- FFP. EBAZPENA, HAINBAT IKASTETXERI 08-06-25EKO AGINDUAREN BABESEAN ESKATUKO DIRULAGUNTZA EMATEN DIENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuFFP. EBAZPENA, HAINBAT IKASTETXERI 08-06-25EKO AGINDUAREN BABESEAN ESKATUKO DIRULAGUNTZA EMATEN DIENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 204
- Hurrenkera-zk.: 5889
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/24
- Argitaratze-data: 2008/10/24
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 25eko Aginduak, 2007-2008 aldian, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetako prestakuntza praktikoaren fasea (PPF) egiteko diru-laguntzak jaso ahal izateko eskakizunak eta horiek kudeatzeko prozedura jasotzen ditu.
Ikastetxeek aipatutako 2008ko ekainaren 25eko Aginduaren 2.4 artikuluan adierazitako epearen barruan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari diru-laguntza eskaera aurkeztu diote.
Espedienteak aztertu ondoren, aipatutako aginduak ezarritako baldintza orokorrak eta berariazko eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu da.
Beraz,
Lehenengoa. Prestakuntza Praktikoaren Fasea egiteko, hainbat ikastetxeri guztira 23.601,76 euroko diru-laguntza ematea. Zenbateko horren banaketa ebazpen honen eranskinean jasota dago.
Bigarrena. Ikastetxeek ikasle, enpresa eta tutore bakoitzari dagozkion diru-laguntzen likidazioa egin beharko dute. Likidatzen ez diren kopuruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, 2008ko ekainaren 25eko Aginduaren 6.2.i) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena. Ikastetxeek, diru-laguntza jasotzen dutenetik hiru hilabeteko epean, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari memoria ekonomiko bat igorri beharko diote, deialdia egiteko aipatutako aginduaren 6.2.j) artikuluan adierazitako baldintzetan.
Laugarrena. Ikastetxeak, diru-laguntza horiei dagokienez, erakunde emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunen mende jarriko dira eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Kontu Epaitegiari emango diete beraiek eskatutako informazioa. Horretarako, ikasleei, enpresei eta tutoreei egindako ordainketen ziurtagiriak izango dituzte, diru-laguntza ematen denetik hasita bost urteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 24a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
JUAN JOSÉ AGIRREZABALA MANTXOLA.
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
010246 Escuela de Arte de Vitoria-Gasteiz 7.347,06 1.104,00 0.00 8.451,06 Publikoa
Pública
GUZTIRA
TOTAL 8.451,06
LURRALDEA / TERRITORIO: GIPUZKOA
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
013024 CAAPD Kunsthal APDIB
CIF: B20593810 3.848,70 288,00 526,06 4.662,76 Pribatua
Privada
013131 CAAPD Gaia APDIB
CIF: F20669602 2.752,74 424,00 379,61 3.556,35 Pribatua
Privada
GUZTIRA
TOTAL 8.219,11
LURRALDEA / TERRITORIO: BIZKAIA
Kod
Cod Ikastetxeak
Centros Enpresak
Empresas Ikasleak
Alumnado Tutoreak
Tutores/as Guztira
Total Sarea
Red
014973 CAAPD IADE -Estudio Leonardo de Vinci
CIF: 48055461 2.166,78 0,00 0,00 2.166,78 Pribatua
Privada
015003 CAAPD Inutec APDIB
CIF: B95108080 3.184,20 538,00 0,00 3.722,20 Pribatua
Privada
CAAPD Argiarte
CIF:B95332573 993,60 00,00 49,01 1.042,61 Privatua
Privada
GUZTIRA
TOTAL 6.931,59
LURRALDE GUZTIAK / TODOS LOS TERRITORIOS GUZTIRA
TOTAL
601,76


