- GRUPOS. EBAZPENA, 08-04-08KO AGINDUAREN BIDEZ DEITUTAKO LAGUNTZEN ONURADUNEN ZERRENDA ARGITARATZEKO DENA. AGINDU HORREN BIDEZ, GAI ESPEZIFIKOETAN IKERKETA-TALDEAK FINKATZEKO LAGUNTZAK EMATEKO DEIA EGIN ZEN. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuGRUPOS. EBAZPENA, 08-04-08KO AGINDUAREN BIDEZ DEITUTAKO LAGUNTZEN ONURADUNEN ZERRENDA ARGITARATZEKO DENA. AGINDU HORREN BIDEZ, GAI ESPEZIFIKOETAN IKERKETA-TALDEAK FINKATZEKO LAGUNTZAK EMATEKO DEIA EGIN ZEN.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 6306
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/09
- Argitaratze-data: 2008/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aipatutako aginduaren 12. artikuluak ezartzen duenez, laguntzak Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen ebazpen baten bitartez esleituko dira; horretarako proposamena Zientzia Politikarako zuzendariak eta Unibertsitate zuzendariak osatutako batzorde batek egingo du, dagokion zerbitzuaren buruak lagunduta.
Gai espezifikoetan ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzak hautatu dira, eta laguntza horien deialdia ebazteko proposamena aurkeztu da; proposamen horren arabera, honako hau
Lehenengoa. Gai espezifikoetan ikerketa-taldeak finkatzeko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Diru-laguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko apirilaren 8ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta diru-laguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko apearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 9a.
Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,
IBONE AMEZAGA ARREGI.


