Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO URRIAREN 1EKOA, HABEREN ZUZENDARI NAGUSIARENA, 2008KO URRIA ETA 2009KO IRAILA BITARTEKO EUSKARA-IKASTAROENGATIK, EUSKAL ETXEEI ESLEITUKO ZAIZKIEN DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO URRIAREN 1EKOA, HABEREN ZUZENDARI NAGUSIARENA, 2008KO URRIA ETA 2009KO IRAILA BITARTEKO EUSKARA-IKASTAROENGATIK, EUSKAL ETXEEI ESLEITUKO ZAIZKIEN DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5846
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/01
  • Argitaratze-data: 2008/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko erakunde eta Euskal Etxeekiko harremanak arautzekoak, bere 8.1.j) artikuluan ezarrita dauka Euskal Etxeek eta aipatutako lege horren arabera onartutako federazio eta konfederazioek izango dutela euskara ikastaroak antolatzeko gaitasuna.

Era berean, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak bere bigarren Xedapen Gehigarrian dio HABEk euskaltegi pribatuek burututako ikastaroei dagozkien laguntza-deialdiak zabal ditzakeela Euskal Etxeetara, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan izena eman eta datuak gaurkotuta izanik, HABEk ezarritako helduen alfabetatze eta euskalduntzerako programei egokitutako euskara-ikastaroak ematen badituzte.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, auto-ikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara-ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Euskal Etxeei dagokienez, HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 9. artikuluak zehazten du, zentro hauen berezitasuna eta egoera ezberdinak kontuan hartuta, urteroko deialdiek arautuko dituztela laguntza emateko baldintzak eta bestelako irizpideak.

Horregatik, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidan eskumenez,

Ebazpen honen helburua da 2008ko urria eta 2009ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak arautzea.

HABEren aurrekontuetan ezarritako aurrekontu kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak 223.000 euro dira guztira, honela banatuta:

  1. 220.500 euro, ikasturte osoko irakas-jarduera babesteko, horrela banatuak: 63.000 euro ordaintzeko kredituan eta 157.500 euro konpromisozko kredituan.

    2.500 euro, 2009an hasitako irakas-jarduera babesteko, baldin eta 2009ko ekitaldirako aurrekontu-kredituetan kreditu egokia, kopuruz zein izaeraz, badago.

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 2. eta 6. artikuluek aipatzen dituzten Euskal Etxeek eta Euskal Etxeon Federazio eta Konfederazioek eskatu ahal izango dituzte ebazpen honen bidez arautzen diren dirulaguntzak, beti ere baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Eskakizun orokorrak:

    1. Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan inskribatuta egongo dira eta datu guztiak egunean edukiko dituzte.

    2. HABEk emandako dirulaguntzak oro zurituak edukiko dituzte.

  2. Betekizun akademikoak:

    1. Helduen euskalduntze eta alfabetatzerako HABEk ezarritako Kurrikulua izango dute jardueraren erreferente.

    2. Ikastaroek gutxienez astean 3 eskola-ordu izango dituzte. Halaber, taldearen gutxienekoa 6 ikaslekoa izango da; batezbestekoa, aldiz, 8koa gutxienez.

  1. Deialdi honetako dirulaguntzetara biltzeko eskabideak I. eranskinean edo www.habe.euskadi.net web orrian jasotako ereduan egingo dira eta HABEren zuzendari nagusiari zuzendu eta igorriko zaizkio. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Herri Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran- adierazitako beste bideak erabiliz ere aurkeztu daitezke eskabideak.

  2. Eskabideak, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean aurkeztuko dira.

  3. Eskariek jaso beharko dute Ebazpen honen 1. artikuluan adierazitako epean emango diren talde/orduen proposamen zehatza. Kontuan izanik Euskal Etxe guztietan ikastaroak ez direla garai berean antolatzen, dirulaguntzak egoki banatu ahal izateko 2008-2009 ikasturteak hartzen dituen bi ekitaldietako Aurrekontuen artean, eskariek bereiztu beharko dituzte ekitaldi bakoitzerako aurreikusten dituzten talde/orduak, hau da, urri/abenduko eta urtarril/iraileko talde/orduak, hurrenez hurren.

  4. Halaber, eskariek jaso beharko dute Euskal Etxearen ordezkariaren zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta sexua dela eta eragindako bereizkeriengatik ere, hain zuzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikulua aldatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz (III. eranskina).

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela. Horretarako, ebazpen bat emango da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

HABEko Hizkuntzaren Didaktika zerbitzuari dagokio, Programa Berezietako unitatearen bitartez, deialdi honek eskatzen dituen kudeaketa eta egiaztatze-lanak burutzea. Kudeaketa zerbitzuari dagokio, berriz, Ekonomia eta Administrazio unitatearen bitartez, dirulaguntzen izapide administratiboa.

Euskal Etxeetako euskaltegiei dagozkien dirulaguntzen modulua 10,50 eurokoa izango da, talde/orduko.

Ebazpen honen 2. artikuluan ezarritako kopuruak eskari guztien beharrei erantzuteko behar bestekoak ez balira, dirulaguntzak hainbanatuko dira onuradunen artean.

  1. Ikasturte osorako Ebazpena.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, ikasturte osoko ikastorduak, hau da, bai 2008ko urri-abenduko, bai 2009ko urtarril-iraileko ikastorduak jasotzen dituzten eskarien arabera, onartzen zaizkion orduak eta dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezarriko zaio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 9. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena jakinaraziko da eskariak aurkeztutako epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez, 2008. urtean beti ere. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  1. 2009an hasitako irakas-jarduerari buruzko Ebazpena.

  1. HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, onuradun bakoitzari, 2009ko urtarril-iraileko epealdian bere euskalduntze-jarduerari lehen aldiz ekingo dioten Euskal Etxeek aurkeztuta, 2009ko urtarril-iraileko ikastorduak soilik jasotzen dituzten eskarien arabera, onartzen zaizkion orduak eta dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ezarriko zaio. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela egingo diren azken doikuntzetara, datu errealen eta Ebazpen honen 9. artikuluak dioenaren arabera.

  2. Ebazpena jakinaraziko da eskariak aurkeztutako epea amaitu eta hiru hilabetera gehienez. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  3. Interesatu bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Ikasturteko behin betiko datu errealen eta diruz lagundutako ekintzen gastuen ziurtagiriak jaso ondoren, dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, aurreikusitako talde/orduena bereziki, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopurua, dirulaguntzak emateko erabakia aldatuko da. Zentzu horretan, HABEren zuzendari nagusiak kitapen ebazpena egingo du emandako laguntza-kopuruak doituz.

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

  1. Ikasturte osorako dirulaguntzen ebazpena ematen den momentuan 2008ko urri/abendurako aurreikusitako talde/orduei dagokien kopurua ordainduko da.

  2. 2009ko apiriletik aurrera, eta 2008ko urritik abendura bitartean emandako talde/orduen eta diruz lagundutako ekintzen gastuen ziurtagiriak jaso, aztertu eta nahikotzat eta egokitzat jo ondoren, ikasturte osorako ebazpeneko onuradunei ordainduko zaie 2009ko urtarril/irailerako erabakitako dirulaguntzaren % 60a.

  3. 2009an hasitako irakas-jarduerari buruzko Ebazpena ematen den momentuan, erabakitakoaren % 60a ordainduko da.

  4. Ikasturte osorako edota 2009an hasitako irakas-jarduerari buruzko Ebazpenetan erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu ondoren, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen ebazpenaren arabera, hala behar denetan.

  1. Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, beti ere diruz lagundutako jardueraren gain-finantziazioa gertatzen ez bada.

  2. Gain-finantziazioa gertatuko balitz, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

  3. Gain-finantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

  1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek dirulaguntzak zuritzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte, II. eranskinean edo www.habe.euskadi.net orrian jasotzen den zuritzeko eredua erabiliz, eta ondoko informazioa bilduz:

    1. Dagokion epealdian benetan emandako talde/orduen ziurtagiria.

    2. Diruz lagundutako ekintzak sortutako gastuen ziurtagiria, hauek gastuen izaeraren arabera sailkatuak. Ziurtagiri horrek zehaztu beharko du gastu bakoitzetik zenbat dagokien euskara-ikastaroei, irakasleen pertsonal-gastuak eta gastu didaktikoak izan ezik, hauek euskara-ikastaroei inputatuko baitzaizkie erabat.

    3. Dirulaguntza jasotzen den eguneko txanpon trukeari buruzko ziurtagiria.

  2. HABEren dirulaguntza behar bezala zuritua dagoela ulertzeko bi baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Dagokion epealdian benetan emandako eta ziurtatutako talde/orduek deialdiaren ebazpenean zehaztutako adinakoak izan behar dute.

    2. Ziurtatutako gastuen batuketak emandako dirulaguntza adinakoa izan behar du.

  3. Onuradunek HABEren esku utzi beharko dituzte dirulaguntza zuritzeko ziurtatu dituzten gastu guztien agiriak, jatorrizko agiriak kontabilitate agiritegian gordez, HABEk egin dezakeen edozein inspekziotarako. Agiri horiek onartzeko, argi eta garbi adierazi beharko dute gastua eragin duen kontzeptua, gastu hori burutzeko denbora-eremua, baita dokumentua eman duen erakundearen izena eta jaso duenarena ere.

  4. Zuritu beharreko kopuruak zenbatzeko, dirulaguntza jasotzen den eguneko txanpon trukea hartuko da aintzat.

  5. Agiri horiek honako epe hauetan aurkeztu beharko dira:

    1. 2008ko urritik abendura bitartekoak, 2009ko otsailaren 15a baino lehenago.

    2. 2009ko urtarril-iraila bitartekoak, 2009ko urriaren 15a baino lehenago.

Erabaki honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

  1. Dirulaguntza eman den helburu jakin hartako erabiltzea.

  2. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren arabera Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

  3. HABEren esku uztea dirulaguntza zuritzeko ziurtatu dituzten gastu guztien agiriak; jatorrizko agiriak kontabilitate agiritegian gorde beharko dituzte HABEk egin dezakeen edozein inspekziotarako.

Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak, dena den, lotuta daude azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez betetzeen erregimenarekin.

Ez betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea dela eta, baldintza honen pean gelditzen da 2009an hasitako irakas-jarduerari buruzko Ebazpena: 2009ko ekitaldian kreditu egokia, kopuruz zein izaeraz, izan behar da.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2008ko urriaren 1a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

I ERANSKINA / ANEXO I

HABEren zuzendari nagusia:

.jaunak/andreak ENA duenak eta ..............................ko .............................................................n bere egoitza, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan ................ zenbakia duen ...................................ko

  • Euskal Etxea ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

    ESKATZEN DU

    Onar dakizkiola HABEren zuzendari nagusiaren 2008ko urriaren 1eko Ebazpenak, Euskal Etxeei, 2008ko urria eta 2009ko iraila bitartean emandako euskara-ikastaroengatik, esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituenak ezarritakoaren arabera egin duen eskaria eta aurkeztu dituen beste agiriak.

    Aurkeztutako agiriak:

    1. 2008ko urria eta 2009ko iraila bitartean emango dituen orduen proposamena.

      1. 2008ko urri-abendua: talde/ordu

      2. 2009ko urtarril-iraila: talde/ordu

        GUZTIRA talde/ordu

    2. Zigor administratibo edo penalik ez dueneko zinpeko agiria (III. eranskina)

      (Lekua, data, sinadura eta Euskal Etxearen zigilua)

      Ilmo. Sr. Director General de HABE:

      Por la presente D./Dña.

      con DNI n.º: .......................

      con domicilio en

      ................................ teniendo poder suficiente para representar al Centro Vasco - Euskal Etxea *................................................................ de con n.º de registro .................. ,

      SOLICITA:

      Sea tenida en consideración la instancia de solicitud, así como el resto de la documentación presentada, en orden a optar a las subvenciones contempladas en la Resolución del Director General de HABE, de 1 de octubre de 2008, por la que se regula la concesión de ayudas económicas por los cursos de euskera impartidos durante el período octubre 2008-septiembre 2009 por los Centros Vascos-Euskal Etxeak.

      Documentación presentada:

    1. Propuesta del cómputo de horas a impartir a lo largo del período octubre 2008 - septiembre 2009:

      1. Octubre-diciembre 2008: horas/grupo

      2. Enero-septiembre 2009: horas/grupo

        TOTAL horas/grupo

    2. Declaración jurada de no hallarse sancionado/a penal ni administrativamente (anexo III)

      (Lugar, fecha, firma y sello del Centro Vasco Euskal Etxea)

  • EUSKO JAURLARITZAREN EUSKAL ETXEEN ERREGISTROko izena erabili * el que figura en el REGISTRO DE CENTROS VASCOS-EUSKAL ETXEAK DEL GOBIERNO VASCO.

    II ERANSKINA / ANEXO II

    EUSKAL ETXEAK JASOTAKO DIRULAGUNTZA ZURITZEKO EREDUA

    MODELO JUSTIFICATIVO DE LA SUBVENCIÓN RECIBIDA POR LAS EUSKAL-ETXEAK

    HABEren zuzendari nagusia:

    jaunak/andreak

    ENA duenak eta

    ko

    n

    bere egoitza, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan zenbakia duen

    ko

    Euskal Etxea ordezkatzeko behar

    den lege-ahalmenarekin,

    HABEren zuzendari nagusiaren 2008ko urriaren 1eko Ebazpenak, 2008ko urria eta 2009ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleituko zaizkien dirulaguntzak arautzen dituenak, ezarritakoaren arabera

    ZIURTATZEN DUT

    1. (e)tik ra epealdian benetan emandako TALDE/ORDUAK-en kopurua ..koa izan dela (azalpen idatzia eransten da).

    2. Euskara-ikastaroak emateagatik sortutako GASTUAK honako hauek izan direla:

      1. Irakasleen pertsonal gastuak (%100): (moneta jarri)

      2. Gastu didaktikoak (%100): (gastua identifikatu)

      3. Gastu orokorrak, dagokien zenbatekoan (%):

        alokairuak (moneta) eta %

        komunikazioak eta %

        argindarra eta %

        ura. eta %

        garbiketa eta %

        zergak. eta%

        bestelako gastuak eta%

        GASTUAK GUZTIRA:

    3. .ko ren an

      Euroko dirulaguntza jaso genuela eta egun horretako euroaren txanpon trukea koa zela.

    4. Ziurtatutako gastu guztien frogagiriak HABEren esku dauzkagula gure artxiboetan gordeta.

      (Lekua, data, sinadura eta Euskal Etxearen zigilua) Ilmo. Sr. Director General de HABE:

      Por la presente D./Dña.

      ...................................... con DNI n.º:

      con domicilio en

      teniendo poder suficiente

      para representar al Centro Vasco - Euskal Etxea

      de inscrito en el Registro de Centros

      Vascos-Euskal Etxeak del Gobierno Vasco con n.º de registro

      De conformidad con la Resolución del Director General de HABE, de 1 de octubre de 2008, por la que se regula la concesión de ayudas económicas a los Centros Vascos-Euskal Etxeak por los cursos de euskera impartidos en el período octubre 2008 y septiembre 2009.

      CERTIFICO:

    1. Que las HORAS/GRUPO realmente impartidas en el período ./ han sido .. (Se adjunta documentación explicativa).

    2. Que los GASTOS derivados de la impartición de los cursos de euskera han sido:

      1. Gastos de personal del profesorado (100%): (definir moneda)

      2. Gastos didácticos (100%) (identificar gasto)

      3. Gastos generales con su % de imputación:

        alquileres ................................... (moneda) %

        comunicaciones %

        electricidad %

        agua %

        limpieza %

        impuestos %

        otros gastos %

        TOTAL GASTOS: ..

    3. Que la subvención, por la cuantía de euros,

      se recibió el día . de . de ..., siendo ese día el tipo de cambio del euro de

    4. Que los justificantes de los gastos certificados se encuentran en nuestros archivos a disposición de HABE.

      (Lugar, fecha, firma y sello del Centro Vasco-Euskal Etxea)

      III ERANSKINA / ANEXO III

      jaunak/andreak

      ENA duenak

      eta ..............................ko n

      bere egoitza, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan zenbakia

      duen ko ..................................................*

      Euskal Etxea ordezkatzeko behar den lege-ahalmenarekin,

      ZINPEKO AITORPEN HAU EGITEN DU: Euskal Etxeak ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

      ., 2008ko ..ren .ean

      (sinadura eta Euskal Etxearen zigilua)

      /Dña.

      con DNI n.º:

      con domicilio en

      teniendo poder suficiente para representar al Centro Vasco-Euskal Etxea *

      de

      inscrito en el Registro de Centros Vascos-Euskal Etxeak del Gobierno Vasco con n.º de registro ,

      DECLARA BAJO JURAMENTO: que el Centro Vasco-Euskal Etxea no se encuentra sancionado penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvención o ayudas públicas o incurso en prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las causas establecidas en el apartado 5 del artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, modificado por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres.

      En, ade de 2008

      (firma y sello del Centro Vasco-Euskal Etxea)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik