- -- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu--
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 5946
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/29
- Argitaratze-data: 2008/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Bat. Industrial SLU (EICI) Industria-Ikerketako eta -Ziurtapeneko Entitatearen ordezkari modura jardunez, Nadiuska Gómezen idazki bat jaso zen -2008ko abuztuaren 11n- Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde bulegoan. Idazki horren bidez eskabidea egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Baimendutako Kontrol-Erakundeen Erregistroan inskribatzeko zenbait arau-arlotan (jasogailuak: igogailuak; presio aparailuak; araudi elektrikoa: behe tentsioa). 2008ko abuztuaren 1eko Berrik. OC-I/101 eranskin teknikoa aurkeztu zuen.
Bi. 2008ko abuztuaren 1ean, Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) EICI SLU entitatearen OC-I/101 zenbakiko egiaztapenaren Berrik. 1 eranskin teknikoa argitaratu zuen, non zenbait arau-arlo (jasogailuak: igogailuak; presio aparailuak; araudi elektrikoa: maila apaleko tentsioa) txertatzen baitira kontrol-erakundearen egiaztapen-eraginpean.
Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Bat. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan.
Bi. Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zenbakia) aldatu egin zuen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua, Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartu zuena (1996-02-06ko BOE, 32. zenbakia). Dekretu haren IV. kapituluko 1. atalak kontrol-erakundeak arautzen ditu: dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da eta 43. artikulua, baimenei buruzkoa.
Hiru. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskripzioa egiteko, lehen aipatutako abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela egiaztatu du Industrial SLU (EICI) Industria-Ikerketako eta -Ziurtapeneko Entitateak, horretarako behar zen dokumentazioa aurkeztuta. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein haiekin bat etorrita aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako kontrol-erakunde gisa GV-031-A zenbakiarekin zenbait arlotan jarduteko baimena ematea Industrial SLU (EICI) Industria-Ikerketako eta -Ziurtapeneko Entitateari (Martiartu Industria Poligonoa, 3 kalea, 64 pabilioia, 48480 Arrigorriaga -Bizkaia-). Arloak:
Jasogailuak. Igogailuak: aldizkako ikuskapenak.
Azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretua (1985-12-11ko BOE), jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamendua onartu zuena, eta haren jarraibide tekniko osagarriak: MIE AEM 1etik MIE AEM 3ra bitartekoak.
Urtarrilaren 21eko 57/2005 Errege Dekretua (2005-02-04ko BOE), dagoen igogailu-parkean segurtasuna areagotzeko manuak ezartzen dituena.
1981eko martxoaren 31ko Agindua (1981-04-20ko BOE), 1966ko Erregelamenduaren arabera igogailuei exijitu behar zaizkien gutxieneko baldintza teknikoak finkatzen dituena, eta igogailuon aldizkako berrikusketa orokorra egiteko arauak ematen dituena.
1987ko irailaren 23ko Agindua (1987-10-06ko BOE), mantenimenduak egiteko aparailuen eta jasogailuen Erregelamenduko MIE-AEME-1 jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena, hain justu ere elektrizitatez edo era hidraulikoan mugiarazitako igogailuei dagokienez. 1991ko irailaren 12ko Aginduak aldatu zuen agindu hori (1991-09-17ko BOE).
Abuztuaren 1eko 1314/1997 Errege Dekretua, igogailuen inguruko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 95/16/EE Zuzentaraua ezartzeko xedapenak ematen dituena.
Presio-aparatuak. Hasierako eta aldizkako ikuskapenak, 769/1999 EDz baliagabetuak izan ezik, ITC MIE-AP01etik ITC MIE-AP18ra.
Apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretua (1979-05-29ko BOE), presiozko tresnen erregelamendua onestekoa. ITC MIE-AP-1etik MIE-AP-18ra bitartekoak, 1999-05-07ko 769/1999 Errege Dekretuak ezarritako mugekin.
2443/1969 Dekretua, 1969ko abuztuaren 16koa (1969-10-28ko BOE), presioko ontzien Erregelamendua onartzen duena.
Elektrizitateari buruzko araudia: Behe-tentsioa: Hasierako eta aldizkako ikuskapenak.
1973ko irailaren 20ko 2413/1973 Dekretua (1973-10-09ko BOE), behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena; Dekretu hori urriaren 9ko 2295/1985 Errege Dekretuak (1985-12-12ko BOE) eta jarraibide tekniko osagarriek MI-BT 001etik BT 044ra bitartekoek- aldatu zuten.
Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua (2002-09-18ko BOE) behe-tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena. BT01etik BT51ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak.
Kontrol-erakunde gisa aritzeko baimenak Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak emandako ziurtagiria indarrean dagoen bitartean izango du balioa. Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak emandako ziurtagirian aldaketarik egonez gero, zuzendaritza honi jakinarazi beharko dio Industrial SLU (EICI) Ikerketa- eta Industria-Ikerketako eta -Ziurtapeneko Entitateak.
Horrez gain, eta Euskal Autonomia Erkidegoan aipatu arauzko arloetan jarduteko, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak ezar ditzan baldintza osagarrien menpe dago baimen hau.
Ebazpen honetan beren-beregi xedatu gabe utzi diren alderdiei araudi orokorra eta berariazkoa aplikatuko zaizkie.
Egoki denean, Industria Establezimenduen Erregistroan dagokion inskripzioa egiteko eskatu beharko zaio horretarako eskumena duen lurralde-erakundeari.
Aipatu entitateak baimena du adierazitako jardute-eremuetan aritzeko. Baina, aipatu diren erregelamendu eta arau teknikoetan jasota dauden jardueretarako baino ez du balio baimen horrek, Egiaztatze Erakunde Nazionalaren OC-I/-101 kreditazio-agirian eta 2008ko abuztuaren 1eko eranskin Teknikoan (1. berrikusketa) zehaztu bezala. Entitateak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua -martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua-, eta bestelako baldintza osagarriak.
Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzerakoan dituen egokitasun-baldintzei, eta inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.
Legeak agindu bezala, ebazpen hau jakinaraz eta argitara dadila agintzea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 29a.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,
RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


