Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko irailaren 24koa, Ingurumen sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendurako Zuzendaritzak sustatutako 'Donostiako Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Plana (Donostialdea-Bidasoa Behea)' izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko irailaren 24koa, Ingurumen sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendurako Zuzendaritzak sustatutako "Donostiako Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Plana (Donostialdea-Bidasoa Behea)" izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 6667
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/24
  • Argitaratze-data: 2008/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluaren arabera, I. eranskinaren A) paragrafoan azaltzen diren planek ingurumenean duten eraginari buruzko Ebaluazio Bateratua beharko dute, plangintzako lehen faseetan alternatiba egokienak aukeratzeko eta ingurumenean izango duten eraginaren analisia eta balorazioa egiteko, betiere jarduera guztien ondorio metagarri eta sinergikoak kontuan hartuz.

Era berean, zenbait plan eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen aplikazio eremuan dago «Donostiako Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Plana (Donostialdea-Bidasoa Beherea)». Aipatutako arauaren 9. artikuluan ezarri zenez, ingurumen iraunkortasunari buruzko txostenaren xehetasun-maila eta zehaztasun-gradua ingurumeneko organoak ezarriko ditu, ukitutako administrazio publikoak eta publiko interesduna identifikatu eta haiei galdetu eta gero, erreferentziako agiri bat emanez. Agiri horretan, gainera, kasu bakoitzean aplikatu beharreko ingurumen irizpide estrategikoak, ingurumen helburuen adierazleak eta iraunkortasun printzipioak adieraziko dira.

Eusko Jaurlaritzaren Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak 2008ko urtarrilaren 29an hasi ditu izapideak «Donostiako Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Plana (Donostialdea-Bidasoa Beherea)» izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiteko.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren arabera, Ingurumen Sailburuordetzari dagokio Plan eta Programek ingurumenean izango duten eraginari buruzko txostenak egiteko eskumena.

Espedienteko agiriak aztertu ondoren eta zenbait plan eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006(1) Legearen 9. artikuluan aurreikusitako izapideak betez, Ingurumen Sailburuordetzak honakoa

  1. Ingurumen ondorioetarako soilik, Eusko Jaurlaritzaren Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzak sustatutako «Donostiako Eremu Funtzionalaren Lurraldearen Zatiko Plana (Donostialdea-Bidasoa Beherea)» izeneko planaren erreferentzia-dokumentua egitea.

  2. Txostena honakoa da:

  1. Aurrekariak.

    Erreferentziako dokumentu hau «Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana (Donostialdea-Bidasoa Beherea)» izeneko planari buruzko dokumentazioa aztertu ostean egin da; dokumentazioa honako hau da:

    «Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren (LZP)» aurrerapena (2002ko abenduko zirriborroa).

    «Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren (LZP)» Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlana (2003ko abenduko zirriborroa).

    Donostialdea-Bidasoa Behereko Eremu Funtzionalak honako udalerriak hartzen ditu barne: Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.

    Lurraldearen Zatiko Planaren (LZP) Aurrerapenaren oinarrizko proposamenak honela labur daitezke:

  1. Natura-inguruneari buruzko proposamenei dagokienez, LZPk hiru unitate espazio handi bereizten ditu:

    Natura-inguruneko babesaren eta kontserbazioaren esparruak. Aipatu da LZPtik ez direla esparru horietarako lurralde-antolamenduaren proposamen bereziak planteatzen. Izan ere, ulertzen da eremu horien tratamendua eta kontserbazioa jada nahiko arautua dagoela aipatutako lurraldeetako administrazio-instantzia sektorial eskudunetatik.

    Natura-ingurunean nagusiak diren esparruak eta, noizean behin, hirigintza-erabilerekin.

    Kontsolidatutako hiri-eremuak eta hirigintza-garapen berriak izateko aukera duten lurraldeak.

    Azken bi esparruei dagokienez, sei jarduera estrategiko eta esku-hartzeko irizpide mota ezberdin planteatzen dira:

    Korridore ekologikoak.

    Hiri-inguruko parkeak.

    Hirigintza-garapen berriko eremuetan balore naturalak iraunaraztea eta hobetzea.

    Urez bete daitezkeen ibarren antolamendu integratua.

    Esanahi paisajistikoko erliebeak.

    Ibilbide bigunen sarea.

  2. Garraio- eta komunikazio-sareari dagokionez, bi eredu planteatzen dira: Eredu Funtzionala eta Eredu Alternatiboa. Eredu Funtzionala plangintzari dagokio idazketaren uneko eremu sektorial desberdinetatik. Eredu Alternatiboa plangintza sektorialeko mugak lotzen dituen irtenbideei dagokio, idazketa unean epe luzerako lurralde-planteamenduekin.

    Garraio- eta Komunikazio-Sistemari dagokionez, LZPren proposamena honako hauetan zentratu da: errepide bidezko garraiorako zenbait zerbitzutako poligono sortzean; intermodaleko plataforma logistikoak irekitzean; Donostialdea-Bidasoa Behereko Garraio-Partzuergoa sortzean; puntu estrategikoetan aparkamendu gomendatuak jartzean eta jada aipatutako ibilbide bigunaren sarea ezartzean.

  3. Beste azpiegituren atalean honakoa proposatzen da:

    Oiartzungo haraneko hiriguneak gainetik hegan eginez zeharkatzen duen 220 kW linearen marraketa aldatzea.

    Hondakin solidoen tratamenduari dagokionez, lurraldeko irizpide gisa, orientatzeko linearen definizioa ematen da etorkizuneko instalazioen kokapen posiblearentzako. Kasu honetan, Eremu Funtzionaleko esparruan ezartzea erabakitzen bada. Linea horrek definitzen du, hasiera batean, instalazio berriaren ez-interferentzia hirigintza-garapenekin eta errepide-sare orokorrerako irisgarritasun baldintza onen disponibilitatearekin bateragarria egingo lukeen perimetroa.

  4. LZPren proposamenak, hiri-ingurunea antolatzeko, honako hauetan gauzatzen dira:

    Etxebizitza-parkearen dimentsionamendurako proposamena.

    Hirigintza-garapenak izateko aukera duten eremuen definizioa.

    Hirigintza-hedapen berriko eremuen definizioa. Eremu horietarako gutxi gorabeherako zonakatzea planteatzen da.

    Etorkizuneko komunikazio-sarearen konfiguraziorako haren puntu sentikorren baldintza dela-eta, interes estrategikoko eremutzat jotzen diren esparru espazialak mugatzea, natura-inguruneari eta hirigintza-garapenari buruzkoak.

    Erabilera aldaketaren eragiketak eta egungo erabileren deslokalizazioak aurreikusten diren eremuen definizioa.

    Etorkizunean definitu gabeko dentsitate eta erabilera baxuko hirigintza-garapenak izateko aukera duten eta erreserbatzat jotzen diren esparru espazialak mugatzea.

    Garraio- eta komunikazio-sareko instalazioen transformazio espazialei lotutako hirigintza-eraldaketa integralaren eragiketak.

    Atal honetan eta Eredu Alternatiboaren barruan, Pasaian kanpoko portua eraikitzea aurreikusten da, haren bideragarritasuna baieztatzen bada.

    Babes Ofizialeko Etxebizitzentzako (BOE) lurzoruaren kudeaketa publikoko eragiketak.

    Jarduera ekonomikoaren eta enpresa-parkeen poligonoen sustapen publikoko eragiketak.

    Hirugarren sektoreko eta zuzkidurako jardueraren zentro berriak sustatzeko eragiketak.

  5. Lurzorua sortzeko eragiketei dagokienez, jarduera ekonomikoen lurzoruko sustapena lau eskualdetan banatzen da: Bidasoa Beherea, Oiartzualdea, Donostia eta Donostiako hego-mendebaldea. Horietako bakoitzerako lurzorua sortzeko zenbait eragiketa proposatzen dira.

  1. Aldez aurretiko gogoetak.

    Aurrerapena egin zenetik igaro den denbora dela-eta, aurreikusitako zenbait jarduera jada burututa daude edo burutzen ari dira eta horrek jardueren berraztertze sakona eta egungo errealitatera egokitzen diren alternatiben planteamendu berria egitea behartu du. Era berean, aplikatu beharreko indarrean dagoen araudiak eta ingurugiroko irizpideek beharrezkoa egiten dute LZP egoera berrira egokitzea.

    LZPren idazketa berrian honako alderdiak hartuko dira kontuan:

  1. Urbanizaezintzat sailkatzen den lurzorurako kalifikazio bat ezarriko da. Kalifikazio horretan, Lurralde Antolamenduko Zuzentarauetan ezartzen diren Antolamendurako Kategorien izendapenak eta irizpideak erabiliko dira; azpikategoria osagarriak ere erabili ahal izango dira, eremu funtzionalaren ezaugarrien arabera.

  2. Babes Bereziaren kategoriaren barruan sartu beharko dira, gutxienez, Lurralde Antolamenduko Zuzentarauetan antolamendurako kategoria horrekin egiten diren definizioarekin bat egiten duten espazioak.

  3. LZPk EAEko Itsasertzaren Antolamenduko eta Babeseko Lurraldearen Arloko Planaren (LAP) eta EAEko Zona Bustien LAPen esparrua antolatzen badu, LZPk haren gain hartu beharko lituzke bi dokumentuetan egindako antolamendua, gutxienez, Babes Bereziko eta Ingurumenaren Hobekuntza eremuetarako.

  4. Baldintza gainjarriei dagokienez, Lurralde Antolamenduko Zuzentarauetan jada aipatutakoei honako hauek gehitu beharko zaizkie:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Korridore Ekologikoen Sarea.

    Baldintza gainjarri gisa Txingudiko eremuaren baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan bereziko esparrua eta Natura 2000 Sarea gehituko dira.

  5. «Azaleko uren babesaren» antolamendurako kategoriari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzetako LAPean aipatutako espazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zona Bustien LAPeko III Taldeko hezeguneak gehitu beharko dira.

  6. Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian (2002-2020) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko Programan (2007-2010) jasotako ingurumen-irizpide estrategikoak hartu beharko dira kontuan:

  7. LZPk planteatzen dituen alternatibak bideragarriak izan behar dute teknikari eta ingurumenari dagokionez, 9/2006 Legeko 8.1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Egindako kontsultak.

    2008ko martxoaren 9an, prentsan iragarkia argitaratu zen interesdun publikoaren identifikaziorako eta kontsultarako. Horrela, interesdunak eskura izango zituen espedientearen agiriak Ingurumen Sailburuordetzaren egoitzan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Sailen web orrian.

    Interesdun publiko gisa izendatzeko eta alegazioak aurkezteko epea 2008ko otsailaren 17an amaitu zen. Inor ez da interesdun gisa izendatu.

    Era berean, Ingurumen Sailburuordetzak kontsultak honako erakundeei egin zizkien:

    Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitateko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

    Uraren Euskal Agentzia.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia.

    Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren Kostetako Zuzendaritza Nagusia.

    Andoaingo Udala.

    Astigarragako Udala.

    Donostia-San Sebastiángo Udala.

    Errenteriako Udala.

    Hernaniko Udala.

    Hondarribiako Udala.

    Irungo Udala.

    Lasarte-Oriako Udala.

    Lezoko Udala.

    Oiartzungo Udala.

    Pasaiako Udala.

    Usurbilgo Udala.

    Urnietako Udala.

    Arauzko epea amaituta, honako erakundeen erantzunak jaso dira:

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitateko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritza.

    Usurbilgo Udala.

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitateko Zuzendaritzak otsailaren 4ko 1/2005 Legeari buruzko zenbait gogoeta azaltzen ditu lurzoruaren kutsadura saihesteko eta zuzentzeko. Gogoeta horiek LZPko ingurumen-ebaluazioan hartu beharko dira kontuan.

    Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak uste du LZPk ez dituela aurkezten Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlanean kontuan hartu beharreko oinarrizko alderditzat jotzen diren osasun kontsiderazioko inpaktuak.

    Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak uste du onartezina dela, LZPko Aurrerapenean planteatzen den moduan, nekazaritzako lurzoru galera hain altua inplikatzen duen hirigintza- eta azpiegitura-garapena. Horregatik, uste du sortutako ingurumen-inpaktua onar daitekeen maila batena baino handiagoa dela eta kritiko gisa kalifikatu beharko litzatekeela. Bestalde, uste du gehiegizkoa dela «egoitzarako garapenei eta dentsitate baxuko hornikuntzei» eskainitako azalera eta haren ustez beharrezkoa izango litzateke dentsitate erdiko edo altuko egoitzak sustatzea. Horrek, gainera, lurzoruaren okupazio txikiagoa dakar. Gogoeta horiekin jarraituz, haren ustez, LZPko Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlanean kontuan hartu behar diren gaiak aipatu ditu eta neurri babesle eta zuzentzaileak proposatzen dituzte.

    Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren arriskuen azterketa egin du eta arriskuen mapa gehitu du.

    Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzak, haren ustez, Lurraldearen Arloko Plana eta Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlana egiterakoan kontuan hartu behar diren gaiak aipatu ditu eta. horretarako, gainera, biodibertsitateari buruzko dokumentazioa eta kartografia eguneratuak gehitu ditu.Besteak beste, uste du LZPko Lurralde Ereduen zenbait proposamenek Natura 2000 Sarean eragin nabarmenak sortu ditzaketela.

    Usurbilgo Udalak aipatu du Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Sailaren web orrian eskura dagoen espedienteko dokumentazioak gaztelaniako bertsioa baino ez duela eta ez duela ingurumenari buruzko gogoetarik egiten.

  2. Aplikatu beharreko ingurumen-irizpide estrategikoak, ingurumen-helburuak eta iraunkortasun-printzipioak.

    Donostiako (Donostialdea-Bajo Bidasoa) eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana egiteko, oinarri gisa honako hauetan jasotako ingurumen-irizpide estrategikoak, ingurumen-helburuak eta iraunkortasun-printzipioak hartuko dira kontuan: Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian (2002-2020); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2007-2010); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean; ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuan. Dekretu horren bidez, Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina onartzen da; eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean. Bereziki, honako hau hartuko da kontuan:

  1. Lurraldearen artifizializazioa Euskal Autonomia Erkidegoan garrantzia erabakigarria duen gaia da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoak konfigurazio orografiko menditsua du eta, horren ondorioz, haranen sakonenaren okupazio masiboa. Beharrezkoa da garapeneko eredu ez hain intentsiborantz aurreratzea lurzoru naturalaren erabileran. Hirigintza-planek, azpiegitura ekonomiko berriek, garraioko azpiegiturek, ekipamenduek, etab. jada urbanizatutako lurren berrerabilerari lehentasuna eman behar diete, lurzoru natural berriak erabili beharrean. Helburu horretarantz aurreratzeko, Eusko Jaurlaritzak 2010erako konpromiso kuantitatibo gisa bere gain hartu du urtero hektarea-kopurua murrizten joatea. Hektarea-kopurua hirigintza-ekintzaren eta azpiegitura berriak eraikitzearen bidez artifizializatzen da(2).

    2006. eta 2007. urteetan (lehenengo urtearen aldia), Euskal Autonomia Erkidegoan hirigintza-ekintzak eta azpiegitura berriak eraikitzeak 2006. urtean 273 hektarea artifizializatzea suposatu zuen eta 2007. urtean, berriz, 58 hektarea(3). Hektarea-kopurua erreferentzi gisa hartuta, LZPk egiten dituen proposamenak Eusko Jaurlaritzak haren gain hartutako konpromisora egokitu beharko dira, kontuan hartuta LZPko proposamenei EAEko gainontzeko lurraldean aldez aurretik artifizializatuko den lurzorua gehituko zaiela. Azken batean, LZPko proposamenen koherentzia-analisia egingo da EAEko Ingurumen Esparruko II. Programan (2007-2010) ezarritako konpromiso kuantitatiboekin.

  2. LZP egiterakoan printzipio iradokitzaileak, besteak beste, honako hauek izan behar dute:

  1. Lurraren arauketari, antolaketari, okupazioari eta erabilerari buruzko politika publikoak. Horiek guztiek baliabide naturalak zentzuz erabiltzeko bidea eman behar dute, bereziki, honako hau lortu nahian(4):

    1) Natura kontserbatzeko eta hobetzeko eta kultur ondarearen eta paisaiaren babeserako neurrien eraginkortasuna.

    2) Landa-ingurunearen babesa, haren izaerarentzako egokia, eta beharrezkoa ez den lurzoruaren edo lurzoru desegokiaren balioen zainketa hirigintza-transformazioaren beharrak erantzuteko.

  2. Administrazio publikoek, lurzoruaren babeseko aldareetan, honako printzipioen arabera jardungo dute(5):

    1) Lurralde- eta hirigintza-plangintzaren baliabideen bidezko lurzoruaren erabileren esleipenak bere funtzioak bermatzeko, nekazaritzako ekoizpen-erabilera eusteari lehentasuna emanez eta, edozelan ere, lurzorua berriro erabiltzeari.

    2) Funtzio naturalen gehiengoa mantentzea lurzoruaren erabileren funtzioak burutzerakoan.

  3. Honako ingurumen-irizpideek harremana dute ingurumenaren gaineko planeko ingurumen-ondorio nabarmenak izatearekin eta ingurumen-ebaluazioaren merezidun egin dute.Beraz, ingurumen-irizpide estrategikotzat honako hauek joko dira.

  1. Jada artifizializatutako lurzoruen erabilerari lehentasuna ematea, bereziki nekazaritzako lurzorua eta lurzoru naturala zainduz(6).

  2. Kutsatutako lurzoruen berreskuratzeari lehentasuna ematea lurzoru ez urbanizagarri gisa birkalifikatu baino lehen(7).

  3. Saihestu, ahal dela, arriskua dagoen zonetan artifizializazioa atzera egiteko 100 urteetako etorrien aurrean. Zona horiek, gainera, egun ez dute garapenik aurkeztu behar(8). Proposamenak Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzako «Uholde arrisku graduaren araberako lurzoruaren erabilerarako irizpideetara» egokitu beharko dira(9).

  4. Hiri-egitura dentsoak, trinkoak eta konplexuak sustatu planteatutako beharrei erantzuteko. Nahiko altuak diren eraikigarritasun dentsitateak sortu(10).

  5. Hiriko segregazioa eta sakabanatzea saihestu zenbait erabilera edo jardueraren integrazio egokia eta kohesio espaziala ahalbidetzeko, mugikortasuna murriztu aldera(11).

  6. Jendearen mugikortasun-eskaera kudeatu, horretarako, banaketa modala, hau da, oinez ibiltzea, bizikleta hartzea eta garraio kolektiboa hartzea sustatuko da(12). Motorrik gabeko mugikortasuna eta garraio publikoa sustatuko da(13).

  7. Energia aurreztea, energia berriztagarrien eraginkortasun energetikoa eta erabilera sustatu(14).

  8. Dibertsitate biologikoaren galera gelditzea habitat eta ekosistemen funtzionamendu jasangarria berrituz eta babestuz; horretarako, Babespeko Naturguneetatik kanpo dauden eremuek babes nahikoa eta horiek lotura eta koherentzia izateari arreta jarri behar zaio(15).

  9. Lurraldeko garapenaren bateragarritasunaren indartzea biodibertsitatearen kontserbazioarekin, azpiegitura handien bateragarritasunaren bidez, Natura 2000, korridore eta paisaiekin(16).

  10. Lur azpiko nahiz azaleko ur kontinentaletan, urazpietan, ibilguetan, ur-bazter edo -ertzetan, tarteko uretan edo itsasertzeko uretan eragina duten edo izan dezaketen plan, programa eta jardueretan, edonolakoak direlarik ere, lehentasuna eman behar zaio ura eta haren ingurunea babestu, begiratu, eta lehengoratzeari. Lurraldea eta hirigintza antolatzeko planetan eta tresnetan, bereziki, ura eta uraren ingurua kontserbatzeko beharrezko neurri egokiak ezarri beharko dira; orobat, sortzen diren eskariak aurreikusi beharko dira, bai eta eskari horiek ingurumenari kalte handirik egin gabe asetzeko baliabide teknikoak eta diru-iturriak ere(17).

    Alternatibak proposatzerakoan eta hautatzerakoan kontuan hartuko dira ingurumen-alderdiak eta, berariaz, atal honetan zehaztutako ingurumen-irizpide eta -helburuak.

  1. Zabaltasuna, iraunkortasun-txostenaren xehetasun-maila eta zehaztasun-gradua.

    Zenbait planek eta programek ingurumenean duten ondorioen ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean aipatzen den ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena, ingurumenaren gaineko inpaktu-ebaluazio bateratuaren azterlanean sartuta dagoela ulertu behar da. Uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan egiten da azterlan horri buruzko erreferentzia (ingurumenaren gaineko inpaktuaren ebaluazio bateratuari buruzkoan).

    Beraz, Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planean sartu behar da ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterlana. Azterlan hori, gutxieneko edukiei eta egiturari dagokionez, uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren eranskinean ezarritakora eta aipatutako apirilaren 28ko 9/2006 Legearen I. eranskinean ezarritakora egokituko da.

    Aurrekoarekin bat etorriz, ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterlanean garatzen diren atalek honako eskema metodologikoari erantzun behar diote:

  1. Planaren helburu estrategikoak eta helburu horiek lortzeko beharrezkotzat jotzen diren bideen deskribapena.

  2. Beste plan eta programa batzuekiko elkarreraginaren analisia.

  3. Planak ukitzen duen eremuko ingurumenaren analisia, diagnostikoa eta balorazioa.

  4. Teknikoki arrazoizkoak diren alternatiben ingurumen-azterketa. Hartu den konponbidearen justifikazioa.

  5. Planak eta haren baitako jarduerek eragin ditzaketen kalteak identifikatu eta balioestea.

  6. Babes-, konpentsazio-neurri eta neurri zuzentzaileen proposamena.

  7. Planaren eragina gainbegiratzeko programa.

  8. Laburpen-agiria.

  9. Dokumentazio grafikoa.

    Ebaluatzen ari garen agiriaren ezaugarriak eta egindako kontsulten emaitzak ikusita, Ingurumen Sailburuordetzak uste du ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren azterlanak aipatutako atalak garatu behar dituela jarraian aipatuko diren zabaltasunarekin eta xehetasun-mailarekin.

    1. Planaren helburu estrategikoak eta helburu horiek lortzeko beharrezkotzat jotzen diren bideen deskribapena.

    Paragrafo honetan LZPren helburuak jaso behar dira, abiapuntutzat hartuta helburu horien izatea eta ezaugarriak diren bezala identifikatu behar direla. Gainera, aipatutako helburuek labur, baina esplizituki, planaren proposamenak justifikatzeko aukera eman behar dute, helburuekin bat etorriz. Ingurumen-helburuak azpimarratu behar dira, esplizituki adieraziz nola gehitu diren erreferentziako dokumentuaren 2.4. paragrafoan aipatutako ingurumen-helburu estrategikoak.

    LZP lantzean ingurumen-irizpide estrategikoen integrazioak ingurumenean sortutako kalteei aurre hartu nahi die, ondoren konpontzen ibili beharrean. Horrela, garapen iraunkorra sustatu eta, era berean, neurri zuzentzaile eta konpentsaziozkoen beharra gutxitu nahi da. Horrela, alternatiben proposamena, nagusiki, ingurumen-helburuaren garapenari lotua ulertu behar da eta, ez, neurri zuzentzaileen bilaketari.

    Azken batean, planean aurreikusitako helburuak ezberdin garatzea bilatzen duten alternatibak proposatu behar dira eta, bereziki, ingurumen-irizpide estrategikoak, jada aipatuak.

    2. Beste plan eta programa batzuekiko elkarreraginaren analisia.

    LZPeko ingurumen-bateragarritasuna beste planekin justifikatu behar da eta aipatutako beste planek bat etorri behar dute aplikatzeko esparruarekin. Besteak beste, LZPren bateragarritasuna honako plan eta programekin aztertuko da:

    1. Lurralde Antolamenduko Zuzentarauak.

    2. Behin betiko onartu diren eta egiten ari diren Lurraldearen Zatiko Planak.

    3. Behin betiko onartu diren eta egiten ari diren Lurraldearen Arloko Planak (LAP).

    4. Indarrean dagoen udal-plangintza.

    5. Uholdeen Prebentziorako EAEko Plan Integrala eta EAEko hiriguneen urperagarritasunari buruzko Azterlana 2001-2005.

    6. Baliabide Naturalen Antolamendu Planak eta Erabili eta babestutako espazio naturalen Kudeatzeari buruzko Plan Gidariak.

    7. Txingudiko eremuaren baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan berezia.

    8. Arriskuan dauden espezieei buruzko indarrean dauden kudeatzeko planak.

    9. Klima-aldaketaren kontrako borrokaren Euskal Plana 2008-2012.

      Aldi berean, ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioa jasan duten planak identifikatuko dira.

      3. Planak ukitzen duen eremuko ingurumenaren analisia, diagnostikoa eta balorazioa.

      Egungo ingurumen-egoeraren alderdirik garrantzitsuenak aipatu beharko dira (alderdi horiek LZPan aurreikusitako erabileretarako lurzoruak duen hartze gaitasuna zehaztuko dute) eta, plana egin ezean, zein izan daitekeen eboluzioa; gainera, beharbada nabarmen kaltetuko diren eremuen ezaugarriak azpimarratuko dira.

      Horretarako, esparruko balioa identifikatuko da, behar bezalako xehetasun-graduarekin, ingurumen-interes bereziki honako baliabide eta espazioen analisiaren bidez. Horrela, haien muga espazialak, babeseko helburuak eta erabilerako araudia, egongo balitz, identifikatuz:

      1. Segur aski(18) nabarmen eragindako ingurumen-zonen ezaugarriak (landaredia, fauna, paisaia, hidrologia, geologia, hidrogeologia, kultura ondarea...).

      2. Ingurumen-interes bereziko espazioak LZPren esparruan:

      1. Itsas-lehorreko jabari publikoa eta haren babesaren zortasuna, Kostaldeei eta haren garapen-araudiari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen bidez arautua.

      2. Jabari publiko hidraulikoa eta haren zortasun- eta polizia-eremua, Uren Legeko Testu Bateginaren bidez arautuak(19) eta haren garapen-araudia.

      3. Aiako Harria Parke Naturala, apirilaren 11ko 241/1995 Dekretuaren bidez izendatua.

      4. Txingudiko eremuaren baliabide naturalak babestu eta antolatzeko plan bereziaren esparrua.

      5. Leitzarango babestutako biotopoa, irailaren 29ko 241/1995 Dekretuaren bidez izendatua.

      6. Komunitatearentzat garrantzia duten tokiak (KGT)(20) eta Hegaztientzat Babes Bereziko Zonak.

        1) KGT Aiako Harria (ES2120016).

        2) KGT Jaizkibel (ES2120017).

        3) KGT Leitzaran Ibaia (ES2120013).

        4) KGT Oriako Itsasadarra (ES2120010).

        5) KGT Txingudi-Bidasoa (ES2120018).

        6) KGT Ulia (ES2120014).

        7) KGT Urumea Ibaia (ES2120015).

        8) Hegaztientzat Babes Bereziko Zona Txingudi (ES0000243).

      7. Txingudiko zona, Ramsar Hitzarmenean nazioartean garrantzia duten hezeguneen zerrendan barne.

      8. Lurralde Antolamenduko Zuzentarauen interes naturalistikoko eremuak. Eremu horiek babes bereziko kategoriak barne hartu beharko ditu.

      9. Euskal Autonomia Erkidegoko Zona Bustien Lurraldearen Arloko Planak barne hartutako hezeguneak.

      10. Euskal Kultura Ondarearen ondasunak.

      11. EAEko Natura-Gune Garrantzitsuen Katalogo Irekian barne hartutako espazioak.

      12. EAEko Korridore Ekologikoen Sarea. Sare horren helburua basoko espezieak dituzten espazio naturalen arteko lotura funtzionala kontserbatzea eta berriztatzea da. Natura-espazio horietako gutxitutako biztanleek isolamendura jotzen dute.

      13. Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bisoi europarraren (Mustela lutreola) Kudeaketa Planeko interes bereziko esparru eta eremuak(21).

      14. Gipuzkoako Lurralde Historikoan muturluze piriniarren (Galemys pyrenaicus) Kudeaketa Planeko interes bereziko eremuak(22).

      15. Gipuzkoan hegoaldeko zuhaitz-igelaren (Hyla meridionalis) Kudeaketa Planeko esparrua(23).

      16. EAEko Paisaia Berezien eta Nabarmenen Katalogoko Aurreproiektuak barne hartutako espazioak.

      17. Eremu funtzionalean dauden interes geologikoko eremuak eta puntuak.

      18. Balio agrologiko handia duten lurzoruak.

      19. Arriskuan dagoen flora- eta fauna-espezieak banatzeko eremuak. Hizpide dugun arriskuan dagoen espezieak kudeaketa plana duenean, planak ezartzen duenera egokitu beharko da. Indarrean kudeaketa planik gabe arriskuan dauden espezieentzako, arreta lehentasunezko banaketa zonetan(24), interes bereziko eremuetan(25) edo puntu sentikorretan zentratuko da(26).

      20. Hostozabalen zuhaiztiak.

      21. Akuifero-eremuak eta eremu horietan kutsadurarekiko zaurgarritasun altua aurkezten duten zonak.

      22. Erabilera publiko gisa katalogatutako mendiak eta mendi babesleak.

        Gainera, esparruko zaurgarritasuna identifikatu behar da, LZPko jardueretarako garrantzitsuak diren ingurumen-arazo izatedunak adieraziz. Adibidez:

      1. Airearen kutsadura. Inguruneko airearen kalitatea zaindu behar da(27) LZPan aurreikusitako erabilerekin bateragarritasuna egiaztatze aldera.

      2. Arrisku naturalak. Antolatu beharreko esparruko arrisku naturalen mapa gehitu beharko da(28).

      3. Kutsatutako lurzoruak.

      4. Kutsadura akustikoa. Proposamenen bateragarritasuna aztertu behar da, kalitate akustikoaren ondorioetara, esparruko eremu akustikoekin, zortasun akustikoaren zonekin eta jatorri naturaleko soinuen erreserbekin(29). Udalerri bakoitzeko zonakatze akustikoa ezarri arte, eremu akustikoak zonako ezaugarri akustikoen erabileraren arabera mugatuko dira(30).

      5. Ekosistema akustikoaren kalitatea. Ur-masaren egungo egoerak edo, kasu honetan, ekologia-potentzialak, ezin du kalitate gutxiagoko egoeretara jaitsi haren kalifikazioan. Beraz, edozein hondatze gehigarri saihestu behar da eta ekosistema akustikoen egoera babestu eta hobetu behar da «ur-masen egoera ekologiko ona» lortze aldera(31).

        Kasu honetan, ebaluazioa egiteko beharrezko informazioa biltzerakoan izan diren zailtasun teknikoak, ezagutzazkoak edo esperientzia-mailakoak identifikatuko dira, baita zailtasun horiek nola gainditu diren ere.

        Ingurumen-interes bereziko baliabideak eta espazioak eta planaren esparruan planarentzako garrantzitsuak diren eta existitzen diren ingurumen-arazoak kartografikoki jaso beharko dira, informazio hori berehala eta erraztasunez eskura izateko helburuarekin.

        4. Alternatiben ingurumen-azterketa. Alternatibek bideragarriak izan behar dute teknikari eta ingurumenari dagokionez. Hartu den konponbidearen justifikazioa.

        Sustatzailearen eskumen juridiko eta geografikoaren barruan sartzen diren aztertutako alternatibek planean aurreikusitako helburuak modu desberdinean garatzea bilatu behar dute. Helburu horien artean nahitaez ingurumen-helburuak egon behar dute eta, zehazki, 2.4. paragrafoan aipatutako ingurumen-helburu estrategikoak. Burutu den alternatiben hautaketa behar bezala justifikatu behar da, eta saihestu behar da, sustatu nahi den alternatiba defenditze aldera, ondorio handiagoa izan dezaketen alternatibak nahita aukeratzea. Espresuki erabilitako ingurumen-irizpideak eta bideragarritasun teknikoko irizpideak adierazi beharko dira aipatutako alternatibak identifikatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko.

        Edozelan ere, planeko helburuen garapenerako alternatiba-proposamenen inexistentzia, direla proposamenak lokalizaziokoak, planaren edo haren jardueraren garapenekoak, desegokia izango da, ez bada behar bezala justifikatutako ezintasun teknikoa existitzen.

        Beharrezkoa da konparatiboki alternatiba guztien eta bakoitzaren ondorio nabarmen posibleak identifikatzea, deskribatzea eta ebaluatzea, ebaluazioa horietako batzuetan zentratu gabe eta aldez aurretik beste batzuk alde batera utzi gabe. Teknikoki eta ingurumenari dagokionez, bideragarriak eta arrazoizkoak diren alternatiben eta motiboen irudi zehatza lekualdatu behar da. Hori dela eta, ez dira aukera hoberentzat jotzen.

        Azken batean, hartutako konponbidea, teknikari eta ingurumenari dagokionez, bideragarriak diren gainontzeko alternatibak kontuan hartuta justifikatu beharko da, esku-hartzearen 0 alternatibak barne hartuta(32).

        Bereziki, beharrezkoa da aipatzea erreferentziako dokumentu honen oinarrirako balio duen LZPren aurrerapenak ez duela barne hartzen marraketaren eremuko ingurumen-justifikazioa eta bertatik kanpo uzten direla hondakinen tratamenduen instalazioak.

        5. Planak eta haren baitako jarduerek eragin ditzaketen kalteak identifikatu eta balioestea.

        Proposamenak eragindako ingurunearen aldagai desberdinen gaineko inpaktuak identifikatu beharko dira, bereziki, inpaktu kritikoak adieraziz, hau da, moteltzeko aukerarik gabe, onarpen orokorreko azterlan teknikoetan edo arauetan gehienezko edo gidariko balioa gainditzen duten planeko jarduerak, irailaren 30eko 1131/1988 EDko kontzeptu teknikoen arabera. Horren bidez, ekainaren 28ko 1302/1986 LED burutzeko Araudia onartzen da, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzkoa.

        Esfortzua, ingurumenean eta haren baitako erlazioan, planeko ondorio nabarmen posibleak eta haien jarduerak identifikatzera dago zuzenduta. Ingurumenaren gaineko ondorioen esangura posiblea zehazteko erabili beharreko irizpideak ingurumeneko zenbait plan eta programen ondorioen ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen II. eranskinean ezarritakoak izango dira eta urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoak. Dekretu horren bidez, proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen da.

        Bereziki, honako alderdiak hartuko dira kontuan:

      1. Natura 2000 Sareko lekuen gaineko eragina. Aurkeztutako dokumentuan planteatutako zenbait jarduerak eta, bereziki, Pasaian kanpoko portuak, Natura 2000 Sareko lekuetan eragin nabarmenak sor ditzakete. Beraz, LZPren beharrezko eguneratzearen ostean, aipatutako jarduerak mantentzen badira, jarduera horiek eragindako lekuetan ondorioen behar bezalako ebaluazioa jasan beharko dute, haien kontserbatzeko helburuak kontuan hartuta. Proiektuak leku horretan izan ditzakeen eraginen ebaluazioaren ondorioak ikusita, organo eskudunek, planak, programak edo proiektuak onartzeko edo baimentzeko, aipatutako plan, programa edo proiektuekin haien adostasuna azaldu ahal izango dute, hizpide dugun lekuaren osotasunari kalterik eragingo zaiola ziurtatu ostean bakarrik. Edozelan ere, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legean zehaztutakoa bete beharko da.

      2. Onartutako kudeaketa planarekin arriskuan dagoen faunaren eta landarediaren gaineko eragina.

      3. Kudeaketa planik gabe arriskuan dauden fauna eta landaredia duten eremuen gaineko eragina.

      4. Bertako landarediko zuhaiztien gaineko eragina.

      5. Balio agrologiko handiko lurzoruen gaineko eragina eta nekazaritzako produktibitatearen galera.

        Nekazaritzako ekoizpen-erabilerari eusteak eta, edonola ere, lurzoruak berriro erabiltzeak lehentasuna izango du(33); hortaz, arreta berezia eskainiko zaio planak nekazaritzarako lurzoruan izan dezakeen eraginari eta lurzorua ahalik eta gutxien okupatzea ahalbidetzen duten aukeren alde egingo da. Nekazaritza-ustiategien inguruan planteatzen diren proposamenen eragina ebaluatu beharko da, egun hasieran onartuta dagoen EAEko Nekazaritza eta Basozaintzaren Lurraldearen Arloko Planean dagokion atalean, hots, nekazaritzaren sektorean izango duen eraginaren ebaluazioari buruzkoan, definitutako nekazaritzako aldagaietan oinarrituta. Ebaluaziorako kontuan hartu behar diren nekazaritzako aldagaiak honako hauek dira:

      1. Antolamendu-kategoria bakoitzean eragingo den azalera.

      2. Eragindako nekazaritzako ustiategien kopurua eta horien orientazio tekniko eta ekonomikoa.

      3. Ustiategi bakoitzean izango duen eragina: partzelen zatiketa, azalera osoaren neurriak, forma, irisgarritasuna eta balio agrologikoa.

      4. Nekazaritzako unitate gisa hartuta, zona horrek etorkizunean izango duen eragin orokor iraunkorra.

      1. Paisaiaren gaineko eragina.

      2. Akuiferoen gaineko eragina.

      3. Artifizializatutako lurzorua handitzea.

      4. Baliabideen kontsumoa handitzea (ura, energia).

      5. Hondakinak sortzearen handitzea.

        Ebaluatzeko erabili den metodologia adierazi beharko da, eta dagokionean, kalteak balioesteko izandako zailtasun teknikoak, ezagutza edo esperientziazkoak, eta zailtasun horiek nola gainditu diren.

        Ingurumenean eta haren erlazioan, planeko ondorio nabarmen posibleak eta haien jarduerak kartografikoki jaso beharko dira, aipatutako informazioa berehala eta erraztasunez eskura izateko helburuarekin.

        6. Babes-, konpentsazio-neurri eta neurri zuzentzaileen proposamena.

        Plana egiterakoan ingurumen-irizpide estrategikoak sartzeak, beste zenbait konturen artean, konpentsazio-neurri edota neurri zuzentzaileak ezartzeko beharra mugatu ahal izango du.

        Ingurumenaren gaineko inpaktu negatibo posibleak txikitzea bilatzen duten laneko kokapen- edo garapen-alternatiben ezintasun teknikoa behar bezala justifikatuta dagoenean bakarrik, dagozkion konpentsazio-neurriak edota neurri zuzentzaileak ezarri ahal izango dira. Horrela, egingo diren jarduerak eta kapital naturala galtzea eragiten dutenak konpentsatu egin beharko dira kapital hori handitzearen edota hobetzearen bitartez [Ingurumen-Esparruko bigarren Programa (2007-2010). Bigarren Lehentasuna].

        Plana egiterakoan bezala, eta dokumentuan zehar jasotako ondorioen zuzenketaren aurrean prebentzio printzipio jarraituz, ingurumen-zuzentarauak ezarri beharko dira planaren garapeneko dokumentuetarako. Aurreikusitako jardueren garapenenean eta kokapenean horien integrazioaren bidez, haien inpaktu negatibo nabarmenak mugatuko dira eta, horrela, gutxitu egingo da ondoren neurri zuzentzaileak edota konpentsazio-neurriak ezartzeko beharra. Bereziki, hierarkikoki LZPren mende dauden planen, programen eta proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako zuzentarauak zehaztuko dira. Zuzentarau horiek, gainera, honako alderdietan kokatuko dira:

      1. Energia berriztagarriak erabiltzea eta aprobetxatzea sustatzea.

      2. Energia-eraginkortasuna sustatzea.

      3. Hondakinen ekoizpena txikitzea.

      4. Hiriko sistemetan natura-baliabideak aurreztea.

      5. Mugikortasun iraunkorra sustatzea.

      6. 2010. urterako berotegi-efektua eragiten duten gasen emisio guztiak, Kyotoko Protokoloan araututakoak, mugatzea.

      7. Dibertsitate biologikoa mantentzea.

        7. Planaren eragina gainbegiratzeko programa.

        Ingurumeneko ondorio nabarmen posibleen segimendua egin beharko da, bai ondorio positiboak bai negatiboak, aurreikusitakoak edo aurreikusi gabekoak(34). Horretarako, beharrezkoa da, aldez aurretik, ondorio nabarmen bakoitzari adierazle bat (kualitatiboa edota kuantitatiboa) edota dagozkion galdera-multzoa esleitzea. Horren adibide dira aplikatu beharreko ingurumen-helburu estrategikoak. Adierazle horiek ezartzeko, gutxienez, honako hauek berrikusiko dira:

        1. Oinarrizko adierazleak(35) [kausa-ereduaren oinarriari buruzkoak(36)].

        2. Goiburuko ingurumen-adierazleak(37).

        3. EAEko iraunkortasun-adierazleak(38).

        4. Europako egitura-adierazleak.

          Ingurumenean identifikatutako ondorio nabarmenek zuzeneko jarraipena izan ahalko dute, alegia, ingurumeneko aldaketen jarraipenaren bidez (kausa-ondorio harremana ezartzeko zailtasuna), edo zeharkakoa, presioko faktoreen jarraipenaren edo neurri aringarrien bidez(39).

          Behin ingurumenean planeko ondorio posible nabarmenen(40) adierazleak eta haien jarduerak zehaztuta, horietako bakoitzerako, haien gainbegiraketaz arduratzen den autoritatea adierazi behar da(41). Gainbegiratzea ohiko plangintza sisteman integratu ahal izango da, beti adierazleari planeko banakako ekarpena identifikatu ahal zaiola ziurtatuz(42) edo, alderantziz bada, plangintzaren maiztasuna eta unea ezarri beharko dira.

          8. Laburpen-agiria.

          Laburpen-agiria idatzi beharko da uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuko 8. paragrafoan ezartzen diren ezaugarriekin. Dekretu horren bidez, ingurumen-inpaktuaren baterako ebaluazioaren prozedura arautzen da. Programari buruzko informazioa eta programak ingurumenean duen eraginari buruzko informazioa eduki behar du. Informazioak zehatza eta jendeak oro har ulertzeko modukoa izan behar du. Era berean, dokumentazio grafikoa sartzea gomendatzen da, jendaurreko informazioko helburuekin.

          9. Dokumentazio grafikoa.

          Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlanak barne hartuko du informazioa berehala eta azkar eskura izateko dokumentazio grafiko nahikoa. Dokumentazio grafiko hori tauletan, grafikoetan, irudietan, argazkietan, eskala egokiko planoetan, etab. aurkeztuko da.

          1. Informazio- eta kontsulta-modalitateak.

            Zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, paragrafo honetan informazio- eta kontsulta-modalitatea definitzen da eta eragindako administrazio publikoak eta interesdun publikoa identifikatzen dira.

            Informazio- eta kontsulta-modalitateari dagokionez, entitate sustatzaileak honako jarduerak burutuko ditu:

            1. Eragina jasaten duten administrazio publikoei kontsulta, planaren lehenengo dokumentuaren eta haren Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlanaren bidez. Eragina jasango duten administrazio publikoak eta interesdun publikoak, erreferentziako dokumentu honetako 2.3 atalean aipatzen direnak izango dira gutxienez.

            2. Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren lehenengo dokumentua eta haren Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren azterlanaren jakinarazpen publikoa egitea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkia jarriz, eta gutxienez 45 eguneko epea ezartzea, horiek aztertzeko eta oharrak egiteko.

              1. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako erreferentzia-dokumentua argitaratzea.

                Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 24a.

                Ingurumen sailburuordea,

                IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

                OHARRAK:

                (1) Apirilaren 28ko 9/2006 Legea, zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa.

                (2) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 9. helburu estrategikoaren M4.4. Konpromezua: lurraldearen erabilera orekatua lortzea.

                (3) Ingurumen-adierazleen urteko txostena 2007.

                (4) Maiatzaren 28ko Lurzoruari buruzko 8/2007 Legearen 2. artikulua.

                (5) 3/1998 Legeko 28. artikulua, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duena.

                (6) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 9. helburu estrategikoaren 3. jardun-ildoa: lurraldearen erabilera orekatua lortzea.

                (7) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 3. helburu estrategikoaren 5. jardun-ildoa: Lurzoruaren kutsadura saihestea eta zuzentzea.

                (8) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 11. helburu estrategikoaren (klima-aldaketaren egokitzapena) 2010erako Konpromisoa M5.3.

                (9) Irizpide horiek isurialde kantabriarreko ibaiak eta erreka-ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren 1. aldaketak barne hartzen ditu. Aldaketa hori, hasieran, 2007ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez onartu zen. Agindua Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuarena da.

                (10) Hirigintza-plangintza iraunkortasun-irizpideekin idazteko eskuliburua.IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila. 2005.

                (11) Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 3. artikulua.

                (12) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 8. helburu estrategikoa: Mugikortasun-kudeaketa eredu berrirantz.

                (13) Klima-aldaketaren kontrako borrokaren Euskal Plana 2008-2012. 1. Programa: Karbono gutxiago. «Karbono gutxiago eta energia garbiagoak erabiliz ekoiztu eta kontsumitu eta hustubideak kudeatu». Garraio-sektorea. Jardun-ildoa «Garraioan eta garraio erabileraren aurrezkia eta eraginkortasuna» 16 ekintza.

                (14) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 3. helburu estrategikoa: lurzoruaren kutsadura saihestea eta zuzentzea.

                (15) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 7. helburu estrategikoa: gure aniztasun biologikoa mantentzea.

                (16) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparruko II. Programa (2007-2010). 7. helburu estrategikoaren 11. ildoa: gure aniztasun biologikoa mantentzea.

                (17) Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 29.2. artikulua.

                (18) Horren arabera, kontuan hartu behar diren ingurumen-ondorioak arrazoizko probabilitate-mailarekin aurreikus daitezkeenak dira. Zuhurtziaren printzipioa aplikatu: ez da ziurtasun-kontua, kalte handiak eragin daitezkeelako kontua baizik.

                (19) 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Uren Legearen eta aldaketen testu bategina onestekoa.

                (20) Batzordearen 2007ko azaroaren 12ko Erabakia, Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauari jarraiki, Atlantikoko eskualde biogeografikoan dauden interes komunitarioko tokien zerrenda onartzen duena.

                (21) 2004ko maiatzaren 12ko Foru Agindua. Horren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bisio europarraren, Mustela lutreola (Linnaeus, 1761) Kudeaketa Plana onartzen da.

                (22) 2004ko maiatzaren 12ko Foru Agindua. Horren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan muturluze piriniarraren, Galemys pyrenaicus (E. Geoffroy, 1811) Kudeaketa Plana onartzen da.

                (23) 1999ko azaroaren 10ekoa Foru Agindua. Horren bidez, hegoaldeko zuhaitz-igelaren, Hyla Meridionalis, Kudeaketa Plana onartzen da eta arau osagarriak ematen dira aipatutako zuhaitz-igelaren babeserako; 2005eko abenduaren 23ko Foru Agindua. Horren bidez, Gipuzkoan hegoaldeko zuhaitz-igelaren (Hyla meridionalis) ugalketaren gune berriko sarearen Katalogoa ezartzen da.

                (24) Espeziearentzako egokiagoak diren eta habitatetan nahiko errepresentazioa duten eta kontserbatzeko egoera hobean dauden zonak. Horrela, haien beharrak egoki asetzeko. Zona horiek mugatzeko oinarrizko lana katalogatutako espezieen kudeaketa planen ondoriozkoa da.

                (25) Nahiko txikiak diren eta ondo mugatuta dauden enklabe horiek oso garrantzitsuak dira espezie honen guneak gorde ahal izateko edota espezie oso hauskorra dela erakusten dute. Interes bereziko eremuen definizioa arriskuan dauden espezieen kudeaketa-planen proposamenetan eman den informazioaren ondorioz egin da. Proposamen horiek zenbait aditu-taldek egin zituzten 2001. eta 2002. urteetan.

                (26) Espezieak irauteko interes-elementuak dituenez, muturreko sentikortasuna ordezkatzen duten hedapen txikiko edo kokapen zehatzeko puntu edo enklabeak biltzen dituzte. Habiak, umatzeko koloniak, lurraldeetako eremu nuklearrak, ugaltzeko edo babeserako istilak dira. Horietako baten galera edo hondatzea gunearentzat ekintza negatiboa eta larria izango litzateke. Puntu horien kokapena Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak eskatutako edo elkarte ornitologiek haiek egindako txosten anitzetatik eta berrietatik hartu da.

                (27) Airearen Kalitatea Ebaluatzeari eta Kudeatzeari buruzko urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuan sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, nitrogeno oxidoak, partikulak, beruna, bentzenoa eta karbono monoxidoa hartzen ditu kontuan.

                (28) Maiatzaren 28ko Lurzoruari buruzko 8/2007 Legearen 15.2. artikulua.

                (29) 1367/2007 Errege Dekretuko eta 37/2003 Legeko aurreikuspenen arabera ezarriak.

                (30) Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 5.5. artikulua. Horren bidez, azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen da, Zaratari buruzkoa, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta zarata-igorpenei dagokiona.

                (31) Uraren Esparruko Zuzendaritza 2000/60/EE. 2000ko urrian onartua. 2000ko abenduaren 22tik indarrean. Ingurumen-helburu gisa «ur-masen egoera ona» definitzen du eta baliabidearen erabilera iraunkorra lortu nahi du.

                (32) Ebaluazioaren azterlanak plana ez aplikatzeko eboluzio posiblea zehaztu behar du.

                (33) 3/1998 Legeko 28.a) artikulua, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duena.

                (34) Logikoa da interpretatzea aurreikusi gabeko eragin nabarmen posibleak ingurumeneko txostenean egindako iragarpenen urritasunen fruitu direla (adib.: ondorio baten aurreikusitako intentsitatea) edo inguruabarrak aldatzean gertatutako aldaketen ondoriozkoak eta, horren ondorioz, zenbait aurreikuspen guztiz edo partzialki baliogabetzen dira (2001/42/EE Zuzendaritzako aplikazio-eskuliburuko 8.12. paragrafoa, ingurumeneko plan edo programa jakin batzuen ondorioen ebaluazioari buruzkoa).

                (35) EAEko Ingurumenaren Egoera izenekoa egiteko oinarrirako balio dute eta Ingurugiroa Babesteko Euskadiko Lege Orokorrean aipatzen den moduan, hiru urtetik behin egin behar da.

                (36) Kate kausalaren eredu bat gaur egun DPSIR da (Driving forces, Pressures, State, Impacts, Responses/Mugimen-indarra, Presioa, Egoera, Inpaktua, agente anitzen Erantzuna).

                (37) Oinarrizko adierazleak abiapuntutzat hartuta, murriztua hautatzen da ezarritako lehentasunezko ingurumen-helburuen joera orokorrak ematen duen adierazle kopurua. Adierazle horiek, gainera, hazkunde ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko hartu-emanak lortzen dituzte. Horiekin, gainera, urteko txostena prestatzen da. Euskal Herriko ingurumenaren bilakaera modu erraz eta azkarrean adierazten duena. Adib.: Aginte-postu aurreratuaren adierazleak.

                (38) Euskal gizartearen bilakaera islatzen du bere osotasunean, alegia, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-dimentsioetan. Europako egitura adierazleetatik abiatuta ezartzen dira.

                (39) 2001/42/EE Zuzentarauaren aplikatzeko eskuliburuko 8.8. paragrafoa, ingurumeneko plan edo programa jakin batzuen ondorioen ebaluazioari buruzkoa.

                (40) Identifikatutako ondorio nabarmen posibleetatik, komenigarria izan daiteke, bereziki, aplikatzeko faseari gehien dagozkienetan zentratzea, plan-motaren arabera (I. Gehigarria. 2001/42/EE Zuzentarauaren aplikatzeko eskuliburuaren gainbegiratzeari buruzko orientazio praktikoak).

                (41) Biltzeaz, prozesatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den autoritatea (2001/42/EE Zuzentarauaren aplikatzeko eskuliburua, ingurumeneko plan edo programa jakin batzuen ondorioen ebaluazioari buruzkoa.

                (42) Gainbegiratze-programak zenbait plan hartzen ditu barne; banakako plan bakoitzarentzat ez da gainbegiratzea eskatzen. 2001/42/EE Zuzentarauaren aplikatzeko eskuliburuko 8.10 paragrafoa, zenbait plan edo programak ingurumenean dituzten ondorioen ebaluazioari buruzkoa.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik