Euskadi.eus
  • RESOLUCIÓN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

RESOLUCIÓN

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 5608
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/09
  • Argitaratze-data: 2008/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honetako Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzan Gizarte Gaien Arloko arduradun lanpostua betetzeko premia dugunez, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldez aurretik aldeko txostena eman duelarik, sailak agindu honen eranskinean adierazitako lanpostua zerbitzu-eginkizunen prozeduraren bidez betetzeko deialdia egitea erabaki du. Hauexek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Eranskinean lanpostua bete ahal izateko zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu dezakete ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den eta egun hutsik dagoen lanpostua.

Bigarrena. Interesdunek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 5 egun balioduneko epean, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko maiatzaren 30eko Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz agindu horrek arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura (2006ko ekainaren 30eko EHAA, 124. zk.koa).

Eskabide-eredua eta hori betetzeko jarraibideak 57. zenbakia daraman martxoaren 22ko EHAAren 5125. orritik 5130. orrira ikus daitezke.

Hirugarrena. Eskatzaileek eskabideak aurkezteko epearen barruan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) bidali behar dituzte merezimenduak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak (azken horiek, administrazio honetako Erregistroan jasota ez baldin badaude aurkeztu behar dira).

Laugarrena. Gizarte Gaien Arloko arduradun lanpostua betetzeko, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko ekainaren 30eko Aginduan ezarritakoa aplikatuko da agindu hori 2006ko ekainaren 30eko EHAAn argitaratu zen, 124. zenbakian, eta horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lanpostuak zerbitzu-eginkizunen bitartez betetzeko prozedura. Aplikatuko den merezimenduen baremoa, berriz, aipatutako aginduko lehenengo xedapen iragankorrak zehaztutakoa izango da; eta kasu honetan 2002ko martxoaren 22ko EHAAn, 57. zenbakian, argitaratutako 2002ko otsailaren 26ko Ebazpeneko 1.b) eranskina dagokio.

Bosgarrena. Baremo horren arabera, merezimenduen balorazioa ondorengoek osatutako ebaluazio-batzordeak egingo du:

Batzordeburua: Xabier Carlos Echebarria Zarrabeitia.

Batzordekidea: Pablo Martínez Larburu.

Idazkaria: Begoña Martínez Azkona.

Bete beharreko lanpostuaren baldintzak eta deialdiaren datuak, edukia eta balorazioirizpideak barne, Ebazpen honen eranskinean jasotzen dira.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kabinetearen sailburuordeari, argitara eman eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.

Lanposturako bete beharreko baldintzak (2008ko martxoaren 31ko EHAA, 60 zk.koa):

Izena: gizarte-gaien arloko arduraduna.

Kodea: 510262.

Dotazioa: 4.

LO maila: 27.

Osagarri espezifikoa: II C.

Zentro organikoa: Zigor Betearazpenaren Zuzendaritza.

Lantokiko udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntzaeskakizuna: 4.

Derrigortasun-data: 2007-10-31.

Adm:APE.

G: A.

Kidegoa: Kidegoa-aukerak-eskalak A taldea (Estatuko Administrazio Publikoak).

Deialdiaren datuak:

Esparrua:

Arreta Soziala, Lana eta Lan-antolamendua

Helduen Zigor Arloko Justizia

Zigor arloko jurisdizkio-organoekin lankidetza

Delituen biktimei, atxilotuei, gizarteratuei laguntza

Justizia konponarazlea

Espetxeak.

Zereginak:

Gizarte Gaietako programak egitea eta alor horretako planak, programak eta epaien betearazpena kudeatzea. Horretarako, jarduerak koordinatu eta aholkatzen ditu eta Gizarte Gaietako balorazio-txostenak egiten ditu.

Eginkizunak:

A000.007 Kide anitzeko organo, batzorde, batzar, mahai edo organo aholku-emaileetako idazkari-lanak egitea.

A022.002 Gizarte Gaietako jardueretan aholkuak ematea.

A022.004 Gizarte Gaietako epaien betearazpena kudeatzea.

A022.006 Gizarte Gaietako programak egitea.

A022.011 Gizarte Gaien arloko plna eta programak kudeatzea.

A022.014 Gizarte Gaien arloko balorazio-txostenak egitea.

A022.016 Gizarte Gaien aroko jarduerak koordinatzea.

Proba baztertzailea:

Ariketak bi zati izango ditu: Proba objektiboa eta kasu praktikoa.

Lehenengo zatia aukerako 4 erantzun itxi izango dituen 20 galderako testa izango da eta, bigarrena, kasu praktiko bat.

Bi zatietan, ariketaren edukiko oinarrizko kontzeptuak jakitea baloratuko da, eta zati praktikoan balio berezia emango zaio kontzeptuak aplikatzeko gaitasunari eta antzeko kontzeptuak argi bereizteko gaitasunari.

Probaren edukia arau hauetako oinarrizko kontzeptuei buruzkoa izango da: Zigor Kodearen Zati Orokorra, Prozedura Kriminaleko Legearen I, II, IV eta V. tituluak, Espetxeetako Lege Organiko Orokorra eta Espetxe Erregelemandua. Izangaiek eskatuz gero, Eusko Jaurlaritzako Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak testu guztiak emango dizkie. Eskaera egiteko, 945 90 91 telefono-zenbakira deitu behar da lan-ordutegian.

Probaren lehenengo zatian 3,5 puntu lortu daitezke. Zuzen erantzundako erantzun bakoitzak 0,175 puntu balioko ditu eta gaizki erantzundako galdera bakoitzeko 0,07 puntu kenduko dira. Bigarren zatiak 3,5 puntu balioko ditu. Probaren gehieneko puntuazioa 7 puntukoa izango da, eta gainditzeko 3,5 puntu lortu beharko dira.

Proba egiteko ezin izango da inolako kontsulta-materialik erabili. Izangaiek ordu eta erdi izango dute proba egiteko.

Probaren tokia, eguna eta ordua, gutxienez egutegiko 7 egun aurretik jakinaraziko zaizkie izangaiei.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik