- CCFFFP. EBAZPENA, LHKO HEZIKETA ZIKLOAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXEEK PRESTAKUNTZA-PROIEKTUAK EGIN DITZATEN 07-08 IKASTURTEAN, EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK ALDATZEN DITUENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuCCFFFP. EBAZPENA, LHKO HEZIKETA ZIKLOAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXEEK PRESTAKUNTZA-PROIEKTUAK EGIN DITZATEN 07-08 IKASTURTEAN, EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK ALDATZEN DITUENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5917
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/08
- Argitaratze-data: 2008/10/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
2007ko martxoaren 20ko Aginduak (apirilaren 19ko EHAA) Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2007-2008 ikasturtean diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2007ko ekainaren 29ko Ebazpenaren bidez, proiektu horien antolatu eta garatzeko diru-laguntzak eman ziren, denetara 589.548,00 euro.
Aipaturiko 2007ko martxoaren 20ko Aginduaren 22. artikuluan, memoria bat aurkezteko betebeharra aipatzen da eta 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako kasuetan, jasotako diru-laguntzaren edo zuzkiduraren itzulketa.
2007-2008 ikasturteari dagozkion memoriak aztertuta, onartuta zeuden prestakuntza-proiektu batzuetako zenbait jarduera ez direla gauzatu eta beste batzuk ez datozela bat jasotako diru-laguntzarekin egiaztatu da.
Horregatik guztiagatik, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako arauen arabera, honako hau
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 8a.
Lanbide Heziketako eta
Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
IÑAKI MUJIK AIZPRU.
Ikastetxea Hasierako diru-laguntza eurotan (2007ko ekainaren 29ko Ebazpena) Amaierako diru laguntza eurotan (2008ko urriaren 10eko Ebazpena) Murrizketa (euroak)
Centro Subvención inicial en euros (Resolución de 29 de junio de 2007) Subvención final en euros (Resolución de 10 de octubre de 2008) Minoración (euros)
IES Koldo Mitxelena BHI 15.000,00 12.872,15 2.127,85
IES Construcción Araba BHI 14.022,00 10.490,30 3.531,70
CPES Lea-Artibai 25.951,00 22.540,41 3.410,59
CPES Maria Inmaculada BHIP 6.370,00 6.126,01 243,99
IEFPS Repelega GLHBI 21.890,00 19.390,00 2.500,00
IES Andra Mari BHI 12.820,00 12.000,00 820,00
IEFPS Tolosaldea GLHBI 21.967,00 21.481,03 485,97
IES Monte Albertia BHI 7.021,00 5.482,00 1.539,00
Murrizketa guztira / Total minorado 14.659,10
Hasierako diru-laguntza (2007ko ekainaren 29ko ebazpena) Murrizketa (euroak) Amaierako diru-laguntza osoa
Subvención inicial euros (Resolución de 29 de junio de 2007) Minoración (euros) Total subvención final
Emandako laguntza guztira
Total ayuda concedida 589.548,00 14.659,10 589.548,00


