Euskadi.eus
  • --- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

---

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 6128
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/10
  • Argitaratze-data: 2008/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuak (martxoaren 6ko EHAA, 45. zk.) 15.1.b. artikuluan ezartzen du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, aldizka, Ertzaintzako funtzionarioek hizkuntza-eskakizunak egiaztatu ahal izateko probak egiteko deia zabaldu behar duela, eta horren ondorioz, honako hau,

Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea agortzen duena, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari, argitaratuta agertu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, hau espresuki erabaki arte, edo isiltasuna dela eta presuntziozko ezespena gertatu arte, ezin da jo bide jurisdikzionalera. Interesatuak bide jurisdikzionala aurkeztuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du, Administrazio Auzigaietarako Epaitegi eskudunari zuzenduta, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan, beti ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Era berean, deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesatuek, administrazio prozedura erkideari buruzko arautegian ezarritako era eta kasuetan.

Arkaute, 2008ko urriaren 10a.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.

Lehenengoa. Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskara probak egiteko deialdia egingo da. Horren edukia otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren eranskinean aurkitzen da.

Bigarrena. Aplikazio eremua.

  1. Ertzaintzako karrerako funtzionarioek har dezakete parte probetan, otsailaren 24ko 30/1998 Dekre­tuaren aplikazio eremuan badaude eta XX. eta XXI. promozioei dagokien Ertzaintzaren praktiketako funtzionarioek ere.

  2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenen bidez, hizkuntzaren gaitasuna hobetzeko ikastaroetarako deialdiak egin ziren Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat, hain zuzen, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko derrigorrezko epea ezarri zaienentzat. Ebazpen horien arabera, funtzionariook derrigorrez parte hartu beharko dute deialdi honetako probetan, probak egin aurretik parte hartutako ikastaroetan mailarik altuena lortu badute.

Hirugarrena. Probak.

Probetan zenbait ariketa egin beharko dira, eta horien helburua izango da azterketariek duten euskararen ezagupena neurtzea. Probetan kontuan hartuko dira otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko hizkuntza-gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako aginduekin.

Laugarrena. Probek bi zati izango dituzte.

Lehen zatia. Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako proba idatzia izango da. Zati honek helburu gisa soilik probei dagozkion bigarren zatian parte hartzeko gutxieneko euskera ezagutza maila egiaztatzea izango du. Proba honek gehienez 50 puntu izango ditu eta gainditu ahal izateko gutxienez 37 puntu atera beharko dira. Lehen zatia gainditzen ez duenak ezin izango du bigarren zatian parte hartu.

Bigarren zatia. Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako ahozkoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, mintzamena eta idazmena neurtzeko ariketak izango dira. Proba bakoitza «gai» edo «ez gai» baloratuko da. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izateko, azterketariek zati honek dituen atal guztiak egin beharko dituzte, eta atal horietan guztietan «gai» emaitza lortu beharko dute. Azken emaitza orokorra «ez gai» denean, edozein ataletan lortutako «gai» emaitzek ez dute inolako baliorik izango.

Bosgarrena. Bigarren zatiko probak egin ahal izateko, aurkeztuko direnek lehen zatiko proba gainditu beharko dute. Hala ere, ez dute lehen zatiko probarik egin beharrik izango eta zuzenean bigarren zatiko probetara deituak izango dira honako kasu hauetariko batean daudenak:

  1. Bigarren Oinarriko 2. puntuak aipatzen dituen Ertzaintzako karrerako funtzionarioak izanik 2008ko urtarrilaren 15eko (urtarrilaren 30eko EHAA, 21. zk.) Ebazpenak deitutako Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proben bigarren zatira onartu eta aurkeztu ondoren, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez dutenak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako langileen lan-baldintzak arautzen dituen indarrean dirauen Akordio Erregulatzailean ezarritako liberazioak oinarritzat harturik, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak emandako ikastaroetan euskararen ezagutza mailarik gorena lortu duten Ertzaintzako funtzionarioak izanik edo Euskarazko Hizkuntza Trebetasunak Bereganatzeko ikastaroan, euskararen ezagutza mailarik gorenenari dagozkion ikasketak egin dituztenak izanik, 2008ko urtarrilaren 15eko (urtarrilaren 30eko EHAA, 21. zk.) Ebazpenak deitutako Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proben bigarren zatira onartu eta aurkeztu ondoren, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez dutenak.

  3. 2008ko urtarrilaren 15eko (urtarrilaren 30eko EHAA, 21. zk.) Ebazpenean ezarritakoaren arabera, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatze prozesuan parte hartu eta deialdian aurreikusitako lehen zatiko proba gainditu eta bigarren zatiko probara aurkeztu ondoren Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez zuten Ertzaintzako funtzionarioak.

  4. Ertzaintzako funtzionarioa izanik eta 2008ko urtarrilaren 15eko (urtarrilaren 30eko EHAA, 21. zk.) Ebazpenak deitutako Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probaren bigarren zatiaren ondoren eta Ebazpen honek deitutako egiaztatze probaren bigarren zatia baino lehen, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak emandako ikastaroetan, hain zuzen ere derrigortasun data ezarri zaienei edo Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako langileen lan-baldintzak arautzen dituen indarreango Akordio Erregulatzailean ezarritako liberazioak direla-eta etortzen direnei zuzenduak daudenetan, euskararen ezagutza mailarik gorena lortu dutenak.

Seigarrena. Eskabideak.

  1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek ebazpen honetako 2. eranskinean ageri den eskabide-orria bete beharko dute eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari bidali.

  2. Eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 15 egun naturalekoa izango da.

  3. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian (Gasteiz-Irun errepidea, 5. Km, 01192, Arkaute-Araba), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eraren batean; azken lege hau urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatua izan zen.

    Zazpigarrena. Probetara onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda.

    Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak erabakiko du lehen zatiko eta bigarren zatiko probetan onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda hau Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko da.

    Aipaturiko behin-behineko zerrenda argitaratzen den datan Euskal Herriko Polizia Ikastegiak ematen dituen gaikuntza linguistikora zuzendutako ikastaroetan, hain zuzen ere derrigortasun data ezarri zaienei edo Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako langileen lan-baldintzak arautzen dituen indarreango Akordio Erregulatzailean ezarritako liberazioak direla eta etortzen direnei zuzenduak direnetan, daudenek probetarako dagokion parte-hartze eskaria egiten badute, lehen zatiko probetara onartuak izango dira, deialdi honen bosgarren oinarrian ezarritakoa kaltetu gabe.

    Halere, bigarren zatia egikaritu aurretik aipaturiko ikastaroan euskara ezagutza mailarik gorenena lortuz gero, bosgarren oinarriko d) atalaren arabera, bigarren zatira onartuak izango dira, lehenengo zatian ateratako emaitza kontuan izan gabe.

    Zortzigarrena. Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak.

    Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bost egun naturaleko epea izango dute interesatuek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko. Aipatutako erreklamazioak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari bideratuko zaizkio.

    Aipaturiko ebazpenean, probak zuzendu eta neurtuko dituen Epaimahaiaren izendapena, lehen zatiko proben eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

    Bederatzigarrena. Onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda.

  1. Aurreko oinarrian aipatutako bost eguneko epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak argitaratuko du, ebazpen baten bidez, probak egiteko onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda. Aipaturiko ebazpen hori Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko da.

    Lehen zatiko probak ezin izango dira burutu, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hori onartu aurretik.

    Hamargarrena. Epaimahai Kalifikatzailea.

  1. Probetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta karrerako funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietariko gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izango dute.

    Epaimahai Kalifikatzailea mahaiburu batek eta hiru mahaikidek osatuko dute. Era berean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko langile batek idazkaritza funtzioak beteko ditu. Beti ere, Epaimahai honetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkaria izango da.

  2. Organo kolegiatuen funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du Epaimahaiaren jarduera. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar dituen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso ditzan.

  3. Deialdiaren prozesuan dauden probak garatzea, zehaztea eta ebaluatzea Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, Epaimahai Kalifikatzaile honek autonomia osoz jokatuko du, prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak bete daitezen arduratuko da.

  4. Epaimahaiaren erabakiak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko dira.

  5. Epaimahai Kalifikatzaile honetan parte hartzeagatik legez ezarritako lansariak jasoko dira.

    Hamaikagarrena. Probak garatzea.

  1. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak edo Epaimahai Kalifikatzaileak, eskabide kopurua, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontuan hartuta, probak egun edo leku ezberdinetan egitea erabaki ahal izango du.

  2. Lehen zatiko probak burutu ostean, Epaimahai Kalifikatzaileari dagokio, Akordio bidez, behin-behineko emaitzak onartzea, «Gai» edo «Ez gai» gisan agertuta. Era berean, aipaturiko akordioan zehaztuko dira, bigarren zatiko proben egikaritzaren data, tokia eta ordua.

    Behin-behineko emaitzok argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita, interesatuek bost egun naturaleko epea izango dute Epaimahai Kalifikatzailearen aurrean erreklamazioak aurkezteko.

    Epe hau amaituta, erreklamaziorik aurkeztu ez duten probagileen emaitzak behin betiko bihurtuko dira eta aurkeztutako erreklamazioak Akordio bitartez Epaimahai Kalifikatzaileak ebatziko ditu. Akordio honen aurka, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, akordioa argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

    Bigarren zatia egikaritzeko datarako aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ez badira, erreklamazioren bat aurkeztu duten izangaiek bigarren zatia burutu ahal izango dute, nahiz eta erreklamazioak soilik balioa izango duen, baldin eta hautagaia azkenik onartua bada.

  3. Bigarren zatiko probei dagokienean, beraien aurrean jarri litezkeen erreklamazioen epe eta organo eskudunentzako oinarri honen bigarren atalean ezarritakoa hartuko da kontuan.

    Hamabigarrena. Behin betiko emaitzen argitarapena.

    Bigarren zatiko proben behin betiko emaitzak onartzen dituen Akordioaren erreferentzia, 1. hizkuntza-eskakizuna gainditu dutenen hautagaiei dagokiona, Euskal Herriko Ikastegiko Zuzendaritzari aurkeztuko zaio. Akordio hori Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko du.

    Hamahirugarrena. Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez diren guztietan, Ertzaintzan Euskararen Normalkuntza arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua aplikatuko da.

Agiri hau izenpetzen duenak, Ertzaintzaren 1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA lortzeko prozesuan parte hartzea eskatzen dizu. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak 2008ko urriaren 10eko Ebazpenean iragarri zuen. Ondorio horietarako, honako hau dio:

ERTZAINTZAREN 1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO PROBETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA Quien suscribe ruega a V.I. tenga a bien considerarle aspirante para tomar parte en las pruebas de acreditación del PERFIL LINGÜISTICO 1 de la Ertzaintza, cuya convocatoria fue anunciada por Resolución de 10 de octubre de 2008 de la Directora de la Academia de Policía del País Vasco, haciéndose constar a dicho efecto lo siguiente:

SOLICITUD PARA LA REALIZACION DE PRUEBA DE ACREDITACION DEL PERFIL LINGÜISTICO 1 DE LA ERTZAINTZA

ABIZENAK/APELLIDOS IZENA/NOMBRE

ERTZAIN ZK. / N.º PROFESIONAL

(e)n, 2008ko aren (e)(a)n

En , a de de 2008

Iz./Fdo.:

EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN

IKASTEGIKO ZUZENDARIA

ILMA. SRA. DIRECTORA DE LA

ACADEMIA DE POLICIA DEL PAIS VASCO

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik