- EBAZPENA, 2008ko urriaren 6koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, honen bidez erabakitzen da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2008ko apirilaren 3ko Ebazpenaren aurrekontua bi milioi eta bostehun mila (2.500.000) eurotan gehitzea. Ebazpen horrek arautzen ditu edateko ura banatzeko sareetara bideratutako diru-laguntzak: horien kudeaketa planak egiteko eta hobekuntza-ekintzak burutzeko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko urriaren 6koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, honen bidez erabakitzen da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2008ko apirilaren 3ko Ebazpenaren aurrekontua bi milioi eta bostehun mila (2.500.000) eurotan gehitzea. Ebazpen horrek arautzen ditu edateko ura banatzeko sareetara bideratutako diru-laguntzak: horien kudeaketa planak egiteko eta hobekuntza-ekintzak burutzeko
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 5871
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/06
- Argitaratze-data: 2008/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Agindu horretako xedapen gehigarriak honakoa ezartzen du: «Uraren Euskal Agentziako aurrekontu-baliabideak kontuan izanda, 2. artikuluan adierazitako diru-kopurua aldatu egin daiteke, eskatutako diru-laguntza kopurua kontuan hartuta. Kopuru hori aldatzea edo ez aldatzea diru-laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik erabakiko da. Halakorik egingo balitz, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez jakinaraziko da.»
Uraren Euskal Agentziaren aurrekontuetako diru-baliabideen soberakina ikusita, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi naizen honek, 2008ko apirilaren 3ko Ebazpeneko xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, honakoa
Lehenengoa. Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2008ko apirilaren 3ko Ebazpenaren aurrekontua bi milioi eta bostehun mila (2.500.000) eurotan gehitzea. Ebazpen horrek arautzen ditu edateko ura banatzeko sareetara bideratutako diru-laguntzak: horien kudeaketa planak egiteko eta hobekuntza-ekintzak burutzeko.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 6a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
TOMÁS EPALZA SOLANO.


