- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 6084
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/09
- Argitaratze-data: 2008/11/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Estela Rodriguez Rodriguez borondatezko lankideak Uruguain burutu behar zuen jardueraren gastuak ordaintzeko xedez, Asociacion Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperacion Internacional erakundeak 13.500,00 euroko diru-laguntza jaso zuen. Hori guztiori, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko den Garapen eta Lankidetza Sustatzeko 2006ko Fondoaren kontura, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2006ko uztailaren 11ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera.
2008ko urriaren 9an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zitzaion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Orain arte 13.500 euro ordaindu dira. Laguntzaren % 66,70 justifikatuta, 9.004,49 euroko diru-laguntza dagokio; beraz, 4.495,51 euro itzuli behar dira.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Asociación Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional entitateak Estela Rodríguez Rodríguez borondatezko lankidearentzat eskatutako ukoa onartzea. Proiektua Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko den Garapen eta Lankidetza Sustatzeko 2006ko Fondoaren kontura. Horrek 4.495,51 euro itzuli beharra dakar.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 9a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


