Euskadi.eus
  • 3175/2008 EBAZPENA, urriaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen duena fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko odontologoen kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3175/2008 EBAZPENA, urriaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen duena fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko odontologoen kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 5545
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/02
  • Argitaratze-data: 2008/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1122/2006 Ebazpenaren bidez, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko odontologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia egin zen. Horien destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ziren eta 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 17ko 506/2008 Ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia txanda ireki bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko odontologoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa probak gainditu dituztenena da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 atalean aurrez ikusitakoa betez, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez esleituko dira eta Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko odontologoen kategorian txanda ireki bidez hutsik geratu diren destinoak esleitzea Ebazpen honekin batera agertzen den eranskinaren bidez. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino.

Bigarrena. Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, Esleipenaren ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

Nanaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2.a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

Zinpeko aitorpena edo agindua, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta adierazteko, ezta eginkizun publikoetarako gaitasungabetuta ere.

Destinoa normal betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandako errekonozimendu medikoa.

Izangai ezinduen azterketa medikoak egiaztatu beharko du baduela esleitutako destinoari dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasuna eta, orobat, behar izanez gero, destinoan egin beharreko egokitzapenen berri ere emango du.

Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, gainera, zerbitzua aktiboan dagoen destinoaz jabetu zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko ditu.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2. oinarrian jasotako betebeharren bat ez dutela betetzen, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geldituko dira beren jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie, epe barruan edo, hala dagokionean epe luzatuan, destinoaz jabetzen ez badira, hautatze probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Hirugarrena. Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. atalean zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 2a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

DNI Izen-abizenak

Nombre y apellidos Zerbitzuetako Erakundea

Organización de Servicios Destinoa

Destino HE

PL Derrig. data

Fecha precep.

16025558 Fika Hernando, José Manuel Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Leioa (OZ) 2

Comarca Uribe C. Uribe-Leioa (CS)

DESTINOEN ESLEIPENA - IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE

ENA

DNI Izen-abizenak

Nombre y apellidos Zerbitzuetako Erakundea

Organización de Servicios Destinoa

Destino HE

PL Derrig. data

Fecha precep.

14911787 Ellakuria Echebarría, José Julián Ezkerraldea-enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Repelega (OZ) 2

Comarca Ezkerraldea-enkarterri C. Ezk.-Enk.-Repelega (CS)

14954831 Fernández Ruíz, José Ramón Arabako Eskualdea Arabako Esk.-G.S.U. 2

Comarca Araba C. Araba-U.G.S

16285114 Ugartondo Armas, Aitor Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Lakuabizkarra (LMU) 2

Comarca Araba C. Araba-Lakuabizkarra (UAP)

72256049 Urberuaga Erce, Maitena Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.-Eibar (Anb.) 2 2005-06-01

01-06-2005

Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste-Eibar (Amb.)

15949473 Ganzarain Polit, Regina Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea Gip. Eki. Esk.-Amara Berri (OZ) 2

Comarca Gipuzkoa - Este C. Gip. Este-Amara Berri (CS)

16028035 Gutierrez García, Mercedes Barrualdeko Eskualdea Barrualdeko Esk.-Galdakao (Anb.) 2

Comarca Interior C. Interior-Galdakao (Amb.)

14889423 Simón Salazar, Federico Barrualdeko Eskualdea Barrualdeko Esk.-Durango-Landako (OZ) 2

Comarca Interior C. Interior-Durango-Landako (CS)

13296813 Palacio Alcón, María José Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Aranbizkarra (OZ) 2

Comarca Araba C. Araba-Aranbizkarra (CS)

24400065 Cabañas Alonso, Luís Felipe Ezkerraldea-enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Sestao (Anb.) 2

Comarca Ezkerraldea-enkarterri C. Ezk.-Enk.-Sestao (Amb.)

72567330 Bengoa San Miguel, Ángel Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.-Arrasate (Anb.) 2 2006-07-20

20-07-2006

Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste-Arrasate (Amb.)

30635483 Uribarri Echebarría, Agurne Ezkerraldea-enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Administrazioa 2 2008-06-01

01-06-2008

Comarca Ezkerraldea-enkarterri C. Ezk.-Enk.-Administración

14909847 Arenaza Merino, Jesús María Ezkerraldea-enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Administrazioa 2

Comarca Ezkerraldea-enkarterri C. Ezk.-Enk.-Administración

14955292 Jáuregui García, José María Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.-Azpeitia (OZ) 2

Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste-Azpeitia (CS)

14697997 Martín Camarero, Pedro María Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea Gip. Eki. Esk.-Pasai San Pedro- Altza (OZ) 2

Comarca Gipuzkoa - Este C. Gip. Este-Pasajes San Pedro-Altza (CS)

EASL-AREN 3- ALDI BATERAKO XEDAP. PERTSON. - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - PERSONAL DISP. TRANS. 3.ª LOSE

ENA

DNI Izen-abizenak

Nombre y apellidos Zerbitzuetako Erakundea

Organización de Servicios Destinoa

Destino HE

PL Derrig. data

Fecha precep.

15931626 Aldalur Arrigorrialde, Mikel Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.-Administrazioa 2

Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste-Administración

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik