- RE49908 REVOCACIÓN FUNCIONES JUAP FERNANDO URBANO, JEFE UNIDAD DE ATENCIÓN PRIMARIA DE DURANGO DE COMARCA INTERIOR ÁREA DE SALUD DE BIZKAIA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuRE49908 REVOCACIÓN FUNCIONES JUAP FERNANDO URBANO, JEFE UNIDAD DE ATENCIÓN PRIMARIA DE DURANGO DE COMARCA INTERIOR ÁREA DE SALUD DE BIZKAIA.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 230
- Hurrenkera-zk.: 6655
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/10/20
- Argitaratze-data: 2008/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearen apirilaren 26ko 79/2007 Ebazpenaren bidez, Fernando Urbano Ispizua jaunari Durangoko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu funtzioak esleitu zitzaizkion (Barrualdeko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Gerentziako Zuzendaritzak hau
Lehenengoa. Fernando Urbano Ispizua jaunari, Durangoko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu funtzioak (Barrualdeko Eskualdea, Bizkaiko Osasun Barrutia) esleitu izana errebokatzea, 2008ko irailaren 30etik aurrerako ondorioekin.
Bigarrena. Ebazpen honek 2008ko irailaren 30etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Interesdunari eta Osasun Laguntzako Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena. Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Amorebieta-Etxano, 2008ko urriaren 20a.
Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentea,
BEGOÑA PÉREZ HUERTA.


