Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko urriaren 16koa, Kirol zuzendariarena, Euskadiko Aire Kirol Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko urriaren 16koa, Kirol zuzendariarena, Euskadiko Aire Kirol Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 148
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/10/16
  • Argitaratze-data: 2009/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Aire Kirol Federazioa Euskadiko Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatu zen 1988ko maiatzaren 3an, 146. zenbakiarekin. Federazioaren estatutuen 30. artikulua berriro erredaktatu da orain.

Euskadiko Aire Kirol Federazioak, 2008ko uztailaren 7an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuen 30. artikuluaren aldaketa onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

Lehenengoa. Euskadiko Aire Kirol Federazioaren estatutuen 30. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea.

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kirol zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 16a.

Kirol zuzendaria,

JOSE RAMON GARAI ITURRIONDOBEITIA.

  1. Zentsura mozioa onartzeagatik.

  2. Lehendakariaren kargu-uzteagatik.

  3. Kideen % 50 baino gehiago hiltzea, edo horiek dimisioa aurkeztea.

  4. Kideen % 50 baino gehiago gaitasunik gabe uztea edo ezgaitzea.

  5. Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.

    1. Zuzendaritza Batzordeko kideek banaka utziko dute kargua ondorengo arrazoiengatik:

      1. Dimititzeagatik ala hiltzeagatik.

      2. Gaitasunik gabe uzteagatik ala gaitasuna galtzeagatik.

      3. Lehendakariaren erabakia.

      4. Zentsura mozioa onartzeagatik.

      5. Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.

    2. Zuzendaritza Batzordeko kide batek edo gehiagok kargua banaka uzten badute, lehendakariak horien ordezkoak izendatu ahal izango ditu, eta esleipen horiek Batzar Nagusiak egiten duen lehenengo bileran horretan jakinarazi beharko dira.

    3. Lehendakariak kide berriak gehitu ditzake federazioko Zuzendaritza Batzordera, egoki deritzonean.

    4. Aurreko puntuetan xedatutakoa ezin izango da aplikatu Lurralde Federazioetako lehendakarien kasuan, eta kargua uzteko arrazoiak dagozkien federazioen estatutuetan ezarritakoak izango dira.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik