Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO IRILAREN 26KOA, EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARIARENA, BERAREN BIDEZ EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAN ESKU HARTZEARI BURUZKO MASTERRA EGITEKO LAGUNTZAK EMATEN DIRA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO IRILAREN 26KOA, EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEKO ZUZENDARIARENA, BERAREN BIDEZ EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAN ESKU HARTZEARI BURUZKO MASTERRA EGITEKO LAGUNTZAK EMATEN DIRA

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 5725
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/26
  • Argitaratze-data: 2008/10/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2008ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bidez, Deustuko Unibertsitateak antolatuta emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko Masterreko seigarren edizioa egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen.

Ebazpen horretako 12. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta, hau

Lehenengoa. Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko Masterra egiteko laguntzak ematea eranskinean aipatzen diren pertsonei. Laguntzaren zenbatekoa lau mila laurehun eta hamar (4.410) eurokoa izango da. Diru horretatik, mila zazpiehun eta hirurogeita lau (1.764) euro 2008. urterako ordainketak egiteko izango dira, eta gainerako zenbatekoa, bi mila seiehun eta berrogeita sei (2.646) euro, 2009. urteko ordainketetarako izango da. Diru-laguntzaren ordainketak emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ikastaroaren seigarren edizioa egiteko laguntzen deialdia egin duen Emakundeko zuzendariaren 2008ko uztailaren 14ko ebazpenaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraituko dio.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 26a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.

Cearra Mendialdua, Eunate

Izaguirre Choperena, Ainhoa

Luengo Rubalcaba, María Socorro

Muguruza Aseginolaza, Garazi

Nuñez Alcaide, Aranzazu

Pérez Ibáñez, María José

Piñeiro Zabala, Igor

Sologuren Etxenagusia, Leire

Zubiri Ibarrondo, Agurtzane

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik