- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 5978
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/09/30
- Argitaratze-data: 2008/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Funtzio publikoa
Testu legala
Gizarte Ongizateko zuzendariak, 2008ko maiatzaren 14ko Ebazpen bidez (ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) lehiaketa publiko bidezko deialdia onartu zuen Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileak (hemendik aurrera NAEL) honako herrialde hauetan kreditatzeko: Etiopia eta Vietnam.
Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak 7.1 artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak deialdi publikoak egingo ditu, lehiaketa bidez, NAELei kreditazioak emateko egoki iritzitako estatuetarako, honako hauek kontuan hartuta: estatu jakin baterako dagoen eskari-kopurua, estatu bakoitzerako behar diren NAELen kopuruaren muga, eta adingabekoen jatorrizko estatuek ematen dituzten bermeak; betiere, ondoko printzipioak aplikatuta: konkurrentzia edo lehia, publizitatea eta nazioarteko adopzioa arautzen duten oinarrien errespetua.
Bestalde, aipatu Dekretuak 8. artikuluan jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoari dagokio NAELen kreditazioari buruzko azterketak eta proposamenak egitea. Batzordearen osaera 2008ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren I. eranskineko bosgarren oinarri teknikoan zehaztu zen.
Kreditazio lehiaketara honako erakunde hauek aurkeztu ziren: «Asociación ADECOP, Entidad Colaboradora de Adopción Internacional», Etiopia eta Vietnamerako; «ACI Asociación para el cuidado de la infancia» Vietnamerako eta «Asociación GENUS», Vietnamerako ere.
Erakunde bakoitzak aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, 2008ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren I. eranskineko hirugarren oinarri teknikoan 3. 4 atalean zehaztutakoarekin bat etorrita, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak lehiaketara aurkeztutako hiru erakundeei eskatu zien akatsak zuzentzeko eta erantsi beharreko agiriak eransteko hamar eguneko epean jakinarazpena jaso eta kontatzen hasita.
Epe hori igarota, akatsak zuzendu ez zirenez, Gizarte Ongizateko zuzendariak Ebazpenak eman zituen honako eskari hauek bertan behera uzteko: «Asociación ADECOP, Entidad Colaboradora de Adopción Internacional», erakundearena Vietnamerako (abuztuan 4an) eta Etiopiarako (abuztuaren 6an), eta «Asociación GENUS» erakundearena Vietnamerako (2008ko abuztuaren 4an).
«ACI Asociación para el cuidado de la infancia» elkartearen kasuan, aurkeztu zituen agiriak zuzentzeko ezarri zitzaion epean emandako erantzuna aztertu zuen Nazioarteko Adopzioaren Batzorde Teknikoak, 2008ko irailaren 10eko bileran. Batzorde Teknikoak diziplina anitzeko taldekide izateko proposatutako pertsona baten lan-bizitzaren agiria igortzeko eskatu zuen, ez bait zegoen behar bezala egiaztatua haren laneko esperientzia, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak horri dagokionean xedatutakoaren arabera, hain zuzen.
Batzorde Teknikoaren proposamena onartu eta Gizarte Ongizateko zuzendariak ACI-ri epea jarri zion aipatutako pertsonaren lan-bizitzaren agiria aurkezteko. Ez zuen erantzunik jaso, ordea, legez ezarritako epean.
Horrela bada, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak eta Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen kreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak eman dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau
Bete gabe uztea deialdia Etiopiari eta Vietnami dagokionean.
Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Erabaki hau jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako, honako erakunde laguntzaile hauei: «ADECOP, Entidad Colaboradora de Adopción Internacional» (Andra Mari, 16 - 1. dep. 1, 48005 Bilbao); «ACI Asociación para el Cuidado de la Infancia» (Menendez Pelayo etorbidea, 6 -1. ezk, 28009 Madrid) eta «Asociación GENUS» Colon de Larreategi, 44 - 1. ezk., 48009 Bilbao). Halaber jakinarazten zaie Ebazpenak ez duela administrazio-bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarrai ahalko diotela Gizarte Gaietako sailburuordeari jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 30a.
Gizarte Ongizateko zuzendaria,
MARÍA ELENA AYARZA ELORRIAGA.


