Euskadi.eus
  • RESULTAS PEDIATRÍA ATENCIÓN PRIMARIA LIBRE, RESOLUCIÓN 3722/2008. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

RESULTAS PEDIATRÍA ATENCIÓN PRIMARIA LIBRE, RESOLUCIÓN 3722/2008.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 6038
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/13
  • Argitaratze-data: 2008/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1115/2006 Ebazpena. Ebazpen honen bidez onartzen dira: fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldean, lehen mailako atentzioko pediatria unitateetako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak (2006ko azaroaren 9ko EHAA, 214. zk.).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 834/2008 Ebazpenaren bidez, hutsik dauden destinoak esleitu ziren txanda irekiaren bidez, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldean, lehen mailako atentzioko pediatria unitateetako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan (2008ko maiatzaren 29ko EHAA, 101 zk.).

Lanpostuaz jabetzeko aipatu ebazpenean ezarritako epea amaitu ostean, eta esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak eta jabetzerik izanik titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez dela, oinarri orokorretako 10.9.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro e esleituko dira.

Hautaketa-prozesua zuzentzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari orokorraren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldean, lehen mailako atentzioko pediatria unitateetako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan hutsik diren destinoak txanda irekiz esleitzea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agirieena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.

Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak burutu beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Hirugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 13a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

72391376 Fernández Cuesta, M.ª Ángeles Uribeko Eskualdea Uribeko Eskualdea - Algorta (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Uribe Comarca Uribe Algorta (CS) - Tarde

30620020 Azcunaga Santibáñez, Beatriz Bilboko Eskualdea Bilboko Esk. Santutxu-Solokoetxe (OZ)- Arratsaldez 2

Comarca Bilbao C. Bilbao - Santuchu-Solokoetxe (CS) - Tarde

44563576 Di Michele Russo, Andrea Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Lakua-Arriaga (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Araba C. Araba- Lakua-Arriaga (CS) - Tarde

15947184 Rocandio Cilveti, Beatriz Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Administrazioa - Goizez 2

Comarca Araba C. Araba-Administración - Mañana

14560461 Ibarreche Goiria, Juan Luis Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.-La Peña (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Bilbao C. Bilbao-La Peña (CS) - Tarde

15940056 Artola Aizalde, Elena Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.-San Adrian (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Bilbao C. Bilbao - San Adrián (CS) - Tarde

15994806 Muñoz Bernal, José Ángel Arabako Eskualdea Arabako Esk. San Martin- AriznabarraArratsaldez (OZ) 2

Comarca Araba C. Araba -San Martín-Ariznabarra (CS) - Tarde

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik