Euskadi.eus
  • CEBANC. EBAZPENA, CEBANC IKASTETXE PRIBATUAREN BAIMENA ALDATZEN DUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

CEBANC. EBAZPENA, CEBANC IKASTETXE PRIBATUAREN BAIMENA ALDATZEN DUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 5639
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/22
  • Argitaratze-data: 2008/10/10

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hasierako Lanbide Prestakuntzako programa berri bat irakasteko baimena aldatzeko eskatuz Donostiako Cebanc Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak aurkeztutako eskaria aztertu da.

Matrikulazio epea bukatu dela eta, programan matrikulatu beharreko ikasle kopuruari dagokionez, betebeharrak bete dituela kontuan hartuz

Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea:

Kode-zenbakia: 012497.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Helbidea: Berio pasealekua 50.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: Cebanc.

Titularra: Cebanc, S.A.

Baimena: 2008ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bitartez (abuztuaren 1eko EHAA) emandako baimenaz gain, Ekipo mikroinformatikoak mantentzeko langilea deritzon Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa emateko baimena ematen zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 22a.

Lanbide Heziketako

eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik