- IRALE. EBAZPENA, IRALE PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN EUSKALTEGIEI 07-08 IKASTURTEAREN BIGARREN TXANDAKO MATRIKULA-GASTUAK ORDAINTZEKO. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuIRALE. EBAZPENA, IRALE PROGRAMAN PARTE HARTZEN DUTEN EUSKALTEGIEI 07-08 IKASTURTEAREN BIGARREN TXANDAKO MATRIKULA-GASTUAK ORDAINTZEKO.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 5789
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/29
- Argitaratze-data: 2008/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. paragrafoan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irape programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.
Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuordearen 2007ko apirilaren 3ko Aginduak (EHAA, 2007ko apirilaren 4koa) 2007ko udarako eta 2007-2008 ikasturterako Irape programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Agindu horren ondorioz ebazpen bi jakinarazi ditu, biak maiatzaren 25ekoak (EHAA, 2007ko ekainaren 11koa), Hezkuntza sailburuordeak: bata, Iraleren 2007ko udako klase-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena eta bestea 2007-2008 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena.
Ebazpen horiek, beren xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.
Horren guztiaren garapenez, 2007-08 ikasturtearen bigarren eta hirugarren hiruiletako hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari. Hori dela-eta, honako hau
Ebazpen honen eranskinean zehazten diren euskaltegi eta ikasketa-elkarteei bertan adierazitako diru-kopuruak ordaintzea, 2007-08 ikasturtearen bigarren txandako matrikula-gastuak estaltzeko.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 29a.
Hezkuntza sailburuordea,
PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.
Laudioko UE 437,75 437,75
Euskaraz Koop. E. 12.333,20 12.333,20
Udaberria elkartea 1.093,95
Hegoalde euskaltegia 152,72
Gasteiz Adur (Kultur Elkartea IKA) Vitoria-Gasteiz 2.917,50
Pinto Aratz-Ardatz (Kultur Elkartea IKA) Vitoria-Gasteiz 2.204,07
Zaldiaran-Ardatz (Kultur Elkartea IKA) Vitoria-Gasteiz 9.500,00 15.868,24
639,19 28.639,19
GIPUZKOA
EUSKALTEGIA DIRU-LAGUNTZA GUZTIRA
Pasaiako UE-Fundación Pública Pasaiako UE 12,40
Hondarribiko UE 9,63
Hernaniko UE 55,00
Irungo UE 541,20
Errenteriako UE 1.412,20
Beasaingo UE 1.258,24
Eibarko UE 672,14 3.960,81
Kanpandegi, S.L. 1.069,60
Elhuyar Zubize, S.L.U. 452,10
Gernika XXI, S.L. (Altza+Urumea) 2.267,20
Ilazki euskaltegia, S.C.L. 5.005,21
Euskaraz Koop. E. 3.024,38 20.658,49
Azpeitiko Euskara Patronatua 51,60
Maizpide Euskaltegia-Lazkao 7.778,52
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 4.795,34
Urtxintxa eskola 7.270,55
Udako Euskal Unibertsitatea 5.383,09 25.279,10
898,40 49.898,40
BIZKAIA
EUSKALTEGIA DIRU-LAGUNTZA GUZTIRA
Sopelanako UE 1.989,50
Leioako UE-Mastitxu euskaltegia 1.560,88
Trapagarango UE 235,44
Sestaoko UE 233,20
Basauriko UE 1.289,79
Durangoko UE 1.020,40
Aita Villasante Udal Euskaltegia 109,76
Muskizko UE 323,20
Mungiako UE 174,80 6.936,97
Orixe Euskaltegia, S.A.L.-(Mikelats-Bilbao) 534,60
Gabriel Aresti-Txinta Koop. 17.180,12
Euskaraz Koop. E. 38.657,26 56.371,98
Aurten Bai-Zornotzako Barnetegia 18.554,76 18.554,76
Juan Mateo Zabala euskaltegia 4.312,50
Ulibarri euskaltegia 116.195,08
Urtxintxa Estola-Bizkaia 560,32
Zenbat Gara Kultur Elkartea 1.369,24
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa 10.571,24
Euskal Irakaslegoa - Deustu unibert. 4.156,37 137.164,75
028,46 219.028,46


