- SUBPROGRAMAS. EBAZPENA, ETENGABEKO IKASKUNTZAKO PROGRAMARI DAGOZKION PROIEKTUAK (LEONARDO ETA ERASMUS AZPIPROIEKTUAK) ANTOLATZEKO ETA GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuSUBPROGRAMAS. EBAZPENA, ETENGABEKO IKASKUNTZAKO PROGRAMARI DAGOZKION PROIEKTUAK (LEONARDO ETA ERASMUS AZPIPROIEKTUAK) ANTOLATZEKO ETA GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DENA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 6052
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/13
- Argitaratze-data: 2008/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2008ko apirilaren 15eko Aginduak,(maiatzaren 13ko EHAA), Europako Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion proiektuak Erasmus eta Leonardo azpiprogramei lotuak) antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.
2008ko uztailaren 9ko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenak (uztailaren 31ko EHAA) Europako Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion aipatutako proiektuak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzen zenbateko osoa aldatzen du, kopuru osoari 87.986 euro gaineratuz.
2008ko urriaren 9ko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenak (urriaren 30eko EHAA), diru-laguntzen kopurua 5.448 eurotan gutxitzen du, laguntzetarako kopuru osoa 902.996 euro geratzen delarik.
Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 13a.
Lanbide Heziketako eta
Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.


