Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 6047
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/07
  • Argitaratze-data: 2008/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Virginia García Basurto lankide boluntarioak El Salvadorren burutu behar zuen jardueraren gastuak ordaintzeko xedez, Fundación Unicef-Comité Español erakundeak 15.450 euroko diru-laguntza jaso zuen, hain zuzen ere, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2007. urtean laguntzak esleitzen dituen Lankidetza zuzendariaren 2007ko irailaren 26ko Ebazpenak ezarritakoari jarraituz. Diru-Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira.

Lankidetza zuzendariaren 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez urtebeteko luzapena eman zen, 15.000 euroko zenbatekoz.

Bekadunak, hala ere, 2008ko irailaren 30ean, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Lankide boluntarioak uko egin dionez emandako luzapenari, ez zaizkio aurreikusitako ordainketak egingo, hain zuzen ere 9.000 euro eta 6.000 eurokoak, hurrenez hurren.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

Lehenengoa. Fundación Unicef-Comité Español erakundeak Virginia García Basurto lankide boluntarioaren gastuak ordaintzeko aurkeztutako ukoa onartzea, zeina Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak esleitzeko deialdiaren barruan aurkeztu baita, hain zuzen ere EAEko lankide boluntarioei GLSF 2007ren kargura bekak esleitzeko. Horrek dakarrena da uko egiten zaiola luzapeneko 15.000 euroko zenbatekoari.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 7a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik