Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko urriaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2008-2009 ikasturteko dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzen dituena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko urriaren 8koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2008-2009 ikasturteko dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzen dituena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 6014
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/08
  • Argitaratze-data: 2008/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga-barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegiak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduak alfabetatzen eta euskalduntzen lan egiteagatik, horretarako HABEren zuzendari nagusiak, ikasturte akademiko bakoitzean, dirulaguntzen deialdiak egingo dituelarik.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara-ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Dekretu eta ebazpen horiei jarraiki, orain bidezkoa da 2008-2009 ikasturterako finantzazio moduluak ezartzea, honen bidez udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, hau da, udal euskaltegi deituei, dagozkienak finkatuz.

Horregatik, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidan eskumenez,

  1. Ebazpen honen bitartez, udal euskaltegiek 2008-2009 ikasturtean (2008ko urria-abendua eta 2009ko urtarrila-iraila) emandako ikastaroen finantzaziorako laguntzak arautuko dira.

  2. Laguntzarako eman daitezen kopuruak HABEk bere aurrekontuetan horretarako dituen fondoetatik emango dira, hau da, 10.900.000 euro, dirutza hori izango delarik aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga jarriko duena.

  3. Dirutza hori eskatutako finantzazio behar guztiei erantzuteko aski ez balitz, dirulaguntzak hainbanatu egingo dira onuradunen artean, deialdi honetan ezartzen diren irizpideei jarraiki jaso beharko lituzketen kopuruak kontuan izanda.

  1. Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunak euskaltegi publikoak izango dira, HABEren Erregistroan horrela sailkatutakoak.

  2. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak araututakoa betetzea.

  3. Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratiboa dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta geratu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoaren arabera.

  4. Dirulaguntza hauen onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

Honako era honetan kalkulatuko da HABEk onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntza:

Dirulaguntzak finkatzeko garaian, 2000-2001 ikasturtean HABEk onartutako plantillako pertsonala izango da abiapuntu, eta plantilla hori, beste euskaltegi bateko irakasle finkoen arteko soberakinen bat hartu izanagatik irakasle-kopurua handitu dutenen kasuan bakarrik gainditu ahal izango da. Onartutako plantilla horretan dauden finkoez gain, leudekeen ez-finkoak ere kontuan hartuko dira, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren arabera antolatutako ikastaroei erantzuteko beharrezkoak badira. Ez-finkoei dagokienez, euskaltegiaren kudeaketarako aplikazio informatikoan jasotako eskola-ordu errealen arabera egokituko dira dirulaguntzak.

Langileen kostuak kalkulatzeko, 2008-2009 ikasturteak hartzen dituen bi ekitaldietarako, Udalhitzek (edo bere ordez EAEko Administrazio Lokalean orokorki indarra izan dezan itun edo hitzarmenak) aitortutako kopuruak bakarrik hartuko dira kontuan. Aipatu kopuruak murriztuak izan daitezke Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako arauek soldatei dagozkien dirulaguntzetarako horrelakorik ezar dezaketen neurrian.

Behin zehaztu ondoren langileen kostua, dirulaguntza kalkulatzearren, aipatu kostuari matrikula prezioaren araberako murrizketa egingo zaio, honako era honetan:

  1. 2008-2009 ikasturterako HABEk erreferentzia gisa hartuko duen matrikula saria gutxienez 1,03 eurokoa izango da. Matrikula saria altuagoa denetan, berau izango da erreferentziakoa.

  2. Erreferentzia moduan 2008-2009 ikasturterako hartuko den ikasle/ordu kopurua 1995-1996ko ikasturtean emandako eskola orduen arabera kalkulatuko da, HABEk 2008-2009 ikasturterako artikulu honen lehen pasartearen arabera onartutako irakasleei egokituta.

  3. Ikastegiak 2008-2009 ikasturtean kobratutako matrikula saria 1,03 eurokoa edo txikiagoa bada, erreferentziako matrikula sariaren, hau da, 1,03 euro, eta 1995-1996 ikasturtean kobratutakoaren arteko aldea kalkulatuko da eta b) atalean azaldutako kalkuluaren bidez lortutako orduekin biderkatuko. Hortik ateratako kopuruaren % 75 kenduko zaio euskaltegi horri legokiokeen dirulaguntzari.

  4. Euskaltegiak 2008-2009 ikasturtean kobratutako matrikula saria 1,03 euro baino handiagoa denean, horrek eta 1995-1996koak duten aldea hartuko da kontuan eta emaitza horren arabera aplikatuko aurreko atalean ezarritako formula.

  1. Eskariak HABEren zuzendari nagusiari luzatuko zaizkio Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita berezko hamabost eguneko epean.

  2. 2008-2009 ikasturtean ikasleek ordaindu beharreko matrikula sariaren informazioa daraman eskari ereduarekin batera (I eranskina), euskaltegiak bere langile guztien informazioa bidali beharko du, dagokion urteko aurrekontuekin batera onartutako lanpostuen zerrendaren kopia aurkeztuz.

  3. Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela. Horretarako, ebazpen bat emango da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

HABEko Kudeaketa Zerbitzuari dagokio, Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

  1. HABEren zuzendari nagusiak laugarren artikuluan ezarritako epe mugetatik hilabeteren buruan hartuko ditu aurkeztutako eskariei buruzko dirulaguntzen Ebazpenak. Ezarritako epe horretan eskariren bati buruzko ebazpenik hartzen ez badu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

  2. Interesatu bakoitzari egin dakiokeen ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Ikasturteko behin betiko datu errealak eta pertsonal gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopurua, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu ahal izango da. Zentzu horretan, HABEren zuzendari nagusiak kitapen ebazpena egingo du, datu errealen eta 3. artikuluan finkatutako irizpideen arabera emandako laguntza-kopuruak doituz.

Euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoa baliatuz euskaltegiak HABEra dagozkion epeetan bidaltzen dituen datuak izango dira 2008-2009 ikasturteko jardueraren oinarri, euskaltegiari onartutako irakasle ez-finkoengatiko dirulaguntza doitzeko.

Erabaki honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

  1. Dirulaguntza eman den helburu jakin hartako erabiltzea.

  2. Azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenaren arabera Kontrol Ekonomikoaren Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

Dirulaguntzak honako epe eta era hauetan ordainduko dira:

  1. Dirulaguntzaren ebazpena hartzean, 2008ko urria-abenduari dagokion zatia ordainduko da.

  2. 2009ko martxotik aurrera dirulaguntzaren ebazpenean esleitutako laguntzaren % 55a, udal euskaltegiek 2008ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren.

  3. Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, ordainduko da geratzen den kopurua, kasu bakoitzean dagokiona.

    Dokumentazio frogagarria dirulaguntzaren kontura aurreratuko kopurua estaltzeko adina ez bada, onuradunak behar ez bezala jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekre­tuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritako prozedurari jarraiki. Ordainketa edo itzulketa hori emandako dirulaguntzaren behin betiko kitapena izango da.

  1. Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gain-finantzazioa gertatzen ez bada.

  2. Gain-finantziazioa gertatuko balitz, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

  3. Gain-finantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

  1. Udal euskaltegiek jasotako dirulaguntzen zuriketa beren langileen soldata gastu gordinei buruz Euskaltegiaren legezko ordezkariak luzatutako egiaztagiriaren bitartez egingo da.

    Halaber, lehen zuriketarekin batera, euskaltegiaren 2008 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruz Euskaltegiaren legezko ordezkariak sinatutako egiaztagiria erantsiko da, izan dituen benetako sarrerak eta gastuak zehaztuz.

    Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

  2. Aipatutako egiaztagiriak HABEri aurkezteko epeak:

    1. 2009ko otsailaren 15a, 2008ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2008 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

    2. 2009ko urriaren 15a, 2009ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

Edozein kasutan, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak aurreikusten dituen hutsegite eta arau hausteen arauen menpe daude deialdi honetako onuradunak.

Ez betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere legezko interesekin, Euskadiko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa. Ebazpen honetan aurreikusi gabe geratu diren gaietan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritakoa erabiliko da.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2008ko urriaren 8a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

I ERANSKINA / ANEXO I

HABEren zuzendari nagusia: Ilmo. Sr. Director General de HABE:

jaunak/andreak

ENA duenak

eta ko

n bere egoitza, eta

HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako

zentroen erregistroan zenbakiarekin

inskribatua dagoen (*)

euskaltegi publikoa ordezkatzeko behar den lege ahalmenarekin,

Por la presente D./Dña.

con DNI n.º: ,

con domicilio en

teniendo

poder suficiente para representar al euskaltegi público

(*) inscrito

en el Registro de euskaltegis y de centros de autoaprendizaje de euskera de HABE con n.º

Eskatzen du: Solicita:

Onar dakizkiola, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2008-2009 ikasturteko dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2008ko urriaren 8ko Ebazpenak araututakoari jarraiki egin duen eskaria eta aurkeztu dituen gainerako agiriak. Sea tenida en consideración la instancia de solicitud, y el resto de la documentación presentada, en orden a optar a las subvenciones contempladas en la Resolución del Director General de HABE, de 8 de octubre de 2008, por la que se establecen las condiciones para la concesión de subvenciones a los euskaltegis de los ayuntamientos o de las entidades de ellos dependientes, euskaltegis públicos de titularidad municipal, para el curso 2008-2009.

Aurkeztutako agiriak: Documentación presentada:

Udal euskaltegiko lanpostuen zerrenda Relación de Puestos de Trabajo del Euskaltegi

Adierazten du: Comunica:

2008-2009 ikasturteko ikasle eta orduko matrikula tasa .............. eurokoa izango dela. que el precio de matrícula por hora/alumno es de .............. euros para el curso 2008-2009

(Lekua, data, sinadura eta euskaltegiaren zigilua)

(Lugar, fecha, firma y sello del euskaltegi)

  • Euskaltegien Erregistroko izena erabili * el que figura en el Registro de Euskaltegis

    OHARRA:

    Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratiboa dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta geratu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoaren arabera. OBSERVACION:

    No podrán acceder a las ayudas previstas en esta convocatoria quienes están sancionados administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas públicas, o quienes se hallan incursos en prohibición legal que les inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik