- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 6424
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/15
- Argitaratze-data: 2008/11/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuak 2002. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen uztailaren 9ko 171/2002 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez 15.396,71 euroko diru-laguntza eman zitzaion Psicólogos sin Fronteras erakundeari, honako proiektua burutzeko: «Programa de Sensibilización para la Infancia, Constelación: descubrir otros grupos culturales e incentivar la solidaridad, la tolerancia a las diferencias y la cooperación, a través de la expresión artística y la promoción de acciones creativas y participativas».
Emandako diru-laguntzaren hirugarren ordainketari uko egiteko eskaera bidali zion erakunde horrek 2008ko uztailaren 21ean Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa
Lehenengoa. Psicólogos sin Fronteras erakundeak «Programa DE Sensibilización para la Infancia, Constelación: descubrir otros grupos culturales e incentivar la solidaridad, la tolerancia a las diferencias y la cooperación, a través de la expresión artística y la promoción de acciones creativas y participativas» proiektuko diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabideari onarpena ematea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua. Horrek hirugarren ordainketari uko egitea dakar, hau da, 3.079,34 euro.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 15a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


