- EBAZPENA 2008KO URRIAREN 2KOA, LEHENDAKARITZAREN IDAZKARI NAGUSIARENA, EUROPAKO GAIEN ETA ESKUALDEEN ARTEKO LANKIDETZAREN ARLOETAN PROFESIONALEN ESPEZIALIZAZIORAKO 2008KO BEKEN BIGARREN DEIALDIA EGITEKO DENA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA 2008KO URRIAREN 2KOA, LEHENDAKARITZAREN IDAZKARI NAGUSIARENA, EUROPAKO GAIEN ETA ESKUALDEEN ARTEKO LANKIDETZAREN ARLOETAN PROFESIONALEN ESPEZIALIZAZIORAKO 2008KO BEKEN BIGARREN DEIALDIA EGITEKO DENA
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 5839
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/02
- Argitaratze-data: 2008/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
1998ko uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuak Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako bekak arautzen ditu, profesional horien formazioa bultzatzeko.
Aipatutako dekretu horren 2. artikuluko 1. paragrafoan ezarritakoari jarraituz, 2008ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez laguntza horietarako deia egin zen 2008ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen pentzutan. Deialdi hori 2008ko irailaren 3ko Ebazpen bidez ebatzi da eta 3 beka hutsik gelditu dira.
Lehenengo deialdia 2008ko maiatzaren 2ko 82. zenbakia duen EHAAan argitaratu zen, eta eskaerak aurkezteko epea 2008ko ekainaren 3an bukatu zen. Ordutik hona lizentziatura berriak lortu dira eta espezializazio honetan interesa izan dezaketen pertsona berriak egon daitezke.
Aurreko deialdia bukatu ondoren kreditu nahikoa dagoela kontutan izanik eta Europako Gaien eta Eskualdeen Arteko Lankidetzaren arloetan profesionalak espezializatzeko beharra eta deialdian parte hartzeko aukera duten lizentziatu berrien interesa batzeko asmoz,
Hiru beketarako deialdia egiten da, Europako Gaien eta Eskualde arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzeko, onartzen diren oinarrien arabera. Oinarriak eranskinean daude. Eranskin bakarrean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.
Lehenengoa. Ebazpen honetan eta uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen 30/1992 lege hori.
Bigarrena. Interesatuek deialdi honen eta hortik ateratzen diren ekintza guztien aurka egin dezakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrita dagoen moduan eta epean; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen 30/1992 lege hori.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 2a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.
Lehenengoa. Xedea eta beken iraupena.
Oinarri hauen xedea beken deialdia egitea da, Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko. Beka hauen iraupena hamabi hilabetekoa izango da. Bekadunek beraien eginkizunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian eramango dituzte aurrera, Gobernu Batzordeak 2006ko maiatzaren 16an onartutako Akordioaren arabera. Akordio honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren esparruan, bekadunek beraien eginkizunak Administrazioaren bulegoetan aurrera eramatea baimentzen du.
Bigarrena. Dotazioa eta ordainketa.
Beken dotazioa eta ordainketa ondorengoa izango da:
a) 23.900 euro, bi beketako bakoitzak. Beka hauen xedea Bruselan Europar Batasunaren errealitatea hurbiletik aztertzea da. 15.900 euro, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako gaiak aztertzeko garatu beharko den bekarako. Laguntza hau jasoko duenak Gasteizen egingo du lana. Diru-kopuru horiei dagokien atxikipen fiskala egingo zaie. Lehenengo ordainketa beka esleitu ondoren emango da, eta emandako diru-laguntzaren % 50a izango da. Bigarren ordainketa beka jasotzen denetik bost hilabetera, bekadunaren aprobetxamenduaren oniritzia ematen duen Europako Gaietarako Zuzendaritzaren txostena jasotakoan eta zenbatekoa emandako dirulaguntzaren % 35a izango da. Hirugarren eta azkeneko ordainketa, programa bukatzen denean, bekadunak igarotako prestakuntza hilabeteen txostena bidali ondoren eta aprobetxamendua ziurtatzen duen Europako Gaietarako Zuzendaritzaren txostenaren ondoren.
Ordezkapenen ordainketa bekadunak beka izan duen denborari egokituko zaio, eta bat etorriko da onuradunari geratzen zitzaionarekin.
Ordainketa erabakitako ordainketa zatikatuetan egingo da eta artikulu honen a) idatz-zatian aurreikusitako ehunekotan.
Hirugarrena. Aurkezteko lekua.
Eskaerak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko dira, helbide honetan:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Interesatuek eskura dute Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Igo eranskinean erantsita dauden eskaerak formalizatzeko inprimaki modeloa. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan, Araba eta Gipuzkoako Campusetako Errektoreordetzatan eta Deustuko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan eta Eusko Jaurlaritzaren web orrian: www.ej-gv.net
Laugarrena. Aurkezteko epea.
2008ko azaroaren 24ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira eskabideak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako edozein bidez. Eskabideak aurkezteko, uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan eskatzen diren betekizunak bete beharko dira.
Bosgarrena. Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.
Aurkeztutako agiriek zerbait falta badute, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak hamar eguneko epea emango dio pertsona edo erakunde eskatzaileari, agiri osagarriak aurkezteko.
Epe hori igarota -jakinarazpenaren hurrengo egunetik zenbatu beharko da-, eskatzaileak laguntzari uko egin diola ulertuko da. Hori baino lehen, ebazpen bat eman beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jarritako moduan.
Seigarrena. Hautespen Batzordea.
1998ko uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, hautespen batzordearen kideak honako hauek izango dira:
Iñaki Aguirre Arizmendi, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Batzordearen lehendakari gisa jardungo du.
Mikel Antón Zarragoitia, Europako Gaietarako zuzendaria.
Ibon Mendibelzua Madariaga, Euskadiren ordezkaria Bruselan.
Andoni Gamboa Martínez, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-mailako teknikaria, idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.
Zazpigarrena. Esleitzea eta argitaratzea.
Lehendakaritzaren idazkari nagusiak ebatziko du deialdia, uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan araututako Hautespen-Batzordeak proposatuta.
Ebazpen horrek, administrazio-bidea amaituko baitu, beken esleipendunen zerrenda jasoko du I. eranskinean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eskatzaile guztiei emango zaie ebazpenaren berri.
Bekak esleitzeko ebazpenak, halaber, II. eranskina izango du, eta esleitutako beka guztietarako ordezkoak izendatuko dira hor. Ordezko horiek, arlo bakoitza eta ordezkotza-hurrenkera kontuan hartuta, lehentasuna izango dute bekadun izateko, ukoren bat edo beste edozein gorabehera gertatzen denean.
Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 6 hilabeteko epean amaituko da. Epe horretan interesatuari ezelako ebazpenik jakinarazten ez bazaio, eskabidea ezetsi egin dela esan nahiko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
2008ko bigarren deialdia
................
BECAS DE ESPECIALIZACIÓN DE PROFESIONALES
EN LAS ÁREAS DE ASUNTOS EUROPEOS
Y COOPERACIÓN INTERREGIONAL
Segunda Convocatoria 2008
ESKABIDERAKO INPRIMAKIA
IMPRESO DE SOLICITUD
1 INPRIMAKIA
ESKABIDE-ORRIA
EUROPAKO GAIAK ETA MUGAZ BESTALDEKO LANKIDETZA ARLOETAN PROFESIONALEN ESPEZIALIZAZIORAKO BEKAK
Jaun Txit Argia:
Behean izenpetzen duen honek, (abizenak eta izena) ................................................................................................................................................................................................ NAN zbkia: .........................., (urtea) 19 ......... ko ................................ ren ..............an jaioa,(lurraldea).............................................n, (herria) ...................................n, (kalea)..................................................................................................................n helbidea eta ....................... Posta kodea duela eta............................................................................................ ikasketa titulazioa duela, EHAAren 105 alean argitaratutako Lehendakaritzaren Saileko idazkariaren ekainaren 5eko Erabakian esaten denaz baliatuz,
ZERA ESKATZEN DU:
Beka bat eman dakiola honekin batera doan inprimakian zehaztutako datuen arabera
............................................n, 2008..... ko......................................ren................n.
Izpta.:_______________________________
EUSKO JAURLARITZAKO LEHENDAKARITZAREN IDAZKARI NAGUSIA JAUN TXIT ARGIA
2 INPRIMAKIA
CURRICULUM VITAE
Abizenak: ............................................................................................................................
Izena: ......................................... NAN.: .................. Jaiotze eguna..................... Helbidea: .................................................................... Herria: ..........................................................Probintzia................................. PK: ........................ Telefonoa: ........................................................................
IKASKETA GAIKUNTZA
...................................................................................................... n Lizentziatua
Zentrua: ..............................................................................................................................
Ikasketa honen bukaera data: (Urtea)........................... (Hilea) .......................................... Ikasketa ziurtagiriaren puntuaketa: .............................
GRADUATU OSTEKO IKASKETAK
Izenburua: ..............................................................................................................................
Zentrua: ..............................................................................................................................
Iraupena: ..................................... Lortutako puntuaketa : .....................................
LAN ETA ARGITALPENAK:
Izenburua: ...........................................................................................................................
Aldizkariaren izena: .................................................................. Data: ...............................
HIZKUNTZ EZAGUPENAREN ZIURTAGIRIA
(E: Erdizka; O: Ongi:, Z: Zuzenki)
Hizkuntza Mintzamena Irakurmena Idazmena
.............................. ............................... ............................... ...............................
.............................. ............................... ............................... ...............................
.............................. ............................... ............................... ...............................
.............................. ............................... ............................... ...............................
.............................. ............................... ............................... ...............................
BESTE IKASKETA EDO IKASTARO
Izenburua: ..............................................................................................................................
Zentrua: ..............................................................................................................................
Iraupena: .................................. Lortutako puntuaketa : ........................................
IZANDAKO BEKAK ETA LAGUNTZAK:
Erakunde Adjudikatzailea.......................................................................Bekaren izena....................................................................................................................Hasiera data ..........................................................Iraupena..............................................
LAN ESPERIENTZIA:
................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
BESTE ZENBAIT DATU INTERESGARRI:
..............................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................
3 INPRIMAKIA
ZINPEKO AITORPENERAKO EREDU NORMALIZATUA
Behean izenpetzen duen Honek,...................................................................................................................Jn./Andreak,
........................................zenbakidun NAN duenak,
ZINPEAN ZERA AITORTZEN DU:
Deialdi honetan eskaintzen diren beken onuraduna ez naizela izan.
Ez dudala ez isun administratibo ez zigor penalik jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen didanik, eta ez nagoela legalki galarazita hauek jasotzeko.
Eta hau dagokion lekuan ager dadin, (non) ..............................................................n, 2008........ko ...............................ren ....................................n, izenpetzen dut.
Izpta:_____________________________
ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA
Eskabide orria, normalizatutako ereduari jarraituz.
Curriculum Vitae, inprimaki normalizatuari jarraiki, ikasketa-espedientea barne delarik (jatorrizkoa edo konpultsatua).
Zinpeko aitorpena, inprimaki normalizatuaren arabera.
NANren fotokopia bat.
2008ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik auzotasun administratiboa EAEn izatearen egiaztagiria.
Lizentziaturako egiaztagiria (jatorrizkoa edo konpultsatua).
Europako edo nazioarteko gaiei buruz egindako graduondoko ikasketen egiaztagiria (jatorrizkoa edo konpultsatua).
Eskatzen den bekarako garrantzi berezia duten ikasketen eta izandako esperientzia praktikoaren egiaztagiriak.
Eskatzaileak egindako lanen eta argitalpenen kopia.
Eskatutako hizkuntzak interesatuak aski ondo dakizkiela egiaztatzen duten agiriak.
Karnet-tamainako argazki bat.


