- EBAZPENA, 2008KO URRIAREN 1EKOA, PORTU ETA ITSAS GAIETAKO ZUZENDARIARENA, ELANTXOBEKO PORTUAN (BIZKAIAN) PROFESIONAL EZ DIREN AISIALDIKO ONTZIEN TITULARREI AMARRALEKUAK ERABILTZEKO ALDI BATERAKO BAIMENAK EMATEKO DEI PUBLIKOA EGITEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008KO URRIAREN 1EKOA, PORTU ETA ITSAS GAIETAKO ZUZENDARIARENA, ELANTXOBEKO PORTUAN (BIZKAIAN) PROFESIONAL EZ DIREN AISIALDIKO ONTZIEN TITULARREI AMARRALEKUAK ERABILTZEKO ALDI BATERAKO BAIMENAK EMATEKO DEI PUBLIKOA EGITEKO DENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 5847
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/01
- Argitaratze-data: 2008/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: ---
Testu legala
Elantxobeko portuan (Bizkaian) kirol-ontziak amarratzeko instalazioak dauzkate, pantalan flotatzaileak eta buiak, baina horiek okupatu ahal izateko, lehenengo, eskumena duen portu-administrazioak kasuan kasuko baimena eman behar du.
Amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindu bidez arautu zen (2004ko maiatzaren 28ko EHAA, 100. zenbakia); eta agindu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, amarralekuak eskatzeko epea noiz irekiko den, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez iragarriko da.
Beraz, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
Elantxobeko portuan dauden amarralekuak aldi baterako erabiltzeko baimena esleitzeko deia egitea. Baimenak 3 urterako emango dira, eta epe hori noiztik aurrera kontatu behar den, kasuan kasuko baimenean jasoko da.
Deialdi honen bidez Elantxobeko portuko amarraleku hauek eskaintzen dira:
73 amarraleku, pantalanean, barruko dartsenan:
12 plaza, luzeran 6 m edo gehiago eta 7 m baino gutxiago duten ontzientzat.
61 plaza, luzeran 6 metro baino gutxiago duten ontzientzat.
47 amarrraleku, aldi baterako buian, honela banatuta:
9 plaza, luzeran 9 m edo gehiago eta 12 m baino gutxiago duten ontzientzat.
10 plaza, luzeran 7 m edo gehiago eta 9 m baino gutxiago duten ontzientzat.
13 plaza, luzeran 6 m edo gehiago eta 7 m baino gutxiago duten ontzientzat.
15 plaza, luzeran 6 metro baino gutxiago duten ontzientzat.
Amarraleku horietaz aparte, Portu eta Itsas Gaietako Zzuzendariak beste sei amarraleku gordeko ditu, hiru pantalanean eta beste hiru aldi baterako buian:
Pantalanean:
2 plaza, luzeran 6 m edo gehiago eta 7 m baino gutxiago duten ontzientzat.
1 plaza, luzeran 6 metro baino gutxiago duten ontzientzat.
Aldi baterako buian:
1 plaza, luzeran 7 m edo gehiago eta 9 m baino gutxiago duten ontzientzat.
1 plaza, luzeran 6 m edo gehiago eta 7 m baino gutxiago duten ontzientzat.
1 plaza, luzeran 6 metro baino gutxiago duten ontzientzat.
Sei amarraleku horiekin, eskatzaileen ontzien zabaleraren arabera behar diren egokitzapenak egingo dira. Egokitzapenak egin ondoren amarralekurik geratzen bada, deialdi honetan hurrena datozen eskatzaileei esleituko zaie.
Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 15 egun baliodunetara amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
Eskabideak aurkezteko lekua.
Eskabideak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (kale Nagusia 85, 8.a, 48011 Bilbao) edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea, 1, Lakua I, - 7.a 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango dira, horrek ezertan galarazi gabe, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa.
Aurkeztu beharreko eskabide-orriak eta agiriak.
Eskabidea egiteko eredua, Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 8.a, 48011 Bilbao) edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea, 1, Lakua I, - 7.a 01010 Vitoria-Gasteiz) jaso ahal izango da, edo nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net interneteko webgunetik ere atera daiteke, Garraio eta Herri Lan Sailaren atalera jota.
Eskabideekin batera, Garraio eta Herri lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 4.2 artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira (Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisialdiko ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen du).
Baimenak esleitzeko ere, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindu horretan ezarri prozedurari jarraituko zaio. Izan ere, agindu horren bidez, ondokorako baimenak emateko prozedura arautzen da: EAEren titularitatepeko portu-instalazioetan, kirol ontzi ez-profesionalen titularrek amarralekuak aldizka erabiltzeko.
Deialdi honetan parte-hartzaile asko izatea espero denez, prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenak kenduta, gainontzeko jakinarazpenak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko iragarki-oholean jarrita egingo dira; bereziki aipatu beharrekoak dira: osatu beharreko agirien zerrenda eta agiri horiek aurkezteko 10 egun balioduneko epea emateko iragarkia (beharrezkoa bada behintzat), onartutakoen zerrenda, zozketa publikoa egiteko eguna, eta deialdian zehar gerta litekeen beste edozein gorabehera.
Eskatzaileek ematen duten informazio guztia fitxategi batean gordeko da, eta Elantxobeko portuko amarralekuak aldi baterako emateko baimenen kudeaketarako soilik erabiliko da. Fitxategi horren erabilera eta jarduera Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aurreikuspenetara egokituko da.
Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea agortzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 1a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


