- EBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 25EKOA, GARRAIO AZPIEGITURAREN ZUZENDARIARENA, LASARTE-HENDAIA TRENBIDEA BIKOIZTEKO TRAZADURA-PROIEKTUKO LOIOLA-HERRERA TARTEAK ERASANDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ONARTU, ETA TITULARREI, ONDASUNAK OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO EKITALDIRAKO DEIA EGITEN DIENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO IRAILAREN 25EKOA, GARRAIO AZPIEGITURAREN ZUZENDARIARENA, LASARTE-HENDAIA TRENBIDEA BIKOIZTEKO TRAZADURA-PROIEKTUKO LOIOLA-HERRERA TARTEAK ERASANDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ONARTU, ETA TITULARREI, ONDASUNAK OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO EKITALDIRAKO DEIA EGITEN DIENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 5948
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/25
- Argitaratze-data: 2008/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2008ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez «Lasarte-Hendaia trenbidea bikoizteko trazadura-proiektua. Loiola-Herrera tartea» onartu zen, beharrezkoa baita Loiola-Herrera tartean bide bikoitza izatea, erabiltzaileari, Donostia-Errenteria zatian maiztasun handiagoa eskaintzeko: 15 minututik behin edo are maizago.
Erasandako lurrak eskuratu eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
2008ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bidez, proiektu hori egiteko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2008ko abuztuaren 28ko 163. zenbakian; Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2008ko abuztuaren 13ko 154. zenbakian; «El Diario Vasco», «Noticias de Gipuzkoa» eta «Berria» egunkarietan, 2008ko abuztuaren 28an; eta azkenik, Pasaiako eta Donostiako udaletxeetako iragarki-oholetan jarri zen.
Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenekoak diren trenbideetan azpiegitura-obrak egin ahal izateko behar diren nahitaezko desjabetzeetarako espedienteen prozedurak izapidetu eta ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluek eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a artikuluak.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.
Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,
Lehenengoa. «Lasarte-Hendaia trenbidea bikoizteko trazadura-proiektua. Loiola-Herrera tartea»k erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.
Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Donostia edo Pasaiako udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezko bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.
Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dituzte. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.
Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 25a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.


