Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 5637
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/19
  • Argitaratze-data: 2008/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza sustatzeko Fondoaren kargura 2008. urteko ekitaldian borondatezko euskal lankideei diru-laguntza emateko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko otsailaren 27ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, Alfredo Rodríguez Vicente lankideari 18.000,00 euroko diru-laguntza eman zitzaion, «Fortaleciendo la agricultura alternativa dentro de las comunidades CPR-Sierra» proiektuan aritzeak sortuko zituen gastuak ordaintzeko.

Bestalde, 124/2005 Dekretuaren 11. artikuluan agintzen denez, borondatezko lankidearen lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Medicina Verde Internacional-Nazioarteko Medikuntza Berdea-Green Medicine International (MV-MB-GMI) erakundeak, 2008ko irailaren 19an, esleitutako diru-laguntzari uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari idazki baten bidez.

Diru-laguntza esleitu ostean lehendabiziko ordainketa egin zenez (9.000 euro), itzuli egin behar da diru hori (9.000 euro); bestalde, ez da bigarren ordainketarik egin behar (9.000 euro).

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, 2008ko irailaren 19an, diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Medicina Verde Internacional-Nazioarteko Medikuntza Berdea-Green Medicine International (MV-MB-GMI) erakundeak aurkeztutako ukoa onartzea (Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura borondatezko euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2008ko deialdiaren barruan aurkeztutako proiektua: Alfredo Rodríguez Vicente). Horrenbestez, 9.000 euro itzuli behar dira, eta ez da bigarren ordainketarik (9.000 euro) egingo.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari; ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 19a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik