- EBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 24KOA, LEHENDAKARITZAREN IDAZKARI NAGUSIARENA, KANPO HARREMANETAN ETA KANPOKO EUSKAL GIZATALDE ETA ETXEEN EREMUAN PERTSONAK ESPEZIALIZATZEKO BI BEKA LUZATZEKO DENA, BEKA HORIEK 2007AN ESLEITU ZIREN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 24KOA, LEHENDAKARITZAREN IDAZKARI NAGUSIARENA, KANPO HARREMANETAN ETA KANPOKO EUSKAL GIZATALDE ETA ETXEEN EREMUAN PERTSONAK ESPEZIALIZATZEKO BI BEKA LUZATZEKO DENA, BEKA HORIEK 2007AN ESLEITU ZIREN
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5702
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/24
- Argitaratze-data: 2008/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ogasun; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu zituen irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan eta beka horien 2007ko uztailaren 16ko deialdi-ebazpenean ezarrita dagoenarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren, 2007ko urriaren 2ko ebazpenaren bidez.
221/2003 Dekretauren 3. artikulua oinarri hartuta, Unai Concha Olabarrieta eta Joseba Aguirre Icobalcetak luzapena eskatu dute horretarako bidezko informea erantsiz. Eskaera kontuan hartuta, irailaren 30eko 221/2003ko Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako Aukeraketa Batzordeak esleitutako bekak beste hamabi hilabetetan luzatzeko proposamena aurkeztu du.
Horregatik guztiarengatik, hauxe
Lehenengoa. Unai Concha Olabarrieta eta Joseba Aguirre Icobalcetari beste hamabi hilabetetarako luzatzea Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 24a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


