Euskadi.eus
  • E - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

E

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 5840
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/03
  • Argitaratze-data: 2008/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko irailaren 21eko Aginduaren bidez arautu zen kontsumoaren arloan prestakuntza- eta ikerketa-beken programa (2007ko urriaren 15eko EHAA).

Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak.

Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

Ebazpen honen helburua da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko irailaren 21eko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea 2009ko ekitaldirako. Agindu horren bidez, kontsumoaren arloan prestakuntza- eta ikerketa-beken programa arautu zen.

2009ko ekitaldian lau (4) beka emango dira gehienez: 1. motako hiru beka eta 2. motako beka bat.

Lau beka horiek beste modu batean banatu ahal izango dira, baldin eta bekaren bat, aipatutako aginduaren 11.3. artikuluaren arabera, eman gabe uzten bada.

Deialdi honen gai den beka bakoitzari 12.960 euro izendatuko zaizkio, eta horretaz gain, 1.590 euro, aipatutako aginduaren 6.1. artikuluan aurreikusitako gastuak ordaintzeko. Kontsumo arloan prestakuntza- eta ikerketa-beken programa arautzen da agindu horretan. Xede horretarako, guztira, 58.200 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2009ko ekitaldirako eta gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Eskatzaileek, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko irailaren 21eko Aginduan aurreikusitako bekak jaso nahi badituzte, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezartzen diren betekizunak konplitu beharko dituzte (2007ko urriaren 15eko EHAA).

  1. Eskabidea betetzeko eredua Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan jaso daiteke, edo, bestela, interneteko helbide honetan ere bai: www.eragintza.net.

  2. Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontsumo Zuzendaritzara bidali behar dituzte; Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

  3. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabetekoa izango da.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapideketa arautzen da. Bada, agindu horrekin bat etorriaz, ebazpen honetan aipatutako laguntzak emateko, kreditu egokia eta aski dena izan beharko da Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldira Aurrekontu Orokorretan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan zehaztutako kreditua ebazpen honetako 1. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldatu egingo da, errealitatean den zenbatekoari egokitzearren. Halakorik gertatuz gero, horren berri emango du Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez eman ere.

Lehenengoa. Honako deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 3a.

Merkataritza, Kontsumo eta

Industria Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik