Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko urriaren 1ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, aitortutako entitatetzat jotzen da Usurbilgo IEFPS Usurbil GLHBI, behe-tentsioko profesional baimenduak presta ditzan (oinarrizko kategoria eta espezialitateak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko urriaren 1ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, aitortutako entitatetzat jotzen da Usurbilgo IEFPS Usurbil GLHBI, behe-tentsioko profesional baimenduak presta ditzan (oinarrizko kategoria eta espezialitateak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 839
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/01
  • Argitaratze-data: 2009/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. Usurbilgo IEFPS Usurbil GLHBI-k eskabide bat aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, zehazki, behe-tentsioko espezialitatean (oinarrizko kategoria eta espezialitateak) profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortua izan zedin.

Bi. Eskabide horrekin batera martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:

Entitatea identifikatzeko datuak. Usurbilgo Zubieta auzuneko 29. zenbakian du egoitza.

Enpresaren deskripzioa, sortu zenetik hara, lanbide-trebakuntzari eta formazioari dagokienez, lortutako esperientzia.

Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Hiru. Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko zerbitzu teknikoek, 2008ko irailaren 26an, ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara.

Lau. 2008ko irailaren 26an, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruak aldeko txostena eman zuen, IEFPS Usurbil GLHBI erakunde aitortu gisa baimentzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. Espediente hau ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bi. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Hiru. Halaber, egiaztatuta geratu da Usurbilgo IEFPS Usurbil GLHBI-k badituela aipatutako dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Lau. Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erakunde eskatzaileak, kreditatzeko beharrezkoak diren agiriak aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

  1. Usurbilgo IEFPS Usurbil GLHBI erakundea baimendutako entitatetzat aitortzen da, baimendutako profesionalak presta ditzan espezialitate hauetan:

    Behe-tentsioa (oinarrizko kategoria eta espezialitateak).

  2. Aipatu entitatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea. Zenbaki hau izango du: REFPA zk. A-0079.

  3. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

  4. Entitate honek baimena du Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

  5. Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitakoak.

  6. Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitateren kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Energia sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi, eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 1a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    TXABER LEZAMIZ CONDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik