Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; OSALAN
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 5866
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/01
  • Argitaratze-data: 2008/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osalaneko 16 teknikari gaitzeko hautaketa-prozesuaren deialdia argitaratu zen 2007ko maiatzaren 16ko EHAAn (93. zenbakia), zeinen funtzioa baita enpresa eta lantokietako segurtasun eta osasun-baldintzak egiaztatzea. Guztia ere bat etorriz abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuarekin, Osasunerako Euskal Erakundeko teknikariek enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanak egiteko gaikuntza- eta antolaketa-baldintzak eta prozedura arautzen dituenarekin.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2007ko ekainaren 27ko Ebazpenez enpresa eta lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioa duten 16 teknikari gaitu ziren.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2008ko irailaren 30eko Ebazpenez, enpresa eta lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioa duten 16 teknikarietatik baten gaikuntza indargabetu zen.

Kontuan izanik beharrezkoa dela gaikuntza indargabetu zaion teknikariaren ordez beste teknikari bat gaitzea, eta ikusita deialdi horretan gaitu gabeko teknikari eskatzailerik ez dagoela, Balorazio Batzordeak abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuko 4. artikuluan aipatzen diren baldintza betetzen dituen Jose Antonio Otero Escribanoren aldeko proposamena egin du enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko, abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuan ezarritako moduan, non arautzen baitira Osasunerako Euskal Erakundeko teknikariek enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanak egiteko gaikuntza- eta antolaketa-baldintzak eta prozedura.

  1. artikuluko 3. paragrafoan xedatzen denez, salbuespen gisa eta interes orokorreko arrazoiak direla-eta, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak gaitu egin ditzake erakunde autonomo horretako langile teknikariak, kontrol- eta egiaztapen-funtzioak burutzeko.

    Guzti horren ondorioz,

Enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioak burutzeko, Osalaneko teknikari Jose Antonio Otero Escribanoren gaikuntza baimentzea, betiere 251/2006 Dekretuan ezarritako zehaztapenekin eta 2007ko azaroaren 20tik harako ondorioekin.

Bi urteko epealdira mugatzea gaikuntzaren iraupena, ondorioen hasierako datatik hara. Epe hori luzatu ahal izango da, betiere gaitutako langileak aldez aurretik eskabidea egiten badu, zehazki, abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuko 6. artikuluan ezarritako prozeduraren araberakoa.

Gaikuntza egiaztatzen duen agiria edo identifikazio-txartela ematea, 251/2006 Dekretuaren eranskinean azaltzen den ereduaren arabera, eta bertan honako izendapen hau azalduko da: «teknikari gaitua (azaroaren 8ko 31/1995 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriaren 9.2 eta 3 artikulua)». Txartel hori lantokietako segurtasun-baldintzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egiten diren ikustaldietan erakutsiko beharko da.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean; bi kasuetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Barakaldo, 2008ko urriaren 1a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

IGNACIO MURGUÍA MAÑAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik