da eta, beharrezkoa bada, PRECOra.

  3. Etengabeko lanaldia betetzen duen langileak 15 eta 30 minutu arteko iraupeneko atsedenaldi bat izango du, 3. eta 6. orduaren artean ahal bada.

    Atsedenaldi hau lanordu bezala hartuko da.

    Tren, autobus eta tranbiatako langileek koadroan grafiatutako lau atsedenaldi izango dituzte etengabeko lanaldian, 20 minutukoak batez beste.

    Geltokiko langileriak tren, autobus eta tranbiako langileentzat ezarritako atsedenaldi berdina izango dute, baina ez da grafiatua egongo koadroan, beti zerbitzurako prest egon behar delarik.

    Zerbitzuarekin zerikusia ez duten zergatietatik atsedenaldi osoa edo zati bat hartu ezin baldin bada, ez da inolako ordainketa ekonomikorekin konpentsatuko.

  4. Astero etengabeko egun eta erdiko atsedena ziurtatuko da; eta 12 ordukoa lanaldien artean eta, hau beteko ez balitz, lanaldien arteko denboraren priman aurreikusitakoa jarriko litzateke indarrean. Zenbaketari dagokionez, lege-irizpideak aplikatuko dira.

    Ahalik eta gehienetan atsedenaldi hori betetzen dela ziurtatzeko asmoz, asteko txanda aldaketa larunbatetik igandera bitartean egingo da edo, eta bestela, egunik aproposenean.

  5. Urteko zenbaketan asteko atsedena ziurtatuko da, gutxienez heren bat asteburuetan. Asteburutzat igande osoa eta larunbat arratsaldea edo astelehen goiza ulertzen dira.

  6. Zerbitzu koadro bat burutzeko langileria zerbitzu eskaintzaren behar operatiboek eskatzen dutena izango da kontuan. Honi absentismoa betetzeko beharko den langileria eta zerbitzurako erreserben prestasuna gehituko zaizkio.

    Langileria honen dimentsionatzea eta bere arauketa koadroen arabera ondorengo irizpideak jarraituz egingo da:

    Ustiapen tramu bakoitzean behar den langileria, aurreko urtean enpresan egondako absentismo globalaren indizeak adieraziko du, kasu honetan gaixotasunak eta lan istripuak sortutako absentismoa bakarrik kontuan hartuz.

    Absentismorako aste osoen aurreikuspenetan asteen kopurua finkatuko da.

    Absentismo lanaldi solteen kasuan eta zenbaketak biribiltzeko, bere iraupena finkatuko da.

    Zerbitzua ziurtatzeko erreserba lanaldien kasuan, zerbitzu mota (goiz / arratsalde) eta haren gutxi gorabeherako iraupena.

    Erreserba eta itxaronaldiak lanaldi arruntzat hartuko dira, beraz, txanda horietako langileek zerbitzurako prest egon behar dute txanda horrek irauten duen denbora guztian. Langile horientzako, zerbitzu eskaintzaren edo lan baldintzen beharrak osatzeko, izaera erregularreko jarduerak ezar daitezke. Baldintza hauetan grafiatutako zerbitzuek ezin izango dute gainditu txandaren lanaldiaren denbora osoaren % 50, lanaldiaren lehen bi orduetan eta azken bi orduetan trenik ez grafiatzen saiatuz.

    Esku lan aurreikuspen horien garapena ostiraleko 14:00ak baino lehen emango da jakitera lan zentroetan. Behin lanaldi bat zehaztu eta gero eta absentismoaren heterogeneotasuna dela eta, atsedenaldiaren aldaketa edo goizeko lanaldien aldaketa, hau da, txanda aldaketaren bat gertatuko balitz, 8,26 eurotako prima batekin konpentsatuko da, txanda aldakuntza edozein izanda ere, Txanda aldaketa Prima gisa.

  7. Egokitu zaion txanda ezingo duela bete ikusten duen edozein langilek edo txanda horretan absentismo lanaldidun atsedenaren ondoren sartzen bada, dagokion Aginte Postura deitu beharko du derrigorrez, zerbitzua ez duela beteko adierazteko edo egin beharko duen lanaldia zein izango den jakiteko.

    Betebehar hau betetzeko zailtasun handiak baldin badaude eta dagokion zerbitzuari aurretik jakinarazi baldin bazaio, ordezkapen prozedura bat ezarriko da.

  8. Lanaldiaren kanpoko zerbitzurik gabeko bidaiak hainbanapen moduan ordainduko dira.

  9. Koadroak ondorengo sarrera eta irteera ordutegi mugak kontuan hartuz egingo dira:

    1. Arau orokorra

      Sarrera Irteera

      Goizez 05:00 h. 15:00 h.

      Arratsaldez 13:00 h 23:30 h.

      a) ataleko Arau Orokorraren salbuespen gisa, gaindituak izan daitezke muga horiek txanden osotasunaren % 20an, sarrera ordua baino 30 minutu lehenago eta irteera ordua baino 30 minutu beranduago.

      Ataleko salbuespenean dauden ordutegi mugak dituzten langile guztiek, eta baita Hitzarmen honek eragindako langileek, gaueko txandetan aritzen direnean, 8,74 euro jasoko dituzte 2008an. Diru kopuru hori lanegunen arteko denbora prima gisa ordainduko da.

  10. Lan egindako lanaldi zatitu bakoitzetik, agenteak konpentsazio ekonomia aukeratu ahal izango du 57. artikuluan biltzen denaren edo hainbanapen orduaren prezioa eta ordutan baloratutako lanaldiaren bi aldeen arteko etenaldi denbora biderkatu, eta etenaldi normala suposatzen den ordu eta erdi kendu eta gero ateratzen den kopuruaren artean.

    Atal hau zerbitzu koadroen hurrengo negoziaketetatik sortutako lanaldi etenetan jarriko da indarrean.

  11. Gauez lan-trenak burutzeko, egun horretako langile beharrik ez dagoelako, txanda erregular batekin bere jarduera egin ezin ez duten absentismo txandak izenda daitezke.

  12. Zerbitzu Koadroetan larunbat eta igande arteko gauetan burutu beharreko gaueko zerbitzuak beteko dira. Ukitutako langileek ondoren zehazten diren tratamenduetariko bat aukera dezakete:

    Zenbaketa, gehi 170 euro gau bakoitzeko. Kopuru honen barruan, sortarazi daitezkeen Hitzarmeneko kontzeptu aldagarri guztiak daude.

    Zenbaketa, gehi sortarazi daitezkeen Hitzarmeneko kontzeptu aldagarriak. Horretaz gain, hurrengo urteko udan atseden egun bat hartuko da, Aginte Postuarekin adostu beharrekoa.

  13. Koadro barruan dauden gaueko zerbitzu bereziak.

    Gaueko zerbitzu bereziak (Aste Nagusia, Jaiegun bezperak, herrietako jaiak, inauteriak eta abar), Zerbitzu Koadroetan sartuko dira. Horrela, dagokion lanaldi bakoitzerako lan egunak edo asteak tarteka edota Koadroaren amaieran gehituko dira, Hitzarmenak ematen dituen baliabideak erabiliz.

    Abenduaren 24 eta 31 kanpo geratzen dira beren beregi.

    Gaueko Zerbitzu Berezien aurreikuspena aurreko urtean aurkeztuko da, abenduan. Aurreikusita ez dagoen Gaueko Zerbitzu Berezia burutu behar izanez gero, alderdi sozialari jakinaraziko zaio, zerbitzuen artean sar dezan.

    Egun zehatzak ezagunak izateagatik, burutu beharreko lanaldiak koadroetan sartzea posiblea izanez gero, denboraldi bakoitzeko koadroen hasiera egunaren aurretik burutuko dira, edota, bestela, Gaueko Zerbitzu Berezia burutu baino hilabete eta erdi lehenago.

    Zerbitzu hauek betetzeko, ondoren zehazten diren lehentasun irizpideak jarraituz beteko dira:

    1. Denboraldi horretarako Zerbitzu Koadroak izendatutako langileak.

    2. Absentismoko langileak edota txandarik ez dutenak (langile finkoak edota lan-poltsakoak).

    3. Astelehenetik ostiralera bitarteko derrigorrezko prestasuna.

    4. Borondatezko langileak.

      Gaueko Zerbitzu Berezi hauek betetzeagatik, Zenbaketa alde batera utzita, ondoren zehazten den konpentsazioa jasoko da:

      Jaiegunetako bezperak 93,09 euro

      Gainerako egunetan (jaiegunak barne) 65,36 euro

      Prima hau jasotzen denean, kontzeptu aldagarri guztiak barneratuta daude, Atseden Prestasuna Prima izan ezik.

Lan-Egutegiak

Zerbitzu Koadroetan sartuta ez dauden langileen kasuan, lan denboraren prestasunak lanaldia luzatzea ekar dezake, zerbitzuaren irizpideen arabera, dauden beharrei erantzun ahal izateko, gehienez 40 ordu urtean, gehienez 3 egun hilean eta gehienez 6 ordu hilean (2 ordu egunean gehienez). Ordu horiek zerbitzuarekin ados jarriz berreskuratuko dira (ordu x ordu), udatik, Aste Santutik eta Eguberritik kanpo. Prestasun edo baliagarritasun hori ez da erabiliko gaueko txandan.

Zerbitzu Koadroak

Zerbitzuaren beharrak direla eta, Enpresak, derrigorrezko izaeraz, langile eta urte bakoitzeko 5 urteko atseden egun lan egin behar direla erabaki dezake horietatik 2 egun larunbata eta igandea izan daitezke, txanda erregularretako lanak burutu ahal izateko, gehienez 2 egun hilabete bakoitzeko.

Ikuskaritzaren ekimenez, langile batek bere borondatez atsedenaldia hartzen baldin badu, bere txandan lan egin beharrean, 25,58 euro jasoko ditu.

Astelehenetik ostiralera enpresak ordu hauek har ditzake:

  1. Atsedenaldi laburretan, bi egunetik bakarra har dezake, txanden jarraipena errespetatzen ahaleginduz, atsedenerako dagoen 36 orduko aldia gutxitu arren.

  2. Atsedenaldi luze batean, atsedenaldiko lehen edota azken eguna.

    Egun horietan lanean egindako orduak Urteko Zenbaketari gehituko zaizkio, eta langileak Ikuskaritzarekin ados dezake lanorduetatik kanpo lanean egindako soberako orduak urteko beste garai batzuetan atseden hartzea. Akordiorik egongo ez balitz, atsedenaldia Ikuskaritzak ezartzen dituen egunetan hartuko da, ekaina eta iraila bitartean (ez da diru kopururik jasoko egun horietan hartutako egunen truke). Larunbateko, igandeko eta jaiegunetako atsedenaldietan lan egiteko prestasuna borondatezkoa izango da, eta langileak erabakiko du ordu horiek ordaindu egingo zaizkion edo Urteko Zenbaketan sartuko diren.

    Zerbitzuak erabakitako Zerbitzu Koadroetako atseden egun bakoitzeko, langileak 25,58 euro jasoko ditu Atseden Prestasun Prima gisa, eta diru kopuru horren barruan dago, jada, txanda aldaketa. Prestasuna gaueko edozein zerbitzu betetzeko eskatuz gero, Atseden Prestasun Primak 38,78 eurotako balioa izango du.

    Zerbitzuak atseden eguna lan egin behar dela jakinaraziko dio langileari egin beharreko txanda edo zerbitzua baino 3 egun lehenago, eta langileak zerbitzua burutzeko derrigortasuna izango du, oso arrazoi indartsuak ez baldin baditu. Jakinarazpena epe laburragoan egingo balitz, langileak, lehengoa aldian, zerbitzua ez egiteko aukera izan dezake, baina berriro ere, hilabetearen barruan, horrela gertatuko balitz (epea 3 egun baino gutxiagokoa) zerbitzua burutzeko derrigortasuna izango luke.

    Aurreko idatz-zatietan adierazten diren aldaketek, Atseden Prestasun Primaren ordainketa dakartenak (prestasuna edo atsedenaldien itzulketa Zerbitzu Koadroetan), ez dira inoiz konputatuko Hitzarmen Kolektibo honetako 73. artikuluan (Absentismo gehigarrizkoen prima) ezarritakoetarako.

    Gaueko Zerbitzu Bereziak Zerbitzu Koadrotzat hartzeak, zera esan nahi du, zerbitzu hauetarako prestasuna erabiltzea posiblea dela. Bestalde, Gaueko Zerbitzu Bereziak betetzeko Derrigorrezko Prestasunagatik dauden 5 egunetatik bat eskatu ahal izango dela adostuta dago.

    Jaieguna ez den txanda dagokion langileak atseden eguna izango du egun horretan. Enpresak derrigorrezko prestasuna urtean bi jaiegunetan baino ezin izango du eskatu, eta betiere egun horretan lan egitea ez dagokion langile batek beteko du txanda hori. Langile horietako batek jaiegunean lan egin beharko balu, lan egindako egun hori derrigorrezko lanegunen mugarako hartuko da kontuan (2 egun hilero, 5 egun urtero), baina laneguna izango balitz hartuko da. Jaiegun horietako datak maiatzaren bata eta egoitza bakoitzean behar den aurrerapena (urtea amaitu aurretik) jakinaraziko den beste jaiegun bat izango dira.

    Bestalde, Derrigorrezko Prestasuna bi egunetan, larunbatean eta igandean, eska daiteke. Betiere gaur egun indarrean dagoen bost eguneko muga hori errespetatuz. Horretarako, ondorengo baldintzak bete behar dira:

    1. Abenduaren 25a eta urtarrilaren bata kanpo gelditzen dira, baita asteburu ez diren urteko gainontzeko jaiegunak ere. Salbuespen dira egun horretan lan egin behar ez duten langileek txanda hartu beharko duten bi egunak, urtea amaitu aurretik erabakitzen direnak (maiatzaren bata eta beste bat).

    2. Egun horretan langileak lan egin beharko du, baldin eta aurreko edo hurrengo asteburuko bi egunetan langile horrek atseden hartuko duela adierazita baldin badago Zerbitzu Koadroan.

    3. Asteko, gutxienez, 36 orduko atsedena errespetatu beharko da.

    4. Urteko asteburuen herena atseden izatea bermatuko da.

    5. Langileari deialdia egiten bazaio, langileak behin bakarrik uko egin dezake.

    6. Koadroan ez dira larunbateko gauak sartuko.

      Zuzendaritzak, urte hasieran, prestasuna duten langile boluntarioak eskatuko ditu. Horrela, boluntarioak ezin izango balute egin, bakarrik orduan eskatuko litzaieke derrigorrezko langileei.

      Derrigorrezko prestasunean lan egindako egunean (larunbata edo igandea), egindako ordua PKB ordu gisa hartuko da eta PKB orduaren prezioa ordainduko da. Horri gehitu behar zaizkio txandaren gehigarriak (larunbata edo igandearen prima, gaueko txanda).

Zerbitzu bereziak ondorengo baldintzak betetzen dituzten tren edo autobusez egiten diren garraio zerbitzuak dira:

Noizik behin eta arrazoi puntualengatik zerbitzu eskaintza erregularretik kanpo eta bidaiarien garraiora zuzenduta egiten diren zerbitzuak, gauez egiten diren zerbitzuak eta lanalditik kanpo egin behar izaten direnak.

Zerbitzu hauek betetzeko ondorengo lehentasun ordena jarraituko da:

  1. Lan-poltsetako aldi bateko kontratuak.

  2. Langile boluntarioak.

    Zerbitzu berezia horretarako bereziki izendatutako langileek egingo dute. Aginte Postuek borondatez parte hartu nahi duten langile guztiak kontuan hartuz beteko dute zerbitzua, eta horrela langile bati ez zaizkio bi zerbitzu berezi emango lanpostu bereko beste boluntario bat dagoen bitartean, eta horrela hurrenez hurren.

    Zerbitzu bereziaren dimentsionatzea zerbitzu berezi hori burutzerakoan zerbitzu erregularren segurtasun eta kalitate baldintzak bermatzeko behar den gutxieneko berdina erabiltzen saiatuz egingo da.

    Zerbitzu hauek burutzerakoan Enpresaren Zuzendaritzak horien ezaugarriak eta eman zaizkien baliabideak zeintzuk diren jakinaraziko die langileen ordezkariei, aurretik, ahal baldin bada.

    Zerbitzu berezietan parte hartzen duten langileek 19,39 euro / orduko kobratuko dute, eta lanaldian barrena sortutako soldata kontzeptu guztiak sartuta egongo dira.

    Merkatu berriak eskuratzeko egiten diren zerbitzuek ez dute zerbitzu berezien izaera izango ekonomiari dagokionez. Zerbitzu hauek, finkatzekotan, linea horretarako koadroen hurrengo negoziaketan arautu beharko dira, beti ere zerbitzu berriaren hasiera egunetik sei hilabeteko epea igaro baldin bada.

Errotazio irizpide bat jarraituko da lan txandak, oporrak eta abar banatzeko orduan, horrela, denbora epe zehatz batean lan mota berdina duten langile guztiak antzeko egoeretatik igaroz.

  1. Egiturazko orduak.

    Ondoren zehazten dira egiturazko aparteko orduak zeintzuk diren:

  1. Ustekabeko eskaerak edo garraio bereziak betetzeko behar direnak.

  2. Produkzioko puntako epeen ondorioz sortutakoak.

  3. Ustekabeko absentziak betetzeko behar direnak.

  4. Garraio zerbitzua burutzerakoan zerbitzu hori aurrera eramaten uzten ez duten material edo instalakuntzetan sortutako kalteak edo matxurak aurrezaindu edota konpontzeko beharko direnak.

  5. Atzerapen edo antzeko arrazoiek sortutakoak.

  6. Txanda aldaketen ondorioz sortutakoak.

  7. Zerbitzurik gabeko bidaiek sortutakoak.

  8. Eta, orokorrean, ET/FVren jardueraren izaeratik deribatutako egiturazko zirkunstantziak direla eta behar diren aparteko orduak.

  1. Presentzia denbora.

    Ondorengo arrazoiak dira presentzia denbora:

  1. Itxaron denbora eta espektatiba denbora.

  2. Guardia zerbitzuak.

  3. Zerbitzurik gabeko bidaiak.

  4. Matxurak eta gorabeherak.

  5. Bidaiak iraun bitartean egiten diren bazkariak.

  6. Langilea enpresaren esanetara egoten den antzeko egoerak.

    Presentzia orduek ez dute eraginik izango aparteko orduentzako lege mugan, nahiz eta bere ordainketa aparteko orduen prezioan egin, hainbanapen orduaren prezioan ordainduko diren zerbitzurik gabeko bidaiak izan ezik.

Oro har, koadroen menpeko lan antolaketa ez duten ET / FVko langile guztiek astelehenetik ostiralerako 25 lanegunetako opor epea izango dute, antzinatasuna eta lanpostua edozein izanda ere.

Oporrez gozatzeko era koadroen menpe ez dauden langileen kasuan, urteroko laneko egutegietan garatuko da.

Oporrak, gutxienez astebeteko zatietan banatu ahal izango dira, baldin eta zerbitzuaren beharrek hori posible egiten badute. Oporraldia jardunaldiaren berreskuratzearekin bat baldin badator (uda, zubiak, etab.), berreskuratze hori aurretik edo ondoren egin beharko da, Enpresaren eskariz ez baldin bada. Horrela bada, haren kargura joango da.

Koadroen menpe dauden langileentzako opor epea 42 egun naturaletakoa izango da, larunbat, igande eta jaiegunetan atseden hartzen dituztenentzat izan ezik. Hauen opor epea astelehenetik ostiralerako 25 lanegunetakoa izango da.

  1. Oporretako poltsa Enpresaren eskariz oporrak urriaren 1 eta maiatzaren 31 bitartean hartu behar direnean bakarrik ordainduko da.

  2. Oporrak urriaren 1 eta maiatzaren 31 bitartean hartzen dituzten koadroen menpeko langileek 197,50 eurotako konpentsazio ekonomikoa jasoko dute Opor Poltsaren kontzeptupean.

  3. Langile guztientzako oporren ordainketa egiterakoan kontzeptu finkoez gain, ondorengo kontzeptu aldakorrak ere izango dira kontuan oporren priman: txartel salmentaren prima, larunbat, igande eta jai egunetako lanaren prima eta lanaldien arteko denboraren prima.

    Aurreko paragrafoan aipatutako batez bestekoa oporraldiaren hasieraren aurreko hamabi hilabete naturalak kontuan hartuz egingo da, aurreko urteari dagozkion hilabeteen zenbatekoak ere kontuan hartuz.

    Lanpostu diferentzia ez da oporretan ordainduko, maila altuagoan urteko lanaldiaren gainean lan egindako ordu bakoitzeko ordaintzen delako.

  4. Koadroen menpe dauden langileen opor egutegiak azaroan barrena ezartzen dira, Zerbitzu mailan, eta Batzorde Iraunkorrak hartuko du parte eginbehar horretan, errotazio irizpidea kontuan hartuz.

    Ahalegina egingo da autobusetako langileriaren opor txanda udan izaten, zerbitzuak posible egiten baldin badu, behintzat.

  5. Egutegian ezarrita dagoen oporraldia haurdunaldia, arrisku haurdunaldiak barne, erditzea, edoskitze naturala edo amatasun baimenak eragindako ABErekin koinziditzen duenean, eskubidea dago gozatu ez den oporraldia beste data batean gozatzeko, etenaldia bukatu eta gero, gozatu gabeko oporraldia indarrean egon den urtea pasatuta badago ere.

  6. Egutegian ezarritako oporraldia interesdunak ezarritako aitatasunagatiko kontratua eteteko datekin koinziditzen duenean, eskubidea dago gozatu gabeko oporraldia beste data batean gozatzeko, etenaldia bukatu eta gero.

  7. Aldi Baterako Ezintasuna dataz aldatu diren oporraldi edo jaiegunak gozatu baino lehen suertatzen bada, gozamenaren hasiera etentzat ematen da eta dataz aldatzen da.

    ABE egoerak oporraldi bakar bati eragiten badio, edo FSR gehi errekuperatutako astea, oporraldi honek hartzen duen aste kopuruak axola ez duela, oporraldia osorik mugituko da beste momentu batean gozatzeko. Kasu hori urtean zenbatuko den epe beraren barruan errepikatu ahal izango da, baina beti ere aurrerago aipatuko dugun bost asteko epemugaren barruan (hau da, eragindako bigarren oporralditik bi aste baino ez lirateke dataz aldatuko).

    ABE egoera luzatu egiten bada eta oporraldi bati baino gehiagori eragiten badio, edo FSR gehi errekuperatutako astea (hau da, bi edo hiru aldiri eragiten badio), ABEren barnean dauden opor asteetako bi dataz aldatuko dira.

    Oporraldiak era irregularrean banatuta dituzten egutegien kasuan (esaterako 2+4+3 edo 3+4+2), neurri zuzentzaileak hartuko dira oporraldi irregularrok gozatzen dituzten langileak onuradun edo kaltetu gerta ez daitezen oporraldi erregularrak dituzten langileekiko.

    ABE oporraldia behin hasita suertatzen bada, gozatutako eguntzat hartuko dira ABErekin koinziditzen duten egunak, 48 ordutik gorako ospitaleratzearen kasuan edo ABE eragin duen arrazoiaren larritasuna edo izaera Zerbitzu Medikuaren ustez oporraldien gozamena ekiditeko modukoa den kasuetan izan ezik. Kasu bi horietan gozamena eten egingo da eta gainontzeko egunak dataz aldatuko dira.

    AEB egoerak direla eta, bere garaian gozatu ez diren 5 opor aste baino ezin izango dira dataz aldatu urtean, AEB horiek gozamen data baino lehenagokoak edo ostekoak izan eta epe bati baino gehiagori eragiten badiote ere. Zenbaketa horretarako, dataz aldatutako jaiegunak eta zenbaketa soberakinagatik sortutako astea barne hartuko dira.

    Dataz aldatutako oporraldiak ezin izango dira inoiz ere Aste Santuan eta Gabonetan gozatu.

    Alta dagokion urteko zenbaketa aldia bukatu baino lehen ematen den kasuetan, dataz aldatu den epearen gozamena hurrengo urteko epearen zenbaketan sartu ahal izango da. Alta zenbaketa aldia amaitu baino lehen ematen ez bada, berriz, dataz aldatu den epea gozatzeko eskubidea galduko da.

    5 eta 25.6 puntuak Lan Egutegien menpeko langileei ere aplikatuko zaizkie.

  8. Enpresan hasi berriak diren langileei dagokienez, plantillan sartu diren egunaren arabera kalkulatutako egun proportzionalak izango dituzte opor.

    LAUGARREN TITULUA

    BAIMENAK

  1. Hitzarmen honen eraginpeko langileek ordaindutako baimena hartzeko eskubidea daukate, behean adierazten diren denbora eta arrazoiak direla eta:

    1. Amatasunagatiko eta edoskitzeagatiko baimena.

    2. Aitatasunagatiko baimena.

    3. Ume ordea hartu eta adoptatzeagatiko baimena.

    4. Norbera edo senitartekoak ezkontzeagatiko baimena.

    5. Senitartekoen gaitz larri edo heriotzagatiko baimena.

    6. Ezinbestean bete beharreko eginkizun publikoak edo norberarenak betetzeko baimena.

    7. Ohiko etxebizitza utzi edo aldatzeagatiko baimena.

    8. Sindikatuak edo langileak ordezkatzeko funtzioak egiteko baimena.

    9. Lanpostuko eginkizunekin zuzeneko lotura duten ikasketak egiteko baimena.

    10. Lanpostuko eginkizunekin zuzeneko loturarik ez duten ikasketak egiteko baimena.

    11. Medikuaren kontsultara joateko, tratamenduak eta osasun-azterketak egiteko baimena.

      Baimenak betiere egun natural jarraituetan hartuko dira, nola eta aurkakoa esaten ez den, eta denbora hori gertakizun eragilea gertatu den egunetik aurrera zenbatuko da. Hala ere, laneguna hasita baldin badago, denbora hori hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

      Artikulu honetako baimenak hartu ahal izateko, aurrez aldetik langileek, horretaz arduratzen den organoari, adierazitako arrazoia justifikatzen duten dokumentuak eman beharko dizkiote.

      Hori ezinezkoa gertatzen bada, aipatutako dokumentuak aurkezteko gehienezko epea 48 ordukoa izango da, baimena bukatu eta lanera itzuli den egunetik aurrera zenbatuta, baina, betiere, aurretiaz jakinarazi egin behar da.

      Giza Baliabideen Zuzendaritzak emango ditu baimenak, berariazko baiespena emanez. Eskatutako baldintzak bete eta gero, horretaz arduratzen den organoak baimena eman duela jakitera emango du.

      Araudi honek agintzen dituen baldintzak bete ezean, eta alegatutako arrazoia gezurra bada edo langileak arrazoiaren funtsa aldatu badu, langileak diziplina-erantzukizuna edukiko du.

      Baimena hartu duen langilea zerbitzuan ez egoteak sor litzakeen eragozpenak ekiditeko hartu beharreko neurriak hartuko dira.

      Gertakizunak langilearen ohiko bizilekutik 150 kilometrotik haratago gertatzen badira, baimenen denboraldia egun batzuk luzatu ahalko dira, egun horiek joan-etorrietarako hartuko dira eta baimenaren denboraldiaren aurretik eta ondoren hartu beharko dira.

      Artikulu honetako baimenak eskatzerako orduan, ezkondu ez diren bikotekideek ezkondutako bikotekideen eskubide berak dituzte. Langilea bikotearekin bizi dela frogatzeko, Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman behar izan du edo langilea bizi den tokiko Udalak emandako elkarbizitza-ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Edoskitzeagatiko etena eta adin txikikoak edo minusbaliatuak zaintzeko ordutegi murrizketa batera har daitezke, baina aurreko artikuluan azaldutako gainerako baimen guztien kasuan ezinezkoa da aldi berean bat baino gehiago hartzea. Oporraldietan ezin izango dira ordaindutako baimenak hartu.

Baimen aldia amaitu ondoren, langileak berehala itzuliko dira beren lanera; ez etortzea justifikatu egin beharko dute, bestela diziplina-erantzukizuna izango dute.

  1. Emakume langileek hamazazpi aste jarraituetara mugatzen den erditze-baimena hartzeko eskubidea izango dute. Erditze anitza gertatzen bada edo seme-alaba minusbaliotasun batekin jaiotzen bada, erditze-baimena bi astez luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarren seme-alabarengandik zenbatzen hasita.

    Emakume langileak baimenaren denboraldi hori nahi bezala banatu ahal izango du, baina, betiere erditu eta hurrengo sei asteak ezinbestekoak direla kontuan hartuta. Ama hiltzen bada, aitak hartu ahal izango du baimen osoa edo, hala badagokio, geratzen den zatia.

    Umea hiltzen bada, baimenaren denboraldia ez da murriztuko, erditze ondorengo ezinbesteko atsedenaldiko sei asteak igarota, emakume langileak lanera itzultzea eskatzen ez badu, behintzat.

    Erditze goiztiarren kasuetan, umea pisu gutxirekin jaiotzen bada, edo beste edozein arrazoirengatik, jaioberriak ospitalean zazpi egun baino gehiago egon behar badu erditzearen ondoren, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, gizonezkoen eta emakumezkoen artean berdintasun eraginkorraren aldekoan, zehazten denera eta bere arauzko garapenera joko da.

    Aitak eta amak lan egiten badute, erditzearen ondorengo atsedenaldiko zati bat eta jarraitua den epe batean, amak horrela erabakitzen badu, aitak baimena har dezake. Aitak eta amak aldi berean har dezakete baimena edo bakoitzak bere aldetik, salbu eta ama lanera itzultzeak bere osasunerako arriskurik ekartzen ez badu, eta, betiere, erditzearen ondoren amak derrigorrezko sei asteko atsedenaldia hartu behar duela kontutan hartuz.

    Baimen hori lanaldi partzialean har daiteke, indarrean dagoen araudiak zehaztutako baldintzen arabera.

  2. Halaber, emakume langileak bere lanean ordubeteko etenaldia egiteko eskubidea izango du, hamar hilabetetik beherako haur bakoitzeko, eta bi zatitan banatu ahal izango du umea edoskitze naturalez zein artifizialez hazteko. Erditze anitza gertatzen den kasuetan, baimenaren denboraldia proportzionalki luzeagoa izango da. Emakumeak, bere borondatez, eskubide hori aldatu ahal izango du, laneko jarduna ordubetez murriztuz, helburu berarekin.

    Edoskitze artifiziala denean, lanaldian etenaldia egiteko edo murrizteko eskubidea aitari pasatu ahal izango zaio, berak eskatu eta justifikatzen badu. Horretarako, ama langilea dela egiaztatu beharko da eta horrek ziurtatzen du amak eskubideari uko egiten diola edo ezingo duela baimena hartu.

    Emakume langileak aurreko idatz-zatian adierazitako baimena hartu ahal izango du, edo, bestela, baimenaren denboraldi hori guztia amatasunagatiko baimenean pilatzeko aukera ere izango du, ordu bete eguneko denboraldian. Kontutan hartu beharko da zerbitzuak egon diren egunen orduak soilik zenbatuko direla. Beraz, emakume langileak bere eskaria aurkezten duenean, jakitera eman beharko du baimen, opor edo eszedentziarik eskatuko ote duen hamabigarren hilabetea bete arte falta den denboraldian, aldi horiek ez daitezen kontuan hartu.

    Idatz-zatietan aurreikusten diren ordutegia zehaztea eta edoskitzeagatiko baimena eta lanaldiaren laburtzea baliatzeko orduak finkatzea bere lanaldi arruntaren barnean, langileari dagokio. Langileak enpresaburuari jakinarazi beharko dio hamabost eguneko aurrerapenarekin bere ohiko lanaldira itzultzeko eguna zein izango den.

    Ordutegiari eta baimenen denboraldiari buruz enpresaburuak eta langileek izan dezaketen desadostasunak konpontzeko arduraduna dagokion jurisdikzioa da, Lan Arloko Prozeduraren Legeko 138 bis artikuluak dioenaren arabera.

Semea edo alaba jaiotzeagatik, adoptatzeagatik edo ume ordea hartzeagatik, aita langileak 13 egun naturaleko baimena hartzeko eskubidea izango du, epe hori bi egun gehiago luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarren seme-alabarengandik zebatzen hasita.

Baimen horrek ez dauka zer ikusirik 29. artikuluan zehazten denarekin, amatasunagatiko baimena partiturik hartzearekin.

Erditzea gertatzen bada, baimena hartzeko eskubidea amak dauka, baina adopzioa edo ume ordea hartzen bada, baimena bietako batek hartuko du, bien artean erabakitzen dutenaren arabera.

Baimen hori indarren dauden legeek dioten baldintzetan hartuko da.

Hamahiru egun horiez aparte, erditzearen egunetik zenbatzen hasita, aitak beste hiru egun natural ere edukiko ditu.

Ume ordea, sei urte baino txikiagokoa, hartu eta adoptatzeagatik, bai hartu aurretik bai betiko hartu bada ere, edo adin txikiko minusbaliatua bada, edota, eskuduneko gizarte zerbitzuek hala egiaztatuta gizarteratzeko edo familian barneratzeko zailtasun bereziak baditu eta adin txikikoa bada, baimena hamazazpi aste jarraian hartzeko eskubidea dago. Ume orde asko hartu edo adoptatuz gero edo adoptatutako edo hartutako umea adin txikikoa eta minusbaliatua izanez gero, baimena bi aste gehiagoz luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik zenbatzen hasita. Langileak aukeratuko du baimena noiz hartu: hartzeko erabaki administratibo edo judiziala ematen den unetik aurrera edo ume ordea hartzea duen ebazpen judiziala egiten den unetik aurrera.

Guraso biek lan egiten badute, interesatuek banatuko dute baimenaren denboraldia: nahi izanez gero, jarraian edo aldi berean hartu ahal izango dute, baimenaren denboraldia etengabekoa izango da eta adierazitako mugak izango ditu.

Ume ordea atzerrian bada, eta umea hartzeko gurasoak jatorrizko herrialdera joatea ezinbestekoa bada, artikulu honetan aurreikusitako baimena, kasu bakoitzeko, gehienez jota, lau aste lehenago has daiteke, adopzioa erabakitzen duen ebazpena atera aurretik.

Baimen hori denboraldi partzialean indarren dauden legeek dioten baldintzetan hartuko da.

  1. Bere ezkontza dela eta, langileak hogei egun natural hartzeko eskubidea izango du; ospakizun horren aurretik edo ondoren hartu ahal izango da baimena, baina ezkontzaren eguna bera ere barruan sartzen delarik.

  2. Baimen honetarako eskubidea izango du, halaber, bikoteko bizikidetza egonkorra (ezkontzaz kanpoko bategiteak) hasten duen langileak, baina horretarako interesatua bizi den Udalerriko Udalaren elkarbizitza-agiria aurkeztu beharko du, edo horren ezean, Elkarketa Zibilen Erregistroan izena eman duenaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Hitzarmen hau indarrean sartu ondoren elkarbizitza egonkorra hasten duten langileek bakarrik har dezakete baimen hori. Ezin izango da bizikidetza egonkorra hasteko beste baimenik izan sei urte igaro arte, eta inoiz ere ez bikotekide berak direnean.

  3. Ezkontzen direnak langilearen gurasoak, aitaginarreba-amaginarrebak, neba-arrebak, koinatu-koinatak, seme-alabak (ezkontidearenak edo bikotearenak), bilobak edo aiton-amonak badira, langilea egun bateko baimena hartzeko eskubidea izango du ezkontzaren egunean bertan, eta hiru egun naturalekoa izango da ezkontza langilea bizi den lekutik 150 km baino gehiagotara ospatzen bada, joan-etorria errazteko.

  1. Langileak ezkontidearen edo bikotearen edo seme-alabaren heriotzagatik 5 laneguneko baimena hartzeko eskubidea du eta odolkidetasun eta ezkontza-ahaidetasunezko 2.mailara arteko senideen heriotzagatik 3 lanegun hartzeko eskubidea izango du.

    Senar-emazteak edo bizilagunak eta seme-alabaren batek egiaztatutako gaitz larria badu, 5 laneguneko baimena hartzeko eskubidea egongo da eta odolkidetasun eta ezkontza-ahaidetasunezko 2.mailara arteko senideengatik 2 laneguneko baimena hartuko da. Hartutako egunak laneko egunak izango dira, eta, jarraian har daitezke edo ez, betiere gertakizun eragilea jarraitzen duen bitartean.

  2. Aipatutako baimenak 2 egun naturaletan luzatuko dira, gertakizunak langilea bizi den ohiko egoitzatik 150 km baino gehiagora izanez gero.

  3. Odolkidetasuneko eta ezkontza-ahaidetasuneko 2.mailara arteko senideen egiaztatutako gaixotasun larrien kasuetan, langileak luzera bereko beste baimen bat hartzeko eskubidea izango du. Lehenengo baimena bukatu eta 30 egunen buruan hartu ahal izango du bigarren baimena, baina, ezin izango da ohiko etxebizitzatik urrun egoteagatiko luzapenaz baliatu.

  4. Aurreko ondorioetarako, zalantza guztiak argitzeko, gaixotasun larria izango da Enpresako Zerbitzu Medikoak halakotzat jotzen duena.

  5. Halaber, odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailarainoko senideek etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratze gabeko gaixotasun larria dutenean, edo ebakuntza egin behar dietenean, behar bezala justifikatuta dagoenean, langileek bi egun natural hartzeko eskubidea izango dute. Horretarako langileak 150 km baino gehiagoko joan-etorria egin behar izanez gero, lau eguneko baimena hartzeko eskubidea izango du.

  6. Artikulu honetan arautzen diren baimenen egunak, baimen horiek eragiten dituzten gertakariak gertatzen diren sasoian hartu beharko dira ezinbestean.

  1. Derrigorrez bete behar diren eginkizun publiko edo pertsonalak betetzeko, behar hainbateko denborako baimena izango dute langileek, lanorduetatik kanpo ezin badituzte egin.

  2. Hitzarmen honen ondorioetarako, honako hauek dira derrigorrez bete behar diren eginkizun publiko edo pertsonalak:

    Epaitegi, komisaria, Gobernu Zibil edo Militarreko deiak, NAN, pasaportea, egiaztagiriak eta Zentro Ofizialetako Erregistroak.

    Odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailara arteko minusbaliatu fisiko eta psikikoak diren senideei laguntzea, betiere langilearekin bizi badira, eta haien egoera dela-eta izapide zehatzak egin behar dituztenean.

    Gidatzeko baimena ateratzeko edo berriztatzeko azterketa.

    Notarioaren errekerimenduak eta izapideak.

    Erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak.

    Zinegotzi, diputatu, batzarkide edo legebiltzarkide izateagatik, Aginte-Organo edo beren menpe dauden batzordekideen bileretara joan beharra.

Langileren batek ohiko etxebizitza utzi edo aldatuz gero, behar bezala justifikatu ondoren, 2 laneguneko baimena izango du.

Etxebizitzaz aldatzeko frogagirian zehazten den data kontuan hartuta, data hori baino lehenago edo ondoren hartu ahal izango da hamabost eguneko baimena.

  1. Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiten dituzten langileek dagokien baimena har dezakete, Hitzarmenean ezarritakoaren arabera eta hitzarmen honetan ezarritakoaz baliatuz eta indarrean dagoen araudietan ezarritako egoera, epe, baldintza eta aginduen eta hitzarmen honetan jasotzen diren akordioen arabera.

  2. Negoziazio kolektiboa burutzen den bitartean, hitzarmena negoziatzeko mahaian parte hartzen duten langileek ordaindutako baimena hartzeko eskubidea dute, Mahaiko Idazkariak deitutako bilera guztietara joateko behar den denboran. Arrazoi horregatik lanera huts egingo duen langileak horren berri eman behar dio, aurretiaz, nagusi hurbilenari.

Prestakuntza-zentro ofizialetan edo intereseko beste zentro batzuetan onartuta dauden langileei baimena eman ahal izango zaie betetzen duten funtzio edo lanpostuarekin zerikusi zuzena duten lanbide-hobekuntzarako ikasketak egiteko. Baimen horrek, gehienez ere, ikasturte bateko luzapena izan dezake, eta aurretiaz, Enpresako Zuzendaritzarekin adostu beharko da. Baimen hori ordaindua izango da.

Lanposturako beharrezkoak diren enpresa barneko prestakuntza-ikastaroak, eta postu-igoerara, lekualdaketetara, plantillan sartzera eta abarreko prozesuetarako orientaziora eta gaitasunera bideratutako ikastaroak artikulu honetatik kanpo geratzen dira.

Betetzen duten funtzio edo lanpostuarekin zerikusi zuzena ez duten ikasketak egiten ari diren langileek baimena izango dute zentro ofizialetako eta homologatuetako azterketak egitera joateko. Azterketa bakoitzeko egun natural bat hartu ahal izango dute bai deialdi arruntetan eta bai berezietan eta dagokien egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Urtean bost egunetan bakarrik izango dute ordaindutako baimena.

  1. Langileek norbere gauzetarako baimena izango dute lanaldiaren barruan kontsulta, tratamendu eta osasun-azterketetara joateko, baina bi baldintzarekin: asistentzia behar bezala justifikatzea eta dena delako zentroaren kontsulta-ordutegia dela-eta, lanorduetatik kanpo joan ezin izatea.

  2. Baimenaren denboraldia langile bakoitzaren kasuaren araberakoa izango da. Hala ere, kasu guztietan, kontsulta, tratamendua edo osasun-azterketa egin deneko osasun-zentroko frogagiria aurkeztu beharko du langileak. Frogagirian agertu behar da langilea osasun-zentrora heldu deneko ordua eta bertatik joandako ordua. Langileak ez badu baldintza hori betetzen, ordaindutako baimena gal dezake.

  3. Era berean, nahitaez langileak berak, ohiko etxebizitzatik urrun, osasun-zentrora joan behar badu, langilearen odolkidetasun zuzeneko senideren batek langilearekin bizi dena eta horren kontura dagoena medikuaren kontsultara joan behar duelako, langileak baimena har dezake.

    Kasu horretan, Lan-Harremanetako Sailak justifikatu beharko du baimen horretarako beharra dagoela, eta Sail horrek baimenaren iraupena erabakiko du langile horren kasua behin aztertuta, joan-etorriak zehaztuko ditu eta horrekin lotutako erabakiak hartuko ditu.

  4. Erditzea prestatzeko teknikei buruzko ikastaroak egiteko, emakume langileak behar duen beste iraupeneko baimen ordaindua izango du. Baimena eskuratzeko, lanaldiaren barruan egin behar dela frogatu eta asistentzia egiaztatu beharko da.

Ordaindutako baimenak eskatzeko arrazoirik ez dagoenean, soldatarik gabeko baimenak eska daitezke, baina, gehienez ere, 3 egun naturaleko epekoa izango da soldatarik gabeko baimena.

Halaber, ET/FVko langileek eskubidea izango dute urtean soldata gabeko baimen bat hartzeko, eta baimen hori gutxienez ere, 15 egunekoa izan beharko du eta, gehienez ere, bi hilabetekoa. Bi hilabete baino gutxiago edo bi hilabeteko iraupena duten baimenak ez dira lerrun-zerrendatik deskontatuko.

Horrelako baimenak dagokion sailak kudeatuko ditu, eta sail horrek Lan-Harremanetako Sailera eramango du eskaera, eta azken horrek, baimena emango du, betiere zerbitzuan dauden beharren arabera eta 30 egunen ondoren, eskaera egin den egunetik zenbatzen hasita.

  1. Norberaren eginbeharretarako baimena eskatzeko, premia handiko kasuetan izan ezik, lehenengoz hasi edo zerbitzura berriro bueltatu ondoren langileak lanean urtebete egin behar du.

  2. Norberaren eginbeharretarako baimena dagokion sailean eskatu behar da aurretiaz denbora nahikoarekin. Ondoren, sail horrek egoera hori justifikatzen duten dokumentuak hartu eta Giza Baliabideen Zuzendaritzara eramango du eskaera, azken horrek langileari baimena eman edo ukatu egingo dio.

  3. Norberaren eginbeharretarako baimenak ez dira ordainduko, eta ez dira kontuan izango oporraldiak kalkulatzerakoan; guztira, bost urtetan urte bete soilik hartu ahal izango da. Bost urte horiek kontatzen hasiko dira baimenaren lehen egunean; beraz, baimen hori jarraian urte beterako eman bada, ezin izango da era bereko beste baimenik eman harik eta data horretatik bost urte igaro arte. Tarte txikiagoko eskarietarako ere, baimenaren lehen egunean hasiko da kontatzen, eta data horretatik hasita eta bost urteko epean baimenak eman ahal izango dira urte betea osatzeko falta den aldirako.

  4. Baimena ikasketa ofizialak egiteko eskatzen bada, langileen % 10ari eman ahal izango zaio baimena, eta hiru hilabete jarraian eman ahal izango dira, urtean behin baino ez. Hala ere, justifikatuta dauden ohiz kanpoko kasuetan eta zerbitzuko eskaera asetzeko bideak badaude, aurreko ehunekoa igo daiteke.

  5. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan eginkizun batera joateko baimena eskatzen bada, Gobernuz Kanpoko Garapen-Erakundeekin batera, pilatutako iraupena ezin izango da bost urtetan urte betekoa baino gehiago izan, eta gutxieneko epea hiru hilabetekoa izango da.

  6. Zerbitzuaren beharren arabera, baimena emango da ala ez.

Hitzarmenaren eraginpeko langile finkoek lan-harremanak eten dezakete lanpostua gordez eta hurrengo kasuetan, gainera, antzinatasuna zenbatzen jarraituko zaie:

  1. Langilea atxilotuta egotea.

    Langileak lan-harremana etenda badu atxilotuta dagoelako, enpresak lanpostua gorde beharko dio zigor-epai irmorik ez badago, baina, egoera horretan dagoen bitartean ez zaio soldatarik ordainduko.

  2. Aitortutako elbarritasuna lanpostua gordez.

    GSNEko elbarritasuneko behin-behineko ebazpenean beste azterketa bat egiteko epea finkatzen denean langilearen elbarritasun-egoera 2 urtetan edo 2 urte baino epe laburragoan hobe dezakeela uste delako lan-harremana etenda jarraituko du, 53. artikuluan zehazten denari aurka egin gabe (langileak azterketa berriro egin ondoren lanpostura itzuli beharko du).

  3. Haurdunaldiko eta edoskitze-aldiko arriskua.

    Haurdunaldian edo edoskitze-aldian arriskua badago 89. artikuluak arautzen duena, lan-harremana eten egingo da. Gizarte Segurantzak langileari prestazioa emango dio eta langileak soldata errealaren % 100a kobratzeko, gainontzeko diru-kopurua enpresak ordaindu beharko du.

    BOSGARREN TITULUA

    ESZEDENTZIAK ETA

    LANEGUNAREN MURRIZKETA

Halaber, zuzendaritza-organoan, probintzian, autonomia-erkidegoan eta estatu mailan errepresentazio gehien duen sindikatuko karguren bat duen langileak edo izango duen langileak derrigorrezko eszedentzia hartzeko eskubidea izango du eta lanpostua gordeko zaio, eta kargu horretan dagoen denborak antzinatasunerako balio izango dio.

Bai borondatezko bai derrigorrezko eszedentzia duen langileak lanpostura itzuli nahi badu, kargua utzi eta hurrengo hilabetean egin beharko du lanpostura itzultzeko eskaera.

Borondatezko eszedentzia idatziz eskatu beharko da, hierarkiari jarraiki, eta eskaera aurkeztu den egunetik zenbatzen hasita hogeita hamar (30) egunen buruan emango zaio langileari.

ET/FVk emandako edozein maileguko, diru-aurrerakineko edo kredituko deskontua indarrean duten langileek ezin izango dute borondatezko eszedentzia eskatu, zorra ordaintzen ez duten bitartean edo zorra ordainduko dutela bermatzen duten frogak aurkezten ez duten bitartean.

Lanpostura itzuli ahal izateko, lanpostua hutsik egon behar du eta, horrez gainera, idatziz eskatu behar da, eszedentzia bukatzen den egunetik zenbatuta gutxienez 30 egun aurretiaz.

Borondatezko eszendentzia duen langileak bere lanbide-kategorian edo baliokide den lanpostu bat hutsik geratzen denean, lanpostu hori hartzeko lehentasunerako eskubidea dauka, besterik ez.

Lanpostura itzuli aurretik, borondatezko eszedentzian dagoen langileari Enpresako Osasun Zerbitzuak mediku-azterketa bat egin behar dio eta horrek erabakiko du langilea bere kargua aurrera eramateko osasun-egoera onean dagoen ala ez. Azterketak ezetza badio, langileak sei hilabeteren buruan beste mediku-azterketa bat eskatzeko eskubidea du eta gehiegizko langileen moldaketako egoeran geratzen da. Bigarren mediku-azterketak berriro ezetza ematen badu, lanposturen bat hutsik geratzen den arte itxaron beharko du.

Langileak, aurretiaz justifikatuta, honako kasu hauetan har dezake borondatezko eszedentzia: ikasketak bukatzeko edo sakontzeko, oposaketak prestatzeko, gaixotutako senideak nahitaez zaintzeko edo bere gurasoak zaintzeko, edo epe luzerako etxebizitzaz aldatzeko edo epe mugagabean atzerrira bizitzera joateko beharra badu. Arrazoi horiengatik langileari eszedentzia eman bazaio, eta lanpostura itzuli nahi izatekotan ez badago hutsik dagoen lanposturik, ET/FVk gehienez ere hiru hilabeteren buruan edozein kategoriako lanposturako hartu beharko dio; eta langile horren kategoriako edozein lanpostu hutsik geratu bezain laster, langile horrek dauka lanpostu hori hartzeko lehentasuna.

Langileak eskubide hori har dezake bakarrik hartu zuen aurreko eszedentzia orain dela lau urte izan bada.

Egoera hori eragin duen arrazoiak dirauen artean, langileak eszedentzian egoteko aukera izango du. Baimena bukatuta, gehienez ere hilabete bateko epean, lanpostura berriro itzultzeko eskaera egin beharko du.

Baimen horrek duen langileari ez zaio, inondik ere, lanpostua gordeko, baina enpresan langilearen kategoria bereko edo baliokide den lanposturen bat hutsik geratuko balitz, langile horrek badu hutsik dagoen lanpostua hartzeko lehentasuna. Langilea egoera horretan dagoen bitartean, denbora horrek ez du balio izango, lanpostu igoerarako, antzinatasunerako eta eskubide pasiboen ondorioetarako.

Ondorengo seme-alaba bakoitzak beste eszedentzia baterako eskubidea emango du, hala gertatuz gero une horretan burutzen ari den eszedentzia bertan bukatuko delarik.

Langileak bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senideren bat zaindu behar duenean, bere senidea adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunen bategatik bere buruaz baliatzeko gai ez bada, eta soldatarik gabeko lanen bat burutzen badu, langile horrek gehienez ere bi urteko iraupena duen eszedentziarako eskubidea ere izango du.

Eszedentzia horiek zatituta har daitezke eta baimenaren iraupena ondorio guztiak izango ditu: antzinatasunerako eta lanpostu-igoerarako balio izango du, eta langileak lanbide heziketako ikastaroetan parte hartzeko eskubidea izango du, ET/FVk parte hartzeko deia egiten badio.

Eszedentziako baimena bukatuta, langileak lanpostura itzultzeko eskaera idatziz egin beharko du eta, gehienez ere, 15 egunen buruan langilea lanpostura itzuliko da. Eszedentzia horiek hartzen dituzten langileei lanpostua gordeko zaie eszedentzian dauden bitartean.

Legez agindutako zaintza duelako, langileak zuzenean bere ardurapean hamar urtetik beherako adin txikikoren bat, edo ordaindutako lanik egiten ez duen minusbaliatu fisikoren, psikikoren edo sentsorialen bat badu, orduan, lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du. Murrizketa hori lanegunaren zortzirena izango da gutxienez edo erdikoa gehienez, eta soldataren atal guztien heineko beherapena ekarriko du bere baitan.

Zuzeneko senideren bat, odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senideren bat, adina, istripu edo gaixotasunen bat dela-eta, bakarrik bizi ezin daitekeena bere ardurapean daukan langileak ere goian azaldutako baimena hartzeko eskubide bera izango du.

Langileari dagokio, bere lanaldi arruntaren barnean, lanorduaren murrizketa egitea eta lanaldiaren murrizketaren epealdia zehaztea.

ET/FVren langile bi edo gehiagok arrazoi beragatik baimen hori eskatuko balute, biek baimena aldi berean ez hartzea erabaki dezake enpresariak, enpresaren funtzionamenduari kalte egingo diolako justifikatutako arrazoiak baldin badaude.

SEIGARREN IZENBURUA

EUSKALDUNTZEA

  1. Enpresaren akordio eta argitalpenak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren bi hizkuntzetan egingo dira.

    Apurka-apurka Enpresa barruan erabiltzen diren inprimakiak, formularioak, dokumentuak, etab. ere bi hizkuntza ofizialetan idazten joango dira.

  2. Publikoarekin harreman zuzena duten lanpostuetarako igoeretan gaindituaren gainean % 20 puntuatuko da euskararen ezagutza.

    Honako hauek dira gaur egun publikoarekin harreman zuzena duten kategoriak:

    Ikuskatzailea, Gainbegiratzailea.

    Geltokiko burua.

    Treneko burua, treneko agentea, gidari / kobratzailea, tranbia gidaria, funikularreko agentea, operazioetako agentea eta merkataritza agentea.

    Geltokietako laguntzaileak.

    Geralekuko arduraduna.

    Atezain, saltzaile, G. eta T. espezialista.

    Giltzazaina.

    Telefonista.

    Ordenantza.

    Diruzaintza eta Interbentzio zerbitzuko langileria.

  3. Enpresak dirulaguntzak emango dizkie lanean ari diren langileei hizkuntza hau ikasteko, beti ere klaseetara joaten direla eta bere errendimendua egokia dela erakusten badute.

  4. Ikastaro trinkoetara bere borondatez joan nahi duten langileek lizentzia berezia eskatu beharko dute, hau Enpresako Zuzendaritzak ondorengo irizpideen arabera eman edo ukatu egingo duelarik:

    Euskara ikasteko beharretik libre geratzeko, honako hau eskatuko da:

    HABEk duen eskalaren 3. mailaren pareko Euskararen ezagutza edo.

    Lan orduetatik kanpo eta asistentzia eta aprobetxamendu egokiarekin urte beteko bi ikastaro egin direla ziurtatzea.

    Zein pertsona liberatuko den erabakitzeko lehentasuna emango zaie barnetegira joateko asmoa dutenei trinkoetara joango direnen aurrean, gainontzeko baldintzak berdin neurtuko direlarik. Modu berean, lehentasuna emango zaie Euskara lanorduetatik kanpo ikasten ari direnei, eta beraien Euskalduntze prozesua indartzeko, datozen urteetan jarraian 1 eta 2 hilabete arteko liberazioa planteatzen dutenei.

    Zuzendaritzak bere prestutasuna erakutsi du bost pertsona arte liberatzeko Euskara ikasteko, Hitzarmen honek indarrean irauten duen bitartean.

    Baimen hauek ematea ordaindutako baimenetarako ematen diren orduak % 30 jaistearen helburuarekin lotuta dago.

    Lizentzia berezi hau duten langileek balorapen soldataren, antzinatasunaren eta aparteko orduen % 100 jasoko dute.

    Dataz aldatutako jaiegunei dagokienez, LEI egoerarekin bat egiten dutenekin aplikatzen den irizpide berbera aplikatuko da, 25. Artikuluan ezartzen den bezala.

2008. urtean Euskara Plana berrikusteari eta eguneratzeari ekingo zaio, eta ondoren hori indarrean jartzearekin jarraituko da, erabakitzen diren terminoetan eta hedapenarekin.

ZAZPIGARREN IZENBURUA

GIZARTE ARRETAK

Gizarte Laguntzen Batzordeak ezarritakoaren arabera, 36.820,95 euro ematen dira ikasketa beka edo eskola laguntza poltsarako.

Elbarritasunen bat duen seme/alaba bakoitzeko edo Gizarte Segurantzaren kartilan onuradun den bakoitzeko Gizarte Segurantzak langileari ematen dion dirutzaz gain, Enpresak hileko 93,95 euroko osagarri finkoa emango du, diru kopuru hori aldaezina izango delarik.

Langile bati erabateko balio ezintasun iraunkorra duela esaten badiote, bertan behera utziko da lan kontratua, inolako konpentsaziorik gabe, balizko horretarako 65. artikuluan adostutako aseguruaren estalduraren salbuespenarekin.

Enpresak gorputz eta buru urripenak dituzten langileak hartuko ditu bere gaitasunarekin bat datozen lanpostuetarako. Hauen soldata lanpostu berriaren soldata eskalaren araberakoa izango da. Lanpostu hori lortzeko erakunde ofizial egokiak Ezintasun Egonkor Totala (IPT) baieztatu beharko du.

EIO-IPT duten pertsonei lan harremana eten egingo zaie 55 urte betetzen dituztenean, eta II. eranskineko taula bereziko antzinatasunaren 175 hilabete jasoko dituzte. Neurri horrek ez du inolako murrizketarik eragingo plantilla finkoan. Kopuru hori berori aplikatuko zaio egungo 60.b. artikuluari.

EIO-IPT egoeraren berrikuspen kasuetan, langileak Enpresa jada utzi baldin badu, hura aitortu zaiolako 55 urte baino gehiago dituelako edo aitortu eta gero adin horretara heldu delako, Enpresak berriro onartzeko konpromisoa hartzen du, Ezintasun aitorpenetik igaro den denbora kontuan izan gabe. Berronartzea gertatzen baldin bada, langileak itzuli egin beharko ditu aurretik antzinatasunari dagozkion 175 hilabeteak.

55 urte betetzeagatik beraien lan harremana eten behar duten langileei gutxienez 75.000 euroko diru kopurua kobratuko dutela bermatuko zaie, kontzeptu horren eta aseguruaren estalduraren batura gisa.

Puntu horretan aipatzen den antzinatasunaren 175 hilabeteak, eta 65. artikuluan zehazten den aseguruaren estaldura, ordainduko zaizkie, baita ere, EIO-IPT onartzen zaien eta 55 urte baino gehiago dituzten eta, ondorioz, enpresa utzi behar duten, langileei.

Atal honetan biltzen den aldaketa Administrazioak hitzarmena onartu ondoren gertatzen diren Ezintasun aitorpenei aplikatuko zaizkie, eta, ondorioz, ezin izango zaie aplikatu aipatutako onarpen horren aurretik akoplaturiko langileei.

Gidari-kobratzaile bati gidatzeko karneta kentzen badiote, beste lanpostu batean sartuko da, soldata kontzeptu finkoak errespetatuz, antzinatasunarekin batera. Dena den, gidatzeko baimena kendu eta lehen 21 egunetan langileak bere arauzko oporren zati bat hartu beharko du.

  1. Hitzarmen Kolektibo honetako 5. artikuluan eta Langileen Estatutuaren 20.4. artikuluan jasotzen dena jarraituz, ondorengo bideak ezartzen dira:

    1. Gaixotasun edo istripu egoeraren egiaztapena:

      Egiaztapen hau Enpresako Osasun Zerbitzuak edo kontrataturiko Osasun Zerbitzuak egingo du, ET/FVn bertan edo langilearen etxean, Aldi baterako Ezintasun egoera ezagutu edo bere baieztapen partea jasotzen denetik 48 orduko epean.

      Langilea Osasun Zerbitzuaren aurrean agertu beharko da, horrela eskatzen zaion guztietan eta bere egoerak horretarako aukera ematen badu. Sortzen diren joan-etorri gastuen konpentsazio gisa, 83. Artikuluan ezartzen den dieta ordainduko zaio.

    2. Osasun Zerbitzuak agintzen duena betetzea.

      LEI egoeran dagoen langileak Osasun Zerbitzuak agintzen dituen azterketak pasa beharko ditu, hark edo espezialistaren batek eginikoak.

      Langileak Osasun Zerbitzuak agindutakoa betetzeko konpromisoa hartzen du.

    3. Enpresaren Osagarriaren galera:

      Gaixotasun edo istripu egoeraren egiaztapena ukatzeak edo sendagilearen aginduak ez betetzeak Enpresaren osagarriaren galera ekarriko dute.

    4. Osasun Zerbitzuaz hitz egiten denean, Enpresako Osasun Zerbitzuaz edo kontratatuaz hitz egiten da.

    5. Gaixotasun edo istripu egoerari buruz iruzur egiteak kaleratzea ekarriko du.

  2. Gaixotasun eta istripu egoeretan, Enpresak

    • 100 emango du lehen egunetik. Osagarri hori prozesu bakoitzari dagozkion legezko oinarrien arabera. Halaber, likidazioak, horren inguruan ezarritako legezko irizpideen arabera burutuko dira.

Lanean ari diren langileek eta erretiratuek eta ezkontideek eta 26 urtez beherako seme alabek izango dute bidaia karneterako eskubidea. Adin horretatik aurrera desagertu egingo da eskubide hori, langilearekin eta haren menpe bizitzen jarraitzen duten seme-alaben kasuan izan ezik. Kasu horietarako Lanbide arteko Gutxieneko Soldata hartuko da kontuan urteko zenbaketan.

Ezkontidetzat hartuko da eskubidearen titularrarekin bizi den pertsona. Elkarbizitzaren ziurtapen gisa hartuko dira Egitatezko Bikoteen Erregistroetan egindako izen emateak eta Elkarbizitza Ziurtagiriak.

Karneta lortzeko ematen diren datuak faltsuak baldin badira, langilearen senitarteko guztiei kenduko zaizkie karneta. Egiaztapena ez bada burutzen Zuzendaritzak ezartzen duen eran eta denboran, eskubidea era automatikoan galduko da.

Mantendu egiten da oraingo doako elkartrukea eta gaurko baldintzetan eta ahalik eta azkarren gainontzeko tren enpresekin gestioak egingo dira Eusko Trenbideak-eko langileek bidaien elkartruke esparrua zabaldu ahal dezaten onuragarriak diren akordioak lortzeko asmoz.

Une honetan Atxurin, Lutxanan, Durangon, Errenterian, Leioan, Zumaian eta Amaran dauden jangela zerbitzuak mantentzen dira.

Langileen ordezkariek jangelen funtzionamendua arautzen parte hartuko dute Gizarte Laguntzen Batzordearen bitartez eta ondorengo irizpideak jarraituz:

  1. Enpresak janarien prezioaren % 50 hartuko du bere gain.

  2. Eguerdiko atsedenaldia ordu betekoa izango da gehienez, laneko egutegietan bestelako baldintzarik adostu ez bada.

  3. Lanaldi etena duten langileek ere erabil dezakete zerbitzu hau, baina aurrez jakinaraziz eta dietarik jaso gabe.

Langile guztiek izango dute uniforme eta lanerako arropa bere funtzioak normaltasunez bete ahal izateko, Uniformeen eta lanerako arropen eta III. eranskinean jasotzen den bezala.

Gizarte Arreten Batzordearen barruan, narriadurak direla eta birjartze sistemara igarotzeko aukera aztertuko da, horrela, banatutako jantzi kopuruan jaitsiera egotean, haien kalitateak gora egin ahal dezan.

Enpresak jarriko ditu langileek bete behar dituzten funtzioak garatzeko behar dituzten tresna eta lanabes guztiak.

Halaber, Enpresak ordainduko ditu Treneko/EuskoTraneko gidari-kobratzaileen eta tranbia gidarien gidatzeko baimena berritzean sortzen diren gastuak.

  1. Beharturiko erretiroa 64 urte betetzerakoan izango da kategoria guztientzat, uztailaren 17ko 1194/1985 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, inolako kalte-saririk jasotzeko eskubiderik gabe, legeak besterik agintzen ez duen bitartean.

  2. Borondatezko erretiroa 60 urtetik gora izango da. Urte horiek bete eta bere borondatez erretiratu nahi duen langileak sei hilabete lehenago jakinarazi beharko du.

    Kasu honetan ordainduko den kalte-ordaina hileroko antzinatasunaren zenbatekoa eta 64 urte betetzeko falta zaizkion hilabeteak biderkatzearen emaitza izango da. Kalkulu honetan dagokion proportzioan aparteko ordainsarian ordaintzen den antzinatasuna ere sartzen da. Baina 60 urte betetzen dituzten hil berean erretiratzen diren langileek Hitzarmen hau sinatu eta gero antzinatasunagatik 175 hileko kobratuko dituzte. Antzinatasunaren zenbatekoak II. eranskinean agertzen direnak dira.

    Enpresan 1987. urteko urtarrilaren 1a baino lehenago sartu diren langileei zerbitzuan gutxienezko 25 urteko antzinatasuna bermatuko zaie.

  3. Erretiro partziala eta Errelebu kontratua.

    Bi aldeek honako akordio hauek hartu dituzte gai honi dagokionez:

    1. Enpresako langile orok, 60 urteko adinera heltzean (edo ondore hauetarako adin baliokidea, koefiziente murriztailea gozatzeko), borondatezko erretiro partziala hartzeko eskubidea du, eta enpresak hori onetsi eta haren eskaria behar bezala bideratzeko egin beharrekoak egin beharko ditu, ondoren adierazten diren terminoetan, urriaren 31ko 1131/2002 Dekretuan ezarritako akordioa betez, eta, zehatzago:

      1. Interesatuak horren inguruko idazkia aurkeztu beharko du Enpresaren Zuzendaritzaren aurrean, gutxienez bete beharreko adina bete baino hiru hilabete lehenago.

      2. Eskatzaileak baimendutako gehieneko erretiro partziala hartu beharko du (% 85) eta aldi berean enpresarekin aldi baterako kontratua sinatuko du, bere lan jardunaldiaren % 15ekoa.

      3. Enpresak, aldi berean, jardunaldiaren % 100eko errelebu kontratua sinatuko du horretarako baldintzak betetzen dituen beste langile batekin.

      4. Erretiro partziala eta, ondorioz, lan harremana, amaitu egingo da aipatutako lege xedapenean ezarritako terminoen arabera.

    2. Akordio hau indarrean egongo da enpresan, ondoren hori berretsi behar gabe, enpresako hitzarmen kolektibo honen denbora iraupena amaitu arte. Beraz, 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

    3. Hala ere, konpromisoa indarrean eta eraginkor egongo da ezarritako epealdian, beti ere une bakoitzean indarrean dagoen araudia betez, urriaren 31ko 1131/2002 Dekretuan biltzen den araupetzea beren beregi aplikatzea posible denean, enpresarentzat inolako kostu edo karga gehigarririk izan gabe.

    4. Horren aplikazio efektiboak, beraz, une honetan indarrean dagoen araupetzeak indarrean jarraitzea edo gai horren inguruan ordezkatzeko emango den legezko xedapenak aukera ematea edo baimentzea, besterik ez bada aldi baterako, konpromiso honen denbora amaitu arte, erretiro partzialaren eta errelebuko kontratuaren modeloa eta baldintzak aplikatzeko, agiri honen datan indarrean dauden termino eta baldintza berberekin.

4 hilekotan zifratzen da lanean ari den langileriaren heriotza eta hiltze gastuen ondorioz banatzen den kalte-ordaina. Lau hileko hori heriotzaren aurreko hamabi hilabete naturaletan kobratutako kontzeptu guztien batez besteko bat da.

Kalte-ordainak jasotzeko senideei dagokienez, ordena honako hau izango da: ezkontidea edo bikotea, seme-alabak, gurasoak eta anai-arrebak (ulertuko da kalte-ordaina zati berdinetan banatuko dela talde bateko hainbat onuradun daudenean), interesatuak ez baldin badu bestelako irizpiderik eman Langileen Administrazioan.

ET/FVko langileei maileguak emateko urte bakoitzeko Aurrekontu ofizialean azaltzen den «Soldata eta Lansari» kontuaren % 3z osatutako fondo bat sortzen da.

Fondo horren eta Hitzarmen Kolektiboari lotutako langileriaren mailegu kontuak agertzen duen saldoaren artean dagoen diferentzia banatuko da hiru hilean behin.

Banatu behar den kantitatearen % 65 etxebizitzak erosteko izango da, bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 12.000 euro izango delarik, bost urtetan amortizagarria. Gainontzeko % 35 familia beharretarako maileguetarako izango da, gehienezko zenbatekoa 3.000 euro izanik, hiru urtetan amortizagarriak. Kantitateren bat banaturik gabe geratzen baldin bada, dagokion atalean pilatuko da.

Mailegu horietarako mailegu tipoa urteko % 4 izango da.

Aurreko artikuluan deskribatutako mailegu motez gain, kontura egindako aurrerakinak eman ahal izango zaizkio langileriari. Salbuespen gisa banatuko dira eta Enpresako Zuzendaritzak horrela erabakitzen duenean. Itzulera baldintzak Zuzendaritzak ezarriko ditu kasu bakoitzean.

1981-6-25ean Sozietatearen etxebizitzaren batean bizi ziren guztiek eskubide hori mantendu egingo dute lanbide kategoria eta lan egoitza bera mantentzen duten bitartean.

  1. Ondorengoak izango dira ET / FVko langileriarentzako Istripu-aseguruaren kalte-ordainak:

    1. Heriotza: 40.000 euro.

    2. Ezintasun Iraunkor totala, erabatekoa edo Ezintasun Handia: 40.000 euro.

      1. Heriotza eta ezintasun polizen estaldurak, Hitzarmen Kolektibo hau onartzen den egunean indarrean sartuko direnak, honako kapital hauek izango dira:

        1. Heriotza: 40.000 euro.

        2. Ezintasun Iraunkor totala, erabatekoa edo Ezintasun Handia: 40.000 euro.

          Primaren zenbatekoa Enpresa eta langileen artean ordainduko da erdi bana, Ezintasun Iraunkor Osora bideratutako zatia izan ezik, hori Enpresak ordainduko baitu osorik.

Istripu baten ondorioz agente bati dolurik gabeko erantzukizun penala egozten bazaio, ET / FVk hartuko du bere gain bere defentsa juridikoa, bere behin-behineko askatasuna lortzeko ezar daitekeen fidantza ere ordainduz.

ET / FVk ordainduko ditu erantzukizun zibila dela, epai irmoz ezartzen diren kalte-ordainak, agentearen defentsa juridikoa ET / FV berak zuzentzen badu.

Dena dela, dagokion barne diziplina-espedientea tramitatuko da izan daitezkeen lan erantzukizunak zehazteko. Hori amaitu eta gero, bertan behera utziko da zigorraren betetzea eskumen penala edo zibilaren erabaki irmoa jakin arte.

Enpresak hartuko ditu bere gain zerbitzuak irauten duen bitartean trafiko arazoak direla eta ezarritako zehapen espedienteengatik aurkeztu beharreko administrazio errekurtsoak, baldin eta horien zergatia ez badira izan jokaera arriskugarriak, alkoholaren edo beste droga batzuen menpe gidatzea, etab.

Halaber, gidatzeko karneta eskuratzeko edo galdutako puntuak berreskuratzeko ikastaroen kostua ordainduko da, aurreko artikuluan ezarritako baldintza berberekin.

ZORTZIGARREN IZENBURUA

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Kapitulu honen xedea ET / FVko langileentzako baldintza ekonomikoak finkatzea da.

Soldataren igoera orokorra

2008ko ordainsarien igoera orokorra aurreko ordainsariaren aldean % 3koa izango da, Hitzarmen Kolektiboaren esparruan dauden langileentzat.

Horrez gain, Eusko Trenbideak-ek beste % 1,2ko igoera bat aplikatuko du ekoizpenaren hobekuntza nolabait konpentsatzeko.

Hitzarmen Kolektiboaren indarraldiaren gainerako urteetarako igoera orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izaera orokorrez aplikatuko duen osotasuna izango da, Hitzarmen Kolektiboaren esparruan dauden langileentzat.

Helburuen araberako ordainketa

Gorago esandakoaren kaltetan gabe, 2008rako poltsa ekonomikoa ezarriko da, gehiengo diru-kopurua 463.910,14 euro izanik, hitzarmen honen barruan dauden langileek betetako helburuekin lotutako gehigarria aplikatu ahal izateko. Poltsa hau mantendu egingo da Hitzarmen honen indarraldian, eta diru-kopurua gaurkotu egingo da Hitzarmen honen indarraldiaren urte bakoitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izaera orokorrez aplikatuko duen igoera orokorraren arabera.

Poltsa honek ez du izaera finkagarririk eta ezin izango da urterik urte pilatu.

Aipatzen den zenbatekoa, 2007. urtearen amaieran zegoen plantillari dagokio, eta berrikusi beharko da, plantilla horren kopuruak gora edo behera egin ahala, proportzioan.

Betegarriak izan behar diren helburuek epe onargarrian zorrotzak izan beharko dute Enpresaren plan estrategikoan oinarrituta baita jarduera plan ezberdinetan ere. Planok enpresaren zuzendaritzak ezarriko ditu; honek sindikatuen ordezkaritzari erakutsiko dizkio eta horrekin batera horien ponderazioa erabakiko dute. Ondoren, Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordean aurkeztuko dira, behin-betiko onartuak izan daitezen.

Ondorengo urteetarako ezarritako helburuak (betetze-mailaren balorazioa, banakako zatiketa eta ordaintzeko modua barne) hitzarmenari atxikitutako eranskinean agertu eta gaurkotuko dira, bertan definizioa eta bakoitzaren kalkulua agertuko direlarik.

Helburuen betetze mailaren egiaztapena kanpo-ebaluaketa bidez egingo da. Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazioaren Saileko Ekonomia gaietarako bulegoak fiskalizatuko du ereduaren benetako aplikazioa kanpoko enpresa ebaluatzaileak egindako jarduerak gainbegiratuz, aplikazioaren lehenengo bi urtetan behintzat.

Ordainketa urtean behin egingo da, hurrengo urteko lehen lauhilekoan, behin kontuak itxita eta helburuen betetze-maila eta norberari ezarritako parametroak aztertu eta gero.

2008. urterako ezarritako helburuak eta horiek betetzeko irizpideak Batzorde Paritarioaren baitan landuko dira.

Ordainketa aldakorra, larunbatak, zubiak, igandeak eta jaiegunak direla eta.

Urtean zehar benetan lan egindako larunbatak, igandeak eta jaiegunak konpentsatu ahal izateko, 2008rako 250.000 euroko diru kopurua bideratuko da. Diru kopuru hori finkatu egingo da, eta urtez-urte, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean aplikatuko den igoera orokor bera izango du.

Aipatutako diru kopuru hori, 2007. urtea amaitzean zegoen plantillari dagokio, eta proportzioan berrikusi beharko da, langileen kopuruak gora edo behera egin ahala.

Banaketak egiteko orduan, «1» balioa emango zaie larunbatei eta zubiei eta «2» balioa igande edo jaiegunei. Aurreko urtean lan egindako larunbat, igande eta jaiegun guztiak bildu, kopuru hori urteko larunbat, igande eta jaiegun guztien artean zatitu eta unitatearen balioa lortzen da. Unitate hori langile bakoitzak benetan lan egin dituen egunengatik (larunbat, zubi, igande eta jaiegunak) biderkatuko da, eta, ondorioz, ABE-IT egoeratan ez da ordainduko.

Unitate kopurua eta haien ordainketa kalkulatzeko orduan egun horietan PKB egoeran egindako jardunaldiak hartuko dira kontuan.

Ordain-sarien taulak

2008. urterako soldata-taulen balore ekonomikoak ondorengo atal bakoitzean garatuko direnak izango dira.

Balorazio-soldata kontzeptupean ondorengo kantitateak banatuko dira, urteko hamabi hilekotan, soldata-maila bakoitzeko:

Euro / hilean

  1. maila 2.058,86

  1. maila 1.939,06

  1. maila 1.825,20

  1. maila 1.712,55

  1. maila 1.634,04

  1. maila 1.551,63

  1. maila 1.469,56

  1. maila 1.408,02

ET/FVko langileek urtean hamabi hilekotan jasoko dute ondoren zehazten den osagarria Enpresan daramaten lau urteko epe bakoitzeko.

Antzinatasun osagarri hau lau urteko aldi bakoitza betetzen den seihileko naturalaren lehen egunetik hasita ordainduko da.

Euroak lau urteko

  1. maila 49,31

  1. maila 46,73

  1. maila 42,63

  1. maila 38,23

  1. maila 38,23

  1. maila 38,23

  1. maila 33,98

  1. maila 33,98

    2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, lau urtekoaren sortzapena hastera doan langile ororentzat, antzinatasuna hiru urtekoen bidez sortuko da. Hala ere, data horretan lau urteko baten sortzapenaren erdian dauden langileak momentuko lau urtekoa amaitutakoan hasiko dira hiru urteren bidezko sortzapena jasotzen.

    Horrela, antzinatasuneko 2 taula parean egongo dira; lau urtekoena eta hiru urtekoena. Taulak gaurkotu egingo dira dagokion ordainsariei buruzko atalean ezarritako irizpide orokorraren arabera. Hiru urtekoaren prezioa lau urtekoaren % 75 izango da.

Aparteko ordain-sari gisa, ondorengo balore taulako soldata-mailaren araberako 2 hileko emango zaizkio langile bakoitzari, antzinatasuna ere gehituz. Urte bakoitzeko ekaina eta abenduko nominetan kobratuko dira, lehena urtarrila-ekaina epeari dagokiolarik eta bigarrena uztaila-abendua epeari.

Euroak

  1. maila 2.058,86

  1. maila 1.939,06

  1. maila 1.825,20

  1. maila 1.712,55

  1. maila 1.634,04

  1. maila 1.551,63

  1. maila 1.469,56

  1. maila 1.408,02

Zuzendaritzak, Hitzarmen honen ordainekiko arrazionaltasun eta proportzionaltasun muga batzuen barru, ardura edo prestasun handiagoko karguak izan eta aparteko lanaldia, atsedenari kendutako orduak eta abar kobratzen ez duten langileei ordaindu egingo die kontzeptu hauen bitartez.

Kontzeptu hau ezartzen diren helburuen betetze maila, Enpresaren egitasmoan taldearen integrazioa, lortutako emaitzak eta abar kontuan hartuz, Zuzendaritzak LPBean sartuta ez dauden langileei buruz egiten duen Azterketaren emaitza da.

Erantzukizunagatiko Plusa zati bitan banatzen da, batetik betetzen den Soldata Mailari dagokion zati finko bat eta, bestetik, zati aldakorra, Zuzendaritzak erantzukizunagatiko plusa jaso aurreko urtean postuan ari izanari buruzko balorazioaren araberakoa.

ZATI FINKOA:

Honako zerrendan agertzen diren 8., 9. eta 10. mailetako langileak 2008an zehar urteko zenbateko finko bat jasoko dute Erantzukizunagatiko Plusa dela eta:

  1. maila - 3.647,00 euro.

  2. maila - 4.480,60 euro.

  3. maila - 6.773,00 euro.

    Goiko zenbatekoek eguneraketak izango dituzte, Hitzarmen Kolektiboan gainontzeko soldata kontzeptuetarako hitzartuko direnen antzekoak.

    Aipatutako kopuru hori aurreko ekitaldiaren gainean egiten den balorazioan gutxienez daukan mailaren bataz bestekoaren % 50era heltzen denean baino ez da jasoko. Ekitaldi batean gutxieneko balorazio hori lortu ezean, Zuzendaritzak erabakiko du hurrengo urteko Erantzukizun Plusa dela eta jaso beharreko diru kopurua, bai zati finkoa, bai zati aldakorra. Holakorik gertatuz gero Batzorde Iraunkorrari jakinaraziko zaio, aplikatu baino lehen.

    ZATI ALDAKORRA:

    Jaso beharreko kopurua aldakorra izango da. Aurrekontuan Erantzukizun Plus guztiak ordaintzeko erabilgarri dagoen kopururi Erantzukizun Plusari dagokion zati finkoa kentzetik lortuko da.

    Erantzukizun Plusa lortzeko honako faktoreak ebaluatuko dira:

  1. Eraginkortasuna eta errendimendua.

  2. Prestasuna.

  3. Lidergoa.

    Hiru elementuk osatzen dituzte faktore horietako bakoitza:

  1. Eraginkortasuna eta errendimendua.

  1. Intzidentziak konpontzea.

  2. Gatazkak konpontzea.

  3. Baliabideak kudeatzea.

  1. Prestasuna.

  1. Absentismoa.

  2. Presentzia.

  3. Jarrera.

  1. Lidergoa.

  1. Pertsonen arteko erlazioak.

  2. Taldeen kudeaketa.

  3. Ekimena.

    Goiko faktore eta elementuak Zuzendari Nagusiak baino ezin izango ditu aldatu, Giza Baliabideen Zuzendariak hala eskatuta.

    Faktore bakoitzaren pisu erlatiboa % 33,33koa da. Faktore bakoitzaren elementuen pisu erlatiboa lanpostu batetik bestera aldatu egin daiteke eta egokitu daiteke beharrizana egonez gero.

    Lanpostu bakoitzerako kontuan hartu beharreko faktore eta elementuak 2006-12-18an entregatutako dokumentuan adierazitakoak dira.

    Pertsona bakoitzaren ebaluazio proposamena bere nagusi hurrenak egingo du. Horrek, era berean, bere nagusiari jakinaraziko dio eta handik Giza Baliabideetako Zuzendaritzara eramango da. Zuzendaritza horrek, Zuzendaritza Nagusiarekin batera, langileen ebaluazio proposamenak berrikusi egingo ditu eta ziurtatu egingo du berdintasunez, homogeneotasunez eta abarreko irizpidez aplikatzen direla.

    Behin lanpostu guztiak ehuneko oinarrian baloratuta, honako ponderazioa aplikatuko da:

  1. soldata maila - 1 koefizientea

  2. soldata maila - 1,20 koefizientea

  3. soldata maila - 1,40 koefizientea

    Jarraian, Erantzukizun Plusaren zati aldakorrari dagokion kopurua zatitu egingo da puntu guztien artean eta pertsona bakoitzak lortu duen puntuazio ponderatuarekin biderkatuko da. Horrela, hurrengo ekitaldian jaso beharreko kopurua lortuko dugu.

    SISTEMARI BURUZKO IRITZIAK.

    Erantzukizun Plusa ezin da betikotu.

    Ekitaldi baten baloraziotik lortutako Erantzukizun Plusa hurrengo ekitaldian ordainduko da, hamabi hilekotan banatuta.

    2006an zehar Erantzukizun Plusa dela eta sistema berria aplikatzeagatik datozen urteetan jasoko dutena baino kopuru handiagoak jaso dituztenek, sistema berriko kopuruak jasoko dituzte. Hala ere, bere lanaren azken ebaluazioak Zuzendaritzak ebaluazio epe bakoitzerako ezarriko duen ebaluazio maila zehatza gainditzen badu, jaso beharreko kopurua osatu egingo da 2006an Erantzukizun Plusa dela eta jaso izan duten kopurua lortu arte.

    Erantzukizun Plusa jasotzeko eskubidea duen postu batera sartzen diren langileak, edo edukita ere maila altuagoko batera sartzen direnak, lanean hasten direnetik jasoko dute euren soldata maila berriari dagokion Erantzukizun Plusaren zati finkoa, lanean hasten den egunarekiko proportzionala, lehenengo ebaluazioa egin arte. Ebaluazioa egin ahal izateko gutxienez hiru hilabete egon beharko du lanean.

    Lanpostua eta hierarkia mendekotasuna aldatuz gero, hurrengo nagusi hurren biek egingo dute hasierako ebaluazioa elkarrekin.

    Kontzeptu hau kobratzea bateragarria izango da gau-plusekin eta larunbat, igande eta jaiegunetan lan egitearekin zerbitzu koadroaren arabera egoera horietan lan egiten dutenentzat, 10. soldata mailako langileentzat izan ezik.

Kontzeptu hau, aurrekoarekin bateragarri ez dena, soldata-konpentsazio irizpideen emaitza da, eta beraz, beste soldata-mailetako langileen artean ere bana daiteke, beti ere alderdien arteko adostasuna baldin badago.

Kontzeptu hau jasotako diru-kantitate edo bidean zehar saldutako tituluen arabera kobratuko da.

Trenetan zein tranbietan ikuskatze funtzioa betetzen duten langileei dagokie eta ondorengo baldintzen arabera ordainduko zaie prima hori:

Txorierriko lineetan, bidean jasotako kopuruaren % 14,58.

Bilbo-Hendaia linean eta adarretan, % 11,66 aplikatuko da diru kopuru berean.

Dena den, tarifa igoera bat gertatuko balitz, ehuneko hori kopuru berdinean jaitsiko litzateke, horrela langileek orain arteko diru kopuru berdina jaso dezaten. Izan ere, ehuneko hori Hitzarmenaren igoeran gehituta dago jadanik.

Prima hau kalte-ordainaren ordezkoa da eta txartelen salmenta eta horren aurretik eta ondoren burutzen den eragiketa osagarrien ordaintzat hartzen da.

Absentismo gehigarrizkoen primak lan txandei, lana burutzeko egoitzei, zerbitzu koadroen aplikazioari eta abarri buruzko definizio ezaren egoera konpentsatzeko izango dira.

Prima hau, batik bat, absentismo egoerak betetzen aritzen diren langileek jasoko dute, hau da:

  1. Zerbitzu Koadroan hilean absentismoko hiru egun gutxienez dauzkaten langileek kobratuko dute prima hau, lanbide-kategoria alde batera utzita.

  2. Halaber, lanpostuan Absentismoko gehigarri-izendapena duten langileei ere prima hau ordainduko zaie.

  3. Bestalde, oporretarako gehigarriak diren langileei prima hau ordainduko zaie, oporraldia hasterakoan, bete beharreko oporretako txandak grafiatuta ez dituzten hilabeteetan, edota zerbitzuak hala eskatuta, grafiatuta dauzkaten txandak ezin dituztenean bete. Kasu hauetan, absentismoko gehigarritzat hartuko dira ondore guztietarako.

    Primaren zenbatekoa hileko 84,64 eurotakoa izango da. Prima hau bateraezina izango da txanda aldaketarenarekin.

    Egoitza bakoitzeko Urteko Koadroak indarrean sartzeak, absentismoaren estalduraren errotazioa barruan dagoenez, berarekin ekarriko du prima hori agente guztien artean ordaintzeko sistema berria, kontzeptu hori zela eta egoitzan orokorrean kobratzen zen kopurua bermatuz eta egoera berrira egokituz.

Kontzeptu hau antolakuntzari buruzko arrazoiengatik eta Zuzendaritzaren irizpidearen arabera aplikatuko zaie traktore, tren-unitate, lanerako tren, autobus eta langileriaren garraiorako ibilgailuak gidatu behar diren zentro kolektiboei eta pertsonei.

Edonola ere, baimenak prestakuntza eta gaitasun frogak eskatuko ditu aurrez.

Aipatu ibilgailuak gidatzeko baimena duten pertsonek eta baimen hori indarrean dagoen bitartean, hileko 23,00 euro jasoko dituzte eta beste 3,87 euro gidatze funtzioa burutzen den egun bakoitzeko.

Tailerretako langileen funtzioen artean material mugikorra gidatzea ere sartzea erabaki da, gidatze hori tailerraren eremuan egiten bada (kotxe tokien barrualdea, trenbide lautada eta probetarako bidea). Prima hau, gidatzea trenbide orokorrean burutzen den kasuetan jasoko da.

Halaber, geltoki nagusietako edota trenen egoitza-geltokietako langileen funtzioen artean material mugikorra gidatzea ere sartuko da, gidatze hori geltokiaren eremuaren barruan egiten bada.

Bi kasuetan, aurretik prima hau jaso ohi duten langileek bermatuta izango dute prima finkoaren kobrantza «berme pertsonala» kontzeptuaren baldintzetan.

22:00ak eta 06:00ak bitarteko epean lan egindako orduek gau-lanaldi arruntaren araberako ordainketa izango dute, ondoren zehazten den moduan, soldata mailak kontuan hartzen ez direlarik:

  1. Gaueko lanaldia lanaldi arruntaren % 75a baino laburragoa denean.

  2. Gaueko lanaldia gutxienez lanaldi arruntaren

    • 75ekoa denean.

      Euro gaueko ordu bakoitzeko Euro gaueko ordu bakoitzeko

      1. 1,58 b) 2,78

Igande eta jaietan edo larunbat eta jaizubietan lan egiten duten agente guztiek eguneko zehazturiko diru kopuruak jasoko dituzte. Lanaldia osoa izango ez balitz, kopuru hori hainbanatu egingo litzateke.

Igandeak/Jaiegunak 35,13

Larunbatak/Jaizubiak 17,55

Prima honek zerbitzua utzi eta hurrengo egunean berriz hasi arterako 10 orduko atsedenaldiaren murrizketa konpentsatuko du. Hau gertatzen den lanaldi bakoitzeko eta lanaldien arteko tartea murriztea posiblea den lanpostuetarako, ondorengo diru kopuruak ordainduko dira:

Zenbatekoa eurotan

10 orduko atsedenaldia --

9 orduko atsedenaldia 5,44

8 orduko atsedenaldia 10,86

7 orduko atsedenaldia 16,30

Premiazko konponketa brigadak helburu nagusitzat urte osoan barrena eta mantentze zerbitzurik ez dagoenean garraio zerbitzua ziurtatzea duten lan taldeak dira.

Lanaldiaren luzapenaren ondoriozko lanorduak ez dira PKB ordu gisa ulertuko, Urteko Zenbaketaren arabera burutuko dira. PKB orduak ez dira Aparteko Lanaldi gisa hartuko, baina bai PKB ordu gisa, eta ez dira Urteko Zenbaketan sartuko.

Eguneko lanaldia amaitu ondoren langilearen zerbitzuak eskatzen baldin badira, egin beharreko lanordu horiek PKB ordu gisa ulertuko dira.

Premiazko konponketa brigadak Mantentze Sailetik edo, Zuzendaritzak beharrezko ikusten baldin badu, beste edozein Sailetik datozen langile boluntarioek osaturik egongo dira. Langilerik izango ez balitz, txandak egingo dira bitarteko agintariek hautatutako langileen artean, gutxienez plantilla osoaren % 75arekin. Derrigorrezko izaera izango du, beharrezko errotazioa gordez.

Langileria hori zehazten den sistemaren estaldura gunearen mugen barruan mensafono baten bidez aurkitzeko moduan egongo da. Honela banatuko da, lineaka:

Durangoko tailerra: 3

Errenteriako tailerra: 2

Lutxanako tailerra: 2

Leioako tailerra: 1

Zumaiako tailerra: 1

Ordainketak.

Aurkitzeko moduan egoteagatik edo prestasunarengatik 117,07 euro ordainduko dira asteko, nahiz eta lan efektiborik ez egin.

Premiazko konponketa brigadetako langileria derrigorrez joango da dagokion Aginte Postuak eskatzen dion tokira eta mota guztietako lanak burutuko ditu, Enpresan duen lanpostuaren betebeharrak beste batzuk izanik ere.

Halaber, 77. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, larunbat, igande eta jaiegunetan lan egiteagatik ematen den prima ere ordainduko da, eguneroko lanalditzat asteko batez besteko lanaldia hartuko delarik.

PKB-etako langileek eta Enpresako Zuzendaritzak eskatutako langile laguntzaileek 21,01 euro kobratuko dituzte lan egindako orduak PKB zerbitzu bat betetzera joaten direnean, lan ordu bezala hartuz egoitzara iristen diren unetik bertara itzuli arteko denbora.

Horrez gain, bazkaria edo afaria ordainduko dira haietako edozein PKB-aren parte hartzearen barruan dagoenean.

9 ordu ezartzen dira azken PKB zerbitzutik hurrengo mantentze-lanaldi arruntaren hasiera arteko atseden denborarako. Lanaldi batekin bat egiten duten atseden orduak ordaindutako baimena bezala hartuko dira. Azken PKB zerbitzuaren amaiera goizaldeko hiruretan baino beranduago izaten baldin bada, hurrengo eguneko lanaldia ordaindutako baimen bezala hartuko da, eta ezin izango da aparteko orduekin konpentsatu.

Mantentze lanetako ohiko jardunaldi baten aurretik hasitako PKB jarduera batean ohiko jardunaldi horretan sartzen bada, bi aldeek honako hau erabaki dute:

  1. Talde horretako ohiko mantentze lanen ohiko jardunaldiarekin bat datorren PKB parte hartzean emandako orduengatik, PKB-ko langileei orduko 5,41 euro ordainduko zaizkio, eta horrek hitzarmenean adosten den igoera izango du. Horrela, ohiko jardunaldiagatik ordaindutakoa gehi kontzeptu hori batu ondoren, azken zenbatekoa, orokorrean, PKB orduaren prezioaren berdina izango da.

  2. PKB parte hartzea amaitzean mantentzeko ohiko jardunaldian sartzen denean, PKB parte hartzearen derrigorrezko zatia amaitu ondoren, langileak aukera izango du:

    Jardunaldiaren gainerako denbora baimen ordaindu gisa hartzeko.

    Bere ohiko jardunaldiarekin jarraitzeko eta urteko zenbaketan metatzeko, ondoren, zerbitzuarekin ados jarri ondoren, egun horretan erabili ez duen ordaindutako baimen denbora erabili ahal izateko.

    Bigarren aukera hori, ordaindutako baimena atzeratzekoa, agintearekin ados jarri ondoren baino ezin izango da burutu. Hark, gainera, zaindu egin beharko du jardunaldiaren gehieneko iraupenarekin loturik indarrean dauden xedapenak betetzen direla, eta mugatu egin beharko du noraino luza daitekeen egun horretan egin beharreko ohiko jardunaldia, aurreko PKB parte hartzearen hasierako ordua kontuan izanik.

    Ohiko jardunaldiaren amaierara arte lanean egon ezean, zenbaketari, ohiko jardunaldi gisa lan egiteagatik erabili gabe utzi diren baimeneko orduak baino ez zaizkio gehitu urteko zenbaketari, eta ez harekin bat datorren PKB parte hartzeari dagozkionak, ezta egun horretan bertan ordaindutako baimen gisa erabili direnak ere.

Lanalditik kanpoko zerbitzurik gabeko bidaietarako hainbanapen orduen zenbatekoa 4,96 euro/orduko izango da:

Aparteko lanorduak desagerrarazteko helburuarekin bat etorriz, Aparte Orduak ordainduko dira, borondatezko prestasunik ez dagoen kasuetan eta Prestasun egunen kopurua egoitza horretako zerbitzuak dituen beharrei erantzuteko nahikoa ez denean. Borondatezko prestasuna dagoenean, langileak erabakiko du aparteko ordu gisa ordaintzea edo Urteko Zenbaketaren barruan sartzea.

Aparteko Orduen ordainketa ez da inoiz bateragarri izango atsedeneko derrigorrezko prestasun primaren ordainketarekin.

Aparteko lanorduen zenbatekoak ondorengoak izango dira:

Euroak

  1. maila 13,10

  1. maila 12,14

  1. maila 11,52

  1. maila 10,40

  1. maila 9,74

  1. maila 9,53

  1. maila 9,36

Kontzeptu hau hilero jasotako diruaren arabera eta aurrerago azaltzen den balore taularen arabera ordainduko da.

Kontzeptu hori Geltoki buru, Txartel Saltzaile eta Txartel Saltzaile funtziotan dagoen Aginte Postuko Operadore, Funikularreko agente funtzioak betetzen dituzten langileek jasoko dute.

Ondorengo eskala ezartzen da:

Euroak

150,25 eurotatik 300,51 eurotara 3,80

300,52 eurotatik 601,01 eurotara 9,75

601,02 eurotatik 1.202,02 eurotara 11,72

202,03 eurotatik 1.803,04 eurotara 18,16

803,05 eurotatik 3.005,06 eurotara 26,45

005,07 eurotatik 4.507,59 eurotara 31,22

507,60 eurotatik 6.010,12 eurotara 35,26

010,13 eurotatik 7.512,65 eurotara 39,67

512,66 eurotatik 9.015,18 eurotara 44,12

015,19 eurotatik 10.517,71 eurotara 48,52

517,72 eurotatik 12.020,24 eurotara 52,88

020,25 eurotatik 15.025,30 eurotara 61,68

025,31 eurotatik 18.030,36 eurotara 70,44

030,37 eurotatik aurrera 79,30

Bestalde, aurrerago jasotakoaren eraginik izango ez duten gidari-kobratzaileek kalte-dirua kontzeptua dela-eta, diru-kopuru jakina jasoko dute, Agente bakarra izanik lan egiten duten lanegun bakoitzeko 0,81 euro.

Dietak gastuen konpentsazio izaera izango du eta, beraz, ez da legez soldatatzat hartuko.

Kontzeptu hau ondorengo baldintzen arabera banatuko da:

  1. Dieten zenbatekoak ondorengo kopuruetan finkatzen dira:

    1. Egoitzatik 6 kilometro baino urrunagora egindako joan etorria 9,60 euro.

    2. Egoitzatik 12 kilometro baino urrunagora egindako joan etorria 16,03 euro.

    3. Egoitzatik 24 kilometro baino urrunagora egindako joan etorria 32,02 euro.

    4. Egoitzatik 48 kilometro baino urrunagora egindako joan etorria 48,06 euro.

    1. eta d) ataletako dietak joan etorriaren erdiko atsedenaldietan ere ordainduko da.

  2. Mantentze lanetako Sail eta Zerbitzu Zentraletako langileek 4 kilometro baino urrunagora joan eta egoitzara bazkaltzera itzultzen ez direnean kobratuko dute 1. (a) puntuan ezarritako dieta, hau da, eguerdian amaitzeko ordua arte lanean aritu eta arratsaldean, hasteko orduan, toki berean jarraitzen dutenean.

  3. Lanalditik kanpoko joan etorri eta itxaronaldi denborak hainbanapen lanaldi bezala ulertuko dira, kilometro edo frakzio bakoitzeko 5-tan, joan etorriaren luzera, lanean ari den egoitzaren eta bere lan egoitzaren artean dagoen distantzia ofiziala izango delarik. Mantentze Sailekoak salbuespena izango dira, bere lanaldia luzatzen den bakoitzean aparteko lanordu bezala ordainduko zaie eta.

    Zenbaketa hori zatika egingo da, hau da, tramu bakoitza aparte zenbatuz, eta hauek bateraezinak izango dira ondoren adierazten den bezala:

    0 km-tik 6 km-ra.

    6 km baino gehiagotik 12 km-ra.

    12 km baino gehiagotik 24 km-ra.

    24 km baino gehiagotik 48 km-ra.

    beti ere, gehienez 3 1/2 hainbanapen ordu.

  4. 48 km gorako joan etorria 15 egunetan jarraian egiten den bakoitzean, asteko atsedenaldiez gain, soldatadun lizentzia egun bat hartzeko eskubidea izango da.

    Lizentzia hori ezin izango da ekonomikoki konpentsatu.

  5. Egoera berezietan dieta kontzeptua gastu ordainduen kontzeptuaz ordezka daiteke.

  6. Kendu egiten dira dieta edo destakamendu gurutzatu edo biziozkoak.

  7. Mantentze lanetako Saileko eta Zerbitzu Zentraletako langileei, Enpresak erraztutako garraiobideez baliatzen direnean eta joan etorriaren distantzia edozein izanda ere, bazkarirako 9,60 eurotako dieta eta afarirako beste 9,60 eurotako dieta ordainduko zaie, egoitzatik kanpo bazkaldu edo afaldu egin behar bada egoerak horrela eskatzen duelako. Ez dute, beraz, c) eta d) ataletako dietarik kobratuko.

  8. Langileak eskatuz edo langile eta zerbitzuaren artean horrela adostu denean bizilekura eramaten baldin bada, ez zaio artikulu honetan aipatutako dietarik ordainduko.

Kontzeptu hau gaur egungo kopuru berberean ordainduko da, eta indarrean dagoen bitartean finko eta aldaezina mantenduko da.

Kontzeptu honen ordainketa sortu zuen hasierako arrazoia desagertzen baldin bada, desagertu egiten da, baita ere, jasotzeko eskubidea.

Berme pertsonalaren kontzeptua kobratzen duten langileek kontzeptu horren 24 hileko kobratzeko aukera izango dute, horren ondoren eskubide hori bertan behera geratuko delarik. Maila igoera, erretiro eta abarrengatik kontzeptu hau jasotzeko eskubidea aukera hori hartu eta 24 hilabete baino lehenago etengo balitz, jasotako diru kopuruaren soberakina deskontatu egingo da. Aukera bera izango dute edozein arrazoi dela eta berme pertsonalaren kontzeptua jasotzera iristen diren langileek.

BEDERATZIGARREN TITULUA

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA ETA LAN-OSASUNA

  1. Eskubideak eta betebeharrak.

    Langileek laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez babes eraginkorra jasotzeko eskubidea dute.

    Langileak lan-segurtasunean eta lan-osasunean babes eraginkorra jasotzeko eskubidea du: informaziorako, kontsultarako eta partaidetzarako, prebentziorako prestakuntza jasotzeko, bere osasun-egoera aztertzeko eta, langilearen osasunerako arrisku larria dagoenean, lan-jarduera gelditzeko eskubidea du langileak.

    Eskubide horrek lotuta dakar ET/FVk bere langileak laneko arriskuen aurrean babesteko betebeharra.

    Betebehar hori aurrera eramateko aurrekontua egingo da, inbertsioak arautzen dituena. Laneko Osasunbide eta Segurtasun Batzordeak lehentasunezko helburuak behin ezarri dituela, aurrekontu hori Zuzendaritzak eta sindikatuetako ordezkariek banatuko dute.

  2. Laneko Prebentziorako eta Osasunerako Zerbitzua.

    Langileen legezko ordezkariei galdetu ondoren, prebentzio-sistema bezala, Euskal Trenbide Sarearekin batera Prebentzio-Zerbitzu Erkidetua ezartzea erabaki da. Horrek Laneko Segurtasun eta Medikuntzako espezialitateak hartzen ditu bere barne, azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 30. artikuluan, Laneko Arriskuen Prebentzioan, eta urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege-Dekretuko 21. artikuluan, Prebentziorako Zerbitzuen araubidea eta aldaketak onartzen duenean, dioenaren arabera.

    Enpresako osasun saileko langileek Derrigorrezko Gaixotasun Aseguruaren errezetetan botikak agintzeko baimena izango dute, Osasun Enpresa Zerbitzuen Araudiaren 53. artikuluan ezartzen denaren arabera.

  3. Osasuna zaintzea.

    Langileen osasuna zainduko dela bermatuko da, lanari datxezkion arriskuen arabera. Osasuna zaintzeko azterketak egiteko, langileak bere oniritzia eman beharko du. Azterketa hori ez da borondatezkoa izango langileek betetzen duten lanaren baldintzek osasunean duten eragina baloratzea derrigorrezkoa denean edo lan hori egiteak arrisku berezia dakarrenean. Gainontzeko langileentzat edo enpresarekin harremanak dituzten pertsonentzat edo legezko xedapenean horrela zehaztuta dagoenean ere ez da borondatezkoa izango, baldin eta langileak arrisku berezietatik zaindu behar direnean eta berebiziko arriskua duten jarduerak egin behar dituztenean.

    Osasun-azterketek langileen osasuna ebaluatu beharko dute:

    Langilea lanpostuan hasi baino lehen edo langileak osasunarentzako arrisku berriak dituen jarduera zehatzak egin behar dituenean, osasun-azterketa egin beharko du.

    Osasun arazoak eduki dituelako lanpostua aldi luze baterako utzi behar izan duenean, lanera berriro itzuli aurretik osasun-azterketa egin beharko du.

    Osasuna zaintzeko aldizkako azterketa egin behar da.

    Langile guztiek urtean behin osasun-azterketa bat egiteko eskubidea izango dute.

    Osasuna zaintzeko azterketek protokolo zehatza edo bestelako neurri batzuk jarraitu beharko dituzte, langileek osasunarentzako kaltegarriak diren eragileekin lan egiten dutenean.

    Zirkulazioaren segurtasunarekin zerikusia duten lanpostuetan beharrezkoa izango da osasun azterketa hori egitea langileen osasun egoera egiaztatzeko, horrela Lan Osasunaren Araudia betez.

    Prebentzioko osasun-azterketak egitea posible izango da, batez ere, ikusmena, alkohol-maila, entzumena, abusuko drogak, etab. kontrolatzeko. Osasun-azterketa horiek nahi adina eta nahi den erara egingo dira. Aurrekoari kontra egin barik, 2008an, Laneko Segurtasun eta Osasunbiderako Batzordeak atal honetan idatzitakoa eztabaidatuko du, eta bertan adostutako neurriak beteko dira.

    Osasun-azterketak hainbat lanpostuetarako lanalditik kanpo egingo dira, eta 38,34 euro ordaindu beharko da. Bi alderdiek azterketaren data hilabeteko epean adostuko dute.

    Funtzio horiek Prebentzioko Zerbitzuaren Mediku Arloak beteko ditu, eta, behar bezalako akreditazioa eta baimena duten zentro espezializatuekin azpikontratatu daitezke zerbitzuko oinarrizko osasun jardueraz gaindiko zenbait jarduera eta diagnostikorako osagarrizko teknikak.

    Osasun-azterketa egin eta langile batek zirkulazioaren segurtasunean eragingo duen minusbaliotasunen bat duela aitortzen bada, Lan-Osasuneko Araudiak dioena beteko da. Araudi horrek haurdun dauden emakume langileak ere hartzen ditu epe mugatu batean zehar.

    Eraginpeko langileei osasun-azterketen emaitzei buruz jakinaraziko zaie. Enpresari eta prebentzioaz arduratzen diren pertsona edo erakundeei osasun-azterketetatik ateratzen diren ondorioei buruz jakinaraziko zaie. Osasun-azterketa horietako ondorioak langileak lanpostu horretan duen gaitasunari buruzkoak dira edo langilea babesteko eta arriskuetatik prebenitzeko neurriak sartzea edo hobetzeari buruzkoak.

Bisualizazio Pantailekin lan egin behar izango duten langileek pantailekin lanean hasi baino lehen osasun-azterketa bat egiteko aukera izango dute, eta aldizkako osasun-azterketak egiteko eskubidea ere izango dute. Osasun-azterketa horietan ikusmen-arazoak, aparailu motorearen eta psikologia mailako arazoak aztertuko dira bereziki.

Laneko Segurtasun eta Osasunbiderako Batzordeak bisualizazio pantailez baliatu behar duten lanpostuen egoera zainduko du, bereziki, ezaugarri ergonomikoak (pantailak non kokatuta dauden, mahaiak eta aulkiak nolakoak diren) eta inguruko baldintzak (argia, aireztapena, soinua) egokiak izatea zainduko du.

Bisualizazio pantailekin lan egitearen ondorioz gaixotasuneko sintomaren bat agertuz gero, lanpostua bera aztertuko da eta osasun-azterketa bat egingo zaio langileari.

Denbora osoan pantaila aurrean lan egin behar duten langileen lanpostuak zehatz-mehatz aztertuko dira eta beharrezko neurri-zuzentzaileak hartuko dira. Esaterako, atsedenaldiak egiteko neurriak edota beste zerbaitetan jarduteko aukera emango da.

Dena dela, Laneko Segurtasun eta Osasunbiderako Batzordeari dagokio aurreko idatz-zatietan adierazitakoak betetzen ote diren jakiteko jarraipena eta kontrola egitea.

ET/FVk beharrezko neurriak hartuko ditu lanean energia elektrikoa erabiltzearen ondorioz langileen segurtasunerako eta osasunerako sor daitezkeen arriskuak ekiditeko asmoz, eta hori posible izango ez balitz, arrisku horiek gutxienera murrizteko asmoz. Neurri horiek hartu ala ez, arriskuen ebaluaketaren emaitzen araberakoa izango da.

Aurrez egindako arriskuen ebaluaketaren arabera, elektrizitatearekin lan egiten duten langile guztiei elektrizitatearekin lan egiteak dakartzan arriskuei buruzko informazioa jasoko dutela bermatuko du enpresak eta baita arriskua ekiditeko prebentziozko neurriak eta babes-neurriei buruz ere jakinaraziko zaie.

Laneko Segurtasun eta Osasunbiderako Batzordeak aurreko idatz-zatietan adierazitakoak betetzen direla kontrolatuko du, eta baita elektrizitateak sor ditzakeen osasunerako eta segurtasunerako arriskuak ezabatzera eta hori posible ez bada, arriskuak murriztera bideratutako bestelako edozein neurri hartzen direla bermatuko du.

Enpresak ET/FVko langileen arrisku psikosozialen ebaluaketan zehaztutako neurri prebentiboak martxan jarriko ditu.

Kanpoko indarkeria prebenitzeko asmoz, enpresak kanpoko indarkeriaz arduratuko den lan-taldea sortuko du eta horrek kanpoko indarkeria prebenitzeko politika egingo du, gertaera erregistratzeko protokoloa egingo du, indarkeria gertatu ondoren jarduteko prozedura zehaztuko du, «Prebentzio-gida» bat egingo du eraginpeko langileentzat, neurri-zuzentzaileak prestatuko ditu eta eraginpeko langileen gaitasuna diseinatuko du.

Aurreko idatz-zatietan adierazitakoaren jarraipena eta kontrola egiteko arduraduna Koordinazio-Taldea izango da (Honako hauek osatuko dute: Zuzendaritzako, Prebentzioko Zerbitzuko, Lan-Osasuneko eta Sindikatu-Atal bakoitzeko kide batek) eta Zero Indarkeria Taldea (honako hauek osatuko dute: Zuzendaritzak, Lan-Arloen Buruzagitzak, Prebentzio-Zerbitzuak eta eraginpeko zenbait taldek). Horiek aldizka batzartuko dira indarkeriaren kontrako prebentzio-programen jarraipena, kontrola eta hobekuntza egiteko, biktimari laguntzeko kanpo- eta barne-zerbitzuen gida bat emateko, udaleko agintaritza eta agintaritza autonomikoekin koordinatzeko eta elkarri laguntzeko protokoloa ezartzeko eta, kasuan kasu, behar denari gertakari larriei buruz jakitera emateko.

Lan-Osasunak arrisku psikosozialen ebaluaketan deskribatu diren profilen jarraipen pertsonalizatua egingo du, horretarako, bakarka edo taldean beharrezkoak diren prebentziozko neurriak hartuko dira.

Arriskuen Ebaluazioak honako hau zehaztu beharko du: haurdun dauden edo berriki erditu diren langileek beren edo umekiaren osasunean eragin negatiboa izan dezaketen agente edo laneko prozedura edo baldintzekiko duten esposizioaren nondik norakoak, maila edo iraunaldia zehaztea. Arriskuen Ebaluazioak aditzera ematen badu, langile horien segurtasuna eta osasuna arriskuan daudela edo egoera horrek langile horien haurdunaldian edo edoskitzealdian eragin negatiboa izan dezakeela, Enpresak beharrezko neurriak hartuko ditu langile horiek arrisku horretatik baztertzeko, eraginpeko langileen baldintzak edo lanaldia aldatuz. Neurri horiek, beharrezkoa denean, gaueko lana ez egitea edo txandakako lana ez egitea ekarriko dute.

Lanpostua edo lan-denbora egokitu ezin bada, edo egokitu arren, lanpostuaren baldintzak kaltegarriak izan badaitezke haurdun dagoen langilearentzat edo umekiarentzat, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren edo Mutuaren zerbitzu medikuak behar bezala egiaztatuta, eta emakume langileari lagundu dion Osasunaren Zerbitzu Publikoko medikuaren txostena aurkeztu ondoren, langile horrek beste lanpostu edo eginkizun bat bete beharko du, hain zuzen ere, langilearen egoerarekin bateragarria dena. Enpresariak erabaki beharko du, langileen ordezkariekin eztabaidatu ondoren, zein lanpostuk ez duen arriskurik suposatzen.

Lanpostua edo eginkizuna aldatzerakoan mugigarritasun funtzionaleko kasuetan ezarriko diren arau eta irizpideak hartuko dira aintzat, eta aldaketa hori langilearen osasun-egoerak aurreko lanpostura itzultzea baimenduko dion arte egongo da indarrean.

Aurreko idatz-zatiko arauak ezarri arren, ez balego langileak zuen lanpostuari baliokide den beste lanposturik edo funtziorik hutsik, orduan, emakume langilea beste talde edo mailako lanpostu batera joango da, baina jatorrizko lanpostuko ordainsari bera jasotzeko eskubidea izango du.

Teknikoki eta objetiboki langilea ezingo balitz lanpostutik aldatu, edo justifikatutako arrazoiengatik ezingo balitz aldaketa egin, eraginpeko emakume langileari kontratua etengo litzaioke haurdunaldian arriskua izateagatik, langileen Estatutuko 45.1 artikuluko d) atalean adierazten denentz. Kontratua eten egingo zaio langilearen segurtasuna edo osasun ona bermatzeko behar den denboraldian eta bere aurreko lanpostura itzuli ezin duen bitartean edo baliokide den beste lanpostu batera aldatu ezin den bitartean.

Aurreko 1 eta 2 idatz-zatietan xedatutakoa edoskitzealdi naturalean ere aplikatuko da, lan-baldintzek emakumearen edo seme-alabaren osasunean eragin negatiboa izan badezakete, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren edo Mutuaren zerbitzu medikuak behar bezala egiaztatuta, eta emakume langileari edo bere seme-alabari lagundu dion Osasuneko Zerbitzu Nazionaleko medikuaren txostena aurkeztu ondoren. Halaber, 3. idatz-zatian xedatutako baldintzak betetzen badira, eraginpeko emakume langileari kontratua eten egitea posible izango da bederatzi hilabete baino gazteago diren seme-alabei bularra emateagatik arriskua dagoenean, Langileen Estatutuko 45.1 artikuluko d) atalean adierazten denentz.

Haurdun dauden langileek jaio aurreko azterketak eta erditzeko prestakuntza teknikoak egin behar dituztenean, lanetik joan daitezke eta lanean ez dauden denbora hori ere ordaindu egingo zaie. Hala ere, enpresariari egoera horretaz aldez aurretik jakitera eman behar zaio eta azterketa eta prestakuntza tekniko hori lanorduetan egiteko beharra justifikatu beharko dute.

Enpresak langile guztiei banakako babes ekipoak emango die, langile bakoitzak egiten duen lanaren arabera.

Zerbitzuko Arduradunak eta Prebentzioko Zerbitzuak langile bakoitzari banakako babes ekipoa emango dio, baina babes ekipoak ondo erabiltzen direla kontrolatu behar duena Zerbitzuko Arduraduna da.

Prebentzioko Zerbitzuak ematen duen banakako babes ekipoa erabili beharko da, eta lanean ez da erabiliko beste arropa edo beste banakako babes ekiporik Prebentzioko Zerbitzuak baimena ematen ez duen eta horretaz jakitun ez den bitartean.

Banakako babes ekipo guztiek CE markatua izan behar dute eta informazio-orri bat ere izango dute. Bertan argi eta garbi azalduko dira ekipoak eskaintzen dituen babes-mailak, mantenua eta, kasuan kasu, beharrezko ordezkapenak, etab.

Langileek lan-baldintzak hobe dezaten partaidetza sustatzeko eta langileen informaziorako, kontsultarako eta partaidetzarako eskubideak betetzen direlarik azaroaren 8ko 31/1995 Legean, Laneko Arriskuen Prebentzioan, dioenaren arabera, ET/FVko Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko da. Batzorde hori parte hartzeko organo parekide eta kide anitzekoa izango da, zeinaren bidez Enpresak arriskuak prebenitzeko egiten duenari buruz aldizka langileei kontsultako diena.

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordea 14 kidez osatuta dago (Zuzendaritzak berak Batzordearen presidentea eta idazkaria izendatuko ditu); Zuzendaritzak 7 kide izendatuko ditu eta gainontzeko 7 kideak Prebentzioko Ordezkariak dira, hau da, langileen ordezkariak dira (laneko arriskuak prebenitzeko funtzio bereziak dituztenak, horiek Batzorde Iraunkorrean ordezkapena duten zentral sindikalek izendatzen dituzte, Batzorde Iraunkorreko ordezkapen-mailaren arabera). Prebentzioko Ordezkari horien gaitasunak eta ahalmenak 31/1005 Legeko 36. artikuluan, Laneko Arriskuen Prebentzioan, adierazten direnak dira.

Prebentzioko Ordezkariek Enpresa-Batzordeko kideak ez dira zertan izan behar eta Enpresako sail ezberdinetatik aukeratu behar dira betetzen duten karguko funtzioak eta Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide direnez, aurrera eramateko nahikoa denbora izango dute, Langileen Ordezkari bezala duten ordu-kreditua kontuan izan barik. Horretaz gainera, Prebentzioko Ordezkariek beren funtzioak ondo egin dezaten, Enpresak beharrezko baliabideak eta prebentzio-arloko prestakuntza emango die. Prestakuntzara emandako denbora hori lan-ordutzat hartuko dira ondorio guztiei begira.

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordea bi hilabeterik behin ohiko bilkuran batzartuko da, hala ere, Batzordeko edozein kidek eskatuta bilkura berezia ere egin daiteke. Batzorde hori kideek adosten duten araudiaren arabera erregulatuta egongo da, 31/1995 Legeko 38.3 artikuluan, Laneko Arriskuen Prebentzioan, adierazten denentz.

Batzordeko batzarra dela-eta, Prebentzioko Ordezkariek edukiko dituzten bidaia-gastuak enpresak ordainduko ditu.

Era berean, Batzordeko batzarra goizean eta arratsaldean izateagatik, Prebentzioko Ordezkariak etxetik kanpo bazkaldu behar dutenean ere Enpresak ordainduko die bazkari hori, 83-1 artikuluko a) atalean adierazten denentz.

Batzordeko batzarra egun erdi bat irauten duen arren, Prebentzioko Langileak probintzia batetik bestera joan behar direnean, Enpresak horrek sortzen dituen gastuak ere ordainduko dizkie, 83-1 artikuluko a) atalean adierazten denentz.

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeko ohiko bilkuretara ondorengo hauek joan daitezke: Sindikatuetako Ordezkariak (zentral bakoitzetik pertsona bakarra), ahotsa edukiko dute, baina botoa emateko eskubiderik ez; Batzordean eztabaidatuko diren gaietan adituak diren enpresako langileak; enpresa-kanpoko prebentzioko teknikariak, Batzordeko kideren batek eskatzen baldin badu; eta enpresako edo enpresatik kanpoko bestelako edozein teknikari, batzordeko edozein kidek hala eskatzen duenean.

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak dituen eskumenak eta ahalmenak 31/1995 Legeko 39. artikuluan, Laneko Arriskuen Prebentzioan, adierazitakoak dira, baita ezarri daitekeen bestelako garapenerako edozein arau ere.

Araudi honetan xedatzen ez den guztiari dagokionez, laneko arriskuen prebentzioa erregulatzen duen araudia ezarriko da.

Langile batek, Zerbitzu Medikuak hala esanda, bere lanpostuko eginkizunak epe mugatu batean bete ezin dituenean segurtasun edo osasun arrazoiengatik, behin-behinekoz, inguruko beste lanpostu batean jarriko zaio.

HAMARGARREN IZENBURUA

ESKUBIDE SINDIKALAK

Enpresa Batzordeak Enpresak garraio zerbitzua eskaintzen duen Lurralde Historiko bakoitzean Enpresako langileen osotasunak dituen organo ordezkatzaile eta kolegiatuak dira.

Batzorde enpresetako kideen kopurua Langileen Estatutuaren 66. artikuluan ezarritakoaren arabera erabakiko da.

Enpresa Batzordeek ondorengo Eskumenak izango dituzte:

  1. Segurtasuna eta Higieneari buruzko arauetan erabakitakoa eta gai horren inguruan hartzen diren erabakiak betetzen direla ziurtatu.

  2. Batzorde Iraunkorreko Idazkariarengandik ondorengo informazioa jaso:

    1. Diziplina espedienteen irekierak eta zigor ezarpenak.

    2. Langileen Estatutuaren 64. artikuluan aurreikusten diren guztiak.

Zentro arteko Batzordea edo Batzorde Iraunkorra Enpresako langile guztiak ordezkatzen dituen organo gorena da. Langileriaren kezka, itxaropen eta iradokizun guztiak bideratzeaz arduratuko da, parte hartze, elkar laguntza eta kontrol horren bitartez giro sozial eta lan giro onena lortzeko eta baita zerbitzu publikoan eraginkortasun eta emaitza hobeagoak ere.

Batzorde iraunkorra hamabi kidek osatuko dute. Kide horiek Enpresa Batzordeetako kideen artean aukeratuko dira, eta bertan dauden sindikatuen proportzionaltasuna gordeko da, hauteskundeen emaitzak orokorrean hartuta.

Batzorde iraunkorrak presidentea eta idazkaria aukeratuko ditu bere kideen artean, eta prozedura araudia egingo du hiru hilabeteko epean. Araudi horren kopia bat igorriko dio Enpresaren Zuzendaritzari, eta Hitzarmenari gehituko zaio, haren zati bilakatuz.

  1. Sarrera eta maila-igoera azterketa egitarau eta ereduen lanketan parte hartzea.

  2. Zerbitzu koadroen onarpena.

  3. Hitzarmen Kolektiboen negoziaketa.

  4. Orokorrean, Langileen Estatutuaren 41. eta 64. artikuluetan azaltzen diren guztiak eta Hitzarmenez Enpresa Batzordeei emandakoak.

Enpresa Batzorde desberdinetako kideek ordu kreditu bat izango dute bere funtzioak bete ahal izateko Langileen Estatutuak 68. artikuluan ezartzen duen bezala.

Batzorde Iraunkorreko partaide ere diren Enpresa Batzordeetako kideei hileko 40 orduko kreditua bermatuko zaie.

Bestalde, Enpresak bere gain hartuko ditu Osoko Bilkura egin edo Batzorde Iraunkorra biltzen delako Batzordeetako langileek lurralde historiko batetik bestera bidaiatzean sortutako gastuak.

Halaber, Enpresak 83.1.a) artikuluan adierazten den dieta ordainduko dizkie ordezkari sindikalei bilera horiengatik bere etxebizitzatik kanpo egindako bazkariak, bilera goiz eta arratsaldez luzatzen bada.

Horretarako, dagokion Idazkariak dietarako eskubidea duten guztien zerrenda aurkeztuko dio Enpresako Zuzendaritzari.

Lurralde batetik bestera doazen ordezkariei ere ordainduko zaie 83.1.a) artikuluan aipatzen den dieta, nahiz eta bilera egun erdikoa izan.

Sindikatuek, izaera juridikoa eta enpresan eragiteko ahalmen osoa lortu nahi badute honakoa aurkeztu beharko dute Giza Baliabideen Zuzendaritzan euren ordezkari edo sustatzaileen bitartez:

  1. Euren Izen ematea EHAAn edo BOEn ofizialki publikatu izanaren fotokopia.

  2. Enpresako ordezkaritza edo gobernu organoen eraketaren akta eta euren ordezkari hautetsien izenak.

    Enpresan aitortutako sindikatuek euren funtzio sindikala behar den moduan gauzatzeko aho batez hitzartutako laguntza materiala eta informazioa izango dute.

    SALOko 11-2 artikuluan esaten denari jarraituta kuota sindikalak euren afiliatuen soldatetatik hilero kobratu daitezen nahi duten sindikatuek, idatziz jakinarazi beharko diote Enpresako Zuzendaritzari, dagokion deskontua egin ahal izateko zein sarrera-mota aukeratu duten esanez. Ezinbesteko baldintza izango da eragindako langileen aldez aurretiko oniritzi idatzia. Sindikatu kuotak ezin dira enbargatu.

    100. artikulua. Sindikatuen ordezkaritza.

    Audientzia berezia egiaztatzen duten sindikatuak izango dira enpresako sindikatu ordezkatuenak. Audientzia bereziak adierazten du estatu mailan Enpresa Batzordeko edo Administrazio Publikoei dagozkien beste organo batzuetako kideen % 10 edo gehiago lortzea edo % 15 baino gehiago Autonomia Elkarteetan.

    101. artikulua. Langile afiliatuak.

    Araubide juridiko sindikala duen sindikatu berean afiliatutako langileek hauxe egin ahal izango dute enpresan:

  1. Atal Sindikalak eratu, sindikatuen estatutuetan ezarrita dagoenarekin bat etorrita.

  2. Batzarrak egin, Giza Baliabideen Zuzendaritzari aurretiaz jakinarazita, kuotak batu eta informazio banatu lanorduz kanpo ohiko lan jarduna eragotzi barik.

  3. Sindikatuak igortzen dio informazioa bere lanpostuan jaso.

  4. Bere Atal Sindikalaren izenean joan deituak izan diren ekitaldi eta bileretara.

    102. artikulua. Sekzio Sindikalak.

    Sekzio Sindikalak bere interesak defendatzeko Sindikatu batera afiliatutako langileen multzoaren organo ordezkatzaileak dira.

    103. artikulua. Bere onespenerako baldintzak.

    Oro har, Enpresa mailako bere egitura onesten da.

    Bere onespenerako baldintzak:

    1. Legez eratutako sindikatu baten partaide izatea.

    2. Partaide den Sindikatuko Estatutuekin ados eratzea. Adostasun hori egiaztatu egin behar du sindikatu horren ordezkaritzak.

      Sindikatu bakoitzeko Sekzio Sindikal bakarra onetsiko da.

      104. artikulua. Eskumenak.

      Hauek dira Sekzio Sindikalen konpetentziak:

      1. Bere sindikatuen interesak ordezkatu Enpresako Zuzendaritzaren aurrean eta honekin mantendu behar diren harremanak bideratu.

      2. Lan gaiekin zerikusia duen eta indarrean dagoen legedia hausten ez duen propaganda egin lantegietako iragarki tauletan.

      3. Enpresan dauden arazoen inguruko informazioa bidali eta jaso.

      4. Enpresako langileen arteak afiliatuak lortzeko propaganda egin.

      5. Bere garapenerako eta zabalkunderako beharrezko bitartekoak erabili.

      6. Beharrezko ikusten dutenean kanpoko aholkulariengana jo.

      7. Hauteskunde sindikaletarako kandidaturak aurkeztu, bere karguak izendatu eta uztaraziz.

        105. artikulua. Sekzio Sindikalen bermeak.

        Sekzio Sindikal bakoitzak plantilla osoan jasotako boto kopuruen araberako ordu kreditu bat izango du:

        50 ordu / hileko botoen % 15arekin.

        70 ordu / hileko botoen % 17,5arekin.

        90 ordu / hileko botoen % 20arekin.

        110 ordu / hileko botoen % 22,5arekin.

        130 ordu / hileko botoen % 25arekin.

        150 ordu / hileko botoen % 27,5arekin.

        Enpresa Batzorde eta Sekzio Sindikaletako kideek eta Ordezkari Sindikalek Langileen Estatutuaren 68. artikuluaren azken paragrafoan ezarritakoaren arabera erabili beharko dituzte ordu kredituak, ondorengo baldintzak jarraituz:

      1. Enpresa Batzordeko kideen eta Ordezkari Sindikalen urte osoko ordu guztiak sindikatuan pilatuko dira.

      2. Kreditu hori zentral bakoitzera afiliatutako edozein langilek erabili ahal izango du.

      3. Kredituaren batuketa urtean behin egingo da, bere banaketa Zentralak nahi duen modura egingo duelarik urtean zehar.

      4. Sekzio Sindikal bakoitzak bere kide bat libera dezake orduka bere lanpostuaren lan funtzioetatik ondorengo baldintzak betetzen badira:

        Nahiko ordu kreditu izatea.

        Enpresa Batzordeko partaide edo Ordezkari Sindikal izatea.

        Gutxienez 6 hilabeterako liberazioa izatea.

        Halaber, Sekzio Sindikalek bere lan funtzioetatik aska ditzakete bere kideak Ordezkari Sindikalaren funtzioak betetzeko, Plantilla osoa kontuan hartuz, afiliatuen % 10 baldin badute. Dena den, liberatu bakarra izango da gehienez Sekzio Sindikal bakoitzeko. Liberatuek Enpresa Batzordeko edo Administrazio Kontseiluko partaide edo Ordezkari Sindikal izan beharko dute.

        Afiliazio ehuneko hori egiaztatu beharko da, Sekzio Sindikal bakoitzak, urte bakoitzeko ekainaren eta abenduaren amaieran, Zuzendaritza Sozialaren aurrean aurkeztuko duen izendun zerrendaren arabera.

        Liberatu sindikalak zuzenean edo zeharka, lokalizagarri egongo dira, zergati larriak edo beharrezkoak direla eta, presazko izaera sortutako laneko arazoen ondorioz dei daitezkeen bileretara, zitazioetara, etab. joateko.

        Halaber, laguntzaile gisa aurkeztu ahal izango dira afiliatuek hasitako prozesuetan, edo Enpresaren Zuzendaritzaren aurrean egiten dituzten erreklamazioetan, batez ere diziplina espedienteen edo istripu larrien ondorioz irekitako espedienteen ondorioz aurrera eramandako aitorpenetan edo erreklamazioetan.

        Liberatu sindikalek bere mailei dagokien soldata kontzeptu finkoez gain, konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute bere betebehar sindikalengatik bereizkeria ekonomikorik jasan ez dezaten. Langileen Estatutuaren 68. artikuluan jasotzen denaren arabera.

        Konpentsazio bera emango zaie orduen pilaketarengatik liberatutakoei, pilaketa hori gutxienezko sei hilabeteko epean etengabe gertatuko balitz.

        106. artikulua. Ordezkari Sindikalak.

        Enpresan afiliatuta dauden langileen artean eta langileek hautatutako Ordezkari Sindikalak izango dira, ondorio guztiekin, Sekzio Sindikalen ordezkariak. Hauen izendapenak Enpresako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio eragin osoa izan dezaten.

        Bi Ordezkari Sindikal izango dira Enpresa Batzordeetarako hauteskundeetan gutxienez botoen % 10 jaso duten Sindikatuen Sekzio Sindikal bakoitzeko.

        Botoen % 10 lortu ez duten Sindikatuen Sekzio Sindikalek Ordezkari Sindikal bakarra izango dute.

        107. artikulua. Ordezkari Sindikalen Bermeak.

        Enpresa Batzordeetako partaide ez diren Ordezkari Sindikalek besteentzako ezarritako bermeak izango dituzte, baita LOLS-aren 10-3. artikuluak ezagutzen dizkien eskubideak ere.

        Dena den, ordu kreditua aurreko artikuluetan liberatu eta sekzio sindikaletarako ezarri den ordu kreditua ez bada gainditzen bakarrik erabili ahal izango da.

        108. artikulua. Lurralde edo Estatu mailako ordezkari sindikalak.

        Erakunde sindikal adierazgarrienetan lurralde, autonomia edo estatu mailako hautez karguak dituzten langileei LOLS-aren 9. artikuluan jasotako Eskubideak aplikatuko zaizkiela erabakitzen da.

        109. artikulua. Ordu sindikalen eskaera.

        Baimen sindikalen eskaerak ostegunaren eguerdiko 14:00ak baino lehen eskatu beharko dira hurrengo asterako, eta beti ere baimen sindikala izan beharreko eguna (berau kontatu gabe) baino 4 lanegun baino gehiagoko epearekin, Antolakuntza eta Giza Baliabideak Sailari idatziz jakinaraziz.

        Koadroen menpe ez dagoen langileriak egun bete lehenago jakinarazi beharko du orduak hartu nahi dituela.

        Orokorrean ez da ordu sindikalik eskainiko larunbat, igande eta jai egunetan, oso kasu berezietan izan ezik.

        Zerbitzu koadroei, egutegiei, etab. buruzko negoziaketetarako, arau orokor gisa, ordezkaritza duen sindikatu bakoitzeko pertsona bakarrak izango du baimen sindikala Enpresaren kontura (Segurtasun eta Osasun Batzordean izan ezik).

        Sekzio Sindikalen bilerak aurreko asteko ostegunaren 14:00ak baino lehen eskatu beharko dira. Bi Sekzio Sindikalek ezingo dute bilerak une berean egin eta lehentasuna izango du lehenago eskatutakoak.

        Ezezkoa ordu kreditua agortuta dagoenean bakarrik emango ahal izango da. Erantzuna ezarritako epean ez bada eman, baimena emana dagoela ulertuko da.

        110. artikulua. Partehartze sindikala.

        Sindikatuek ondorengo Batzordeen bitartez hartuko dute parte Enpresaren martxan:

        1. Zirkulazioaren Segurtasun Batzordea.

          Zirkulazioaren Segurtasun Batzordea Zuzendaritzako ordezkari banak eta Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duen Zentral Sindikal bakoitzeko kide banak, horretarako beren beregi izendatuak, osatuko dute.

        2. Zerbitzu Koadroen Batzordea.

          Zerbitzu Koadroen Batzordea Zuzendaritzaren ordezkari batez eta Batzorde Iraunkorrak dituen kide kopuru eta ordezkaritzaz osatuta egongo da. Azken ordezkari horiek dagokien Sekzio Sindikalak izendatutakoak izango dira.

          Koadroen Batzordea Batzorde Iraunkorraren Batzorde ordezkaria izango da ondorio guztietarako.

          Batzorde honen funtzioa langileriaren lana arautzen duten Zerbitzu Koadroak negoziatzea izango da. Elkartearen martxarako Zerbitzu Koadroek duten garrantzia kontuan hartuta, Batzordeak indarrean dagoen legediarekin adostasuna gordez negoziatuko du, bertan aurreikusitako epeak ahalik eta gehien arintzen saiatuz.

          Batzordeak plantillari eta lan baldintzen aldaketen inguruan hartzen dituen erabakiak Batzorde Iraunkorrarekin akordio gisa hartuko dira.

        3. Gizarte Laguntzen Batzordea.

          Gizarte Laguntzen Batzordea honela osatuta egongo da: Batzorde Iraunkorrean ordezkaritza duen Zentral Sindikal bakoitzeko bere Sekzio Sindikalak izendatutako kide finko bat eta Enpresako Zuzendaritzako ordezkari kopuru bera.

          Batzorde honen funtzio nagusia mailegu, jangela, eskolarako laguntza, euskararen sustapena, uniformeak eta, orokorrean, gizarte laguntza bezala hartzen den edozein kontzepturekin zerikusia duen guztiaren tratamendua izango da.

        4. Lanpostuen Balorapenerako Batzordea.

          Lanpostuen Balorapenerako Batzordea eratzen da, Zuzendaritzak eta Batzorde iraunkorrak izendatutako ordezkaritza parekidea izango duelarik, lau lagun alde bakoitzetik.

          Bere funtzioa Lanpostuen Balorapenaren sistema mantentzea izango da. Horretarako, lan hori betetzeko beharko dituen prozedura arauak sortu beharko ditu bere lehen bileran.

        5. Lan Osasun eta Segurtasun Batzordea.

          Lan Osasunaren Batzordea Zuzendaritzak eta Batzorde Iraunkorrean ordezkaritza duen Sekzio Sindikal bakoitzak eta bertan duen ordezkari kopuruaren arabera izendatutako ordezkaritza parekidea izango du. Bere gain hartuko ditu Laneko Arriskuen Prebentzio Legean eta berau garatzen duen araudian ezarritako legezko funtzioak.

          Horren funtzionamendua, bere inguruan adostutako Araudian oinarrituz araupetuko da.

        6. Epaimahai aztertzailea.

          Epaimahai aztertzailea da Zuzendaritzaren ordezkaritzak eta Langileen ordezkaritzak osaturiko organo kolegiatua, leku aldaketa, barne sustapen eta kanpoko aukeraketa prozesuetan objektibotasuna eta gardentasuna bermatzeko, lehiakortasun eta inpartzialtasun irizpideek gidaturik. Eraketa, funtzioak eta funtzionamendu arauak hitzarmen honen 17. artikuluan araupetzen dira.

          HAMAIKAGARREN IZENBURUA

          SARIAK ETA ZEHAPENAK

          SARIAK

          111. artikulua. Sariak.

          Langileen Jokabidea, etekina, lankortasuna eta koalitate bikainak saritu asmoz, eta bere betebeharren buruketan gorantz Jo dezan, sariak emango dira ondoko zioengatik:

          Merezimenduzko ekintzak.

          Enpresan emandako denbora.

          112. artikulua. Merezimenduzko ekintzak.

          Merezimenduzko ekintzatzat hartzen dira, betetzean bizia edo osotasun fisikoa arriskatu ez arren, arauzko betebehar soilerako baino borondate edo Jokabide arras hobea azalduz egiten direnak, erabiltzaileen edo langileen segurtasuna hobetzeko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, edozein anormaltasun edo eragozpen ekidin edo gainditzeko, enpresaren irudia edo produkzio prozesuak bultzatzeko, etab.

          Merezimenduzko ekintzengatiko sariak ondokoak izan daitezke:

          1. Batetik sei hilabeterako balioko diru-sariak.

          2. Langileari urte betean dagozkion oporrak bikoiztu arterainoko gehikuntza.

          3. Ordaindutako baimena, hamar egunekoa gehienez.

          4. Bidaiak eta ikasketetarako diru-laguntzak.

          5. Laudoriozko gutuna.

            Aurreko artikuluen efektutarako abagune berezi bezala baloratu dira langilea une horretan zerbitzuan ez egotea, edo parte hartzera derrigorturik ez egotea, eta baita ere medio egokiren ezean, gutxientasun nabarmenean edo holako egoeratan aurkitzea.

            Aurreko sarien kalkulurako, hilabetekoa esatean, soldata, balorazioa eta antzinatasuna kontzeptuak gehituko dira.

            113. artikulua. Iraupenagatiko Saria.

            Ondokoa izango da:

          1. Bi hilabeteko soldata, zerbitzuko 30 urte, artean 35era iritsi gabe, bete dituen langilearentzat.

          2. Hiru hilabeteko soldata 35 urte, artean 40ra iritsi gabe, bete dituen langileari, a) atalean esandakoa jaso ez baldin badu, hiru hilabetekoa, bestela, b) eta a)-ren arteko diferentzia.

          3. Lau hilabeteko soldata 40 urte betetzean, a) eta b) ataletakoa ordaindu ez zaion kasuetan, bestela, c)-ri b) eta a) kenduko litzaizkioke.

            Aurreko ataletan aipatzen diren hilabetekoen zenbatekoa oinarrizko soldata kalkulatzeko, Hitzarmenaren II. eranskinean dauden tauletan ezarritakoa erabiliko da.

            Sariok dagozkion langileak eskatuta emango dira, edota erretiro edo heriotza kasuetan.

            40 urteko iraupenaren saria, langilearen eskariz Jasotzen baldin bada, erretiroa edo heriotza gertatzen denean erregularizatuko da.

            114. artikulua. Ematea.

            Sariak ematea, iraupenekoa salbu, Enpresaren Zuzendaritzak langilearen nagusi edo lankide, edo autoritate erabiltzaileen eskariz burutzen duen aurrezko espediente kontraesanezkoaren ondoren beteko da.

            Merezimenduzko ekintzak direla eta ematen diren sariak langilearen espediente pertsonalean sartuko dira, eta Hitzarmen honen 124 eta 134. artikuluetan ezarritako ondorioak izango dituzte.

            FALTAK ETA ZEHAPENAK.

            115. artikulua. Definizioa.

            Faltatzat hartzen da nahita edo axolagabekeriaz egindako uzte edo ekintza oro, zeinek lan arlorako indarrean dagoen legezko erabakiren bat haustea dakarrena.

            116. artikulua. Falten sailkapena.

            Faltak, beren grabetasunaren arabera, hiru taldetan sailkatzen dira: arinak, larriak eta oso larriak.

            Erregistro honetan aipatzen diren faltak ez dira gerta daitezkeen guztiak. Falta bat adierazia ez dagoenean antzekoenaren parekoa izango da.

            FALTEN ZERRENDA.

            117. artikulua. Falta arintzat hartzen dira:

            1. Justifikatu gabeko puntualtasun faltak, hilabetean lautan baino gehiagotan egiten ez direnean. Atzerapen horrek ez du zerbitzuan oztoporik, trabarik edo aldaketarik sortu behar izango.

            2. Higiene edo norberaren garbitasun falta, bai eta uniformea era desegokian edo ez osorik erabiltzea.

            3. Laneko material, makina, tresna eta lanabesak ondo ez zaintzea, kalterik edo aberiarik sortzen ez denean, edota zerbitzuaren martxa onean eraginik ez dutenean.

            4. Lan-araudien haustura, axolagabekeria edo zuhurgabetasun soila, zerbitzuaren segurtasunean edota erregulartasunean eraginik ez duenean.

            5. Zerbitzuaren barruan beste langileren batekin edo erabiltzaileekin edo hirugarrenekin (hornitzaileak, kontratetako langileak, etab.), desegoki jokatzea, bere garrantzia dela eta hurrengo taldeetan ez dagoenean.

            6. Esan direnen antzeko beste edozein.

              118. artikulua. Falta larritzat hartzen dira:

            1. Zirkulazioarekin zerikusirik duten zerbitzuetan, zerbitzuak oztopatu, trabatu edo aldatu dituzten justifikatu gabeko faltak.

            2. Lizentziak eskuratzeko gezurrak esatea.

            3. Karguaren zerbitzuak betetzean lehentasunezko tratua emateagatik edonolako ordainik onartzea.

            4. Urtebete batean lau falta arin egitea.

            5. Txartelik gabeko pertsonen bidaiak edo fakturatu gabeko merkantzien garraioa onartzea, holakorik ekidin edo eragotzi behar duten langileen aldetik, lukuru-nahirik gabe, eta halaber, langileentzako eta beren familientzako txartelak eta paseak beste batzuei erabiltzen uztea.

            6. Lanaldian zehar, baimenik gabe, norberaren arazoetan aritzea.

            7. Zerbitzua justifikaziorik gabe utzi izana, bere segurtasunean edo erregulartasunean eraginik izan ez duenean.

            8. Hogeita hamar egunetan justifikaziorik gabe lanera hiru egunez huts egitea.

            9. Laneko diziplinarik ezak edo desobedientziak; hurrengo taldean sartu ez direnak.

            10. Lanera huts egiteko gaixotasun-plantak egitea edo justifikatu gabeko gaixotasunak alegatzea.

            11. Ondorio larriak izanik ere hurrengo atalean sartzen ez diren araudien axolagabekeriak, zuhurgabekeriak eta hausturak.

            12. Lankortasunean nahita eta aldi batez etekina gutxitzea.

            13. Ordutegien kontrolerako sistemei alde egiteko, edo lanaldiaren justifikatu gabeko ez betetzeak harrapa ez daitezen egindako ekintza edo ezabaketak.

            14. Beste langileren batekin, erabiltzaileekin edo hirugarrenekin (hornitzaileak, kontratetako langileak, etab.), errespetu falta nabarmena izatea.

            15. Edozein droga motaren eraginez intoxikazioa izatea edo mozkortuta egotea zerbitzu barruan, hori ohikoa ez denean, baldin eta zirkulazioarekin erlazionaturiko lanpostua ez denean eta zerbitzuaren segurtasunean edo erregulartasunean eraginik ez duenean.

            16. Esan direnen antzeko beste edozein.

              119. artikulua. Oso falta larritzat hartzen dira:

            1. 90 egunetan hiru lanaldi baino gehiagotara huts egitea, justifikatu gabe.

            2. Lanean justifikatu gabeko, eragineko diziplinarik eza edo desobedientzia azaltzea.

            3. Beste langileren bati, nagusi bati edo bere senidekoei hitzezko, idatzizko edo ekintzako tratu txarrak ematea, bai eta erabiltzaileei edo hirugarrenei (hornitzaileak, kontratetako langileak, etab.).

            4. Edozein droga motaren eraginez intoxikazioa izatea edo mozkortuta egotea zerbitzu barruan, hori ohikoa ez denean, baldin eta zirkulazioarekin erlazionaturiko lanpostua denean eta zerbitzuaren segurtasunean edo erregulartasunean eraginik duenean.

            5. Kontratuaren fede onaren gainetik igarotzea.

            6. Enpresari edota lankideei egindako lapurretak, ebaspenak, estafak, ez legezko hartzeak eta diru-gordeketak.

            7. Adostutako edo normala den etekina jarraian eta nahita gutxitzea.

            8. Ustiapenaren segurtasunean edo tren-zerbitzuaren erregulartasunean eragina duten zuhurgabekeria ikaragarriak edo axolagabekeria nabarmenak.

            9. Zerbitzua justifikatu gabe uztea, beraren segurtasun edo erregulartasunean eraginik duenean.

            10. Zerbitzuarekin zerikusia duten mesedeak egitearen truke opariak onartzea, konfiantza gehiegiz, eta ET/FV edo erabiltzaileen kalterako.

            11. Autoritate-abusua.

            12. Heriotza arriskua suposatzen duten lanak egitea agintzea, aurrez instalakuntza, giro edo leku arriskutsuan segurtasun-neurririk hartu gabe, eta halaber, langileak hala eskatuta, lan hori egiteko behar diren segurtasunezko mekanismo, lanabes edo arropak ez ematea.

            13. Bere lankideentzat, hirugarren pertsonentzat edo egin behar dituen langilearentzat, arrisku bizia suposatzen duten lanetarako jarritako segurtasunezko neurri guztiak ez erabiltzea, jasotako instrukzioei jaramonik egin gabe.

            14. Lanean ari direnentzako arrisku larriak sumatzean, bai ezusteko edo aparteko arrazoiengatik, bai une horretan beharrezko segurtasun-mekanismo, lanabes ekidintzaile edo arroparik ez izateagatik, lan hori berehala ez geldiaraztea.

            15. Askatasun publikoen eta eskubide sindikalen eragozpena.

            16. Grebarako eskubidearen eta lan egiteko eskubidearen praktika librea koartatzeko ekintzak egitea.

            17. Langile orok bere duintasuna errespetatzeko eta duintasun horrek merezi duen kontsiderazioa errespetatzeko duen eskubidea zapaltzea, horien barne egonik sexu izaerari buruzko ahozko erasoak edo eraso fisikoak; horrez gain, sexu izaerako mesedeak eskatzea norberarentzat edo hirugarren batentzat, lanean goian egoteak ematen duen egoeraz baliatuz, edo maila berean egonik, biktimari, harreman horren esparruan izan ditzakeen itxaropenekin erlazionaturiko kaltea sortzeko mehatxu garbi edo zeharka adieraziz.

            18. Akosoa lan eremuan edo Mobbing-a. Horren barruan sartzen dira, norbanako baten nortasunaren, duintasunaren edo osotasun fisikoaren edo psikikoaren aurkako jokaera, hitz, ekintza, keinu edo idatziak, edo haren lanpostua arriskuan jarri edo laneko giroa kaltetu dezaketenak.

            19. Urte batean zehar lau falta larri egitea.

            20. Legeetan, araudietan eta aplika daitezkeen beste erabakietan maila honetakotzat definitu eta zigortzen direnak.

              ZEHAPENEN SAILKAPENA.

              120. artikulua. Falta arinei dagozkien zehapenak ondokoak dira:

              Zentsura gutuna edo/eta prestakuntza, birziklapen, sentsibilizazio ikastaroetara joan behar izatea, lan jardunalditik kanpo.

              121. artikulua. Falta larriei dagozkien zehapenak ondokook dira:

              1. Lan eta soldata-moztea egun batetik hilabetera edo/eta prestakuntza, birziklapen, sentsibilizazio ikastaroetara joan behar izatea, lan jardunalditik kanpo.

              2. Maila aldi baterako, sei hilabetera arte, galtzea.

                122. artikulua. Oso falta larriei dagozkien zehapenak ondoren azaltzen direnak dira:

              1. Lan eta soldata-moztea hilabete eta egun batetik hiru hilabetera.

              2. Maila sei hilabete eta egun batetik betira arte galtzea.

              3. Egoitzaz aldatzea, aldi baterako edo betirako.

              4. Lanetik bidaltzea.

                123. artikulua. Langilearen maila-galera, aldi baterakoa edo betirakoa, bi soldata-maila Jaitsiaz burutuko da, gutxienez, baina ematen dioten postuko funtzio guztiak bete beharko ditu; lan-egoitza aldatuko baliote, horrek ez luke etxebizitza aldatu beharra ekarri beharko; zehapenak dirauen artean langileak ezin Izango du Inolako maila-igoeratarako lehiaketatan parte hartu.

                Aldi baterako edo behin betiko egoitza aldaketa ekartzen duten zehapenetan ahalegina egingo da leku aldaketa horiek jatorrizko lan egoitzatik gertuen dauden egoitzetara egiteko.

                Maila galera behin betikoa baldin bada, bere espedientean dagoen oharra baliorik gabe geratu eta gero, berriro ere aurkeztu ahal izango da gora egiteko lehiaketetara, aurretik zuen lanpostua lortzeko.

                Araudia era desegokian interpretatzeagatik, okerrengatik, arriskuaren aurreikuspen okerrarengatik eta abarrengatik sortutako enplegu eta soldata etetea eragin duten zehapenak osatzeko edo ordezkatzeko, lanorduetatik kanpoko prestakuntza jardunaldiak egin ahal izango dira, neurri hori, Zuzendaritzaren ustez egokia denean arau hauste horiek berriro ez errepikatzea saihesteko.

                ERANTZUKIZUNA ALDATZEN DUTEN ABAGUNEAK.

                124. artikulua. Abagune aringarriak dira:

                1. Espedientean zehapenik Idatzirik ez Izatea.

                2. Lehenago sariak edo laudoriozko aipamenak merezi izana.

                3. Probokazio edo mehatxuren bat jaso eta berehala horrela Jokatu izana.

                4. Eragingarriak hain indartsuak izanik, huskeriaz eta goialdiz jokatu izana.

                5. Egin duenaren ondorioak ekiditen baliabide guztiekin saiatu izana.

                6. Momentuan damutzearen ondorioko inpultsuez, faltaren efektuak konpontzen, gutxiagotzen, iraindua pozten edo huts egitea aitortzen saiatu izana.

                7. Aurrekoen antzeko beste edozein.

                  125. artikulua. Abagune zailgarriak dira:

                1. Lehenago egin izana. Holako kasuan aurkitzen gara langileak ezeztatu gabe dauden antzeko faltak egiten dituenean.

                2. Ezkutatzea. Hemen sartzen dira faltsutasuna, desfiguraketa, simulaketa eta ezabaketa, zein gertaerak argitzeko oztopoa izango diren.

                3. Aurrez pentsatuta jokatu izana.

                4. Alebosia (hau da, berau bermatzera zuzenean bideratutako baliabideak, erak edo moduak erabiliz).

                5. Faltaren gaitza nahita handitzea, egiteko beharrez diren beste galtzen batzuk sortuz.

                6. Aurrekoen antzeko beste edozein.

                  126. artikulua. Ezarri beharreko zehapena graduatu egin beharko da kasu bakoitzean ematen diren abagune aringarriak edo larrigarriak kontuan izanik, kontuan izanda, baita ere, gertakarien neurria, eragindako kaltea eta egilearen intentzionalitatea.

                  Sari edo laudazko aipamen bakoitza aringarri gisa hartu ahal izango da kasu bakarrean, eta, ondoren ezaugarri hori galdu egingo du.

                  Abagune aringarririk gertatzen denean faltari dagokion zehapena gutxienezko graduan ezarriko da.

                  L Bi abagune aringarri edo bat baina oso kualifikatua daudenean aurreko taldeari dagokion zehapena ezartzea gerta liteke.

                  Bi abagune zailgarri edo bat baina oso kualifikatua daudenean dagokion zehapena gehieneko graduan ezarriko da.

                  Falta berean abagune aringarri eta zailgarriak biltzen direnean batak bestea kitatuko du.

                  127. artikulua. Falten preskripzioa.

                  Langileen faltek, jarraipena dutenek, ezkutuan egindakoek edo jokaera konplexuan ondoriozkoek izan ezik, ondoren zehazten diren egun kopurua igaro ondoren preskribituko dute, Enpresako Zuzendaritzak falta hori gertatu dela jakiten duen egunetik aurrera, eta, beti ere, falta gertatu eta sei hilabeteko epean.

                  Falta arinak 10 egunetan.

                  Falta larriak 20 egunetan.

                  Oso falta larriak 60 egunetan.

                  Dagokion diziplina espedientearen irekitzeak eten egingo ditu aipatutako preskripzio epeak.

                  PROZEDURA.

                  128. artikulua. Falta izan daitekeen egoera baten aurrean, haren berri duen arduradunak Espedienteen Instruktoreari jakinaraziko dio, gertakarien azalpen osoa emanez eta bidezkoak izan daitezkeen mota guztietako frogak aurkeztuz.

                  Instruktoreak 5 laneguneko epea izango du zer gertatu den bilatzeko eta gertaerak falta diren ala ez erabakitzeko, artxiborako diligentzia egingo da; falta arinak izan badaitezke edo diziplina espedienterik irekitzeko moduko faltak baldin badira.

                  129. artikulua. Espedientearen Instruktoreak falta arina egin dela uste baldin badu, bost laneguneko epean gehienez langileari entzutegiko tramitea atera ondoren, dagokion zehapena ezarriko du, zeinen berri langileari bi lanegunen epean emango zaion, langileak dagokion «hartu dut»-arekin batera kopia bat itzuli beharko duelarik.

                  130. artikulua. Espedienteen instruktoreak falta arina baino gehiago denik egon litekeela uste izango balu, egindako jarduketen ondoren gertakariak egiaztatu ondoren, diziplina espedientea irekiko du. Espedienteari hasiera emateko karguen plegua formulatzearen akusazioaren izapidetzea burutuko da, diziplina espedientea irekitzera daramaten gertakariak zehaztuz, beste 5 laneguneko epean.

                  Karguen plegua interesatuei jakinaraziko zaie, eta bost laneguneko epea emango zaie erantzun ahal dezaten. Espedientea jaso duenak hura jasotzearen ziurtagiria sinatu beharko du, eta egin nahi ez badu, berau bi lekukoren aurrean emango zaio.

                  Diziplinazko espedientearen irekiduraren berri Komite Iraunkorreko idazkariari emango zaio, karguen plegua bidaltzen denetik 48 ordutara gehienez.

                  Interesatuak deskargoen pleguaren bitartez erantzuteko duen bost laneguneko epea igaro ondoren hark plegu hori aurkezten ez badu, Instruktoreak entzunaldi izapidetzea bete izana adieraziko du, eta espedientea izapidetzen jarraituko du.

                  Deskarguak Jaso eta gero, Instruktoreak egoki irizten dituen frogen praktikari ekingo zaio, frogatu direla irizten duen gertaeren txosten bat, larritasunaren arabera faltaren kalifikazioa eta erantzukizuna aida lezaketen abaguneen apreziazioa formulatuko ditu.

                  Espedientearen tramitazioak irauten duen bitartean langileak aholkulari sindikal baten edo Delegatu Sindikal baten laguntza izan dezake, eta hark, gainera, burutzen diren diligentzia guztiak lagundu ahal izango dio, probak proposatu ahal izango ditu eta espedientea ikusi ahal izango du, behin amaitu ondoren, Instruktorea aurrean dela.

                  Espedientearen iraupenak ezin izango du bi hilabeteko epea gainditu Karguen Plegua era sinesgarrian jakinarazten denetik zehapena ezarri bitartean, baldin eta ez ohiko abagunerik ez baldin badago (espedientea jasotzen duena oporretan dagoela, karguak zabaldu egiten direla, etab.). Kasu horretan Instruktoreak epea gehienez ere hilabetez luzatu ahal izango du, beti ere horretarako arrazoiak emanez.

                  131. artikulua. Zehatzeko eskumenak.

                  Falta arinegatiko zehapenak espedienteen instruktoreak ezarriko ditu zuzenean.

                  Falta larrien edo oso larrien ondoriozko zehapenak Giza Baliabide eta Antolakuntza Zuzendariak ezarriko ditu, kaleratzea ez baldin bada. Kasu horretan Administrazio Kontseiluak edo horretarako eskumena jaso duen pertsonak ezarriko du.

                  Zehapenen ezarpenaren berri Komite Iraunkorreko Idazkariari emango zaio, eta baita langilearen Sekzio Sindikalari, zigortuari esan eta 48 ordutara gehienez.

                  132. artikulua. Zehapenen aplikazioa.

                  Diziplinazko kaleratzeen balizkoetan, zehapenak erabateko ondorioak baldin baditu haren jakinarazpenean adierazten den egunetik aurrera, zehapenen aplikazioa indarrean jarriko da finkoa izan eta 15 egun baino gehiagokoa izango ez den epealdian, bai haren aurka epaitegi bidez erreklamaziorik aurkeztu ez delako edo baieztapeneko epai finkoa egon delako.

                  Lana eta soldata 15 egunez edo gehiagoz mozten den kasuetan, langilearen eskariz, eta bere Abagune pertsonal eta senitartekoak aztertu eta gero, lehen nominaren aurrerapen bat lortzea gerta liteke, behin bakarrik.

                  133. artikulua. Aldi baterako etetea.

                  Oso falta larriak direnean eta abaguneek hala eskatzen dutenean, espedienteen Instruktoreak tramitazioak dirauen artean lan eta soldataren mozketa ezar liezaioke langileari, horren berri Enpresako zuzendaritzari, langilearen sailari, Komite Iraunkorreko Idazkariari, eta, baldin baleuka, bere Sekzio Sindikalari eman behar izango liokeelarik.

                  134. artikulua. Zehapenen baliogabetzea.

                  Langileek burututako laneko falten ondoriozko zehapenak beraien espediente pertsonaletan idatziko dira, eta baliogabeturik geratuko dira 3 hilabete betetzen direnean falta arinak baldin badira; urte bete betetzen denean falta larriak direnean eta 3 urte betetzen direnean oso falta larriak badira, langileak epealdi horietan larritasun bereko edo handiagoko faltarik egiten ez baldin badu.

                  Zehapenaren oharrak indarrean jarraitzen duen bitartean langile horrek merituzko ekintza dela eta saria jasoko balu, oharraren iraupen epealdia % 50 murriztuko da.

Lehenengoa. Lan-poltsa.

Urteko Zenbaketan gerta daitekeen Orduen Soberakinaren konpentsazioari eta baita Iraupen Luzeko Aldi Baterako Ezintasunei, Lan Puntei, Oporrek eta abarrei erantzun ahal izateko, jadanik prestaturik dagoen Enpresatik kanpoko pertsonez osaturiko Lan Poltsa erabiliko da egon daitezkeen lanpostuak betetzeko: Gidari-Kobratzaile, Treneko agente, Geltoki buru, Ikuskari, Bezeroari Informazioa eta Arreta, Geralekuko arduradun, tranbiaren gidaria, funikularreko agente bakarra, eta abar.

Indarrean dagoen urtean edo aurreko urteetatik sor daitekeen Orduen Poltsa konpentsatzeko egin beharreko kontratazioak aldiko kontratu zuzenen bitartez egingo dira, jadanik indarrean dauden modalitateak erabiliz (egun zatiz / egun osoz, praktiketan, etab.).

Bigarrena. Iragazkortasun Klausula.

Hitzarmen Kolektibo honek ukitutako eta 2005eko uztailaren 29an EuskoTreneko langile finkoak ziren edo haren lan poltsa ofizialetan zeuden langileek aukera izango dute, denbora mugarik gabe, enpresa horretan zein ETSn sortuko diren lanpostuak eskuratzeko, baldin eta dagokion deialdiaren oinarrietan eskatzen diren betekizunak betetzen baldin badituzten, eta EuskoTrenen indarrean dagoen Hitzarmen Kolektiboaren irizpideekin bat etorriz, egin daitekeen kanpo deialdiaren aurretik.

2005eko uztailaren 29an existitzen ziren kanpoko poltsak eta kanpoko poltsa mugatuak mugagabeak izango dira Eusko Trenbideak-entzat eta ETS-rentzat.

Hirugarrena. Berme klausula.

Operazio Agente kategoria, «Lineen Kudeaketa» agirian biltzen diren funtzioekin, antolakuntzako erantzuna da, enpresak dituen erronka eta behar berrien aurrean.

Beraz, eta beste ezer baino lehen, esan behar da irudi hori sartzeak, ez duela esan nahi treneko agente kategoria desagertuko denik ezta haien kopurua murriztuko denik ere, kategoria berriaren mesedetan. Hau da, treneko agente kategoria ez da bilakatuko desagertze bideko kategoria, eta kategoria horretan hutsuneak treneko agenteen bitartez beteko dira.

Operazio agenteak, Treneko agenteak burutzen dituen gidatze jarduerekin erlazionaturik, honako hau egin ahal izango du:

  1. Plantilla eratzean hitzartutako ehunekoak beregain hartzen ez duen lanera ez joate maila handiek edo produkzio maila handiek eragindako txandak betetzea, bai eta aurreikusi ez diren zerbitzuak ere.

  2. Langileak ordezkatzea haien prestakuntza prozesuetan.

  3. Hirugarren pertsonen prestakuntza, horrela, gehienez ere 2 urtez behin, gidaritza eta geltokietako langile guztien birziklapen helburua lortu ahal izateko. Kontuan izan behar da lehentasuna izango duela prestakuntza kategoria bereko agenteen bitartez betetzeak.

  4. Antzeko egoera guztiak. Egoera horiek Batzorde Paritariora eramango dira, haien jarraipena egiteko.

    Operazio Agenteek euren lana bete ahal izan dezaten, beti ere bermatu egin beharko da beharrezko gidatzea, gidaritza gaikuntzak ahalik eta ongien kontserbatzeko, eta horretarako, hala behar denean, koadroko asteak erabiliko dira.

    Operazio Agenteen lan baldintzei eta ordainketei dagokienez, 2005eko uztailaren 29ko Hitzarmen Kolektiboaren Aurre-akordioan xedatutakoa beteko da.

    Lineako merkataritza agenteentzat, zerbitzu orientagarriko koadroak ezarriko dira.

    Laugarrena. Tranbiako tailerreko langileen subrogazioa.

    Plantillaren egonkortasuna posible bilakatu ahal izateko, zerbitzu horren kontrataziorako egingo diren esleipenetan, esleipendun berriek bermatu egingo dute une honetan Atxuriko Tranbiaren tailerrean lanean ari diren langileen subrogazioa.

    Bosgarrena. Berdintasun plana.

    Eusko Trenbideak-ek lan esparruko tratu eta aukera berdintasuna bete behar du, eta, helburu horrekin, gizonezkoen eta emakumezkoen artean egon daitekeen edonolako bazterketak saihestera bideratutako neurriak hartzen jarraituko du.

Berrantolaketa eta Lineen Kudeaketarako Eredu berria.

Aldeen artean Lineen Kudeaketarako Planaren dokumentu osoa ezartzea eta betetzea erabaki da (azken bertsioa 2005-07-29). Dokumentu hori, egiaztatze ondoreetarako, Hitzarmen honen eranskin gisa sartzen da, bai eta prozedura ere, hurrengo lerroetan araupetzen den moduan.

Lineek Kudeaketarako eredu berria martxan jartzeko Enpresako Zuzendaritzak bere jarrerarik hoberena izango du, egin beharreko doikuntzak adostuta egin ahal izateko, trantsizioa pausoz-pauso egiteko, baina beti ere aurkeztutako azken eskema lortzera bideratutako mugimenduekin. Azken eskema hori aurre-akordio honekin batera aurkezten da.

Horrela, Operazio Agenteei dagozkien plazak pixkanaka-pixkanaka beteko dira, eta hasiera batean, baliabideak aurkeztutako azken posizioetan ez bezalako moduan ezarri ahal izango dira. Hasiera batean Bilbo inguruan, eta, zehatzago esanez, Txorierrin (18 Operazio Agente, gutxi gorabehera) baliabide gehiago izateko aukera emango duen trantsizio eredua betez egingo dugu aurrera, eta muga bakarrak kudeaketak eta operatibotasunak jartzen dituztenak izango dira.

Operazioetako langileen lan eta ordainketa baldintzei eta Treneko agenteen lanposturako bermeei dagokienez, 2005eko uztailaren 29ko Hitzarmen Kolektiboaren Aurre-akordioan ezarritakoa beteko da.

Badago zerbitzuko lineak sektoretan banatzeko aukera, baldin eta antolakuntzaren beharretara egokitutako enpresaren kudeaketa orokorrerako aukera ematen badute, prozesuan dauden langileen lan egoitzatarako joan-etorri garrantzitsuak saihesteko.

Langileak hala proposatuz, lineen kudeaketak ukitutako agenteei aukera emango zaie zerbitzua beraien aurreko egoitzan hartzeko, bai eta bere etxebizitzatik gertu dagoen geltoki batean ere, baldin eta horrek ez badu antolakuntza edo zerbitzua kaltetzen.

Halaber, prozesuaren abiadura moteltzeko eskarien aurrean, Atxuri eta Amarako egoitzek bere horretan jarraituko dute, Geltoki Buru egungo plantillarekin (Atxuri: 3 Titular eta Amara: 2 Titular, 2 ordezko. Absentismoa, ordezko 1. Oporrak), eta aurrerantzean egongo diren hutsuneak APko Operadoreekin beteko dira, eredu berrian aurreikusten zen bezala.

Lineako merkataritza agenteentzat zerbitzu koadro orientatiboak ezarriko dira.

2005ean zehar Durangoko txandak Bilbotik ateratzeko aukera zehaztuko da, baldin eta enpresari kostu handiagoak ekartzen ez badizkio.

Zuzendaritzak konpromisoa hartuko du prozesu horretan zehar hutsik dauden plaza guztiak ateratzeko, beti ere behin betiko linea kudeaketa eredua kontuan izanik. Lehen pauso gisa, treneko agente plaza hutsak borondatezko leku aldaketetarako bakarrik aterako dira.

Aurre-akordioa sinatu zen egunean ukitutako langileei dagokienez honako alderdi hauek onartzen zaizkie Lineen Kudeaketarako eredu berrian:

Ukitutako langileen une honetako soldata mailari eutsiko zaio, baldin eta horiek aldatzen ez badira, berrantolaketa prozesu honekin, ezintasunagatiko egokitzapenekin eta jubilazioekin zerikusirik ez duten lanpostu aldaketetan izan ezik.

Geltokien 5, 6 eta 7 mailei eutsiko zaie, egungo balorazioarekin bat etorriz.

Egungo kanpoko poltsak eta kanpoko poltsa mugatuak mugagabeak izango dira EuskoTrenbideak-en eta ETS-ren kasuetan, iragazkortasun aldian.

Mugagabeko iragazkortasuna langile finkoen eta egungo poltsa ofizialetan dauden langileen kasuan.

Egungo poltsetako langileen kontrataziorako akordioarekin jarraituko da, astebete baino gehiagoko IT egoeratan, baina beti ere arrazionaltasun parametroen barruan, gaur egun egiten den bezala.

Langileen berrantolaketarako prozesuaren garapena Lineen Kudeaketarako Eredu berrian, haien indarrean jartzen diren bitartean:

  1. Langile guztientzako barne deialdiak Operazio Ikuskari, Aginte Postuko Operadore, Lineako, Segurtasuneko eta Mantentze Lanetako Merkataritza Agente plazak betetzeko, Hitzarmen Kolektiboaren 14. Artikuluan xedatutakoa betez.

  2. Borondatezko lanpostu aldaketak Operazio Agente kategoriara Geltoki Buruetatik, Geltoki Laguntzaileetatik eta Treneko agenteetatik, azken kategorian izan duten antzinatasunean, enpresan duten antzinatasunean eta kategoria berrira sartzeko azterketan ateratako puntuetan oinarrituz (zirkulazioaren segurtasunean duen eragina dela eta, ezinbestekoa izango da kategoria berri horretan sartzeko sarrera probak gainditzea). Lanpostu aldaketa horiek hasiera batean hitzartutako gunearen esparruaren barruan egingo dira.

  3. Soberakinen aitorpena. Kontu berezia jarriko da egoitzen gaiari dagokionez, erabat justifikaturik dauden arrazoiak (akoplamendua edo antzekoa) direla eta beste lanpostuetara joan ezin izan diren langileentzat.

  4. Geltoki Buru edo Geltoki Laguntzaile postuak sortuko balira berriro prozesu honen barruan gertatutakoaren ondorioz irten behar izan duten egoitzaren batean, bertara itzultzeko eskubidea izango dute, gehienez ere 5 urteko epean, beraien jatorrizko soldata mailarekin. Horretarako, plaza betetzeko dituzten gaitasunak egiaztatuko duen azterketa eta osasun azterketa gainditu beharko dute.

    Lineen Kudeaketa Eredu berriaren ezarketa adierazitako irizpideei jarraituz egingo da, eta, ondorioz, trantsizio aldia ezartzen da. Trantsizio aldi horrek eredu berriaren behin betiko ezarpenera arte iraungo du. Aldi horretan, beren beregi diseinatutako sistema hori hitzarmenean aipatzen diren irizpide orokorrekin batera biziko da, haiek oraindik ere indarrean jarraitzen baitute. Hau da, aipatutako prozesuak ukitzen ez dituen hutsuneak betetzeko, soberakinak aitortzeko gainerako prozesuetarako, hitzarmenean aurretik era orokorrean ezartzen dena beteko da.

    Batzorde Parekideari dagokio berrantolaketaren beren beregiko prozeduraren martxan jartzea eta garapena gainbegiratzea, negoziazio batzordearen barruan aurrez ezarritako irizpideak betez, eta haiek osatuz eta interpretatuz, beharrezkoa denean, eta, baita ere, bi araudien elkarbizitza baketsua, egoera bikoitz horretan gerta daitezkeen zalantzen aurrean ebatziz.

Plantaburua

Zerbitzuburua

9 Analista Programatzailea

ATS

Gestore Administratiboa

Ikuskatzailea

Administrazio Sekzio-Burua

Lantegiko Burua

Euskara Itzultzailea

8 Txoferra

Aginte Postuko Operatzailea

Programatzailea

Zuzendaritzako Idazkaria

Mtu. Gainbegirailea: Elektriko-Elektronikoa

Mekaniko-Pneumatikoa

Tailerra-Errepidea

7 Gestio Kontroleko Administraria

Nominak eta Gizarte Segurantzako Administraria

Antolakuntza eta Giza Baliabideetako Administraria

Erosketa, Kontratazio eta Besterentzeen Gestioa

Treneko Agentea: Bilbo-Hendaia

Txorierri

Euskotran

Gidaritza/Maniobrak

Operazioetako Agentea

Gidari Kobratzailea

Geltokiburua: Amorebieta

Donostia-Amara

Durango

Eibar

Larrondo

Zazpi Kaleak

Errenteria

Bilbo-Atxuri

Mtu. Teknikaria: Elektriko Elektronikoa

Mekaniko Pneumatikoa

Automozio Mtu. Teknikaria

6 Admtboa: Lege Aholkularitza

Erosketa, Kontratazio eta Besterentzeak

Komunikazioa eta Sustapena

Kontabilitate eta Aurrekontuak

Diru Biltzearen Kontrol eta Gestioa

Mantentze Lanak

Durangoko Planta

Diruzaintza

Lege Tramitazioa

Errepidea

Donostia

Azpiegitura Etxezaina

Biltegiko Arduraduna/Admtboa.

Bezeroarentako Informazioa eta Arreta

Informazio / Geltoki Operatzailea

Lineako Merkataritza Agentea

Geltokiburua: Berriz

Ermua

Gernika

Lutxana

Zarautz

Zumaia

Makinista-Motorista

Mtu. Elektrikoaren Teknikaria

Funikularreko Agente Bakarra

Sold. eta Katigamendu Mekanikoen Ofiziala

5 Admtboa.: Nominak - Esku Lana

Geltokiburua: Ariz

Bermeo

Deba

Derio

Elgoibar

Matiko

Mundaka

Orio

Sukarrieta

Usansolo

Usurbil

Deustua

Trenburua

Bukaturiko Mtu. Teknikaria

4 Errepide Gidari Garbitzailea

Erreprografia Operatzailea

Telefonista Harreralaria

Elektrizitatearen Zaindaria

3 Planta Laguntzailea

Saltzaile Banatzailea

Amorebietako Geralekuko Arduraduna

Espezialista / Mantenimendua (Atxuri)

Ikuskatzailea

Geltokietako Laguntzailea

Ordenantza Atezaina

Euroak

  1. maila 766,60

  1. maila 726,91

  1. maila 663,14

  1. maila 594,66

  1. maila 562,88

  1. maila 546,31

  1. maila 528,75

  1. maila 515,45

    KALTE-ORDAINAK JASOTZEKO ANTZINATASUN TAULAK

    ERRETIROA ETA IRAUPEN SARIA

    Euroak

  1. maila 46,00

  1. maila 43,62

  1. maila 39,79

  1. maila 35,68

  1. maila 35,68

  1. maila 35,68

  1. maila 31,73

  1. maila 31,73

Ikuskaria 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko alkandora zuria 1 poltsikoduna

1 udako praka urdin ilunak

1 udako jaka urdin iluna

1 neguko b/lko alkandora zuria 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 neguko jaka urdin iluna

Informazio / Geltokietako Operadorea 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 neguko b/lko alkandora urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 b/gko eta puntako lepodun negu-udako jertse urdin iluna

1 negu-udako jaka urdin iluna

Euskotraneko Tren-Agentea 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 b/gko eta puntako lepodun jertse urdin iluna

1 neguko b/lko alkandora urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 negu-udako jaka urdin iluna

1 serigrafiadun 3/4ko jaka luze urdin bustiezina

KATEGORIA DESKRIBAPENA

Gidaria -

Kobratzailea 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 b/gko eta puntako lepodun jertse urdin iluna

1 neguko b/lko alkandora urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 alkandora-itxura lodi urdin iluna

1 serigrafiadun 3/4ko jaka luze urdin bustiezina

Geltokietako Laguntzaileak 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 neguko b/lko alkandora urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 puntako lepodun negu-udako jertse urdin iluna

1 negu-udako jaka urdin iluna

Funikularreko Agente Bakarra 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 neguko b/lko alkandora urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 puntako lepodun negu-udako jertse urdin iluna

1 negu-udako jaka urdin iluna

1 serigrafiadun 3/4eko jaka luze urdin bustiezina

Tren-Agentea 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 neguko b/lko alkandora urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 puntako lepodun negu-udako jertse urdin iluna

1 negu-udako jaka urdin iluna

1 serigrafiadun 3/4ko jaka luze urdin bustiezina

Iruzur Kontrako Tren Arduraduna 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko alkandora urdina 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 udako jaka urdin iluna

1 neguko b/lko alkandora urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 puntako lepodun negu-udako jertse urdin iluna

1 neguko jaka urdin iluna

1 serigrafiadun 3/4ko jaka luze urdin bustiezina

Teknikariak

1 pare: rodas segurtasun botak

1 pare: silex segurtasun botak

1 konketako eskuoihala

1 udako b/meko polo horia

1 plaston poltsikodun pol+kotko praka urdinak

1 neguko b/lko kotoizko alkandora horia

1 plaston poltsdun pol+kotko praka urdinak

1 kremaileradun eta lepodun jertse horia edo kotoizko jaka horia

1 anorak hori bustiezina

Mantentzeko eta Ebakuaziorako Teknikaria 1 konketako eskuoihala

1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 neguko b/lko alkondara urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 puntako lepodun negu-udako jertse urdin iluna

1 negu-udako jaka urdin iluna

1 serigrafiadun 3/4eko jaka luze urdin bustiezina

Bezeroari Informazioa eta Arreta 1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko polo zuria 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 neguko b/lko alkondara urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 puntako lepodun beso gabeko jertse urdin iluna

1 negu-udako jaka urdin iluna

Zerbitzu Orokorrak 1 gorbata

1 pare: udako kaltzerdi beltzak

1 pare: neguko kaltzerdi beltzak

1 belarri zilarreztatudun gerriko beltza

1 udako b/meko alkondara urdina 1 polts

1 udako praka urdin ilunak

1 neguko b/lko alkondara urdina 1 polts

1 neguko praka urdin ilunak

1 puntako lepodun b/gko jertse urdin iluna

1 negu-udako jaka urdin iluna

Bideguneko Mantenuaren Arduraduna 1 konketako eskuoihala

1 kotoizko b/mko alkondara urdina

1 tergalko praka urdinak

1 tergalko jaka urdina

Bideguneko Tailerraren Arduraduna 1 pare: super numan segurtasun zapatak

6 pare kaltzerdi

1 konketako eskuoihala

1 b/mko kotoizko alkandora urdina

1 tergalko praka urdinak

1 tergalko jaka urdina

Bideguneko Mantenuaren Arduraduna 1 pare: silex segurtasun botak edo super numan segurtasun zapatak

6 pare kaltzerdi

1 konketako eskuoihala

3 poliester+kotoizko loihartzeko urdina

1 txaleko urdina

1 anorak hori bustiezina

Plantako Burua 1 pare: super numan segurtasun zapatak

6 pare kaltzerdi

1 konketako eskuoihala

1 b/mko tergalko alkandora grisa

1 tergalko praka urdinak

1 tergalko jaka grisa

Tailerreko Burua 1 pare: super numan segurtasun zapatak

6 pare kaltzerdi

1 konketako eskuoihala

1 b/mko tergalko alkandora granatea

1 tergalko praka urdinak

1 tergalko jaka granatea

1 txaleko urdina

Mantenuaren Ikuskatzailea 1 pare: super numan segurtasun zapatak

6 pare kaltzerdi

1 konketako eskuoihala

1 tergalko praka urdinak

1 b/mko kotoizko alkandora urdina

1 tergalko jaka urdina

1 txaleko urdina

1 anorak hori bustiezina

Mantenuaren Teknikaria 1 pare: super numan segurtasun zapatak

6 pare kaltzerdi

1 konketako eskuoihala

1 b/mko kotoizk-o alkandora laranja (mekanikoa-n)

1 b/mko kotoizko alkandora urdin argia (elektrikoa-e)

1 b/lko kotoizko alkandora laranja (mekanikoa-n)

1 b/lko kotoizko alkandora urdin argia (elektrikoa-e)

1 plaston poltsdun pol+kotko praka urdinak

1 kotoizko espezialitate gabeko loihartzekoa

1 txaleko urdina

1 anorak hori bustiezina

Biltegiaren Arduraduna 1 pare: auda segurtasun zapatak

6 pare kaltzerdi

1 konketako eskuoihala

1 b/lko kotoizko alkandora urdina

1 tergalko praka urdinak

1 tergalko jaka urdina

1 anorak hori bustiezina

1 txaleko urdina

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik