- E - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuE
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 6108
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/09
- Argitaratze-data: 2008/11/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, Naturgas Energía Distribución S.A.U.ri, Legorretako udalerrian, Legorreta-III. Fasea Sarea Eredu eta Ederfil-erako Hartunea izeneko instalazioak eraikitzeko baimena eman eta instalaziook herritarrentzat onuragarriak direla aitortu zen.
Herriarentzat onuragarri dela aitortuta, Hidrokarburoen alorreko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, esan nahi da eragindako ondasunak okupatzea edo eskubideak eskuratzea beharrezko dela, eta, horri lotuta, berehalako okupazioa egin behar dela, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, lege beraren 53. artikuluan adierazitako erregistro-ondorioak izanik.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruak eraginpeko ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea erabaki du. Aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak Legorretako udaletxean egingo dira, eta bidezko bada behin betiko okupazioarena ere bai. Beharrezkoa izanez gero, lekura bertara ere joaterik izango da.
Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Okupazioa egin aurreko aktak hurrengo abenduaren 16an jasoko dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horretaz gain, egin beharreko gainerako argitarapenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.
Desjabetzeko espedientean, Naturgas Energía Distribución S.A.U. enpresak onuradun izaera hartuko du.
Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, 20006 Donostia), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Donostia-San Sebastián, 2008ko urriaren 9a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
Expediente: 24152/CG-G-07-32
ERAGINDAKOEN ZERRENDA / RELACIÓN DE AFECTADOS
Finca zk Finca N.º Jabea eta helbidea
Titular y domicilio Eraginak
Afecciones Katastro datuak
Datos catastrales Izaera
Naturaleza Akta jasotzea
Levantamiento actas
Igarobide
iraunkorra
Servidum. perm.
(ml) Aldibat. okup.
Ocup. temp. (m2) Eteng. okup
Pleno dominio
(m2) Poligonoa
Polígono Lursaila
Parcela Hilea
Mes Eguna
Día Ordua
Hora
GI-LE
-01 Prodema
San Miguel Auzoa, 9
20250-Legorreta 47 298 - 2 87 Larrea
Pastizal
Abendua
Diciembre 16 10:00
GI-LE-
03 Asunción Garmendia Elosegui
º San Miguel, 13
20250-Legorreta 172 1.672 - 2 87 Baratzea, larrea
Huerta y pastizal
Abendua
Diciembre 16 10:00
GI-LE-
04 Juan Artola Gorostidi
º San Miguel, 14
20250-Legorreta 34 332 - 2 6 Larrea
Pastizal
Abendua
Diciembre 16 10:30
GI-LE-
05 Hrdos. de Gregorio Lizarazu: Alberto Echeverria Lizarazu
c/ P.º Salamanca, 7 Pal. Izda.
20003-Donostia 50 498 - 2 118 Larrea
Pastizal
Abendua
Diciembre 16 10:30
GI-LE-
07 Juan Miguel Iraola Urcola
Osinaga Bailara, 28,
Bartolo Enea.
20128-Hernani 23 169 - 1 183 Basobera
Monte bajo
Abendua
Diciembre 16 11:30
GI-LE
08 Ayuntamiento de Legorreta
Kale Nagusia, 12
20250-Legorreta 21 159 - 1 - Herribide
Camino
Abendua
Diciembre 16 11:30
GI-LE-
10 Antxon, M.ª Begoña, Fco. Javier y Jose Amondarain Samaniego
Bº Ola, 3
20250-Legorreta 51 453 - 1 125 Larrea
Pastizal
Abendua
Diciembre 16 12:00
GI-LE-
11 José M.ª Arza Amondarain
º Ola, 5
20250-Legorreta 161 1.326 12 1 126 Larrea Industrialdea
Pradera - Pol. Industrial
Abendua
Diciembre 16 12:00


