- euskaltegiekin eta autoikasketarako zentroekin hitzarmenak izendatzeko baimena ematekoa, zertarako eta, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko saioetan kanpoko kolaboratzaileak parte hartzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatueuskaltegiekin eta autoikasketarako zentroekin hitzarmenak izendatzeko baimena ematekoa, zertarako eta, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko saioetan kanpoko kolaboratzaileak parte hartzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 5943
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/08
- Argitaratze-data: 2008/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 7ko bilkuran erabaki zuen kanpoko laguntzaileek hizkuntza-eskakizunen azterketetan parte hartzea helburutzat harturik euskaltegiekin eta autoikaskuntzako zentroekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua onartzea. Behar bezalako publikotasuna emateko,
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako
eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.
Hitzarmena, (r)en
eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa.
Parte hartzen dute:
Alde batetik, jaunak/andreak,
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari eta ordezkari gisa, eta
Bestetik, jaunak/andreak,
(e)ko eta ordezkari gisa.
ADIERAZI DUTE:
Azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.
16/1983 Legeak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzkoak, hainbat helburu ezarri zizkion erakunde horri; horien arteko bat hauxe: azaroaren 24ko 10/1982 Legeak agintzen duena betetzeko, erakunde horri dagokio euskara herri-administrazioan sartu, hedatu, aplikatu eta normalizatzea, bai eta administrazio hizkera zehaztea ere.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak, hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.
Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak, 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak (euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzeko 64/2008 Dekretuak aldatua), testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.
Prozesu horren kontestuan IVAPek beste administrazioei zerbitzua ematen die, besteak beste, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketak antolatuz eta eginez. Horrela, urtean zehar hainbat deialditan egiten ditu hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketak eta horien emaitzak erabaki. Deialdi horiek mota desberdinetakoak izaten dira:
administrazioetan lanean diharduten langileentzat IVAPek berak sei hilabeterik behin egiten dituen ohiko deialdiak,
eta lanpostuak betetzeko erakundeek deitutako hautaketa prozesuak.
Deialdi horietan milaka azterketa egin eta zuzentzen ditu IVAPek urtean zehar, eta azterketak EAEko hiru lurraldeetan egiten dira, aldi berean nahiz egun desberdinetan. Aspaldi honetan azterketaldi hauetan izandako eskaera kopurua kontuan hartuta, IVAPek eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz, dagoeneko modu informalean eginkizun hauetan IVAPekin kolaboratzen duten erakundeekiko lankidetza arautzeko beharrari erantzun behar zaio, lankidetza horren prozedurak eta baldintzak hobetu eta behar bezala zehazteko.
Hitzarmen hau izenpetu ahal izango dute 2003ko uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 11. artikuluan sortutako Euskaltegien eta Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan erroldatuta dauden euskaltegi eta zentroek, eta baita pertsona fisiko edo erakundeek ere, hitzarmen-eredu honetan eskatzen den kaudimena eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.
IVAPen eta euskaltegien arteko lankidetza honen bitartez, 1., 2., eta 3. hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak ebaluatzeko beharrezkoak diren laguntzaileak hornitzeko sistema arautzen da, oro har, bi lankidetza mota hauek aurreikusten direla:
Hautaketa prozesuetako deialdi bateratuetan zein IVAPeko deialdi orokorretan parte hartzeko lankidetza.
IVAPeko ohiko deialdietan parte hartzeko lankidetza bakarrik.
Lurralde historiko bakoitzean ondoren zehazten diren lankidetza-mota eta datetarako beharrak bete nahi dira:
Araba:
A1. Lau (4) laguntzaile, hautaketa prozesuetako deialdi bateratuetan zein IVAPeko deialdi orokorretan parte hartzeko, honako jardute-egutegiarekin urtean zehar:
Mota Behar den laguntzaile-kopurua Lankidetza egutegia (egunetan)
urr. aza. abe. urt. ots. mar. api. mai. eka. uzt. abu. ira.
A1 4 4 4 4 4 4 4 4 4 4 4 2 4
A2. Hamabi (12) laguntzaile, IVAPeko deialdi ohikoetan parte hartzeko, honako jardute-egutegiarekin:
Mota Behar den laguntzaile-kopurua Lankidetza egutegia (egunetan)
urr. aza. abe. urt. ots. mar. api. mai. eka. uzt. abu. ira.
A2 12 6 6
Bizkaia:
B1. Lau (4) laguntzaile, hautaketa prozesuetako deialdi bateratuetan zein IVAPeko deialdi orokorretan parte hartzeko, honako jardute-egutegiarekin urtean zehar:
Mota Behar den laguntzaile-kopurua Lankidetza egutegia (egunetan)
urr. aza. abe. urt. ots. mar. api. mai. eka. uzt. abu. ira.
B1 4 4 4 4 4 4 4 4 4 4 4 2 4
B2. Hamasei (16) laguntzaile, IVAPeko deialdi ohikoetan parte hartzeko, honako jardute-egutegiarekin (kopuruak, egunetan):
Mota Behar den laguntzaile-kopurua Lankidetza egutegia (egunetan)
urr. aza. abe. urt. ots. mar. api. mai. eka. uzt. abu. ira.
B2 16 6 6
Gipuzkoa:
G1. Lau (4) laguntzaile, hautaketa prozesuetako deialdi bateratuetan zein IVAPeko deialdi orokorretan parte hartzeko, honako jardute-egutegiarekin urtean zehar:
Mota Behar den laguntzaile-kopurua Lankidetza egutegia (egunetan)
urr. aza. abe. urt. ots. mar. api. mai. eka. uzt. abu. ira.
G1 4 4 4 4 4 4 4 4 4 4 4 2 4
G2. Hamar (10) laguntzaile, IVAPeko deialdi ohikoetan parte hartzeko, honako jardute-egutegiarekin:
Mota Behar den laguntzaile-kopurua Lankidetza egutegia (egunetan)
urr. aza. abe. urt. ots. mar. api. mai. eka. uzt. abu. ira.
G2 10 4 4
IVAPek, behar hauek bete arte banatuko ditu laguntzaile-kopuruak hitzarmena sinatu nahi duten erakundeen artean eta dagozkien hitzarmenetan jasoko ditu hitzartutako konpromisoak.
Hitzarmen honetan aurreikusitako lankidetza zereginak goizeko saioetan burutuko dira, oro har. Saioen lan-jarduna 6 ordukoa izango da, batez beste.
Lan-egutegiaren berri gutxienez 15 egun baliodun aurretik jakinaraziko die IVAPek hitzarmena sinatu duten euskaltegi guztiei.
Hitzarmen eredu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian -EHAA- argitaratuko da. Halaber, EHAAn argitaratuko da IVAPen zuzendariaren Ebazpena -prozedura eta eskaerak aurkezteko deialdia zabaltzen duena-, eta hitzarmenak aipatzen duen I. eranskina erabili beharko da eskaerak egiteko. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, eta honako datu hauek adieraziko ditu:
Euskaltegiari edota erakundeari buruzko oinarrizko informazioa.
Hitzarmena sinatzeko borondatea, Hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera.
Hitzarmenean konprometitzeko eskaintzen diren laguntzaile-kopurua.
Eskaera guztiak honako helbidera bidaliko dira:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - IVAP-
Euskalduntze Zerbitzua
Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
IVAPek aurreko puntuan esandako hilabeteko epea beteta, jasotako eskaintzak aztertu eta zehaztutako beharrak baino handiagoak badira, erakunde izangaien artean egingo du banaketa, eskaintzaren araberako modu proportzionalean. Berdinketen kasuan, zozketa bidez erabakiko da.
IVAPek dagozkien euskaltegi eta erakundeekin eskaintza eta beharrak adostu ondoren sinatuko ditu hitzarmenak.
Hitzarmena indarrean den artean IVAPen beharra handiagoa balitz, beharrezkoak izan daitezkeen laguntzaile gehigarriak hornitzeko eskaintza egingo zaie hitzarmena sinatuta daukaten euskaltegiei, bakoitzak hitzartuta daukan laguntzaile kopuruaren araberako proportzioan. Banaketa proportzionala posiblea ez balitz, demanda gehigarria eskainiko da laguntzaile gutxien daukaten euskaltegietatik hasita. Laguntzaileen kopuruan berdinketa gertatuz gero, zozketa egingo da.
Hitzarmena indarrean den artean, interes publikoak eskatuta edo uste gabeko egoerei aurre egiteko, aldaketak egiteko aukera egongo da. Aldaketak egin ahal izateko eskaerek I. eranskineko eredua bete beharko dute.
IVAPek aurreikusitako lankidetza-jardueretarako beharrak handiagoak badira, edo balizko egoera batek hala eskatuta, eta salbuespen moduan, IVAPek epe berri bat irekiko du «deialdi berezi bat» egiteko. Deialdi berezi hori IVAPeko Zuzendariaren Ebazpenaren bidez irekiko da eta EHAAn argitaratuko da.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta k
erabaki dute aurreko puntuetan zehaztutako arloan lankidetzan aritzea. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak oinarri dituela.
HITZARMENAREN HELBURUAK:
Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta beren artean, deialdi eta hautaketa-prozesu ezberdinetako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak ebaluatzeko jardute-esparruan.
Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jarduerak izango ditu:
IVAPek antolatzen dituen deialdietan azterketak aplikatzeko eta zuzentzeko lankidetza eskaintzea.
Laguntzaileen prestakuntzarako IVAPek antolatzen dituen jardueretan parte hartzea.
Lan-esparru honekin lotuta dauden gainerako eginkizunetan parte hartzea.
Hirugarrena. Lurralde historiko bakoitzerako deialdi eta hautaketa prozesu ezberdinetako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak aplikatu eta zuzentzeko honako laguntzaileen beharrak hartzen ditu bere gain erakunde sinatzaileak:
Lurraldea Lankidetza mota Eskaintzen den laguntzaile-kopurua
Araba A1
Bizkaia B1
Gipuzkoa G1
Araba A2
Bizkaia B2
Gipuzkoa G2
Laugarrena. Erakunde sinatzaileak hamar egun balioduneko epean bidaliko dio IVAPi eginkizun honetarako izendatuko dituen laguntzaileei buruzko ondorengo datuak:
Izen-abizenak eta NANaren kopia.
Laguntzaile bakoitzaren curriculuma.
EGA edo horren baliokidea den agiriaren kopia konpultsatua (laguntzaileak titulu hori aterata izan beharko du).
Ondoko agiriren baten kopia konpultsatua: unibertsitate-diplomatura, lizentziatura edo Kultura Saileko 1984ko ekainaren 8ko eta 1996ko abuztuaren 8ko Aginduek araututako prozesuen bitartez lortutako habilitazioa (laguntzaileak titulu hori aterata izan beharko du).
Azken 5 ikasturteotan, gutxienez, 1.500 eskola-orduko esperientziaren egiaztagiria (laguntzaileak esperientzia hori izan beharko du).
Era berean, eskaera egin duen pertsona edo erakundeak, hitzarmena izenpetu aurretik, ondorengoa aurkeztu eta frogatu beharko du:
Eratze-eskritura edo ageria, indarrean diren estatutuak edo sortze-egintza (beharrezkoa balitz) eta horiek guztiak dagozkien erregistroan izena emanda, baldin eta betekizun hori eskatzeko modukoa bada.
Zerga arloko betebeharrei buruzko egiaztagiria (egiaztagiri bat eskatu behar da, eta positiboa dela agertu beharko du, berariaz).
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzko egiaztagiria (egiaztagiri bat eskatu behar da, eta positiboa dela agertu beharko du, berariaz).
Beharrezkoa bada, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaindu izanaren ordainagiria edo ordaindu beharrik ez duela erakusten duen agiria, eta baita zerga horretan baja emanda ez dagoela erakusten duen erantzukizunezko adierazpena ere.
Kontratatzeko debekurik ez dagoela erakusten duen adierazpena (Arlo Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 49. artikulua).
Beharrezkoa bada, dena delako erakundeak zerbitzua eskaintzeko behar beste giza baliabide eta baliabide material badituela erakusten duen agiria.
Erakunde sinatzaileak konpromisoa hartzen du izendatutako laguntzaileen bitartez beteko duela zerbitzu hori. Ezinbesteko kasua dela-eta izendatutako laguntzaileak ezin badu zerbitzua bete, euskaltegiak izendatutako ordezkoak beteko du haren tokia; beti ere, IVAPek eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela bermatuz. Kasu horietan, aldez aurretik jakinarazi beharko dio IVAPi ordezkapenen berri.
Bosgarrena. Erakunde sinatzailearen izendapenak eskuratu eta aztertu ondoren astebeteko epean bidaliko dio IVAPek ikasturteko azterketen eta laguntzaileentzako prestakuntza-saioen egutegia.
Seigarrena. Laguntzaileen eginkizunak.
IVAPek prestatutako azterketak (idatzizkoak eta ahozkoak) aplikatu eta zuzentzeko lankidetza eskainiko dute.
IVAPekin lankidetzan jardungo duten laguntzaileen eginkizun nagusiak izango dira:
Idatzizko azterketak zuzentzeko lankidetza eskaintzea, IVAPek erabakitako irizpideak aplikatuz.
Ahozko azterketak egiteko lankidetza eskaintzea, IVAPek erabakitako irizpideak aplikatuz.
Emaitzen kontrako erreklamazioen errebisioan parte hartzea IVAPeko arduradunak eskatzen dionean.
Laguntzaileak prestatzeko eta irizpideak bateratzeko IVAPek antolatzen dituen bateratze saioetan parte hartzea.
Eta, hala dagokionean, idatzizko azterketak egiten diren tokietan azterketarien kontrola egitea, azterketari buruzko azalpenak ematea azterketariei, azterketa egiteko behar den materiala banatzea eta jasotzea, eta, IVAPek hala behar izanez gero, oro har, azterketaren aplikazioarekin zerikusia izan dezaketen eginkizunak betetzea IVAPeko arduradunaren gidaritzapean.
Eginkizun hauek behar bezala bete daitezen IVAPek izendatuko duen arduradunaren esanetara lan egingo dute laguntzaileek. Arduradunak lan-egutegiaren berri gutxienez 15 egun baliodun aurretik jakinaraziko die euskaltegi guztiei eta zehaztuko dizkie kasuan kasuko datuak eta informazioak (azterketa tokiak, azterketari kopuruak, zuzenketa tokiak...).
Zazpigarrena. Hitzarmen honetako lankidetza-jardueren finantzaketa.
Hitzarmen honetan zehaztutako lankidetza-mota bakoitzerako, ondorengo ordainsariak finkatzen dira laguntzaile bakoitzeko:
Lurraldea Mota Behar den laguntzaile-kopurua Urteko jardute-egunak Laguntzaile bakoitzeko urteko tarifak (euro)
Araba A1 4 46 11.040
Bizkaia B1 4 46 11.040
Gipuzkoa G1 4 46 11.040
Araba A2 12 12 2.880
Bizkaia B2 16 12 2.880
Gipuzkoa G2 10 8 1.920
Zehaztutako ordainsariak laguntzailearen gastu guztiak hartzen ditu kontuan (bidaia-gastuak), eta hitzarmena luzatu egiten bada, eguneratu egingo dira kopuruak, administrazio-kontratuak luzatzen diren kasuetarako Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztutako gehienezko kopuruaren barruan.
Ordainketak hiruhilabetero egingo dira, eta horretarako Euskaltegi bakoitzak faktura aurkeztuko du hiruhilabete horien bukaeran (abendua, martxoa, ekaina eta iraila). Fakturarekin batera lankidetza lanetan ibili diren laguntzaile-zerrenda aurkeztuko du.
Zortzigarrena. Lankidetza-egun gehigarriak.
Azterketaldien antolakuntzak horren beharra eraginez gero, hitzartutako lankidetza-egun gehigarriak ere egin eta finantzatu ahal izango dira hitzarmen honen testuinguruan, IVAPek horrela eskatu eta erakunde hitzarmendunak horretarako ahalmena eta borondatea agertzen badu.
Bederatzigarrena. Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen honek urtebete iraungo du, izenpetu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Luzatzeko aukera ere egongo da, baina ez da izango hasieran zehaztutakoa baino handiagoa izango.
Hamargarrena. Prerrogatibak.
IVAPek izango du hitzarmen hau interpretatzeko, betetzeari buruzko zalantzak argitzeko, interes publikoagatik aldatzeko, bertan behera uztea erabakitzeko eta horren ondorioak zehazteko eskumena. Interpretazio, aldaketa eta bertan behera uzteari buruzko akordioak hartzeko izapidetuko liratekeen prozeduretan, interesatuak dioena entzun beharko litzateke. Akordio horiek hartzeko, kasuan kasuko zerbitzu juridikoaren txostena behar izango da aldez aurretik, kasu jakin batzuetan beharko liratekeen beste txosten batzuekin batera.
Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau,
Vitoria-Gasteizen, .....(e)ko ................aren ....(e)an.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,
Erakundearen aldetik,


